Bultza Liga
Bultza Liga | |
---|---|
Antolatzailea | Euskadiko Errugbi Federazioa |
Sorrera | 2017 |
Eremua | ![]() |
Taldeak | 5 |
Txapelduna | ez da txapeldunik izendatzen |
Bultza Liga, Euskadiko Errugbi Federazioak antolatzen duen errugbi inklusiboko txapelketa da. Ez da txapeldunik ezartzen, ez jardunaldietan ez eta Ligaren amaieran ere.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hainbat urte dira euskal taldeak errugbi inklusiboa lantzen hasi zirena. 2017an Munduko Txapelketa jokatu zen Gasteizen[1] eta urte berean hasi zen Bultza Liga jokatzen. Gaur egun bost taldek osatzen dute liga eta hurrengo urteetan kopurua handituko delakoan daude.
Arauak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hona hemen Euskadiko Errugbi Federazioak finkatu dituen arauak:[2]
- Talde bakoitzean parte hartu dezaketenak 23 jokalari dira gehienez, eta aldaketan nahi haina egin daitezke.
- Lehenengo zatiak 30 minutu irauten ditu eta bigarrenaren iraupena epaile eta taldeetako arduradunen artean erabakitzen da.
- Melerik ez da errepikatzen. hala tokatzen denetan epaileak zigor kolpea agintzen du.
- Orpokatzailea esperientziadun jokalari bat da.
- Touche-tan ezin da lehiarik izan airean. Altxatzen diren jokalariak esperientziadunak dira.
- Plakajeak gerritik behera egin daitzeke soilik eta plakatzerakoan jokalari biak doaz lurrera.
Errugbi taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bultza Ligan[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2022-23 Ligako partaideak:[3]
- Getxo Rugby Taldea
- Universitario Bilbao Rugby
- Hernani Rugby Elkartea
- Gaztedi Rugby Taldea
- Iruña Rugby Club
Errugbi inklusiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bultza Ligan parte hartzen duten taldeez gain beste batzuek ere lantzen dute errugbi inklusiboa.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Torner, Jon. (2017-08-21). «Errugbi Inklusiboaren Nazioarteko Txapelketan, emakumeentzako lekurik ez» Slump doktorearen zaintiratua (Noiz kontsultatua: 2023-01-15).
- ↑ (Gaztelaniaz) Revista22. (2021-11-10). «La Federación Vasca impulsa la Liga Bultza de rugby inclusivo» Veintidós (Noiz kontsultatua: 2023-01-15).
- ↑ HCRE. (2022-10-19). «HCRE Bultza Liga hasteko prest» Hernani CRE (Noiz kontsultatua: 2023-01-15).
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
|