Edukira joan

Espainiako Errugbiko Ohorezko B maila

Wikipedia, Entziklopedia askea
Espainiako Errugbiko Ohorezko B maila
División de Honor B de Rugby
AntolatzaileaFederación Española de Rugby
Sorrera1998
Eremua Espainia
Taldeak24 (3 multzotan)
Maila3.a
IgoeraOhorezko Elite maila
JaitsieraEuskal Maila
(eskualdeko ligak)
Garaipen gehienAlcobendas Rugby
(5 Liga)
TxapeldunaEuskal Herria Getxo (2025-26)
Webguneawww.ferugby.es

Espainiako Errugbiko Ohorezko B maila (gaztelaniaz: División de Honor B de Rugby) Espainian gizonezkoek jokatzen duten errugbi txapelketa nagusiaren hirugarren maila da. Ohorezko maila eta Ohorezko Elite maila bezala, Espainiako Errugbi Federazioak antolatzen du, eta gaur egun hiru multzotan banatutako 36 taldek parte hartzen dute. 2025 artean bigarren maila izan zen baina Ohorezko B maila bitan bereizi zen; Ohorezko Elite eta Ohorezko B mailak.

1998-99 denboraldian abiatu zen, "Primera Especial" izenarekin, 8 taldeko multzo bakarrean.[1] Hurrengo urtean 10 talderen artean jokatu zen, eta "Ohorezko B" izena eman zitzaion.[2] 2004-05 denboraldian, 8 taldeko bi multzotan antolatu zen; Euskal Herrikoak A multzoan kokatu zituzten.[3] 2014-15 denboraldian Lehenengo Nazionalarekin batu, orduko 3. mailarekin, eta egungo hiru multzoko sistema ezarri zen.[4]

2021-22 denboraldian egitura aldaketak izan ziren. 11 taldetako hiru multzo ezarri ziren: Iparraldekoa (bertan daude talde euskaldunak), Levantekoa eta Hegoaldekoa. Multzo bakoitzean itzuli bakarra jokatzen zen, hau da, 10 partida. Multzo bakoitzeko lehenengo hirurek bigarren fasean Elite mailarako igoera fasea jokatzen zuten. 9 talde zirenez 18 jardunaldi izaten ziren. Gainerakoen haiei dagokien multzoan jarraitzen zuten jokatzen.

2025ean Ohorezko B maila bitan bereiztea erabaki zen, Ohorezko Elite maila (2. maila) eta Ohorezko B maila (3. maila) eratuz.

Lehiaketa sistema

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fase erregularra jokatu ondoren, multzo bakoitzeko hiru talde onenak igoera multzoan kokatzen dira. Txapelduna Ohorezko Elite mailara igotzen da. Igoera multzoan sartzen ez diren taldeek, berriz, permanentzia ligaxka jokatzen dute.

