Edukira joan

Edith Pechey

Wikipedia, Entziklopedia askea
Edith Pechey

Bizitza
JaiotzaLangham (en) Itzuli1845eko urriaren 7a
Herrialdea Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
HeriotzaFolkestone1908ko apirilaren 14a (62 urte)
Hobiratze lekuaCheriton Road Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: bularreko minbizia
Familia
Ezkontidea(k)Herbert Musgrave Phipson (en) Itzuli  (1889ko martxoa -
Hezkuntza
HeziketaEdinburgheko Unibertsitatea
Bernako Unibertsitatea
School of Medicine, Trinity College Dublin (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmedikua, sufragettea eta idazlea
KidetzaEdinburgoko zazpiak

Find a Grave: 197335170 Edit the value on Wikidata
Edith Pechey

Edith Pechey (Langham, 1845eko urriaren 7aFolkestone, 1908ko apirilaren 14a) Erresuma Batuko lehen emakume doktoreetako bat izan zen, emakumeen eskubideen defendatzailea, sufragista eta idazlea. 20 urte baino gehiago eman zituen Indian, senior doktore gisa, emakumezkoen ospitale batean, eta gizarteko hainbat auzitan inplikatuta egon zen.[1]

Familia eta Edinburgo

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

William Pechey, Edinburgoko Unibertsitateko Master of Arts bat zuen ministro baptista baten alaba zen, eta bere emazte Sarah (Rotton jaioa), grekoa ikasi zuen abokatu baten alaba, bere belaunaldiko emakumeen artean ezohikoa.

Gurasoek hezi ondoren, Pecheyk etxe-andereño eta irakasle gisa lan egin zuen 1869ra arte. Lutzkerrek esan zuenez, "bere ama ere grekera eta beste ikasketa batzuetan trebea zen, eta bi gurasoek, adimen inkonformistekin batera, ikaskuntzarekiko maitasun sakon eta serioa zuten".[2]

Medikuntza ikasteko kanpaina

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sophia Jex-Blakek Edinburgoko Unibertsitatean medikuntza ikasteko matrikula atzera bota ondoren, honek The Scotsman egunkarian iragarki bat argitaratu zuen, emakume gehiagok berarekin bat egin zezaten. Jaso zuen bigarren gutuna Pecheyrena izan zen, eta honelaxe idatzi zuen:

«Zure ustez, gaitasun kopuru egokia eta iraunkortasun dosi on bat baino zerbait gehiago behar da arrakasta ziurtatzeko? Uste dut biak ditudala, ikasgaiekiko benetako maitasunaz gain, baina gai horien inguruko edozein ezagutza zehatzi dagokionez, gaur egun beldur naiz ez ote naizen eskasena izango.»

Zalantzak zalantza, Pechey Edinburgoko zazpietako bat bihurtu zen, Britainia Handiko lehen zazpi unibertsitate-ikasleak (Mary Anderson, Emily Bovell, Matilda Chaplin Ayrton, Helen Evans, Sophia Jex-Blake eta Isabel Thorne). Bere gaitasun akademikoa erakutsi zuen, kimikako azterketan nota altuena lortuz bere lehen urtean. Ondorioz, Hope Beka bat jaso zuen.

Berrogei urte lehenago, Hope irakasleak, orduan kimikako irakasle zenak, Hope Bekak bezala ezagutzen diren urteko sariak sortu zituen. Lehen deialdian kimika ikasgaian notarik altuenak lortzen zituzten lau ikasleek hurrengo hiruhilekoan unibertsitateko laborategiko instalazioetan sarrera eta erabilera librea lortzen zuten. Pechey izan zen bere taldeko lehena, nota altuena lortu zuena, eta, beraz, Hope beka bat lortu zuen.

Crum Brown doktorea, kimikako irakaslea, ohartu zen emakume bati beka emanez gero ikasle maskulinoen erreakzio bortitza eragingo zuela, izan ere, oso aurkakoak izan ziren, emakumeek azterketa lehiakorretan gaindi zitzaketela ikusi zutenean. Horrez gain, Medikuntza Fakultateko lankide askok erresumin-mezuak bidali zizkioten, unibertsitatean emakumeak zeudelako.

Horregatik, Pecheyrenak baino nota baxuagoak lortu zituzten gizonezko ikasleei bekak ematea erabaki zuen. Bere argudioa hauxe izan zen:

"Emakumeak ez ziren unibertsitatearen parte, bananduta trebatu zirelako".[3]

Senatu akademikoari apelazioa eta "marrubizko marmelada etiketak"

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klase bereizien aitzakia Pecheyri beka ez emateko arrazoi gisa erabili zuenez, Crum Brownek ez zuen zilegitasunik ikusten emakumeei kimikako klaseetara joan izanaren ziurtagiri berberak emateko. Aldiz, unibertsitatean emakumezko "klase" batera joateagatik ainizatetsi zituen. Ziurtagiri estandarrek baino ez zituzten betetzen Medikuntzako Lizentziatura lortzeko fakultatearen baldintzak; "marrubizko-mermelada etiketak", Sophia Jex-Blakek deitzen zien bezala, alferrikakoak ziren.

