1996ko Frantziako Tourra

Wikipedia, Entziklopedia askea
1996ko Frantziako Tourra Cycling (road) pictogram.svg
Dufaux, Ugrumov, Riis et Virenque, Tour de France 1996.jpg
Datu orokorrak
Lasterketa83. Frantziako Tourra
Etapak22
Datakekainak 29 – 1996.eko uztailak 21
Luzera3.765 km
HerrialdeaFRA Frantzia
NED Herbehereak
BEL Belgika
ITA Italia
ESP Espainia
Irteera-lekua's-Hertogenbosch
Helduera-lekuaParis
Parte-hartzaileak197
Amaitu dutenak129
Bataz besteko abiadura39,237 km/o
Emaitzak
TxapeldunaDEN Bjarne Riis (Deutsche Telekom)
TxapeldunordeaGER Jan Ullrich (Deutsche Telekom)
HirugarrenaFRA Richard Virenque (Festina-Lotus)
Puntukako sailkapenaGER Erik Zabel (Deutsche Telekom)
Eskalatzailerik onenaFRA Richard Virenque (Festina-Lotus)
Gazte onenaGER Jan Ullrich (Deutsche Telekom)
Talderik onenaFRA Festina-Lotus
Route of the 1996 Tour de France.png
◀19951997▶
Commons-logo.svgDokumentazioa Wikidata-logo S.svg

1996ko Frantziako Tourra Itzuli Handi honen 83. edizioa izan zen. 1996ko ekainak 29 eta uztailak 21 artean ospatu zen, 3765 kilometroko ibilbidea eginez 22 etapatan banatua, garaileak batez beste 39,236 kilometro orduko abiaduran bete zituenak. Lasterketa Herbehereetako Hertogenbosch herrian hasi eta Parisko Champs Elyséesetan amaitu zen.

Miguel Indurain, aurreko bost edizioen garailea izan zena, berriz ere faborito nagusia zen. Bere arerioen artean Tony Rominger, Evgeni Berzin, Bjarne Riis, Alex Zülle eta Laurent Jalabert zeuden.

Garailea Bjarne Riis daniarra izan zen, 2007an 1996ko Tourra irabazi ahal izateko EPOa hartu zuela aitortu zuena.

Taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldea Taldeko liderra
Banesto Miguel Indurain
ONCE Laurent Jalabert
Team Deutsche Telekom Bjarne Riis
Mapei-GB Tony Rominger
MG Technogym Fabio Baldato
Gewiss Eugeni Berzin
Motorola Lance Armstrong
Festina Richard Virenque
Rabobank Johan Bruyneel
Gan Chris Boardman
Saeco Mario Cipollini
Taldea Taldeko liderra
Team Polti Luc Leblanc
Panaria Wladimir Belli
Carrera Claudio Chiappucci
Roslotto-ZG Mobili Piotr Ugrumov
TVM Maarten Den Bakker
Ceramiche Refin Djamolidine Abdoujaparov
Lotto Andrei Tchmil
Kelme Fernando Escartín
Brescialat Mariano Piccoli
Agrigel-La Creuse Jacky Durand
Aubervilliers Christophe Capelle