Talde bakarra
UrteaTxapeldunaBigarrenaEuskal taldeak
1998-99Madrilgo Erkidegoa C.D. ArquitecturaMadrilgo Erkidegoa La Moraleja-Alcobendas7. Bera Bera, 8. Ordizia
1999-00Madrilgo Erkidegoa La Moraleja-AlcobendasAndaluzia C.R. Ciencias Sevilla10. Bera Bera
2000-01Valentziako Erkidegoa R.C. ValenciaMadrilgo Erkidegoa C.R. Cisneros-
2001-02Valentziako Erkidegoa R.C. ValenciaKatalunia R.C. L'Hospitalet4. Bera Bera
2002-03Euskal Herria Getxo R.T.Euskal Herria Bera Bera R.T.1. Getxo, 2. Bera Bera
2003-04Andaluzia C.R. Ciencias SevillaMadrilgo Erkidegoa C.D. Arquitectura3. Ordizia
Bi talde
UrteaTxapeldunaBigarrenaEuskal taldeak
2004-05Euskal Herria Ordizia R.E.Katalunia USAP BarcelonaA multzoan: 1. Ordizia, 4. Hernani, 7. Durango
2005-06Madrilgo Erkidegoa CRC Pozuelo MadridMadrilgo Erkidegoa C.R. CisnerosA multzoan: 3. Gernika, 4. Hernani, 6. Durango
2006-07Madrilgo Erkidegoa Alcobendas RugbyAndaluzia C.R. Ciencias SevillaA multzoan: 2. Hernani, 4. Gernika, 6. Durango
2007-08Madrilgo Erkidegoa C.R. Liceo FrancésValentziako Erkidegoa Les Abelles R.C.A multzoan: 2. Gernika, 4. Hernani, 5. Durango
2008-09Euskal Herria Gernika R.T.Andaluzia C.R. Atlético PortuenseA multzoan: 1. Gernika, 2. Hernani, 5. Durango, 7. Atl. San Sebastián
2009-10Madrilgo Erkidegoa Alcobendas RugbyValentziako Erkidegoa R.C. ValenciaA multzoan: 1. Hernani, 6. Getxo, 7. Durango, 8. Eibar
2010-11Euskal Herria Getxo R.T.Galizia Universidade VigoA multzoan: 1. Getxo, 4. Hernani, 6. Durango, 8. Uribealdea
2011-12Madrilgo Erkidegoa C.R. CisnerosMadrilgo Erkidegoa CRC Pozuelo MadridA multzoan: 1. Hernani, 2. Bera Bera, 8. Durango
2012-13Kantabria Independiente RugbyMadrilgo Erkidegoa La Moraleja-AlcobendasA multzoan: 5. Eibar, 7. Bera Bera, 10. Durango
Hiru talde
UrteaTxapeldunaBigarrenaEuskal taldeak
2013-14Katalunia F.C. BarcelonaKatalunia C.R. Sant CugatA multzoan: 1. Bera Bera, 2. Uribealdea, 3. Eibar, 4. Zarautz, 7. Durango, 8. Univ.Bilbo
2014-15Madrilgo Erkidegoa Alcobendas RugbyKatalunia C.R. Sant CugatA multzoan: 1. Zarautz, 2. Durango, 3. Bera Bera, 5. Uribealdea, 10. Eibar
2015-16Andaluzia Ciencias SevillaValentziako Erkidegoa CAU ValenciaA multzoan: 1. Zarautz, 3. Bera Bera, 4. Uribealdea, 8. Durango, 9. Eibar, 12. La Única
2016-17Valentziako Erkidegoa La VilaGaztela eta Leon Rugby BurgosA multzoan: 2. Bera Bera, 3. Zarautz, 4. Uribealdea, 6. Durango, 9. Eibar, 12. Univ. Bilbo
2017-18Gaztela eta Leon Rugby BurgosAndaluzia Ciencias SevillaA multzoan: 3. Bera Bera, 4. Zarautz, 5. Uribealdea, 7. Eibar, 11. Durango
2018-19Kantabria Bathco Rugby ClubAndaluzia Ciencias SevillaA multzoan: 2. Getxo, 4. Bera Bera, 6. Zarautz, 7. Uribealdea, 9. Eibar, 12. Durango
2019-20¹Euskal Herria Getxo R.T.?A multzoan: 1. Getxo, 2. Gernika, 4. Zarautz, 6. Uribealdea, 8. Univ. Bilbo, 9. Bera Bera, 10. Gaztedi, 11. Eibar
2020-21Valentziako Erkidegoa La VilaEuskal Herria Gernika R.T.A multzoan: 1. Gernika finala, 2. Hernani, 4. Gaztedi, 5. Bera Bera
B multzoan: 2. Zarautz, 3. Eibar, 4. Uribealdea, 6. La Unica
2021-22Madrilgo Erkidegoa CRC Pozuelo MadridAsturiasko Printzerria Belenos R.C.Elite multzoa: 2. Getxo, final 1/2
A multzoan: 1. Hernani, 2. Eibar, 4. Gaztedi, 5. Univ. Bilbo, 6. Zarautz, 7. Uribealdea, 8. Bera Bera
2022-23Madrilgo Erkidegoa Alcobendas RugbyKantabria Independiente RugbyElite multzoa: 2. Zarautz, final 1/2, 7. Getxo
A multzoan: 1. Hernani, 2. Gaztedi, 4. Univ. Bilbo, 5. Uribealdea, 6. Bera Bera, 7. La Unica
2023-24Madrilgo Erkidegoa Industriales RugbyValentziako Erkidegoa R.C. ValenciaElite multzoa: 4. Getxo, 8. Univ. Bilbo, 9. Zarautz
A multzoan: 1. Hernani, 2. Gernika, 3. Gaztedi, 5. La Unica, 6. Uribealdea, 7. Bera Bera
2024-25Madrilgo Erkidegoa C.R. Liceo FrancésEuskal Herria Gernika R.T.Elite multzoa: 2. Gernika R.T. finala, 7. Hernani
A multzoan: 1. Getxo, 2. Gip. Sortzen, 3. Univ. Bilbo, 5. Gaztedi, 6. La Unica, 8. Uribealdea
3. maila
2025-26Euskal Herria Getxo R.T.Madrilgo Erkidegoa C. R. AlcaláIgoera multzoa: 2. Univ. Bilbo, 6. Gip. Sortzen
A multzoan: 2. Gaztedi, 3. La Unica
  • ¹ 2020ko martxoan COVID-19 pandemiaren erruz Liga bertan behera gelditu zen eta une horretan zegoen sailkapena ofizial bihurtu zen.
TaldeaGaraipenakUrteak
Madrilgo Erkidegoa Alcobendas Rugby52000, 2007, 2010, 2015, 2023
Euskal Herria Getxo R.T.42003, 2011, 2020, 2026
Valentziako Erkidegoa R.C. Valencia22001, 2002
Valentziako Erkidegoa La Vila22017, 2021
Madrilgo Erkidegoa CRC Pozuelo Madrid22002, 2022
Madrilgo Erkidegoa C.R. Liceo Francés22008, 2025

Euskal taldeak 2025-26 denboraldian

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

A multzoan kokaturik daude.

TaldeaHerriaZelaiaEntrenatzailea
         Gaztedi Rugby TaldeaEuskal Herria GasteizLakuaFrancisco José Puertas Soto
         Getxo Rugby TaldeaEuskal Herria GetxoFaduraIñigo Lugaresaresti
         Gipuzkoa SortzenEuskal Herria ZarautzAstiFrançois Meyranx eta Facundo Orive
         La Unica Rugby TaldeaEuskal Herria IruñeaUPNAMartín Cruz
         Universitario Bilbao RugbyEuskal Herria BilboFangoJose Ignacio García

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1998-99 denboraldia. Federación Española de Rugby, ferugby.es (kontsulta data: 2022-8-5).
  2. 1999-2000 denboraldia. Federación Española de Rugby, ferugby.es (kontsulta data: 2022-8-5).
  3. 2004-05 denboraldia. Federación Española de Rugby, ferugby.es (kontsulta data: 2022-8-5).
  4. 2014-15 denboraldia. Federación Española de Rugby, ferugby.es (kontsulta data: 2022-8-5).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]