Erroskilaren ekonomia
Erroskillaren ekonomiak garapen iraunkorreko esparru bat irudikatzen du, donut itxurakoa, muga planetarioen kontzeptua muga sozialen kontzeptu osagarriarekin konbinatzen duena.[1] Izena diagramaren formatik dator, hau da, erdian zulo bat duen disko batetik.[2] Oinarri sozialak haren beheko muga adierazten du, eta bizitzaren funtsezko elementuak zehazten ditu, inori falta ez litzaizkiokeenak. Bestalde, sabai ekologikoak bere kanpoko muga markatzen du, eta hortik harago, Lurreko bizitzari eusten dioten sistemen gainean gizateriak egiten duen presioa.[3]
Kate Raworth Oxfordeko Unibertsitateko ekonomialariak garatu zuen diagrama, 2012ko Oxfameko bere artikuluan: Gizadiarentzako espazio segurua eta bidezkoa, eta 2017ko Donut Economics: Seven Ways to Think Like a 21st-Century Economist liburuan eta artikulu arbitratuan egina.[4]
Esparru hau proposatu zuen ekonomia baten jarduera kontuan hartzeko, pertsonen beharrak asetzen diren neurrian, Lurraren sabai ekologikoa gainditu gabe.[5] Eredu berri honen helburu nagusia arazo ekonomikoak birplanteatzea eta helburu berriak ezartzea da. Erroskilaren ekonomiaren ereduan, ekonomia bat oparotzat jotzen da hamabi oinarri sozialak betetzen direnean, bederatzi sabai ekologikoetatik bat bera ere gainditu gabe. Bi eraztunen arteko eremuak egoera hori irudikatzen du Kate Raworthek, gizadiarentzako espazio seguru eta bidezkotzat hartzen duena.[6]
Ereduaren oinarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aurretik aipatu bezala, bi zirkuluk osatzen dute eredu hau: alde batetik nukleoak, zeinak oinarrizko giza beharrak ageri dituen; beste alde batetik, kanpoko eraztunak, planetaren muga ekologikoak zehazten dituenak.
Barneko zirkulua edo nukleoa osatzen duten oinarrizko giza beharrak Nazio Batuen Garapen Iraunkorreko Helburuen helburu sozialetan oinarritzen dira. Hauexek dira adierazleak: elikagaien segurtasuna, osasuna, hezkuntza, errenta eta lana, bakea eta justizia, ahots politikoa, gizarte-ekitatea, genero-berdintasuna, etxebizitza, sareak, energia eta azkenik, ura.[7] Hau da, inori falta behar ez litzaizkiokeen bizitzako oinarrizko elementuak irudikatzen ditu.[8]
Bestalde, kanpoaldeko zirkuluak planetaren mugak adierazten ditu, bederatzi dira eta Johan Rockström eta Will Steffen buru dituen lur-sistemako zientzialari talde batek planteatutako planeta-mugetakoak dira. Hauek dira: klima aldaketa, ozeanoaren azidotzea, kutsadura kimikoak, nitrogenoa eta fosforoa kargatzeak, ur gezako erretentzioak, lur-bihurketak, biodibertsitatearen galera, airearen kutsadurak, eta ozono geruza agortzea.[9]
Hala ere, bi muga horien artean, erroskilla forma duen eremu bat aurki dezakegu, aldi berean ekologikoki segurua eta gizateriarentzat bidezkoa dena.[10]
2018an, Kate Raworth ekonomialari ingelesak gogoeta egin zuen nazioen hazkundea BPGren bidez neurtzen dela, eta horrek desberdintasuna sakondu duela eta kolapso ekologiko bat bultzatzen ari dela adieraziz. Raworthek eredu zirkular bat erakutsi zuen, non gizakiaren behar guztiak betetzen diren planeta salbu mantentzearekin batera, hau da, garapen iraunkorra lortzeko eredu bat da. Erroskilaren eredu honekin, ikuspegi berri bat dago pertsona guztien ongizatea handitzen duena.[11]
Teoria ekonomiko nagusiari kritikak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erroskilaren ekonomiak XX. mendetik gaur egun arte gorantz egin duten joerekin bukatzea du helburu; eredu neoklasikoekin, hain zuzen ere. Etekinak sortzeko nahiaren eta beharraren ondorioz, enpresek ahalik eta errentagarritasun handiena bilatzen dute hartzen duten erabaki guztietan, biodibertsitatea arriskuan jarriz eta atmosfera kaltetu dezaketen ekintzak gauzatuz.[12]
