Ernst Mayr

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Ernst Mayr
Ernst Mayr PLoS.jpg
Bizitza
Jaiotza Kempten1904ko uztailaren 5a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
 Alemania
Heriotza Massachusetts2005eko otsailaren 3a (100 urte)
Hezkuntza
Heziketa University of Greifswald
Hezkuntza-maila doktoretza
Hizkuntzak alemana
Lanbidea
Lanbidea arte kontserbadorea, biologoa, zoologoa, ornitologoa, filosofoa, idazlea eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k) Harvard Unibertsitatea
Jasotako sariak
Kidetza Royal Society
Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia
Frantziako Zientzien Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Sinesmenak
Erlijioa ateismoa
www.discoverlife.org/who/CV/Mayr,_Ernst.html

Ernst Mayr (Kempten, Alemania, 1904ko uztailaren 5a - Bedford, Massachusetts, AEB, 2005eko otsailaren 3a) alemaniar biologoa izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Greifswaldeko Unibertsitatean egin zituen ikasketak 1923tik 1925era, eta Berlingo Unibertsitatean eskuratu zuen doktoregoa. Harrezkero, unibertsitate horretan lan egin zuen 1930ra arte. Gero, bi urteko bidaldia egin zuen Ginea Berrira eta Salomon uharteetara, eta hango hegaztien eta animalien bilakaera aztertzeaz arduratu zen.

1931tik 1953ra, New Yorkeko Historia Naturaleko Amerikar Museoan lan egin zuen ikertzaile gisa, hegaztien taxonomiaren arduradun. Hain zuzen ere, bilakaerari, taxonomiari eta genetikari buruzko ikerketa lanengatik da, batez ere, ezaguna. 30eko hamarkadaren hasierarako, jabetuta zegoen Darwinen eboluzioaren teoriaren zuzentasunaz. Hala, 1937an, bat egin zuten Theodosius Dobzhanskyk "Genetika eta moten jatorria" liburuan azaldu zuen eboluzioaren teoria sintetiko modernoarekin. 1950ean, fosilen sailkapen alternatibo bat eman zuen, hominidoak barne hartzen zituena, eta proposamen horrek arrakasta handia lortu zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ernst Mayr Aldatu lotura Wikidatan