Eskorbuto
Eskorbuto | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | nutritional deficiency disease (en) , ascorbic acid deficiency (en) , abitaminosia eritasuna |
Espezialitatea | Barne medikuntza |
Arrazoia(k) | ascorbic acid deficiency (en) |
Tratamendua | |
Erabil daitezkeen botikak | sodium ascorbate (en) |
Identifikatzaileak | |
GNS-10-MK | E54 |
GNS-10 | E54 |
GNS-9 | 267 |
OMIM | 240400 |
DiseasesDB | 13930 |
MedlinePlus | 000355 |
eMedicine | 000355 |
MeSH | D012614 |
Disease Ontology ID | DOID:13724 |
Eskorbutoa C bitaminaren (azido askorbikoa) eskasiak eragindako gaixotasuna da. Haren lehen sintomak nekea, ahultasuna eta beso eta bernetako mina dira. Tratamenturik gabe, globulo gorri kantitatearen beherakada, hortzen gaixotasunak, ile falta eta azaleko lesioak eragiten ditu besteak beste. Eskorbutoak aurrera egin ahala, zaurien zikatrizazio eskasa, umore aldaketak,eta, azkenik, heriotza eragiten du (infekzio batek edo odol isuriek eraginda). [1]
Beharrezkoa da gutxienez hilabete bat pasatzea C bitamina jaso gabe (edo bitamina honen dosi oso urriak jasotzea) gizakiengan eskorbutoaren lehen sintomak azaltzeko. Antzina oso normala zen itsasgizonek gaixotasun hau pairatzea, izan ere, haien dietan ez ziren ez fruta, ez barazki freskorik aurkitzen, hau da, ez zuten C bitamina iturririk kontsumitzen zituzten elikagaietan. Gaur egun, eskorbutoa pairatzen duten pertsonak, normalean, arazo psikikoak dituzten pertsonak, alkoholikoak, eta dieta anormalak dituzten horiek izan oi dira. Heste arazoek eta dialisiak ere eskorbutoa eragin dezakete kasu batzuetan. C bitamina edo azido askorbikoa ez da giza gorputzean sintetizatzen, beste animali batzuetan gertatzen den moduan, hori dela eta, gizakiak kanpotik jaso behar du bitamina hau, hau da, haren dietaren bitartez. Bitamina hau beharrezkoa da giza kolagenoaren produkzioan eta haren gabeziak produkzio hau ezinezko bilakatzen du osasun arazo larriak sortuz. Eskorbutoaren tratamendua C bitaminaren aho bidezko kontsumoan oinarritzen da normalean. Tratamendua hasi ondoren, subjektuak pare bat egun beharko ditu hobetzen hasteko, honen ondoren sintomak desagertuz joango dira subjektua gustiz indarberritu eta errekuperatu arte (2 aste pasa ondoren subjektua guztiz osatu oi da). C bitaminaren iturri nagusiak elikagai zitrikoak dira. Gomendagarria da elikagai hauek gordinik jatea, hauek sukaldatzea haien C bitaminaren kantitatea murrizten baitu. [2][3][4]
Eskorbutoa pairatzea nahiko arraroa da gaur egun, normalean desnutrizioa pairatzen duten pertsonengan ematen da.
Eskorbutoa Antzinako Egipton diagnostikatu eta deskribatu zen jada, izan ere, garai hartako itsas bidaien luzeera mugatzen zuen faktore garrantzitsu bat izan zen. 1753. urtean James Lind, Royal Navy-ko kirurgialari batek, eskorbutoa zitrikoak janez osatzen zela aditzera eman zuen lehen aldiz, hala ere, 1795arte itxaron behar izan zen istazarmada britanikoak, Gilbert Blame bezalako erreformatzaileen presioak eraginda, marinelei erregularki limoi zukua ematen hasi zen arte.[5]
Sintomak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eskorbutoaren lehen sintomak nekea eta ondoeza dira. Bat eta hiru hilabete bitarteko denporan, subjektuak arnasteko arazoak eta hezurretako mina aurkeztuko ditu. Gaixoak ere mialgiak ager ditzake C bitamina faltak eragindako karnitina produkzio urria dela eta. Beste sintomen artean azaleko gaitzak, hematomak, aurpegiko petekiak, hortzoieko gaitzak, hortz galera eta aldaketa emozionalak aurkitu ditzakegu. Azken faseetan ikterizia, edema orokorra, oliguria, neuropatía, sukarra, konbulsioak eta heriotza ematen dira.
Kausa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eskorbutoa, baita eskorbuto subklinikoa, C bitamina eskasiak eragina da. Gizakiek ezin dute bitamina hau metabolikoki sortu eta hortaz dietaren bidez jaso beharra dute. Dieta batek c bitamina nahikoa baldin badu, L-gulonolaktona oxidasa (GULO) entzima falta ez da emango eta gaixotasuna ez da sortuko.
Mendebaldeko gizarte modernoetan eskorbutoa oso gutxitan agertzen da helduengan, ordea, presentzia handiagoa izan dezake haur eta adinekoengan. Haurrengan eskorbutoa tratatzeko erabiltzen diren medikamentu guztiek c bitamina erantsia dute, izan ere, tratamendu gehienak bitamina hau dieta honen aho bidezko kontsumoan oinarritzen dira. Ama-esneak badu nahikoa C bitamina haurra osasuntsu mantentzeko, beti ere amaren dieta egokia baldin bada. Ez da gomendagarria haur jaioberriei esne komertziala ematea izan ere hau pasteurizatua da, eta prozedura honek esneak duen C bitamina eduki naturala suntsitzen du.[6]
Eskorbutoaren kausa nagusia malnutrizioa da. Hori dela eta, oraindik oso zabalduta dago herrialde azpigaratuetan eta kanpo laguntzen bidez elikagaiak lortzen dituzten munduko eremuetan. [7] Arraroa den arren, badaude eskorbuto kasu dokumentatuak herrialde industrializatuetan. Ordea, kasu hauek pertsona alkoholiko horienak eta dieta desegokiak jasotzen dituztenenak izan ohi dira.
