Ozeano Bareko Nazioen Errugbi Kopa (ingelesez: World Rugby Pacific Nations Cup) Hego Hemisferioko bigarren mailako errugbi selekzioen arteko txapelketa da.
1982an Ozeano Bareko Hiru Nazioak (ingelesez: Pacific Tri-Nations) abiatu zuten Tonga, Fiji eta Samoak, izan ere Zeelanda Berria eta Australiaren ondoren Ozeaniako errugbi talde indartsuenak baitziren.
2006an Ozeano Bareko Nazioen Errugbi Kopa eratu zen Ozeaniako bigarren mailako selekzioez gain Japoniako selekzioa eta Australiako eta Zeelanda Berriko bigarren taldeek hartu zuten parte. 2009an bi handiek utzi egin zuten txapelketa eta 2013an Ipar Amerikako bi talde sartu ziren txapelketan, Estatu Batuak eta Kanada. Honela beraz honako sei talde hauek osatu zuten txapelketa:
2016tik aurrera ordea Ipar Ameriketako eta Japoniako selekzioak atera eta Ozeaniako hiruren arteko txapelketa bihurtu da berriz ere. 2019an Munduko Txapelketaren atarian jokatu zenez eta hura prestatzeko berriz ere zerrendako sei selekzioek hartu zuten parte.