Edukira joan

Coimbrako Unibertsitatea

Koordenatuak: 40°12′27″N 8°25′35″W / 40.2074°N 8.4265°W / 40.2074; -8.4265
Wikipedia, Entziklopedia askea
Coimbrako Unibertsitatea - Alta eta Sofía1
UNESCOren gizateriaren ondarea

Mota Kulturala
Irizpideak ii, iv, vi
Erreferentzia 1387
Kokalekua  Portugal
Eskualdea2 Europa / Ipar Amerika
Izen ematea 2013 (XXXVII. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Coimbrako Unibertsitatea (portugesez: Universidade de Coimbra) Portugalgo unibertsitate zaharrena da eta Europako urtetsuenetarikoa, 1290ean sortutakoa. Coimbran ezarri zen 1308an eta 2013an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen.

1290an Estudo Geral (Ikasketa orokorra) eskola eratu zuen Lisboan Dionisio I.a Portugalgoak eta abuztuaren 9an Nikolas IV.a Aita Santuak onartu egin zuen. Bertan Arteak, Eskubide kanonikoa, Zuzenbidea eta Medikuntza fakultateak hartzen zituen baina Teologia komentu dominiko eta frantziskotarren eskutan uzten zuen.

Lisboatarren eta ikasleen artean istiluak izan ziren eta 1308an unibertsitatea Coimbrara aldatzea erabaki zen, aurretik ere ikasle tradizioa zuen hiria baitzen. 1338an Lisboara itzuli zen baina 1384an berriz ere Coimbrara eraman zuten. 1380an Teologia fakultatea ireki zen. Hurrengo urteetan egoitza hainbat alditan aldatu zuten hiriz baina 1537an Joanes III.ak Coimbran ezarri zuen betirako, muinoaren gaineko Alcaçova jauregian. 1559an Évoran beste unibertsitate bat sortu arte Coimbrakoa izan zen herrialdeko bakarra.

XVIII. mendean Pombalgo markesak erreforma handiak ezarri zituen unibertsitatean eta Zientzia ikasketei garrantzi berezia eman zien orduan Europan nagusitzen ari zen Argien Garaiaren ildoak hartuz.

Unibertsitatearen atalak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Goikaldea (Alta Universitária): Bertan kokatzen dira Errektoregoa eta Administrazioa. Zuzenbidea, Letrak eta Psikologia fakultatea ere badaude.
  • Injeniaritza poloa: Zientzia eta teknologia fakultateak daude bertan.
  • Osasun Zientzien fakultatea: Medikuntzai loturiko fakultateak daude bertan.

Coimbrako Unibertsitateak 8 fakultate dauka gaur egun eta 22.000 ikasle inguru:

  1. Letrak.
  2. Zuzenbidea.
  3. Medikuntza.
  4. Zientziak eta Teknologia
  5. Farmazia
  6. Ekonomia
  7. Psikologia eta Hezkuntza Zientziak
  8. Kirol Zientziak eta Gorputz-hezkuntza

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


40°12′27″N 8°25′35″W / 40.2074°N 8.4265°W / 40.2074; -8.4265