Patogenia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bitaminak funtsezkoak dira giza gorputz osoan abian diren prozesuetan parte hartzen duten entzimak ekoizteko. [6] Azido askorbikoa beharrezkoa da prosezu biosintetiko askotarako, hidroxilazio- eta amidazio-erreakzioak azkartzen baititu. Kolagenoaren sintesian, azido askorbikoa behar da kofaktore gisa prolil hidroxilasa eta lisil hidroxilasa sintetizatzeko. Bi entzima hauek aminoazido prolina eta lisinaren hidroxilazioaren arduradunak dira. Hidroxiprolina eta hidroxilisina garrantzitsuak dira kolagenoa egonkortzeko, kolagenoan propeptidoak birmatrikulatzen baitituzte.
Kolagenoa giza gorputzeko egiturazko proteina primarioa da. Hau beharrezkoa da odol-hodiak, muskuluak, larruazala, hezurrak, kartilagoa eta beste ehun konektibo batzuk osasuntsu mantentzeko. Ehun konektibo akastunak zenbait arazo sor ditzake, hala nola kapilar hauskorrak, eta horrek odoljario anormala, hematomak eta barne-hemorragia eragiten ditu. Kolagenoa hezurren zati garrantzitsu bat da ere, eta, beraz, hezur-eraketetan eragina du. Eskorbutoaren eraginez hortzak jausi egiten dira eta hezurrak errazago apurtzen [6]. Kolageno akastunaren fibrilogenesiak zaurien orbaintzeari kalte egiten dio ere. Tratatu gabeko eskorbutoak heriotza eragiten du beti.
Diagnostikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Diagnostikoa, oro har, ebidentzia fisikoetan eta x izpien bidezko azterketetan oinarritzen da
Diagnostiko diferentziala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Haurtzaro hasierako gaitz batzuek eskorbutoaren irudi klinikoa eta erradiografikoa imita dezakete, gaixotasun hauen artean topatzen ditugu, hala nola, hurrengoko gaixotasunak:
- Errakitismoa
- Osteokondrodisplasia bereziki osteogenesi inperfektua
- Blounten gaixotasuna
- Osteomielitisa
Prebentzioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eskorbutoa C bitaminan aberatsak diren elikagaiak barne hartzen dituen dieta batekin prebenitu daiteke, hala nola, amla, piperra (piper gozoa), groseila beltza, brokolia, piper pikanteak, guaiaba, kiwia eta perrexila barnebiltzen dituen dieta batekin. C bitaminan aberatsak diren beste iturri batzuk, limoiak, limak, laranjak, papaia eta marrubiak dira. Barazkietan ere badago c bitamina, hala nola bruselako aza, errepoloa, patata eta espinaketan.
Animali jatorrizko zenbait produktuk ere c bitamina dute, hala nola gibelak, muktukak (balearen azala), giltzurrunaz gaindiko muinak, burmuinak eta bizkarrezur-muinak, hauek c bitamina kantitate handiak dituzte, eta, hortaz, eskorbutoa tratatzeko ere erabil daitezke. C bitamina propioa sortzen duten animalien haragi freskoak ere eskorbutoa prebenitzeko, eta neurri batean hau tratatzeko, adina c bitamina du. Kasu historiko batzuetan (bereziki zaldi haragi freskoa jaten zuten soldadu frantsesen kasua), haragi hutsak, eta partzialki prestatutako haragiak ere, eskorbutoa arindu zezakeela ohartu zen. [8]
1902ko Antartikako espedizioak frogatu zuen foka haragi eta gibela eraginkorrak zirela eskorbutoa sendatzeko. Eskorbuto hasiberria pairatzen zuten gizonak guztiz osatu ziren bi aste baino gutxiagoko tartean [9].
Elikagaia (100g)
|
C bitamina kantitatea (mg) |
---|---|
Amla fruitua | 610 |
Asuna | 330 |
Guayaba fruitua | 228,3 |
Groseila beltza | 181 |
Kiwia | 161,3 |
Pipermina | 144 |
Brokolia | 89,2 |
Papaia | 62 |
Marrubia | 58,8 |
Laranja | 53,2 |
Limoia | 53 |
Aza | 36,6 |
Espinaka | 28 |
Patata | 19,7 |
Tratamendua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eskorbutoa egunean 10 mg-ko c bitamina-dosiak jasoz hobetzen da. Ordea, medikuek 100 mg inguruko dosiak gomendatzen dituzte gaixo dauden horientzat. [20] Pertsona gehienak 2 astetan errekuperatzen dira. [10]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaixotasun honek presentzia handia izan du historian eta antzinatetik agertu izan da medikuntza liburuetan. Hipokratesek jada eskorbutoa gaixotasun bezala dokumentatu zuen. Egiptoarrek K. a. 1550ean eskorbutoaren sintomak erregistratu zituzten.
Aro modernoaren hasiera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aro modernoan eskorbutoak presentzia nabarmena izan zuen zenbait kanpaina militar eta itsasontzi bidez egiten ziren bidaia eta espedizioetan.
