Ordunteko behor

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lautzako zaldia» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search
Ordunteko behorra. Lauzako zaldia
Zaldi arraza
Losino zaldia1.JPG
Espeziea Equus ferus caballus
Jatorria  Euskal Herria  Gaztela eta Leon
Sinonimoak Gaztelako zaldikoa, Lausako zaldikoa, Lausako ponia, Merindadetako zaldia.

Ordunteko behorra, Lausako zaldia, edo Lausako ponia euskaraz, (gaztelaniaz: caballo losino), Gaztelako ipar ekialdeko zein Euskal Herriko bertako zaldi arraza bat da[1][2]. "Burgosko behoka" ("Jaca burgalesa" gaztelaniaz ) zaldi honen beste izenetariko bat da. Egun irauten duen Gaztelako jatorriz bertako zaldi arraza bakartzat jotzen delako erabiltzen da azken izendapen hau, nahiz eta nahiko berria izan [3]. Garai batean, ertaroan bereziki, ospe handiko gerra zaldia izan zen. Gero, xx. mendeko lehen erdialdera arte, zela zalditzat, nekazaritza lanerako zein zalgurdi arinetatik tiratzeko erabilia izan zen bereziki. Joan den mendeko bigarren hamarkadatik aurrera, Iberiar Penintsulako beste hainbat poni arrazekin gertatu zen bezala, ordunteko behorrak beste hainbat zaldi arrazekin nahasten hasi ziren haragariako tamaina handiagoko abereak lortzeko.

Senide hurbilenak zituen, beste hainbaten artean, joan den mendearen erdi aldera desagertutako Soriako behoka eta Gaztelako zaldia arrazak[4]. Lausako zaldia "iberiar mendiko behokak" delako sailkapen taldean sartzen dute[5], hau da, joan den mendera arte Iberiar penintsulako mendi-multzo gehienetan oso zabaldurik egon ziren poni edo behoka arrazak. Gaur egun ordea ia erabat desagerturik daudenak. Penintsulako hizkuntz ezberdinetan poni eta behoka (gaztelaniaz "jaca") hitzak sinonimoak dira.

Iberiar behoka hauek oro har kolore ilunekoak ziren eta esan bezala Penintsulan ugari izan arren, apurka desgertuz joan ziren. Berezikiko jaitsiera joan den mendeko bigarren aldetik aurrera eman zen. Egungo iberiar poni arraza ezberdinak iberiar behoka hauen ondorengoak dira. Behoka hauek erromatar garaietaik eta lehenago ere gerra zaldiak ziren. Haien barnean sartzen da, lehen aipatutako Gaztelako bi poni arrazez gain, egun berreskuratzeko bidean dagoen Erdialdeko Mendi-multzoko Serrano zaldia.

Arraza gaur egun Burgosko iparraldean hedaturik dago bereziki, Pancorbon zein Losa edo Lausako ibarretan[6], Euskal Herriarekin mugakidea den Merindadeak eskualdean. Eskualde hau nahiko menditsu eta basotsua da. Kokapen geografiko hau dela eta, gazteleraz arrazaren beste izenetariko bat zera da; "caballo de las Merindades" , hau da, Merindadetako zaldia.

Garai batean abere arraza honen banaketa eremuak Euskal Herriko Ipar-mendebaldeko zenbait eskualde hartzen zuen ere, Gaubea, Aiara eta Karrantza hain zuzen. Argazki zaharretan ohikoa da mota honetako zaldiak eskualde hauetako baserrietan ikustea. Hainbat adituek arrazaren zabalpen gune historikoa gehiago handitzen dute oraindik Euskal Herrian barrena, eta garai batean Ordunteko behorrak Arabako beste hainbat eskualdez gain, Arabako mendietan barrena Nafarroaraino heltzen omen zirela uste. [7]. Dena den, zaila izan daiteke poni hauek garai bateko pottoketatik bereiztea, oso gertuko arrazak izanik eta tokiz tokiko abere motak kontutan hartuz.

Batzuek Lausako zaldia zeltiberiar herrien zaldia omen zela uste dute[8]. Iberiar sistema mendi multzoaren barrena hedatzen zena.

Bere tamainagatik Ordunteko behorra ponien sailkapen taldean sartzen da, eta aditu gehienek halakotzat hartzen dute, nahiz eta batzuentzat arrazak zaldi tamainako arrazen zenbait ezaugarri daukan. Fenotipoan poni eta zaldien ezaugarriak ditu, poniarenak nagusi izanik. Hau ohikoa da hainbat zaldi arrazekin, baina Ordunteko behorra oso lotuta dago gainontzeko Kantauri itsasoko ertzako poni arrazekin.

