Busturialdea Arraun Elkartea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Busturialdea Arraun Elkartea
Sorrera 2007-2014
Herria Euskal Herria Elantxobe eta Mundaka
(Bizkaia)
Lehendakaria Euskal Herria Patxi Egurrola
Entrenatzailea Euskal Herria Asier Arego
Patroia(k) Euskal Herria Asier Arego
Kolorea(k)           berdea eta gorria
Trainerua      Artarri
Palmaresa 0 Kontxako Bandera
0 TKE Liga
0 KAE Liga
1 KAE 2 Liga
0 Espainiako Txapelketa
0 Euskadiko Txapelketa
2018: Kontxa ez
2018: Liga ez
2019 ez
Webgunea www.elantxobearraun.blogspot.com.es

Busturialdea Arraun Elkartea Elantxobe eta Mundakako arraun elkartea da. 2007an sortu zuten.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurretik Elantxobe Arraun Elkarteak eta Mundakako Arraun Taldeak beren bideak eginak zituzten 2007an Busturialdea Arraun Elkartea sortu zutenerako. Mundakarrak Kontxan aritu izanak ziren eta elantxobetarrek 1998an Bizkaiko Traineru Txapelketa irabazia zuten.

Beren arteko lehenengo elkarketa 1999an izan zen, orduan Bermeo ere beraiekin zela Urdaibai Arraun Elkartea eratu zuten, baina berehala etorri ziren hiruren arteko desadostasunak eta elkarteak ez zuen askorik irau. Hala ere bermeotarrek Urdaibai izenarekin jarraitu dute.

Honen ondoren Elantxobek Arkoterekin batera Bateratze talde arrakastatsua sortu zuen eta Mundaka aldiz Algortarekin batu zen. Azkenean 2007an Busturialdea taldea osatu zuten eta KAE Ligan aritu izan da lehen eta bigarren maila ezagutu dituelarik. Lehenengo urtean bertan herriko bandera irabaztearekin estreinatu zuen palmaresa. 2009an ordea berriz banatzea erabaki zuten, baina Elantxobek Busturialdea izenarekin jarraitu du.

2011ean KAE 2. maila irabazi (7 bandera ere bai) eta aurten KAE 1 Ligan ari da arraunean. Lehenengo estropada etxean jokatu eta bigarren postua lortu zuen Orio Arraunketa Elkartearen atzetik. Beste bigarren postu batzuk ere lortu dituen arren Ligako azken sailkapenean laugarren gelditu da, postu ona inondik ere.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]