Vasco da Gamaren 1497ko espedizioan zitrikoen efektu sendagarriak jada ezagunak ziren [25] [26]. Baita ere Pedro Alvares Cabralen tripulazio kideen artean 1507an. [11]
Portugaldarrek fruitu-zuhaitzak landatu zituzten Santa Elenan, haien herrialdetik Asiara egindako bidaietan geldileku bat izateko eta bertan eskorbutoak jotako haien gaixoak sendatzeko. [12]
Zoritxarrez, ezagutza honek ez zuen eskorbutoak eragindako itsas tragedia askorik prebenitu, alde batetik komunikazio falta zela eta, eta bestetik fruta eta barazkiak ezin zirelako itsasontzietan luzaroan mantendu. [13]
1536an Jacques Cartier esploratzaile frantziarrak, San Lorenzo ibaia esploratzen zebilela, bertakoen ezagutza erabili zuen eskorbutoz hiltzen ari ziren bere gizonak salbatzeko, modu honetan, vitae zuhaitzaren (ekialdeko zedro zuria) hostoak ebaki zituen haiekin infusioak prestatzeko. Gerora frogatu zen zuhaitz honen 100 gramo hostok 50 mg C bitamina zituztela. [14] [15] Ordea, ez zen posible tratamendu hau itsasontzian bertan aplikatzea (behin itsasoratua dagoela noski) hostoak, gainerako landare eta barazkiak bezala, usteldu egiten baitziren.
1601eko otsailean, James Lancaster kapitaina, Sumatrarantz nabigatzen ari zela, iparraldeko kostaldean lurreratu zen bertan limoiak eta laranjak lortzeko, hain zuzen ere bere tripulazioak pairatzen zuen eskorbutoa geldiarazteko nahiarekin. [16] Bide batez, Lancaster kapitainak esperimentu bat abiatu zuen haren agindupean zeuden lau ontzietan. Ontzi bateko tripulazioak limoi zuku dosiak jaso zituen egunero; ordea, beste hiru ontziek, ez zuten inolako tratamendurik jaso. Horren ondorioz, aditu zuen tratatu gabeko ontzietako kideak eskorbuto pairatzen hasi zirela berriz ere eta beste ontziko kideak ordea osasuntsu mantentzen zirela. [17]
Esplorazioen Aroan (1500. eta 1800. urteen artean eman zena), eskorbutoak gutxienez bi milioi marinel hil zituen. [18]
1579an, Agustin Farfán fraide eta mediku espainiarrak eskorbutorako laranjak eta limoiak gomendatzen zituen liburu bat argitaratu zuen, jada Espainiako Itsas Armadan ezaguna zen erremedio hura. [19]
1593an, Sir Richard Hawkins almiranteak laranja eta limoi zukua edatearen alde egin zuen eskorbutoa saihesteko medio modura. [20]
1614an, John Woodallek, East India Companyko zirujauen buruak, The Surgion 's Mate liburua argitaratu zuen konpainiako itsasontzietan zeuden zirujauak instruitzeko. Eskorbutoarentzako sendabidea janari freskoa, laranjak, limoiak, limak eta tamarindoak zirela adierazi zuen. [21] Hala ere, ez zen gai izan honen arrazoia azaltzeko, hori dela eta, bere baieztapenek ez zuten eragin handirik izan garaiko mediku eta zientzialarien artean.
Lehorrean ere, Europan, Erdi Aroaren amaiera arte, eskorbutoa nahiko ohikoa zen neguaren amaieran, izan ere, barazki berde, fruta eta tuberkulu gutxi baitzeuden eskuragarri. Honek, pixkanaka hobera egin zuen, batez ere Ameriketatik patata ekarri zutenean.
XVIII. mendea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1734an, Johann Bachstrom medikuak eskorbutoari buruzko liburu bat argitaratu zuen, bertan baieztatzen zen eskorbutoa elikagai fresko eta begetalen abstinentzia oso baten ondorio zela, eta hau sendatzeko bidea barazki eta fruta freskoak jatea zela. [22] [23]
Hala ere, 1747. urtera arte ez zen eskorbutoaren tratamenduari buruzko informe formalik aurkeztu , urte horretan James Lindek formalki frogatu zuen eskorbutoa zitrikoetan oinarrituriko dietarekin tratatu daitekeela, ikerlari honek eskorbutoaren gaineko medikuntzaren historiako lehen esperimentu klinikoa gauzatu zuen.[24] . Lindek eskorbutoa pairatzen zuten zenbait gizabanakoen sendaketa prozesuak konparatu zituen. Informeak argi eta garbi zioen laranjak eta limoiak zirela erremediorik eraginkorrenak [24]. Zoritxarrez, esperimentuak eta bere emaitzek eragin txikia izan zuten garaiko gizartean.
Lindek ez zuen inoiz limoi zukua eskorbutoaren aurkako erremedio bakar gisa aldarrikatu. Bere esperimentuak zenbait elikagai jotzen zituen eskorbutoaren aurkako sendagaitzat, haien artean fruta eta barazki mota mordoa.
XVIII. mendean zehar, eskorbutoak etsai ekintzak baino marinel britainiar gehiago hil zituen Royal Navy-aren barruan.
1740-1744 urte bitartean George Ansonek, bere bidaia ospetsuan, bere tripulazioaren ia bi herenak (1.300 gizon hil ziren. Hasieran 2000 gizoneko tripulazio bat zeraman Ansonek) galdu zituen bidaiaren lehen 10 hilabeteetan eskorbutoa zela eta. [25]
Zazpi Urteko Gerran Royal Navy-ak 184.899 marinel galdu zituen (informe ofizialaren arabera); hauetatik 133.708 gizon gaixotasun bat zela medio hil ziren, gaixotasun hau eskorbutoa zen kasu gehienetan.
Gertaera guzti hauen ondoren, bai marinelek bai itsas zirujauek geroz eta argiago zeukaten zitrikoek eskorbutoa sendatu zezaketela, ordea, ideia hau garaiko medikuntza komunitatearen eta komunitate zientifikoaren eskutik baztertu egiten zen garaiko teoriekin bat ez zetorrelako. Arrazoi honengatik zitrikoen zukuaren alde egiten zuten informe horiek ez zuten eragin handirik izan. Garaiko medikuntzak babesturiko teoria ofizialaren arabera, eskorbutoa, itsas dietan jatorria zuen digestio akastun batek eragindako barne usteltze gaixotasun bat zen.
