Emmeline Pethick-Lawrence
Emmeline Pethick-Lawrence | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Clifton (en) eta Bristol, 1867ko urriaren 21a |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Bizilekua | Bristol Weston-super-Mare Londres Dorking |
Heriotza | Gomshall (en) , 1954ko martxoaren 11 (86 urte) |
Familia | |
Aita | Henry Pethick |
Ezkontidea(k) | Frederick Pethick-Lawrence, 1st Baron Pethick-Lawrence (en) (1901eko urriaren 2a - ezezaguna) |
Haurrideak | ikusi
|
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria, sufragettea, emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea eta editorea |
Parte-hartzailea
| |
Enplegatzailea(k) | Votes for Women (en) (1907 - 1914) |
Kidetza | Emakumeen Batasun Sozial eta Politikoa Espérance Club (en) Women's Freedom League (en) Women's International League for Peace and Freedom (en) Open Door Council (en) Six Point Group (en) United Suffragists (en) |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Alderdi Laborista |
Emmeline Pethick-Lawrence, Pethick-Lawrence baronesa (Clifton, 1867ko urriaren 21a - Gomshall, Surrey, 1954ko martxoaren 11) sufragista britainiarra zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]13 senidetatik bigarrena zen, zortzi urterekin barnetegi batera bidali zuten. Aita negozio-gizona zuen.
1891tik 1895era sister of the people gisa (herriaren ahizpa) lan egin zuen Londres Mendebaldeko misio metodista baterako, Cleveland Hallen, Fitzroy Squaretik gertu. Mary Neal lagundu zuen misioko nesken kluba zuzentzen. 1895eko udazkenean, bi emakumeek establezimendu hura utzi eta Espérence Club sortu zuten. Emakumezkoen klub hori ez zegoen misioaren mugen mende, eta dantza eta antzerkia esperimentatu zitezkeen.[1]
Constance Bulwer-Lyttonekin, Maison Espérence etxea sortu zuen, gutxieneko soldata, zortzi orduko lanaldia eta oporren programa eskaintzen zituen joskintzako kooperatiba. 1901ean, Frederick Pethick-Lawrence politikari laboristarekin ezkondu zen. Suffrage Societyko kidea zen, eta Emmeline Pankhurst buruzagi sufragistari aurkeztu zioten, 1906an. Women's Social and Political Union-en (WSPU) diruzain bihurtu zen, eta sei urtean 134.000 libera bildu zituen.
Senarrarekin batera, Votes for Women (Bozka emakumeentzat) argitalpena kaleratu zuen, 1907an. 1912an, bikotea konspirazioagatik atxilotu eta kartzelaratu zuten, leihoak apurtu zituzten manifestazioen ondoren, nahiz eta pertsonalki ez zeuden ados ekintza modu horrekin. Askatu ondoren, WSPUtik bota zituzten Emmeline Pankhurstek eta haren alaba Christabelek, erakundearen aktibismo erradikalari buruz zuten desadostasunagatik. Gero, United Suffragists-ekin elkartu ziren. Emmeline Pethick-Lawrence 1915eko Bakearen aldeko Emakumeen Nazioarteko Biltzarrean izan zen, Hagan. 1918ko hauteskunde legegileetan, Manchester Rusholmeko barrutiko hautagai laborista izan zen, baina ez zuten hautatu. Kibbo Kift talde bakezalean parte hartu zuen.
1938an, bere memoriak argitaratu zituen, Lehen Mundu Gerraren bezperan sufragisten mugimenduaren erradikalizazioari buruzkoak bereziki.[2]
1945ean, Lady Pethick-Lawrence bihurtu zen, senarra baroi bihurtu zenean.
Herri-kulturan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Judy Chicago artistaren The Dinner Party (1974-1979) lanean aipatutako emakumeetako bat da.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Ezkerretik eskuinera: Frederick Pethick-Lawrence, Flora Drummond, Jennie Baines eta Emmeline Pethick-Lawrence, 1906-1910 inguruan.
-
Beste sufragista batzuekin, mitin batean, 1908an.
-
Emmeline Pankhurst, Annie Kenney eta Emmeline Pethick-Lawrence, 1912.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Judge, Roy. (1989). «Mary Neal and the Espérance Morris» Folk Music Journal 5 (5): 548..
- ↑ Emmeline Pethick-Lawrence (1938) : My Part in a Changing World. London 1938.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Elizabeth Crawford, « Pethick-Lawrence, Emmeline (1867-1954) », dans The Women's Suffrage Movement. A Reference Guide 1866–1928, Londres, Routledge, 2001 (ISBN 0415239265), or. 534-540.
- (en) Brian Harrison, « Lawrence, Emmeline Pethick-, Lady Pethick-Lawrence (1867–1954) », dans Oxford Dictionary of National Biography, Oxford University Press, 2004 (linean irakurri )
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Emmeline Pethick-Lawrence. 1997 màj mars 2023..