Eredu neoklasikoa jarraitzen duten enpresek ez dituzte kontuan hartzen gizateria, gizartea eta ingurune naturala.[13] Eredu neoklasikoek bultzatzen dituzten praktikak, besteak beste, ondasunak modu masiboan ekoiztea, atmosferara CO2 isurtzen duten lantegi berriak irekitzeko joera, animalien tratu txarrak janari azkarraren sektoreko haragi-eskaerari erantzutea dira. Hauek ingurumenarentzat kaltegarriak direlarik. Raworthentzat, praktika guzti hauek agerian uzten dute mundua gure garaiko behar jasangarrietara egokitutako eredu berri baten beharra.[14]
Aurretik aipatu bezala, erroskilaren ekonomiak gaur egunera egokitutako pentsamolde ekonomikoa proposatzen du. Pentsamolde ekonomiko berri hau ez da politika eta erakunde multzo bat, XXI. mendeak eskatzen duen dinamika birsortzailea bultzatuko duen pentsamolde bat baizik. Erroskilaren ekonomia hainbat pentsamendu ekonomikoetako eskolen ideietan oinarritzen da, besteak beste, ekonomia ekologikoa, ekonomia feminista, ekonomia instituzionala, portaeraren ekonomia eta konplexutasunaren ekonomia.
Erroskilaren ekonomiaren abiapuntua BPGren hazkunde amaigabearen helburua aldatzea da, Erroskilaren ekonomiak aurrera egiten duen ahala. Horretarako, ikuspegi orokorra kontuan hartu behar da, baita ekonomia gizartean eta munduan txertatuta dagoela eta haien mende dagoela onartu ere. Ikuspegi berri honek onartzen du giza portaera lehiakorra eta indibidualista izan daitekeen bezala, kooperatiboa eta solidarioa izatea ere susta daitekeela.
Azkenik, erroskilaren ekonomiak onartzen du ekonomiak, gizarteak eta mundua sistema konplexuak eta elkarren mendekoak direla, eta hobeto ulertzen direla pentsamendu sistemikoaren bidez.[15]
Erronkak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erroskilaren ekonomiaren abantaila nagusia gizartea, ekonomia eta ingurumena behar bezala integratzen dituela da. Horri esker, ereduak eragile guztiak barne hartzen ditu.[16]
Erroskilaren ekonomiak abantailak ere baditu, eta baita erronka batzuk ere. Ekonomialari batzuek argudiatzen dute eredua oso utopikoa dela eta eskala handian inplementatzeko zailegia dela. Beste batzuek diote ez diela irtenbide argirik eskaintzen garapen bidean dauden herrialdeei, oraindik ere hazkunde ekonomikoaren mende baitaude bizi-estandarrak hobetzeko. Gainera, erronka praktikoak daude gizarte- eta ingurumen-mugak zehatzak neurtzeko.
Esan bezala, Erroskilaren ekonomiaren ereduak gabezia batzuk ditu. Alde batetik, ez du adierazten zein izan behar den aktoreen zeregin zehatza. Bestetik, ez du argi uzten zer erantzukizun maila hartu behar duten enpresek eta erakundeek iraunkortasuna lortzeko. Beste desabantaila bat da ez duela argi uzten zer ekintza espezifiko diren beharrezkoak.[17]
Erroskillaren ekonomia errealitatean
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nahiz eta kontzeptu hau nahiko berria izan eta gaurkotasun handikoa, herrialde gehienek ez dute aurrera eraman oraindik. Hala ere, Amsterdam erroskillaren modelora gehitu den lehen instituzio publikoa izan da. Hiri honetako arduradunek 2030erako ekonomia guztiz zirkularra lortzeko estrategia onartu dute. Estrategia hori garatzeko, hiriko udalak Kate Raworth kontratatu zuen, mundu osoan ospea duen eredu horren sortzailea, Amsterdamgo gizarte- eta ingurumen-arazoetara egokitzeko.[18]
Hauek dira estrategia aurrera eramateko neurriak:
- Berrerabili, partekatu eta erreparatu. Lehengai baliotsuak dituzten produktuak denbora gehiagoz erabili (mugikorrak, tabletak…).
- Eraikitzeko materialak berrerabili.