1764an eskorbutoaren gaineko postura berri bat azaldu zen. David MacBride doktoreak, Sir John Pringle Royal Navy-ko zirujau nagusiak eta, beranduago, Royal Societyko presidenteak, defendatu zuten eskorbutoa ehunetan "aire finkorik" ez izatearen ondorio zela, hori deña eta, hau sahiesteko maltazko eta muztiozko infusioak edatea planteatzen zuten. Haien arabera infusio hauek giza gorputzean fermentatzen ziren eta fermentazio honek eragindako gasek digestioa suspertu eta falta ziren gasak ("aire finkoa") berrezartzen zituen. [26] Ideia hauek babes zabal eta eragin handikoa jaso zuten garaiko gizartean eta ikerketa asko abiatu ziren bide honetan.[27]
James Cook esploratzaileak ez zuen gizon bakar bat galdu eskorbutoagatik hark abiatu zituen bidaietan, eta bere txostenean maltaren eta muztioaren alde egin zuen. Ordea hau ez zen haren arrakastaren benetako arrazoia izan, gaur egun badakigu haren tripulazioen osasunaren arrazoia, bidaia honetan eta beste batzuetan, Cooken itsasontziko garbiketa erregimena, diziplina zorrotza, eta elikagai fresko eta barazkien sarrizko kontsumoa izan zirela. [28]
Ia eskorbutorik pairatu ez zuen distantzia luzeko lehen espedizio handia Alessandro Malaspina espainiar itsas ofizialarena izan zen 1789-1794 urte bitartean. Pedro Gonzalez, Malaspinaren mediku ofizialak, defendatzen zuen laranjak eta limoi freskoak ezinbestekoak zirela eskorbutoari aurre egiteko. 56 eguneko itsas bidaian 5 marinel eskorbutoaren sintomak pairatu zituzten, egoera honen aurrean Pedro Gonzalezek gomendatu zuen Guamen etetea gaixoak tratatzeko. Hiru egun igaro ondoren, bostak sendatu ziren. [28]
Mende amaieran MacBrideren teoriak zalantzan jartzen ari ziren arren Britainia Handiko medikuntza komunitateak defendatzen jarraitzen zuen eskorbutoa barne 'usteltze' prozesu batean oinarrituriko gaixotasuna zela, hori dela eta Gaixotasun eta Kalteen Batzordeak haren aholkua jarraitu behar izan zuen. Hala ere, Royal Navy-aren barnean iritzia limoi zukuaren tesiaren alde jartzen hasi zen, batez ere Gibraltarreko setioko esperientzia eta Rodney almiranteak Karibera egindako espedizioan erregistratutako esperientziak zirela medio. Tesi hau Gilbert Blane [29] eta Thomas Trotter [30] bezalako adituen idatzien babesa jaso zuten, horrela Royal Navy-ko komandante askoren txostenak indartuz.
1793an, Britainia Handira gerra iritsi zenean, eskorbutoa kentzeko beharrak beste premia bat hartu zuen. Aldaketa, ordea, ez zen medikuen eskutik iritsi, almiranteen eskutik baizik. Ezagunak dira Gardner kontralmirantearena bezalako kasuak zeinak Royal Navy-an exijitu zuen limoi zukua ematea tripulazio orori. Gaixotasun eta Kalteen Batzordeak erabaki honen alde egin zuen, eta almirantegoak hori egiteko agindu zuen. Ezaguna da 1795eko martxoan ezagutu zen albiste harrigarria: Suffolk Indiara iritsi zen lau hilabeteko bidaia baten ondoren eta haren marinel bakar batek ere ez zuen eskorbutorik pairatu, izan ere, abiatu zirenean baino osasuntsuagoa zegoen tripulazioa. Ondorioa berehalakoa izan zen, Royal Navy-ko tripulazio orok limoi zuku erreserbak jasoko zituen haien itsasontzietan.
1800an jada limoi zukuaren sistema martxan zegoen Royal Navy osoan. Erabaki honek marinelen osasuna nabarmen hobetzea eragin zuen zuen eta, ondorioz, funtsezko eragina izan zuen guda askoren emaitzetan.
XIX. mendea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Alexandriako setioan (1801) Napoleonen armadako zirujau buruak, Dominique-Jean Larrey baroiak, idatzi zuen zaldi haragiaren kontsumoak eskorbuto izurrite bat geldiarazten lagundu ziela. Orain badakigu honen arrazoia zaldi okelak duen c bitamina kantitatea izan zela, animali honek haren c bitamina propioa sintetisatzen baitu. Horrek Frantzian XIX. mendean zaldi haragiaren kontsumoaren tradizioak gora egitea eragin zuen. [31]
Lauchlin Rosek zitrikoen zukua usteldu gabe mantentzeko metodo bat patentatu zuen 1867an. Rose lima zukua izenarekin ezagutzen zen edari kontzentratu bat sortu zuen Rosek. 1867ko Marinaren Merkataritza Legeak eskatzen zuen Royal Navy eta Merchant Navy-ko ontzi guztiek marinelei egunero haien lima zuku errazioa ematea eskorbutoa saihesteko. [60] Rose lima zukua ia nonahikoa bihurtu zen [32].