Etapak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etapa Data Ibilbidea Kilometroak Etapa garailea Sailkapen nagusiko liderra
Pr. ekainak 29  Herbehereak 's-Hertogenbosch 9,4 (erlojupekoa)  Suitza Alex Zülle  Suitza Alex Zülle
1.a ekainak 30  Herbehereak 's-Hertogenbosch 209  Frantzia Frédéric Moncassin  Suitza Alex Zülle
2.a uztailak 1  Herbehereak 's-Hertogenbosch-Wasquehal 247,5  Italia Mario Cipollini  Suitza Alex Zülle
3.a uztailak 2 Wasquehal-Nogent-sur-Oise 195  Alemania Erik Zabel  Frantzia Frédéric Moncassin
4.a uztailak 3 Soissons-Lac de Madine 232  Frantzia Cyril Saugrain  Frantzia Stéphane Heulot
5.a uztailak 4 Lac de Madine-Besançon 242  Herbehereak Jeroen Blijlevens  Frantzia Stéphane Heulot
6.a uztailak 5 Arc-et-Senans-Aix-les-Bains 207  Herbehereak Michael Boogerd  Frantzia Stéphane Heulot
7.a uztailak 6 Chambéry-Les Arcs 200  Frantzia Luc Leblanc  Errusia Evgeni Berzin
8.a uztailak 7 Bourg-Saint-Maurice-Val-d'Isère 30,5 (erlojupekoa)  Errusia Evgeni Berzin  Errusia Evgeni Berzin
9.a uztailak 8 Le Monetier-les-Bains- Italia Sestriere 46  Danimarka Bjarne Riis  Danimarka Bjarne Riis
10.a uztailak 9  Italia Turin-Gap 208,5  Alemania Erik Zabel  Danimarka Bjarne Riis
11.a uztailak 11 Gap-Valence 202  Kolonbia Chepe González  Danimarka Bjarne Riis
12.a uztailak 12 Valence-Le Puy-en-Velay 143,5  Suitza Pascal Richard  Danimarka Bjarne Riis
13.a uztailak 13 Le Puy-en-Velay-Superbesse 177  Danimarka Rolf Sørensen  Danimarka Bjarne Riis
14.a uztailak 14 Besse-Tulle 186,5  Uzbekistan Djamolidine Abdoujaparov  Danimarka Bjarne Riis
15.a uztailak 15 Brive-Villeneuve-sur-Lot 176  Italia Massimo Podenzana  Danimarka Bjarne Riis
16.a uztailak 16 Agen-Hautacam 199  Danimarka Bjarne Riis  Danimarka Bjarne Riis
17.a uztailak 17 Argelès-Gazost- Euskadi Iruñea 262  Suitza Laurent Dufaux  Danimarka Bjarne Riis
18.a uztailak 18  Euskadi Olatz-Zubitza-Hendaia 154,5  Herbehereak Bart Voskamp  Danimarka Bjarne Riis
19.a uztailak 19 Hendaia-Bordele 226,5  Frantzia Frédéric Moncassin  Danimarka Bjarne Riis
20.a uztailak 20 Bordele-Saint-Émilion 63,5 (erlojupekoa)  Alemania Jan Ullrich  Danimarka Bjarne Riis
21.a uztailak 21 Palaiseau-Paris 147,5  Italia Fabio Baldato  Danimarka Bjarne Riis

Garapen orokorra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen etapak normaltasunez igaro ziren, esprintak eta euria eta hotza egiten zuen egunak nagusi zirelarik. Maillot horia Alex Züllegandik Frédéric Moncassinengana pasa zen, eta honengandik Stephane Heulotengana.

Alpeetako lehen etapan, Luc Leblanc izan zen garaile, eta Yevgeni Berzin jarri zen sailkapen nagusiko lider bezala. Abraham Olano bigarren jarri zen Berzinen denbora berarekin, eta Rominger hirugarren. Lehen etapa honetan oso sorpresa nabarmengarria gertatu zen, Indurainek garailearekiko lau minutu galduz, hala, sailkapen nagusiko lehen postuetatik aldenduz. Nafarraren ahuldadearen lehen adierazpena zen edizio honetan.

Berzinek bere lehen postua sendotu zuen hurrengo eguneko erlojupekoan, berau irabaziz. Indurainek nahiko erlojupeko kaxkarra egin zuen, errusiarragandik minutu batera amaituz. Hurrengo eguneko etapak, Sestrieren amaitu zena, bere ibilbidea aldatuko zuen arazo meteorologikoen ondorioz. Hala eta guztiz ere, Bjarne Riisek hain etapa laburra ondo baliatu zuen eta etapa garaipena eta maillot horia bereganatu zituen. Indurainek urruti zirauen sailkapen nagusian, baina oraindik bazuen proba irabazteko itxaropenik.

Alabaina, mendatean amaitzen zen Pirinioetako lehen etapan, Hautacamen amaitu zena, Riisek bere bigarren etapa garaipena lortu zuen, bere jazartzaileekiko abantaila handitu zuen aldi berean. Olano eta Rominger ia hiru minutura zeuden, eta Indurainek berriz huts egin zuen, jada zazpi minutura zegoen sailkapen nagusian. Baina hurrengo egunean hondoratuko zen erabat nafarra, hain zuzen ere Iruñean amaitu zen etapan, Atarrabian bere gurasoek zuten etxe ondotik igarotzen zena. 262 kilometroko etapa luze bat, non Indurainek zortzi minutu baino gehiago galduko zituen Olano eta Rominger bezalako beste faborito batzuekiko. Riisek erabakita utzi zuen Frantziako Tourra Jan Ullrich alemaniar gaztearekin batera.