Emakumeek Senatus Academicusera jo zuten, eta Pecheyk beka akademikoa eskatu zuen; gainerako emakumeek, berriz, kimikako klaseetarako ziurtagiri estandarrak emateko eskatu zuten. Klaustroa 1870eko apirilaren 9an bildu zen, eta, eztabaida baten ondoren, emakumeen aldeko epaia eman zuen ziurtagiriei zegokienez, baina Hope Bekaren aurka.

Edinburgoko kanpainak arreta nazionala lortu zuen

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hope Bekaren gertakariak ondorio garrantzitsuak izan zituen.Britainia Handiko egunkarietan kasuari eman zitzaion publizitateak jendearen arreta erakarri zuen medikuntzako emakume ikasle talde txiki batek Edinburgoko Unibertsitatean aurkitu zituen zailtasunei buruz. Iritzi gehienak emakumeen kausaren aldekoak ziren.

The Times egunkariak argitaratu zuen:

[Pechey andereñoak] bere generoari zerbitzu bat egin dio, ez bakarrik gizonekin irekitako lehiaketa batean bere gaitasun intelektuala aldarrikatzeagatik, baita bere desadostasunak onartzeko erabiltzen duen neurritasun eta kortesiarekin ere.[4]

The Spectator egunkariak tonu satirikoan idatzi zuen:

Emakumeei klase bereizi batera joateko, zeinaren truke seguruenez ohi baino tasa handiagoak ordaindu baitituzte, eta, gero, ondo egin dutelako lehiaketatik kanpo daudela baieztatzeko, hori da, hain zuzen ere, lehenik bere ikaslea txokora bidaltzen duen irakaslea eta gero bere eserlekuan eserita ez egotea leporatzen dion irakaslearen modukoa.

Doktoregoko lehen urteak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1873an, zazpi emakumeek borroka utzi behar izan zuten Edinburgon graduatu ahal izateko. Pecheyk Irlandako medikuntza unibertsitatera idatzi zuen, Obstetrizia azterketak egiteko baimena eskatuz. Birmingham eta Midlandseko Emakumeentzako Ospitalean lan egin zuen denbora batez, bere ezagutzei eta ikasketetan izandako arrakastari esker, nahiz eta kualifikazio ofizialik ez izan. Gero Bernako Unibertsitatera joan zen, non 1877ko urtarrilaren amaieran alemanezko medikuntzako azterketak gainditu zituen eta Medikuntzako doktore izendatu zuten "Umetokiko katarroaren kausa konstituzionalei buruz" izeneko tesiagatik.[5] Garai hartan, Irlandako unibertsitateak Medikuntzan lizentziatzeko baimena eman zien emakumeei, eta Pecheyk maiatzean gainditu zituen azterketak Dublinen.

Hurrengo sei urteetan, medikuntzan jardun zuen Leedsen, emakumearen osasunaren heziketan inplikatuz eta gai medikoak zabalduz, erizaintza barne. Londresko Medikuntza Eskola Femeninoaren inaugurazio-hitzaldia emateko proposatu zuten. Emakumeak Nazioarteko Medikuntza Kongresutik kanpo uzteari erantzuteko, Ingalaterrako Emakume Medikuen Federazioa sortu zuen eta 1882an presidente hautatu zuten. George A. Kittredge, Mumbaiko negozio-gizon estatubatuar bat, "emakume medikuak Indiarako" dirua biltzen hasi zen, Ingalaterrako doktoreak Indiara lanera joan zitezen, non gizonezko doktoreek ez zuten baimenik emakumeak artatzeko purdah delakoagatik. Bilaketa horretan, Elizabeth Garrett Andersonek Kittredgeri esan zion Pecheyk interesa izan zezakeela, eta idatzi zion Mumbaiko Emakume eta Haurrentzako Cama Ospitaleko doktore-buruaren lanpostuaz hitz egiteko. 1883an, Kittredgek Pecheyrekin topo egin zuen Parisen, eta P.H. Cama, Mumbaiko parsi filantropoa, prestatzen ari zen ospitale berriko doktore-buru posturako pertsona aproposa izango zela esan zion.[1]

1883ko abenduaren 12an iritsi zen Bombayra, eta hindi hizkuntza azkar ikasi zuen. Cama ospitaleko lanaz gain, Jaffer Sulleman emakumeen anbulatorioko zuzendaria ere bazen. Zenbait urte geroago, erizaintza formakuntza programa bat hasi zuen Caman. Emakumeak gizonak baino beheragoko izaki gisa tratatzeko joera irauli nahi zuen, eta osasun arlokoemakumezko profesionalek beren gizonezko lankideen soldata bera jasotzea eskatu zuen, gizarte-erreforma handi bat lortzeko borrokan ari zen bitartean. Haurren ezkontzaren aurkako borrokan ere inplikatu zen. Sarritan, emakumeen heziketari eta prestakuntzari buruzko hitzaldiak eman zituen, eta neskato natiboen Alexandra Hezkuntza erakundeko kidea izan zen. Hainbat erakunde ospetsuk bere lehen emakumezko kide izatera gonbidatu zuten, hala nola Mumbaiko Unibertsitateko senatuak eta Asiako Errege Elkarteak.