Cochlearia officinalis landareak, "Eskorbuto arrunta" ere deitua, bere izen arrunta hartu zuen eskorbutoa sendatzeko eraginkorra zela jakin zenean. Landare hau itsasontzietan eramaten hasi ziren, bai pakete lehortuetan, bai destilatutako estraktuetan. Bere zaporea oso mingotsa zen, hori dela eta, belarrez eta espeziez mozorrotu beharra zuten haren zaporea. Honetaz gain, aipagarria da ere eskorbuto landareaz prestaturiko edari eta sandwichak moda herrikoi bilakatu zirela Erresuma Batuan XIX. mendearen erdialdean. [33]
Eskorbutoa, funtsean, nutrizio eskas baten ondorio zela pentsatzea, hau da, elikagai freskoen kontsumo bidez, bereziki zitriko freskoak edo haragi freskoa kontsumituz, osatu zitekeela pentsatzea ez zen unibertsala XIX. mendean eta XX. mendearen hasieran, hori dela eta, munduko marinel eta esploratzaileek eskorbutoa jasaten jarraitu zuten XX. mendera arte.
Nahasmendua hainbat faktoreri egozten zaie:
- Zitriko freskoek (bereziki limoiek) eskorbutoa sendatzen zutela nahiko garbi zegoen, ordea, eguzkipean eta kobrezko hodien esposiziopean egondako lima-zukuak ez zuen efektu handirik, lima zukuak haren c bitamina ia osoa galtzen baitzuen prozesu hauen bidez. Honek zitrikoen teoriarekiko mesfidantza areagotu zuen;
- Haragi freskoak (bereziki gibela eta haragi gordina) eskorbutoa ere sendatu izan zuen. Gertakari honek zitrikoen eta landare freskoen teoriaren aurka ere egin zuen.
- Lurrunaren eta teknologia berrien bidez itsas abiadura handitzeak eskorbutoaren eragina murriztu zuten. Gertaera honek garrantzia kendu zion zitrikoen eta landare freskoen teoriari.
Nahaste honen ondorioz hipotesi berri bat proposatu zen, hau da, gaixotasuna germenen aktibitateak sortutako hondakin batek eragiten zuela, hain zuzen ptomaina deritzon hondakinak, zeina bereziki kutsatutako haragietan aurkitzen den.
Haurren eskorbutoa XIX. mendearen amaieran asko areagotu zen, hain zuzen ere haurrak behi esne pasteurizatuz elikatzen hasi zirelako, bereziki hirietako goi klaseetako umeak. Pasteurizazioak bakterioak hiltzen bazituen ere, c bitamina ere suntsitzen zuen. Hau konpondu zen erabaki zenean aurrei tipula edo patata egosien zukua ere ematea. [34]
XX.mendea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XX. mendearen hasieran, Robert Falcon Scottek Antartikara bere lehen espedizioa egin zuenean (1901-1904), eskorbutoaren gaineko teoria nagusia ptomainazko pozoitzearen aldekoak zen oraindik. [64] Hala ere, Scottek aditu zuen zuen Antartikako foken okela freskoan onarrituriko dieta batek eskorbutoa senda zezakeela edozein heriotza gertatu baino lehen. [35]
1907an, "Eskorbutikoaren aurkako faktorea" isolatzen eta identifikatzen lagunduko zuen animalia-eredu bat aurkitu zen. Axel Holstek eta Theodor Frølichek ikerleriek abiatu zuten esperimentua. Ordura arte, eskorbutoa ez zen gizakiez aparteko ezein organismotan behatu, eta giza gaixotasuntzat jo zen. Zenbait hegazti, ugaztun eta arrainek eskorbutoa izateko arriskua dute, gizakiak bezala ez dutelako c bitamina sintetizatzeko ahalmenik. Holst eta Frølichek, eskorbutoa, indiar untxietan eragin eta sendatu zezaketela jakin zuten, haien dietan manipulazioak eginez. Eskorbutoarentzako animalia-eredu esperimental baten aurkikuntza hau, "bitaminen" funtsezko ideia aurkeztu aurretik ere egin zena, c bitaminaren ikerketarako aurrerapausu garrantzitsuena izan zen [36].
1915ean, Zeelanda Berriko tropek, Gallipoliko kanpainan, ez zuten c bitaminarik haien dietan, eta, ondorioz, soldadu askok eskorbutoa pairatu zuten. Uste denez, hau izan zen kanpaina horren porroten arrazoi nagusietako bat. [37]
Vilhjalmur Stefanssonek, inuiten artean bizi izan zen esploratzaile artikoak, frogatu zuen haragi dieta batek ez zuela zertan eskorbutoa eragin. New Yorkeko Bellevue Ospitaleko azterketa batean parte hartu zuen 1928ko otsailean, non berak eta lankide batek haragia bakarrik jan zuten urtebetez, medikuen behaketapean zeuden bitartean, eta osasun egoera onean mantendu ziren. [7]
1927an, Szent-Györgyi biokimikari hungariarrak "azido hexuronikoa" izeneko konposatu bat isolatu zuen. [38] Szent-Györgyik azido hexuronikoa, guruin suprarrenaletatik isolatu zuen, ikerlariak kimiko hau eskorbutoaren aurkako agentea zela susmatzen zuen, baina ezin izan zuen frogatu animalietan esperimentatu ezin izan baitzuen. 1932an, azkenean, Pittsburgheko Unibertsitateko Charles Glen King ikerlari estatubatuarrak azido hexuronikoaren eta eskorbutoaren arteko lotura frogatu zuen. [39] Azido hexuronikoa, azido askorbiko bezala berrizendatu zen.