Sakontzeko, irakurri: «Poni»

Esan den bezala ezaugarri komunak dauzka inguruko poni arraza kantabriarrekin eta neurri batean bere senidetzat hartu daitezke[9], pottoka, asturkoia eta zaldi montxinoarekin hain zuzen[10]. ADN mitokondrialarekin egindako ikerketek Ordunteko behorra inguruko antzinako zaldi arrazekin lotzen du[11]. Batzuek Pirinioetako Merensgo zaldiarekin zein Landetako poniarekin lotzen dute era berean. Baita egun desagerturik dagoen katalan zaldiarekin ere[12][13]. Ordunteko behorra bereziki egun galduta dagoen Soriako behokarekin antzekotasun handia omen zeukan.

Arrazaren egoera larria da, naiz eta 70-80. hamarkadetan ia galtzeko zorian zegoenetik zerbait hobetu den.[14]. Asociación Nacional de Criadores de Caballos Losinos eta El Bardojal delako elkarteek kudeatzen dute arraza.

Hemen aipatu behar da Ricardo de Juana Aranzana arraza kontserbatzailearen lana denek desagertuta jotzen zuten Ordunteko behorra azken unean salbatzerakoan. 1985. urtean hasita, azken aleak ikertzen eta bilatzen, gaur egun arte Pancorboko Udalari bere zaldi taldeari buruzko kudeaketan laguntza ematen[15].

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gazteleraz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezagunenak diren zaldi honen izenak gazteleraz daude. Poni losino, Caballo losino, jaca burgalesa, yeguas ordunteñas besteak beste. Caballo castellano edota caballo de la meseta bezalako adiera berriagoak dira, zaldi hauen "gaztelar jatorria" azpimarratu nahian. Zeltiberiar zaldia bezala. Beste izenetariko bat caballo de las merindades da, egun eskualde hartan hedatuta dagoelako bereziki.

Euskaraz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lausako zaldia, Lausako ponia edota eta bereziki Ordunteko behorra deitzen da. Azken izen honek nahasketa dakar pottokarekin, zeren eta Karrantza aldean euskal ponia izen berberarekin ezagutzen dute. Dena den konturtan hartu behar da Ordunteko mendilerroan batzen zirela pottoka eta Lauzako zaldiaren banaketa eremuak, eta horregatik bi arrazen tarteko abereak bazirela eta badaude gaur egun ere.

Hala ere, arrazaren historiari begira, euskal kutsuko beste izen bat aurkitu dezakegu. Erromatar garaiko kronistek bi zaldi mota bereizten zituzten Iberiar penintsulako iparraldean. Bat asturkoia deitzen zuten, egungo pottoka, asturkoi eta zaldi montxinoen antzekoa. Bestearen deskribapenak bat datoz Lausako poniarekin, asturkoia baino zerbait altuagoa zen, eta gainean ibiltzeko oso aproposa. Thieldon edota Celdon deitzen zuten[16]. Izen horiek zaldirekin edo zaldi-on-ekin daukaten antzekotasuna nabarmena da ikerlarientzat.

Arrazaren ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lausako arrazako behorra

Izakera eta portaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arraza honetako abereak azkarrak dira, iraunkorrak eta zailduak baldintza kaskarretan aurrera ateratzeko. izakeran urduritasun puntua badaukate ere, nahiz eta esanekoak izan. Mendietan barrena ibilbide zein lasterka luzeetan ondo moldatzen dira. Denbora desente eman dezakete gutxi jan gabe.

Ezaugarri fisikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Burua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"S" itxurako soslaia, hau da, azpi-ahurra, batzuetan nahiko nabarmena. Burua handia da eta ezaugarri finak ditu. Belarri txiki eta meheak. Begi aurpegiaren azalean. Sudur zulo handiak.

Lepoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mardula. Bularrean sarbide zabala dauka. Joera dauka beheko aldean ganbila izateko ("Orein lepoa" delakoa). Zuzena edo apur bat kurbatua goiko aldean.

Soin enborra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bular zabala, solomo zabala ere eta bizkarra zerbait zelatuta. Ipurgain biribil eta erorita.

Isatsa eta zurdak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Isatsaren sartzea nahiko behean. Nahiko iletsua eta beltza. Zurdak ere oso iletsuak eta beltzak.

