Sociedad Deportiva de Remo Castreña

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sociedad Deportiva de Remo Castreña
Sorrera 1879 (S.D.R. Castro Urdiales)
2005 (S.D.R. Castreña)
Herria Espainia Castro Urdiales, Kantabria
Lehendakaria Espainia Fernando Ruiz
Entrenatzailea Espainia Jose Angel Vazquez
Patroia(k) Espainia Mikel García
Espainia Markel Lujua
Kolorea(k)      gorria
Trainerua      La Marinera
Palmaresa 4 Kontxako Bandera
1 TKE Liga
2 Euskal Liga
1 Espainiako Txapelketa
11 Kantabriako Txapelketa
2023: Kontxa ez
2023 12.a (KAE 1 Liga)
Webgunea www.lamarinera.org
"La Marinera" trainerua.

Sociedad Deportiva de Remo Castreña (euskaraz Arraun Kirol Elkarte Castrotarra) Castro Urdialesko (Kantabria, Espainia) arraun taldea da. 2013 arte Sociedad Deportiva de Remo Castro Urdiales izenarekin TKE Ligan aritu zen baina arazo ekonomikoen erruz taldea desagertu, bigarren taldearen izena hartu eta bi urtetan jarraian maila galdu zuen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenengo estropadak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehendabiziko garaipen ospetsua 1861eko ekainaren 23an lortu zuen Santanderren, non Isabel II.a erreginaren aurrean zenbait talde kantabriar eta bizkaitar gainditu zituen. Gerra Zibilaren aurretik Santanderren jokaturiko estropadetan sarritan aritu zen, garaipenik lortu ez bazuen ere. Emaitzarik onena 1933ko bigarren postua da, garai hartan erabat nagusi zen Pedreñaren atzetik.

Lehen aro honetako amaiera 1950ean jar dezakegu. urte hartan Castron bertan jokatu zen Espainiako Traineru Txapelketa irabazi zuen, baina arraunlari batzuen lizentziatan izandako akatsengatik txapelketa baliorik gabe gelditu zen.

Aipatzekoak izan ziren 1949an trainerillatan Zierbenarekin izan zituen lehia estuak. Castrok Espainiako Txapelketa irabazi zuen eta Zierbenak errebantxa gisa antolaturiko Kantauriko Txapelketa. Hirugarren estropada bat antolatu zen Deustun garaile nagusia nor zen erabakitzeko baina bidean Castroko arraunlariek istripua izan zuten eta jokatu gabe gelditu zen estropada.

70 eta 80 hamarkadak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1966 urtean Sociedad Deportiva de Remo Castro Urdiales sortu zen eta hasierako urteetan batel eta trainerilletan aritu zen. 1968an Espainiako batel txapelketa antolatu zuen eta elkarteko batelek lortu zituzten lehen eta bigarren postuak. Trainerilletan hirugarren egin zuen 1968 eta 1969an.

1973an etxeko bandera jokatzen hasi zen eta bertan hartu zuen parte Castroko traineruak, 23 urtetako lehorraldiaren ondoren. Ordutik aro bikain bat hasi zuen, 1974 eta 1984 artean urtero Kontxako Banderarako sailkatu zelarik. Emaitzarik onena 1975ean eskuratu zuen, bigarren postua hain zuzen ere. Urte horietan 7 aldiz izan zen Kantabriako txapeldun eta Kantabrian jokaturiko estropada ugari ere irabazi zituen.

Urte haietan estropada ugari antolatu zituen gainera, Castro Urdialesko Banderaz gain, Portus Amanus Saria eta Gurutze Gorriaren Bandera ere bai.

XXI mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hamar bat urte makal aritu ondoren 90. hamarkadaren bukaeran Jose Luis Korta fitxatu eta gora egiten hasi zen. 2001 eta 2002ko Traineruen Euskal Ligak irabazteraino. TKE Liga eratu denetik lehen mailan aritu izan da beti eta 2009an liga irabazi zuen.

Hamarkada bikaina osatu du, izan ere Kontxako lau Bandera eta Espainiako Txapelketa bat irabazi baititu, beste garaipen askoren artean.

Desagerpena eta jeitsiera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2013 urte hasieran ordea diru arazo larriak izan zituen eta epaitegietan aritu ondoren Kontxako Banderak enbargatu egin zizkioten. TKE Ligako abalari aurre egiteko modurik ez eta bigarren taldearen izenarekin aritu zen denboraldi horretan, Traineruen Kluben Elkarteko batzordeak horrela onartuta. Diru gabeziaren erruz ordea fitxaketarik ezin izan zuen egin eta aurreko urtean KAE 2. mailan zeuden harrobiko arraunlariekin osatu zuen trainerua. Honen ondorioz 12. postuan gelditu eta maila galdu zuen.