Indiara iritsi eta gutxira, Mumbaiko zenbait zientzia-elkarterekin elkartu zen, eta Herbert Musgrave Phipson (1849–1936) ezagutu zuen, erreformista, ardo-merkatari eta Mumbaiko Historia Naturaleko Elkartearen eta "emakume medikuak Indiarako" idazkari fundatzailea. 1888an, Petchey elkarte horretako zuzendaritza batzordeko kidea zen.[6] 1889ko martxoan ezkondu zen Phipsonekin, eta Pechey-Phipson abizena erabiltzen hasi zen. Bost urte geroago, diabetesa eta osasun txarra zirela eta, ospitaleko lana utzi behar izan zuen, baina maila pribatuan jarraitu ahal izan zuen, Mumbaiko eliteari kasu eginez. 1896an, izurri bubonikoak hiria jo zuenean, osasun publikoko neurriak ezartzen lagundu zuen, eta krisiaren kudeaketari egindako kritikek eragina izan zuten kolera agerraldia maneiatzeko moduan. Rukhmabairen goi mailako heziketa ere babestu zuen, medikuntza praktikatzen zuen lehen emakume indiarretako bat bihurtu zena.

Pechey-Phipson eta bere senarra Ingalaterrara itzuli ziren 1905ean, non mugimendu sufragistan murgildu zen, 1906an Leedseko sufragistak ordezkatuz Emakume Sufragisten Nazioarteko Aliantzaren kongresuan, Kopenhagen. Sufragisten Elkarteen Batasun Nazionalak 1907an antolatutako Mud March-aren buruan egon zen. Hala ere, laster gaixotu zen, eta bularreko minbizirako tratamendua jaso behar izan zuen. Bere zirujaua May Thorne izan zen, ikasle garaiko bere lagun Isabel Thorneren alaba.[1]

Minbiziak jota hil zen, koma diabetikoan zegoela, 1908ko apirilaren 14an, Folkestoneko bere etxean, Kenten. Senarrak beka bat sortu zuen Emakumeentzako Medikuntzako Londresko Eskolan, bere omenez, eta 1948 arte eman zena. Indian, bere izena 1964ra arte Maharashtra Nasik-eko Emakume eta Haurrentzako Pechey-Phipson Sendategian egon zen.

Leeds-eko fideikomiso zibikoaren 191 plaka, Dr. Edith Mary Pechey, Yorkshireko lehen doktorea, bere kontsultategiak zituen etxean.

Aintzatespena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 2019ko uztailaren 6an, Edinburgoko zazpiek medikuntza eta kirurgia titulua jaso zuten hil ostean, Edinburgoko Unibertsitateko McEwan aretoan. Tituluak Edinburgoko Medikuntza Eskolako ikasle talde batek jaso zituen beraien izenean. Graduazio-ekitaldi hori izan zen Edinburgoko Unibertsitateak aitzindari britainiar horien lorpenak oroitzeko antolatu zituen unibertsitate-omenaldien lehen ekitaldia.[7]
  • 1948 arte beka bat eman zen Emakumeentzako Medikuntzako Londresko Eskolan, bere omenez
  • 1964ra arte Indian, bere izena egon zen Maharashtra Nasik-eko Emakume eta Haurrentzako Pechey-Phipson Sendategian.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c Lutzker, Edythe. (1967). «Edith Pechey-Phipson, M.D.: Untold Story» Medical History 11 (1): 41–45.  doi:10.1017/s0025727300011728. OCLC .1033666 PMID 5341034..
  2. E., Lutzker. (1967). «Edith Pechey-Phipson, M.D.: untold story.» Medical History 11 (1): 41–45. OCLC .1033666.
  3. The Spectator, 9 April 1870. .
  4. One of the alleged "rights" of women has just. 25 de abril de 1870.
  5. Pechey-Phipson, Edith. (1877). Upon the constitutional causes of uterine catarrh : with notes of personal observations.. Brighton : M. Sickelmore (Noiz kontsultatua: 2024-10-09).
  6. «List of Office Bearers» Journal of the Bombay Natural History Society 3: iii..
  7. Drysdale, Neil. «UK's first female students posthumously awarded their medical degrees in Edinburgh» Press and Journal.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Jayawardena, Kumari (1995). The White Woman's Other Burden: Western Women and South Asia During British Rule. Routledge. ISBN 0415911052

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]