Erich Fromm
Erich Fromm (Frankfurt am Main, Alemania, 1900eko martxoaren 23 - Muralto, Suitza, 1980ko martxoaren 18a) Estatu Batuetako psikoanalista eta filosofoa izan zen, alemaniarra jatorriz.
Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1934ean Estatu Batuetara emigratu zuen, Alemania nazitik ihes, eta Ameriketan moldatu zuen bere obra.
Freuden ikasle izan zen, baina, hark ez bezala, pertsona biologiaren emaitza izateaz gainera, gizartearena ere bazela uste zuen. Frommek psikologiaren eta gizartearen psikoanalisiaren printzipioen bidez kultura-arazoei irtenbidea emanez, Frommek uste zuen gizadia gai izango litzatekeela psikologikoki gizarte osasuntsu bat eratzeko.
Erich Fromm 1900. urtean jaio zen martxoaren 23an, Frankfurt am Mainen. Bere gurasoak judutar ortodoxoak ziren, eta bera euren seme bakarra izan zen. Jaio zen herrian bertan, 18 urte zituela, Frankfurt am Mainen hasi zituen jurisprudetzia ikasketak. 1919ko udan, Frommek Hidelbergeko Unibertsitatean hasi zituen ikasketak, eta soziologia ikasteari ekin zion, Alfred Weberrekin hasi zen ikasten, Max Weber soziologoaren anaia zenarekin, Karl Jaspersekin eta Heinrich Rickertekin. 1922an bere titulua jaso zuen, eta hurrengo urteetan zehar, psikoanlista bilakatzeko bere burua lantzen ibili zen Frieda Reichmann izeneko erietxe batean. 1930ean Frankfurteko Gizarte Ikerketa Institutuan sartu zenean, amaitu zuen bere entrenamendu psykoanalitikoa.
Idazlanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Idatzi zituen lan ugarien artean (Freuden teoriari, erlijioari, marxismoari buruzkoak), The Art Of Loving (1956, Maitatzearen artea) eta Escape form Freedom (1941, Askatasunetik iheska) dira ezagunenak.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Askatasunetik iheska. Klasikoak, 1993 (PDF).
![]() |
Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Erich Fromm |
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Erich Fromm ![]() |