Edukira joan

Euskal Errugbi Liga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Euskal Errugbi Liga
Euro Basque Rugby Challenge
AntolatzaileaAkitania Berria
EAE
Nafarroa
Sorrera2019
Eremua Euskal Herria
Taldeak7
Garaipen gehienAviron Bayonnais (1)
TxapeldunaAviron Bayonnais (2019)
Webguneawww.eurobasquerugbychallenge.com
Aviron Bayonnaiseko jokalariak 2019ko garaipena ospatzen.

Euskal Errugbi Liga edo Euro Basque Rugby Challenge Euskal Herrian jokatutako errugbi txapelketa izan zen. 2019an izan zuen aurreneko ekitaldia eta gizonezkoen zazpi taldek hartu zuten parte.[1]. Aviron Bayonnais izan zen aurreneko txapelduna

Etorkizunean emakumezkoen txapelketa egiteko asmoa zegoen, bai eta gizonezkoen bigarren maila bat ere.[2]

Zazpi taldek eman zuten izena, hiru lapurtarrek, hiru gipuzkoarrek eta bizkaitar bakarrak. Bi multzo antolatu ziren ligaxkak osatzeko, bata hiru taldetakoa eta bestea laukoa. Talde bakoitzak bi partida jokatu zituen eta multzo bakoitzeko txapeldunek azken finala jokatu zuten.

Jendetza bildu zen Altamira estadioan finaleko partidak ikustera.
Aviron eta Biarritzen arteko partida.
Angelu eta Ordiziaren arteko partida.

Ligatako partidak abuztuaren 17, 24 eta 31n jokatu behar ziren eta finala irailaren 7an izango zen Ordizian[3], baina Biarritzen izan zen 2019ko G7aren gailurrak sorturiko arazoen ondorioz bigarren jardunaldia ezin izan zen jokatu eta antolakuntzak aldaketak egin behar izan zituen. Irailaren 7an Ordizian bi partida jokatu ziren, Aviron-Biarritz eta Ordizia-Angelu, eta ligan izandako partida bien emaitzen baturaz erabaki zen txapelduna.

Bi partida irabazita Aviron Bayonnais izan zen txapelduna.[4]

  • Ligaxkako Emaitzak:
EtxekoaEmaitzaKanpokoa
Hernani Rugby19-33Aviron Bayonnais
Biarritz Olympique31-21Ordizia Rugby
Anglet Olympique52-07Bera Bera Rugby
Getxo Rugby24-43Hernani Rugby
  • Azken partidak:
EtxekoaEmaitzaKanpokoa
Aviron Bayonnais17-10Biarritz Olympique
Ordizia Rugby50-07Anglet Olympique
  • Txapelduna
Txapelduna
Aviron Bayonnais
  • Sailkapena:
TaldeaPuntuakIrabaziBerdinduGalduPuntuak
alde
Puntuak
aurka
Dif.
Aviron Bayonnais92005029+21
Biarritz Olympique61014138+3
Anglet Olympique51015957+2
Ordizia Rugby5¹1017138+33
Hernani Rugby1016257+5
Getxo Rugby0012443-19
Bera Bera Rugby001752-45
  • ¹ Lehen jardunaldian jasotako txartel gorri batengatik laugarren postura jaitsi zen[4].

Erreferentzia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. AKITANIA BERRIA – EUSKADI – NAFARROA (EBRC) EUROREGION TXAPELKETAREN AURKEZPENA. (kontsulta data: 2019-08-10).
  2. Euro Basque Rugby Challenge 2019 | EHK. (kontsulta data: 2019-08-10).
  3. Berria. «EUSKAL ERRUGBI LIGA» Berria (kontsulta data: 2019-08-10).
  4. 1 2 «Baionako Aviron taldeak irabazi du Euskal Errugbi Liga» Goierriko Hitza 2019-09-07 (kontsulta data: 2019-09-08).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]