Indurainek hurrengo etapan arantza kentzea nahi zuen, 63 kilometroko erlojupeko bat, baina Jan Ullrich gazte alemaniarrak garaitu zuen bere espezialitate kuttunean, Indurain etapako bigarren postuan geratuz. Ullrichek, gainera, arazotan jarri zuen bere taldekidea zen Bjarne Riis, azkenean, elkarren artean sailkapen nagusian zegoen denbora diferentzia guztia jaterik lortu ez zuen arren.

Hala, Bjarne Riis Tourra irabazi zuen lehen daniarra izan zen. Jan Ullrichek, bigarren izan zena, oso etorkizun ona iragartzen zuen, eta Richard Virenquek amaitu zuen hirugarren, mendiko sailkapena ere lortu zuelarik. Miguel Indurainek, bere azken tourra izan zen honetan, 11. amaitu zuen. Riisengandik hamabi minutu baino gehiagora.

Fernando Escartínek 8. amaitu zuen, eta Abraham Olano anoetarrak 9.

Sailkapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sailkapen nagusia
1. Bjarne Riis  Danimarka TEL 95h 57' 16s
2. Jan Ullrich  Alemania TEL a 1' 41s
3. Richard Virenque  Frantzia FES a 4' 37s
4. Laurent Dufaux  Suitza FES a 5' 53s
5. Peter Luttenberger  Austria CAR a 7' 07s
6. Luc Leblanc  Frantzia POL a 10' 03s
7. Piotr Ugrumov  Letonia ROS a 10' 04s
8. Fernando Escartín  Espainia KEL a 10' 26s
9. Abraham Olano  Euskadi MAP + 11' 00s
10. Tony Rominger  Suitza MAP + 11' 53s
11. Miguel Indurain  Euskadi BAN + 13' 22s
Puntukako sailkapena
1. Erik Zabel  Alemania TEL 335 puntu
2. Frédéric Moncassin  Frantzia GAN 284 puntu
3. Fabio Baldato  Italia MGT 255 puntu
Mendiko sailkapena
1. Richard Virenque  Frantzia FES 383 puntu
2. Laurent Dufaux  Suitza FES 176 puntos
Gazteen sailkapena
1. Jan Ullrich  Alemania TEL 95h 58' 57"
2. Peter Luttenberger  Austria CAR + 5' 26"
3. Manuel Fernández Ginés  Espainia MAP + 24' 47"
Taldekako sailkapena
1. Festina  Frantzia FES 287h 46' 20s
2. Deutsche Telekom  Alemania TEL + 15' 14"
3. Mapei-GB  Italia MAP + 51' 36"

Bjarne Riisen dopaje aitortza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007an, CSC taldearen zuzendari zenean, 1996ko Tourraren garailea izan zen Bjarne Riisek Tourra irabazteko EPOa hartu zuela aitortu zuen. Bere adierazpenen arabera, berak propio erosi eta hartu zuen EPOa, Telekom taldeko medikuetako bakar batek ere ezer ez zekielarik. Riisek txapeldun bihurtzeko moduagatik batere harro ez zegoela aitortu zuen.

« Nire kamiseta horia nire etxeko garajean dago, eta nahi duzuenean izan dezakezue. Ez du inongo baliorik, niretzat balioa dutenak oroitzapenak dira. »


2007ko ekainak 7an, Frantziako Tourraren antolakuntzak daniar txirrindularia ezabatu zuen palmaresetik UCIren partetik ezabatze formalaren zain, Tourraren historian ordurarte sekula gertatu ez zena.

Alabaina, azkenean, Frantziako Tourraren antolakuntzak Riisen garaipena palmaresean utzi zuen, eta eraginik gabe utzi zituen iragarritako sailkapenaren aldaketak.

Parte-hartzaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

BANESTO
ONCE
TELEKOM
MAPEI-GB
MG-TECHNOGYM
GEWISS-BALLAN
MOTOROLA
FESTINA
RABOBANK
GAN
SAECO
POLTI
PANARIA
CARRERA
ROSLOTTO-MOBILI
TVM
REFIN
LOTTO
KELME-AVIANCA
BRESCIALAT
AGRIGEL-LA CREUSE
AUBERVILLIERS

NP: Ez zuen etapa hasi; A: Abandonatu egin zuen; HD: Kontrolez kanpo; E: Kanporatua.


Aurrekoa
1995eko Frantziako Tourra
Frantziako Tourra
1996ko ekainak 29 eta uztailak 21 artean ospatua
Ondorengoa
1997ko Frantziako Tourra

Artikulu hau gaztelaniazko eta frantsesezko wikipedietatik itzulia dago.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]