Dexter Holland

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Dexter Holland
Dexter Holland - 2009.jpg
Bizitza
Izen osoa Bryan Keith Holland
Jaiotza Garden Grove (Kalifornia)1965eko abenduaren  29a (53 urte)
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Hegoaldeko Kaliforniako Unibertsitatea
Keck School of Medicine Itzuli
Jarduerak
Jarduerak abeslaria, bioinformatikaria, musikaria, gitarra-jotzailea, virologista Itzuli, musikagilea, enpresaburua eta kantugilea
Kidetza The Offspring
Genero artistikoa rocka
punka
Ahots mota tenorra
Musika instrumentua gitarra
ahotsa
Diskoetxea Epitaph Records
IMDb nm0390664
www.offspring.com

Dexter Holland, jaiotzez Bryan Keith Holland, (Garden Grove, Orange konderria, Kalifornia, 1965eko abenduaren 29a- ) The Offspring punk rock bandaren abeslaria eta bigarren gitarra da.

Biografia eta karrera artistikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dexter Holland, 2008an
Dexter Holland eta Noodles 2009an
Gringo Bandito saltsa pikantea

Dexter Holland, jaiotzez Bryan Keith Holland, Orange konderriko Garden Groven jaio zen, Kalifornian (AEB), 1965eko abenduaren 29]]an.

Aita ospital bateko administraria izan zuen eta ama, berriz, irakaslea. 4 senideen artean hirugarrena da eta anaia zaharrenak sartu zuen musikaren munduan. Tom Holland, beldurrezko filmen zuzendaria, Dexterren osaba da eta Josh Holland aktorea, berriz, lehengusua.

Garden Groveko eskolan ikasi zuen, Greg K eta Noodlesek bezala. Dexter oso ikasle ona izan zen eta, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan graduatu ondoren, Biologia Molekularra ikastera joan zen Kalifornia Hegoaldeko unibertsitatera. The Offspring bandako kide izango zen Noodlesek jarri zion Dexter ezizena, zerebrito esan nahi duena.

1984an, Social Distortion punk rock bandaren kontzertuan sartzen saiatu zen, alferrik, eta bere laguna zen Greg K-rekin batera jotzen hasi zen, formazio ezberdinak osatuz, nazioartean ere arrakasta lortu zuen The Offspring sortu zen arte. Sex Pistols da jaso zuen eraginetako bat.

Esan bezala, 1984an, Dexter eta Greg K banda bat egiteko ahaleginetan hasi ziren, Manic Subsidial izena izango zuena, baina talde berri honen bateriak eta gitarrak berehala utzi zuten, ikasketekin jarraitu behar zutela-eta.

Dexterrek Clowns Of Death bandarekin egin zuen topo, Kevin Wasserman (Noodles) eta Ron Welty kide zituena. Dexter bere taldera erakartzen saiatu zen eta lortu egin zuen.

Independentea zen Nemesis Records punk diskoetxeak begirada jarri zuen bandan eta The Offspringek bere disko homonimoa atera ahal izan zuen: The Offspring.

1992an, The Offspringek bigarren albuma atera zuen: Ignition. Garai horretan, Dexter lizentziatuta zegoen, jada, eta UCLAra joan zen doktoretza egiteko asmoz. Erdiegina utzi beharrean izan zen, bandaren hirugarren lana zen Smash albumak lortutako arrakastak ez baitzion ikasten jarraitzen utziko. Alferrik izan ziren unibertsitateko irakasle baten ahaleginak, etorkizuna rock banda baten esku utzi ez, medikuntzan jarraitu baizik aholkatzen ziolarik hark.