2014 denboraldirako Sestaoko Iberia Arraun Elkartearekin akordioa lortu zuen. Bien arteko baturari esker bi traineru uretaratu zituzten KAE Ligan. Lehen mailan Castreña izenarekin aritu ziren eta bigarren mailan Castro-Iberia izenarekin. Emaitzak oso txarrak izan ziren eta taldea KAE Ligako azken postuan geldituz maila galdu zuen. Hurrengo urteetan KAE 1 eta 2 maila artean ibili da igo eta jeitsi.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Castroko trainerua Bilbon.

Kontxako Bandera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (4): 2001, 2002, 2006 eta 2008.
  • Bigarrena (2): 1975 eta 2009.
  • Hirugarrena (0)
  • Sailkapen estropadako irabazlea (2): 2005 eta 2006.
  • Sailkatua (21): 1974, 1975, 1976, 1977, 1978, 1979, 1980, 1981, 1982, 1983, 1984, 1999, 2001, 2002, 2003, 2004, 2005, 2006, 2007, 2008 eta 2009.

TKE Liga[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (1): 2009
  • Bigarrena (2): 2006 eta 2008
  • Hirugarrena (1): 2005
  • Irabazitako estropadak (2021 barne): 32
  • Parte harzteak (11): 2003, 2004, 2005, 2006, 2007, 2008, 2009, 2010, 2011, 2012, 2013
  • Euskal Liga (2): 2001 eta 2002.
  • KAE Ligako 2. maila (2): 2007 (Castro-B) eta 2020.

Espainiako Traineru Txapelketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (1): 2001.
  • Bigarrena (2): 2005 eta 2010.

Kantabriako Traineru Txapelketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (11): 1974, 1975, 1977, 1980, 1981, 1982, 1984, 1990, 2001, 2002 eta 2010.

Estropada zaharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aro modernoko estropadak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haundiak Nerbioiko Sari Handia (0): Bigarren 1975ean eta hirugarren 2001 eta 2003an.
El Corte Ingles Bandera (3): 2001, 2002 eta 2009.
Generalisimoaren Kopa (A Coruña) (1): 1975.
Zarauzko Ikurrina (3): 2005, 2008 eta 2009.
Etxekoak Portus Amanus Saria (2): 1975, 1976.
Castro Urdialesko Bandera (6): 1996, 1998, 2000, 2002, 2006, 2020.
Flaviobriga Bandera (2): 2006, 2010.
S.D.R. Castro Urdialesen Bandera (4): 2005, 2006, 2009, 2010.
Comercio Castro Urdiales (1): 2020.
Kantabrian Marina de Cudeyoko Bandera (5): 1975, 1976, 1979, 2000, 2020
Sotileza Bandera (10): 1977, 1980, 1981, 1984, 1986, 1987, 1990, 1998, 1999, 2009.
Laredoko Bandera (3): 1977, 1982, 2006.
Santanderko Bandera (2): 1981, 1984.
Santoñako Bandera (1): 1981.
Bansander Bandera (6): 1987, 1990, 2002, 2009, 2011, 2012.
Caja de Cantabria Bandera (6): 1998, 1999, 2001, 2002, 2006, 2011.
Camargoko Bandera (2): 1998, 1999.
La Maruca Bandera (1): 1999.
Hipercor Bandera (5): 2001, 2002, 2005, 2008, 2009.
Pedreñako Bandera (1): 2009.
Descenso Traineras de Bahía-Camargo (1): 2021.
Bizkaian Kaikuren Bandera (1): 2000.
Telefonica Bandera (3): 2001, 2007, 2009. (Gipuzkoa eta Bizkaia)
Santurtziko Bandera (1): 2001.
Bermeoko Bandera (3): 2002, 2006, 2009.
Areetako Bandera (1): 2007.
Getxoko Bandera (2): 2008, 2009.
Plentziako Bandera (3): 2008, 2009, 2022.
Bilboko Bandera (2): 2008, 2009.
Mundakako Bandera (1): 2015.
Algortako Portuzarra Ikurrina (1): 2019.
Antton Bilbao Bandera (1): 2020.
Gipuzkoan Loiolatarra 75. Urteurrena (1): 1999.
Hondarribiako Bandera (2): 1999, 2001.
Pasaiako Bandera (1): 2003.
Orioko Bandera (4): 2002, 2005, 2008, 2009.
Hibaikaren Bandera (2): 2007 2015.
Hernaniko Bandera (1): 2007.
Hondarribiko Promozio estropada (1): 2007.
San Pedroko Bandera (1): 2009.
Donostiarra B Bandera (1): 2015.
San Pedroko Promozio estropada (1): 2015.
Zumaiako Promozio Bandera (1): 2015.
Orioko KAE Bandera (1): 2019.
Ékolo Bandera (1): 2020.
Mutrikuko Yurrita Group Bandera (1): 2020.
Zarautz Arraun Elkartearen Ikurrina (1): 2020.
Lapurdin Donibane Ziburuko Estropada (1): 2002.
Galizan Moañako Bandera (2): 1984, 2009.
O Groveko Bandera (1): 2006.
Boiroko Bandera (1): 2008.
Riveira Bandera (1): 2008.
Telefónica O'Grove Bandera (1): 2009.
Pontevedrako Bandera (1): 2009.
Besterik Errioxako Bandera (1): 2002.