XXI. mendea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mende honetan jada eskorbuto tasak baxuak dira mundu osoan. [40] Gehien kaltetutako pertsonak herrialde azpigaratuetan daudenak eta elikadura txarra duten horiek dira. [41] [42]
1960ko hamarkadaren amaieran, Bigarren Mundu Gerran Britainia Handian eta Iowa estatuko preso boluntarioen artean esperimentalki eragindako eskorbutoari buruzko giza ikerketa nabarmenak egin ziren. [43] [44] Azterlan horietan aditu zen eskorbutoaren ageriko sintoma guztiak eguneko 10 mg-ko C bitamina dosiekin sendatu zitezkeela. Esperimentu horietan ez zen ezberdintasun klinikorik ikusi egunean 70 mg c bitamina eman zitzaizkien gizonen eta eguneko 10 mg jaso zituztenen artean. Estatu Batuetako espetxeetako ikerketa hauetan, gizonek lehenengo eskorbuto-zeinuak garatu zituzten c bitaminarik gabeko dieta hasi eta 4 astera gutxi gorabehera. Britainia Handiak abiaturiko azterlanean, berriz, sei eta zortzi hilabete behar izan zituzten subjektuak gaixotzeko, hau horrela izan zen subjektuak c bitamina gabezian oinarrituriko dieta hasi aurretik egunean 70 mg c bitamina jaso zutelako sei astetan zehar. [43]
C bitaminaren sintesia eboluzioan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Animalia eta landare gehienak C bitamina sintetizatzeko gai dira. Organismo hauek entzimek gidaturiko pauso sekuentzia baten bidez monosakaridoak c bitamina bihurtzen dituzte. Ordea, ugaztun batzuek C bitamina sintetizatzeko gaitasuna galdu dute eboluzioan, hala nola, simioek eta tarseroek. Gizakia simioen taldean kokatzen denez ez du gaitasunik c bitamina propioa sintetizatzeko, eta hortaz eskorbutua paira dezake [45]. Azido askorbikoa sintetizatzeko gaitasuna galdu duten espezieen artean bi caviidae espezie aipagarri topatzen ditugu: kapibarak [46] eta untxi indiarrak. C bitamina propioa sintetizatzen ez duten hegazti eta arrain espezieak ere ezagutzen dira. Eskorbutoak antzeko sintomak eragiten ditu bai gizakiengan bai animaliengan. [47] [48] [49]
Eskorbutoa pairatu dezaketen animalia guztiek L -gulonolaktona oxidasa (GULO) entzima gabeak dira, entzima hau bitaminaren sintesiaren azken urratsean beharrezkoa da.[50] [51] [52]
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eskorbutoa haurtxoetan ematen den kasuetan, batzuetan, Barlowren gaixotasuna bezala ezagutu izan da, Thomas Barlow mediku britainiarrak deskribatu baitzuen gaixotasun hau haurrengan 1883an. [53] [54]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Starzl, Thomas E.. (2016-03). «Paul Terasaki September 10, 1929-January 26, 2016» Clinical Transplantation 30 (3): 181–182. doi: . ISSN 0902-0063. (Noiz kontsultatua: 2020-03-29).
- ↑ (Ingelesez) Agarwal, Anil; Shaharyar, Abbas; Kumar, Anubrat; Bhat, Mohd Shafi; Mishra, Madhusudan. (2015-06). «Scurvy in pediatric age group – A disease often forgotten?» Journal of Clinical Orthopaedics and Trauma 6 (2): 101–107. doi: . (Noiz kontsultatua: 2020-03-29).
- ↑ Gow, Ian (Reginald Edward), (11 Feb. 1937–30 July 1990), MP (C) Eastbourne since February 1974. Oxford University Press 2007-12-01 (Noiz kontsultatua: 2020-03-29).
- ↑ Renzaho, Andre M. N.. Globalisation, migration and health : challenges and opportunities. ISBN 978-1-78326-889-4. PMC 953455266. (Noiz kontsultatua: 2020-03-29).
- ↑ Toler, Pamela D.. (2012). Mankind : the story of all of us. Running Press Book Publishers ISBN 978-0-7624-4703-9. PMC 779876785. (Noiz kontsultatua: 2020-03-29).
- ↑ a b ZOHAV, EYAL. (2017-06-19). «Does retrieved oocytes quantity correlate with quality in advanced maternal age?» dx.doi.org (Noiz kontsultatua: 2020-03-29).
- ↑ a b «Original PDF» dx.doi.org (Noiz kontsultatua: 2020-03-29).
- ↑ «List of Reviewers October 2012-September 2013» Human Resource Management Journal 23 (4): 430–433. 2013-11 doi: . ISSN 0954-5395. (Noiz kontsultatua: 2020-03-29).
- ↑ Heald, Fred D.. (1902-08). «The Electrical Conductivity of Plant Juices» Botanical Gazette 34 (2): 81–92. doi: . ISSN 0006-8071. (Noiz kontsultatua: 2020-03-29).
- ↑ Iles-Smith, Heather; Burnett, Carole; Ross, Denise; Siddle, Heidi. (2019-12-17). «The Clinicians’ Skills, Capability, and Organisational Research Readiness (SCORR) Tool» International Journal of Practice-based Learning in Health and Social Care 7 (2): 57–68. doi: . ISSN 2051-6223. (Noiz kontsultatua: 2020-03-29).
- ↑ Martins, Maria Cristina Da Silva. (2014-03-25). «“PEREGRINAÇÃO DE EGÉRIA”: UMA NARRATIVA DE VIAGEM AOS LUGARES SANTOS NO SÉCULO IV» Organon 29 (56) doi: . ISSN 2238-8915. (Noiz kontsultatua: 2020-03-29).
- ↑ Ferreira, Cármen; Madureira, Helena; Tedim, Fantina. (2019-09-19). «Diálogo entre Ciência e Utilizadores. Potencialidades e fragilidades do PNDFCI 2006/2012» Os incêndios florestais. Em busca e um novo paradigma. II Diálogos entre Ciência e Utilizadores (NICIF e RISCOS): 147–161. ISBN 978-972-8330-25-5. (Noiz kontsultatua: 2020-03-29).