- Janari gutxiago xahutu.
- Partekatzeko plataformak sortu. Adibidez, bigarren eskuko dendak, erreparazio zerbitzuak…
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «A Safe and Just Space for Humanity: Can we live within the doughnut?» Oxfam Policy & Practice (Noiz kontsultatua: 2024-12-03).
- ↑ (Ingelesez) Monbiot, George. (2017-04-12). «Finally, a breakthrough alternative to growth economics – the doughnut» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2024-12-03).
- ↑ Investigación en responsabilidad social y sostenibilidad: compromisos ante el cambio climático. Universidad Anáhuac México 2024-08-13 ISBN 978-607-8566-81-5. (Noiz kontsultatua: 2024-12-03).
- ↑ (Ingelesez) Raworth, Kate. (2017-05-01). «A Doughnut for the Anthropocene: humanity's compass in the 21st century» The Lancet Planetary Health 1 (2): e48–e49. doi: . ISSN 2542-5196. PMID 29851576. (Noiz kontsultatua: 2024-12-03).
- ↑ Raut, Nirmal Kumar. (2022-06-30). «Kate Raworth (2017). Doughnut Economics: Seven Ways to Think Like a 21st – Century Economist» Economic Journal of Nepal 45 (1-2): 113–114. doi: . ISSN 1018-631X. (Noiz kontsultatua: 2024-12-03).
- ↑ «a-safe-and-just-space-for-humanity-can-we-live-within-the-doughnut» Human Rights Documents online (Noiz kontsultatua: 2024-12-03).
- ↑ Ross, Florian. (2019-12-15). «Kate Raworth - Doughnut Economics: Seven Ways to Think Like a 21st Century Economist (2017)» Regional and Business Studies 11 (2) doi: . ISSN 2061-2311. (Noiz kontsultatua: 2024-12-03).
- ↑ «Doughnutaren ekonomia» Argia (Noiz kontsultatua: 2024-12-03).
- ↑ Ross, Florian. (2019-12-15). «Kate Raworth - Doughnut Economics: Seven Ways to Think Like a 21st Century Economist (2017)» Regional and Business Studies 11 (2) doi: . ISSN 2061-2311. (Noiz kontsultatua: 2024-12-03).
- ↑ Gómez Oliver, Luis; Granados Sánchez, Rosario. (2016-09). «Las cuatro grandes empresas comercializadoras y los precios internacionales de los alimentos» Economía Informa 400: 24–39. doi: . ISSN 0185-0849. (Noiz kontsultatua: 2024-12-03).
- ↑ Investigación en responsabilidad social y sostenibilidad: compromisos ante el cambio climático. Universidad Anáhuac México 2024-08-13 ISBN 978-607-8566-81-5. (Noiz kontsultatua: 2024-12-03).
- ↑ Txantiloi:Gaztelera «La economía de rosquilla: hacia un mundo 100% sostenible» Globalcaja.
- ↑ Bauer, Monika A.; Wilkie, James E. B.; Kim, Jung K.; Bodenhausen, Galen V.. (2012-03-16). «Cuing Consumerism» Psychological Science 23 (5): 517–523. doi: . ISSN 0956-7976. (Noiz kontsultatua: 2024-12-03).
- ↑ Txantiloi:Gaztelera «La economía de rosquilla: hacia un mundo 100% sostenible» Globalcaja (Globalcaja).
- ↑ «About Doughnut Economics | DEAL» doughnuteconomics.org (Noiz kontsultatua: 2024-12-03).
- ↑ (Ingelesez) Sierra, Javier. (2021-10-28). «Economía de rosquilla: ¿somos conscientes del reto?» The Conversation (Noiz kontsultatua: 2024-12-03).
- ↑ (Ingelesez) Sierra, Javier. (2021-10-28). «Economía de rosquilla: ¿somos conscientes del reto?» The Conversation (Noiz kontsultatua: 2024-12-03).
- ↑ Txantiloi:Gaztelera van Doorninck, Marieke; Schouten. (2022). «El "modelo dónut" para que la ciudad de ámsterdam sea más justa y verde» Green European Journal (Herbehereak: Green European Journal).
- ↑ (Gaztelaniaz) BBVA. «¿Qué es la ‘economía del donut o de la rosquilla’?» BBVA NOTICIAS (Noiz kontsultatua: 2024-12-03).