Trainerillak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Batelak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken denboraldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sociedad Deportiva de Remo Castreñaren instalazioak.
Urtea Liga Kontxa
2003 TKE Liga, 5.a 4.a
2004 TKE Liga, 4.a 6.a
2005 TKE Liga, 3.a 4.a
2006 TKE Liga, 2.a Txapelduna
2007 TKE Liga, 4.a 6.a
2008 TKE Liga, 2.a Txapelduna
2009 TKE Liga, 1.a 2.a
2010 TKE Liga, 4.a -
2011 TKE Liga, 9.a -
2012 TKE Liga, 7.a -
2013 TKE Liga, 12.a -
2014 KAE 1 Liga, 12.a -
2015 KAE 2 Liga, 2.a -
2016 KAE 1 Liga, 12.a -
2017 KAE 2 Liga, 16.a -
2018 KAE 2 Liga, 12.a -
2019 KAE 2 Liga, 2.a -
2020 KAE 2 Liga, 1.a -
2021 KAE 1 Liga, 10.a -
2022 KAE 1 Liga, 7.a -
2023 KAE 1 Liga, 12.a -

Antolaturiko estropadak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Castro Urdialesek hainbat estropada antolatzen ditu herrian:

B trainerua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sociedad Deportiva de Remo Castreña
Herria Espainia Castro Urdiales, Kantabria
Lehendakaria Espainia Antonio De Diego
Entrenatzailea Espainia Manolo Gutiérrez
Patroia(k) Espainia
Kolorea(k)      gorria
Trainerua      La Marinera
Palmaresa 0 KAE Liga
1
2023: Kontxa ez
2022: Liga 8.a (KAE 2 Ligan)
2023 KAE 2 Ligan

Urte batzutan bigarren trainerua ateratzeko beste arraunlari izan ditu. Sociedad Deportiva de Remo Castreña izan zuen. Bigarren traineru honek KAE Ligako bigarren maila irabazi zuen 2007an. 2013an SDR Castro Urdiales elkartea desegin zenean SDR Castreña izena hartu zuen.

Ligak:

Banderak:

Azken denboraldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Liga
2007 KAE 2 Liga, 1.a
2008 KAE 1 Liga, 8.a
2009 ez
2010 KAE 2 Liga, 12.a
2011 ez
2012 KAE 2 Liga, 7.a
2013 KAE 2 Liga, 9.a
2014 KAE 2 Liga, 14.a
2015-
2021
ez
2022 KAE 2 Liga, 8.a

Emakumezkoen trainerua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

S.D.R. Castreña
Entrenatzailea Espainia Natalia Díaz
Patroia(k) Euskal Herria Eneritz Diez
Kolorea(k)      gorria
Trainerua      La Marinera
Palmaresa 0 Kontxako Bandera
0 Euskotren Liga
0 Euskadiko Txapelketa
2023: Kontxa ez
2022: Liga 8.a (ETE Liga)
2023 ETE Ligan

2017an emakumezkoen trainerua atera zuen eta Gipuzkoako Ligan hartu zuen parte. Ez zuen jarraipenik izan. 2020an Kantabriako estropada pare batean aritu zen eta 2021ean berriz osatu du trainerua eta ETE Ligan arituko da.

Denboraldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Liga Kontxa
2017 Gipuzkoako Liga, 10.a -
2018-
2020
ez
2021 ETE Liga, 11.a -
2022 ETE Liga, 8.a

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]