- ↑ Mello, Natália Girão Rodrigues de. Análise dos fatores responsáveis pela redução de desmatamento na Amazônia Legal entre os anos de 2005 e 2013. Universidade de Sao Paulo, Agencia USP de Gestao da Informacao Academica (AGUIA) (Noiz kontsultatua: 2020-03-29).
- ↑ «NETWATCH: Botany's Wayback Machine» Science 316 (5831): 1547d–1547d. 2007-06-15 doi: . ISSN 0036-8075. (Noiz kontsultatua: 2020-03-29).
- ↑ Cartier, Jacques. Oxford University Press 2011-10-31 (Noiz kontsultatua: 2020-03-29).
- ↑ Ellis, Stephen. (1979-10). «A History of Madagascar - Madagascar Rediscovered. By Mervyn Brown. London: Damien Tunnacliffe, 1978. Pp. x + 310. £7.95.» The Journal of African History 20 (4): 586–586. doi: . ISSN 0021-8537. (Noiz kontsultatua: 2020-03-29).
- ↑ Schönborn, Sophia. «59. Everett M. Rogers, Diffusion of Innovations» Schlüsselwerke der Kulturwissenschaften (transcript Verlag) ISBN 978-3-8394-1327-2. (Noiz kontsultatua: 2020-03-29).
- ↑ Drymon, M. M.. (2008). Disguised as the devil : how Lyme disease created witches and changed history. Wythe Avenue Press ISBN 978-0-615-20061-3. PMC 302271506. (Noiz kontsultatua: 2020-03-29).
- ↑ Lanzarote Guiral, José María. (2017-04-01). «El descubrimiento del alma primitiva de la nación: el arte prehistórico en la prensa española (1880-1936)» El Argonauta español (14) doi: . ISSN 1765-2901. (Noiz kontsultatua: 2020-03-29).
- ↑ Campbell, Gordon. (2009-05-14). Britain, Roman. Oxford University Press (Noiz kontsultatua: 2020-03-29).
- ↑ Bown, Stephen R.. (2004). Scurvy : how a surgeon, a mariner, and a gentleman solved the greatest medical mystery of the age of sail. (1st U.S. ed. argitaraldia) Thomas Dunne Books, St. Matin's Press ISBN 0-312-31391-8. PMC 53091074. (Noiz kontsultatua: 2020-03-29).
- ↑ «Lugdunum Batavorum» Lexikon des gesamten Buchwesens Online (Noiz kontsultatua: 2020-03-29).
- ↑ Rickard, John Nelson. (2016-07-27). George Patton. Oxford University Press ISBN 978-0-19-979127-9. (Noiz kontsultatua: 2020-03-29).
- ↑ a b Lind, James. «Bibliotheca fcorbutica: or, A chronological view of what has hitherto been published on the scurvy» A Treatise of the Scurvy, in Three Parts (Cambridge University Press): 355–444. ISBN 978-1-107-25664-4. (Noiz kontsultatua: 2020-03-29).
- ↑ Williams, B. (1979-06-16). «Captain Cook and scurvy.» BMJ 1 (6178): 1630–1630. doi: . ISSN 0959-8138. (Noiz kontsultatua: 2020-03-29).
- ↑ Vale, Brian,. (2011). Physician to the fleet : the life and times of Thomas Trotter, 1760-1832. Boydell Press ISBN 978-1-84615-925-1. PMC 778454544. (Noiz kontsultatua: 2020-03-29).
- ↑ Cartwright, Michael; Withey, Lynne. (1991). «Voyages of Discovery. Captain Cook and the Exploration of the Pacific.» Eighteenth-Century Studies 24 (3): 390. doi: . ISSN 0013-2586. (Noiz kontsultatua: 2020-03-29).
- ↑ a b Fernández-Armesto, Felipe.. (2006). Pathfinders : a global history of exploration. (1st American ed. argitaraldia) W.W. Norton ISBN 0-393-06259-7. PMC 71312966. (Noiz kontsultatua: 2020-03-29).
- ↑ «Portrait of Thayendanegea (Joseph Brant)» dx.doi.org (Noiz kontsultatua: 2020-03-29).
- ↑ Milman, Sir Francis, (27 Oct. 1872–10 Oct. 1946). Oxford University Press 2007-12-01 (Noiz kontsultatua: 2020-03-29).
- ↑ Blum, Alain. (1987-01). «Estimation de la mortalité locale des adultes à partir des fiches de familles» Population (French Edition) 42 (1): 39. doi: . ISSN 0032-4663. (Noiz kontsultatua: 2020-03-29).
- ↑ «Simpson, J. A. and Weiner, E. S. C., <italic>The Oxford English Dictionary</italic>» Notes and Queries 1991-03 doi: . ISSN 1471-6941. (Noiz kontsultatua: 2020-03-29).
- ↑ Mabey, Richard, 1941-. (2007). Food for free. (New ed. argitaraldia) Collins ISBN 978-0-00-724768-4. PMC 77540473. (Noiz kontsultatua: 2020-03-29).
- ↑ Whitney, Stephen, 1942-. ([1985]). Western forests. Knopf ISBN 0-394-73127-1. PMC 11317169. (Noiz kontsultatua: 2020-03-29).
- ↑ Spekman, Robert E.; Thomas, Robert J.. (2011). «Organizational Buying Behavior: Where We Have Been and Where We Need to Go» SSRN Electronic Journal doi: . ISSN 1556-5068. (Noiz kontsultatua: 2020-03-29).
- ↑ HOLST, AXEL; FRÖLICH, THEODOR. (2009-04-27). «EXPERIMENTAL STUDIES RELATING TO SHIP-BERI-BERI AND SCURVY.» Nutrition Reviews 32 (9): 273–275. doi: . ISSN 0029-6643. (Noiz kontsultatua: 2020-03-29).