« Smash atera zenean, bandak 10 urteko ibilbidea bazeraman, jada. 1985ean sortu ginen, ondo pasatzeko, grabatzeko inongo kontratorik gabe. Azkenean, 1992an, Epitaphentzat fitxatu genuen eta orduan atera zen Ignition. Smash atera zenean, gauzak azkar aldatu ziren. Ezezagunak izatetik, jende askorentzat ezagunak izatera pasatu ginen. Hori da gogoratzen dudana etapa hartaz. Zirraragarria benetan![1] »

1994an, Nitro Records disko zigilu independentea sortu zuen bere lagun Greg Krieselekin batera eta saltsa pikante bat ere atera du merkatura, bere errezetan oinarritua, taco eta burritoekin jateko: Gringo Bandito.

1997an, Dexter Kristine Lunarekin ezkondu zen.

Musikaria hegazkin pilotua da eta bere aparailu propioa dauka[2].

Dexterrek eragin ez gutxi aitortzen du bere musikan: Sex Pistols, Ramones, True Sounds Of Liberty, The Rolling Stones, Kiss, Aerosmith, The Clash, Bad Brains, Bad Religion, Queen, Van Halen, Social Distortion, Circle Jeks, Agent Orange, UFO, The Beatles, Bob Dylan, Bob Marley, Black Flag, Descendents, Adolescents edo The Police[3].

Beti bizi izan da Orange konderrian, Kalifornian, Atreyu bandaren abeslaria den Alex Varkatzasen eta Avenged Sevenfolden abeslaria den M. Shadowsen etxeetatik gertu.

2011n, Galizia eta Madrilen izan ziren. Horrela esan zuen bandak:

« 2007an eta 2008an mundua oso gaizki zegoela uste genuen, baina orain okerrago dago oraindik. Egia esateko, batek ez daki nondik nora hasi idazten.[4] »

Bilbora, berriz, 2013an etorri ziren En vivo jaialdira. 2012ko Days go By aurkeztuko zutela uste bazen ere, ez zuten asko kantatu disko berritik. Errenkadan eta etenik gabe All I want eta Come out and play bezalako bonbekin hasi eta Pretty Fly (for a White Guy) zein The Kids aren't Allright ezagunekin bukatu. Ordubete eskaseko jarduna, soinua ez hain ona, motz samar...[5]

Napster eta internet[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2000n, Dexter eta The Offspringek arazoak izan zituzten Columbia Records diskoetxearekin. Ika-mika bandak Conspiracy Of One album berria, azaroko data ofiziala baino lehen, internetez eta dohain banatzeko erabakia hartu zuenean piztu zen. Diskoa jaisten zuen bakoitza automatikoki erregistratuta geratuko zen lehiaketa batean parte hartzeko eta milioi bat dolarreko saria albuma aterako zen data ofizialean banatuko zen[6].

Kide guztien artean hitz egin zuten ideia zen, bere zaleekin zorretan sentitzen baitzien. Zer esana eman nahi zuten eta promozioa egiteko era bat zen. Hasieran ez zuen Sonyk esperimentua burutzeko oztoporik jarriko zienik ematen, baina abokatuak martxan jarri ziren, diskoa urtebetez atzeratuko zela zirudien-eta. Bandak albuma grabatu eta segituan aurkeztu nahi zuen; horregatik adostasunera iritsi behar izan zuten Columbiarekin eta, baldintza batzuk onartu beharrean izan baziren ere, dena nahi bezala atera zitzaien[7].

Napsterren aurka ere aritu ziren, Limp Bizkit edo Radiohead bezala. Konpainia horren merchandisingari ekin zioten haren baimenik gabe, baina Napsterri ez zitzaion gaizki iruditu eta, haserretu beharrean, eskertu egin zien eta elkarlanean jarraitu haiekin, bere logoa zeramaten produktuak komertzializatzen[8].

Erabili ohi duen musika ekipoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dexterrek Ibanez USA Custom gitarrak erabili ditu, DR 10 Gauge sokekin. Gitarrak afinatzeko Sabine RT-1601 Rack afinatzaileak ditu gogoko eta, erabiltzen dituen anplifikadoreak, berriz, Mesa Boogie, Bogner edo Furman bihurgailuak dira.

The Offspring bandarekin egindako diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dexter Holland Aldatu lotura Wikidatan