- ↑ Wilson, Nick; Thomson, George; Summers, Jennifer A.; Harper, Glyn; Horrocks, John; Roberts, Evan. (2018-10-29). «The health impacts of the First World War on New Zealand: a summary and a remaining research agenda» Australian and New Zealand Journal of Public Health 42 (6): 516–518. doi: . ISSN 1326-0200. (Noiz kontsultatua: 2020-03-29).
- ↑ Pincock, Stephen. (2008-10). «Françoise Barré-Sinoussi: shares Nobel Prize for discovery of HIV» The Lancet 372 (9647): 1377. doi: . ISSN 0140-6736. (Noiz kontsultatua: 2020-03-29).
- ↑ Cooper, David Y.. (2000-02). Szent-Györgyi, Albert (1893-1986), biochemist. Oxford University Press (Noiz kontsultatua: 2020-03-29).
- ↑ Moser, Melissa; Chun, Ock. (2016-08-12). «Vitamin C and Heart Health: A Review Based on Findings from Epidemiologic Studies» International Journal of Molecular Sciences 17 (8): 1328. doi: . ISSN 1422-0067. (Noiz kontsultatua: 2020-03-29).
- ↑ Khonsari, H.; Grandière-Perez, L.; Caumes, E.. (2005-11). «Le scorbut n'a pas disparu : histoire d'une maladie réémergente» La Revue de Médecine Interne 26 (11): 885–890. doi: . ISSN 0248-8663. (Noiz kontsultatua: 2020-03-29).
- ↑ Mason, John B.. (2002-07-01). «Lessons on Nutrition of Displaced People» The Journal of Nutrition 132 (7): 2096S–2103S. doi: . ISSN 0022-3166. (Noiz kontsultatua: 2020-03-29).
- ↑ a b Pemberton, John. (2006-03-01). «Medical experiments carried out in Sheffield on conscientious objectors to military service during the 1939–45 war» International Journal of Epidemiology 35 (3): 556–558. doi: . ISSN 1464-3685. (Noiz kontsultatua: 2020-03-29).
- ↑ BAKER, EUGENE M.; HODGES, ROBERT E.; HOOD, JAMES; SAUBERLICH, HOWERDE E.; MARCH, STEVEN C.. (1969-05-01). «Metabolism of Ascorbic-1-14C Acid in Experimental Human Scurvy» The American Journal of Clinical Nutrition 22 (5): 549–558. doi: . ISSN 0002-9165. (Noiz kontsultatua: 2020-03-29).
- ↑ Fowler's zoo and wild animal medicine. (Volume 8 [i.e. Eighth edition]. argitaraldia) ISBN 1-4557-7399-9. PMC 883842459. (Noiz kontsultatua: 2020-03-29).
- ↑ Cueto, Gerardo Ruben; Allekotte, Roman; Kravetz, Fernando Osvaldo. (2000-01). «SCURVY IN CAPYBARAS BRED IN CAPTIVITY IN ARGENTINE» Journal of Wildlife Diseases 36 (1): 97–101. doi: . ISSN 0090-3558. (Noiz kontsultatua: 2020-03-29).
- ↑ Cashman, Kevin. (2012-12-05). «An investigation of the dietary requirements for vitamin D» http://isrctn.org/> (Noiz kontsultatua: 2020-03-29).
- ↑ «Index BUMC Proceedings, Volume 21 January–October 2008» Baylor University Medical Center Proceedings 21 (4): 458–463. 2008-10 doi: . ISSN 0899-8280. (Noiz kontsultatua: 2020-03-29).
- ↑ Schell, D.. (2007-04-01). National Bioenergy Center Biochemical Platform Integration Project: Quarterly Update #14, January - March 2007. (Noiz kontsultatua: 2020-03-29).
- ↑ Nishikimi, M; Yagi, K. (1991-12-01). «Molecular basis for the deficiency in humans of gulonolactone oxidase, a key enzyme for ascorbic acid biosynthesis» The American Journal of Clinical Nutrition 54 (6): 1203S–1208S. doi: . ISSN 0002-9165. (Noiz kontsultatua: 2020-03-29).
- ↑ Nishikimi, Morimitsu; Koshizaka, Takuya; Ozawa, Takayuki; Yagi, Kunio. (1988-12). «Occurrence in humans and guinea pigs of the gene related to their missing enzyme l-gulono-γ-lactone oxidase» Archives of Biochemistry and Biophysics 267 (2): 842–846. doi: . ISSN 0003-9861. (Noiz kontsultatua: 2020-03-29).
- ↑ Ohta, Yuriko; Nishikimi, Morimitsu. (1999-10). «Random nucleotide substitutions in primate nonfunctional gene for l-gulono-γ-lactone oxidase, the missing enzyme in l-ascorbic acid biosynthesis1The nucleotide sequences reported in this paper have been submitted to GenBank under accession Nos. AB025719, AB025786, and AB025787.1» Biochimica et Biophysica Acta (BBA) - General Subjects 1472 (1-2): 408–411. doi: . ISSN 0304-4165. (Noiz kontsultatua: 2020-03-29).
- ↑ Carpenter, Kenneth J. (Kenneth John), 1923-. (1988, ©1986). The history of scurvy and vitamin C. (1st pbk. ed. argitaraldia) Cambridge University Press ISBN 0-521-34773-4. PMC 18712683. (Noiz kontsultatua: 2020-03-29).
- ↑ Barlow, J.B.; Bosman, C.K.. (1966-02). «Aneurysmal protrusion of the posterior leaflet of the mitral valve» American Heart Journal 71 (2): 166–178. doi: . ISSN 0002-8703. (Noiz kontsultatua: 2020-03-29).