Hankak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurreko hanka finak, artikulazio onekin: Zain eta tendoiak oso nabarmen, kanpotik. Beso onak eta berna-hezur meheak. Lehen hatz-hezurra motzak. Apatx txiki, gogor eta beltzak. Hanken beheko aldetan ile gutxi. Izter neurrikoa da eta hanka onak eta bealunburu garbiak.

Ilaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beltza oro har, baita gorbeltza ere kasu batzuetan. Neguan ilaiak halako isla gorrizkak eduki ditzake. Udan berriz beltzago eta ilunagoa da.

Altuera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Soin gurutzera: 120 cm behorretan eta 130 cm zaldietan. Behor zein zaldietan gehinezko altuera onartua 147 cm. da. Egun arrazaren altuera bataz bestekoa 132,56 cm etan kokatzen da. Beraz, Lautzako zaldiak ponien sailkapen taldean kokatzen dira (Gehinez 148 cm). Baina ponien artean altueraz nahiko garaikoak dira.

Pisua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

300-350 kilo ingurukoa da[17].

Etologia eta zaldi samalden gobernua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Generalki, baldintza erdi asketan bizi diren abereen kasuan, samaldak zaldiak, hainbat behorrek eta hiru urte arteko moxalek osatzen dituzte. Samaldaren bataz besteko tamaina 10 abelburukoa da, handiagoa moxal txikiak jaiotzerakoan.

Moxalak sexualki heltzerakoan samaldatik aldentzen dira, hau da, hiru urte bete inguru. Une hartantxe zaldi mordozka kentzen dira menditik saltzeko, hezitzeko edota beste hainbat erabileterakon. Mendiak geratzen diren zaldiak behor talderik gabeko beste hainbat zaldiekin batuko dira samalda batean. Handik zenbait urtetara beste behor samalda baten zaldiak izango dira lehengo zaldiarekin borroka egin eta gero, edo bestela samaldarik gabeko behorrak batzen joango dira beraien inguruan.

Pancorboko gunean samaldak kontrolpean ezartzen dira mendien eremu ezbrdinetan. Era berean hazitarako zaldiak kontrolatzen dira endogamia sahiesteko eta arrazaren genetika zainzteko. Hainbat urte pasa eta gero hazitarako zaldiak beste berriengatik aldatzen dira.

Arrazaren historia XX. mende arte[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liraina den eta soslai zapalekoa edo ahurra duen zaldi baten grabatua (tarpan edo "zelta poni" mota), Kantabriako La Pasiega harpean. Lausako zaldiaren motakoa, arrazaren egungo argazkiekin antzekotasuna nabarmena da

Bertako beste arraza askoren kasuen legez, hainbatetan adituak ez dira ados jartzen arraza honen jatorriaren inguruan. Zenbait teoria nagusi egon dira lausako zaldien jatorriari buruz.

  • Batzuek zuzen lotzen zuten arraza arabiar zaldiekin, bere gorputzera fina eta izaera suharra dela eta. Teoria honek ez dauka funts handirik.
  • Bigarren teoriak zera dio; iberiar hiru zaldi mota indigena zeuden. Bat, penintsulako hegoaldeko zaldi mota, egun sorraia zaldia litzateke azken oinordekoa. Beste bat kantabriar eta piriniar poni arrazek osatuko lukete( pottoka, garrano, asturkoia...). Beste zaldi mota Iberiar goi-lautada eta iberiar sistemako zaldia litzateke. Lausako zaldia enbor honen azken zaldi mota litzateke[18].
  • Hirugarren teoriak ordunteko behorra gainontzeko zaldi arraza atlantiarrekin zelta poniak delako sailkapen taldean sartzen dute garai batean James Cossar Ewart eskoziar zoologistaren teoria jarraituz. Haren arabera hainbat antzekotasun duten poni arraza guzti hauek garai batean tribu zelten emigrazioek ekarritako abereen ondorengoak dira. Zelta ponien teoria, dena den, nahiko ezabaian dago gaur egun ikerketa genetiko ezberdinak direla medio. Bazteru gabe Indoeuropar herrien migrazioek ekarritako balizko zaldien ekarpen genetikoak, neurri handi batean bertako poni basatien ondorengotzat jotzen dira tokiz tokiko arrazak.
  • Laugarren teoriak, egun onartuena eta afroga genetikoetan eta ez soilik ezaugarri morfologikoetan oinarriturik dagoena, zera dio; Ordunteko behorrak pottoka, zaldi montxino zein asturkoi arrazengatik nahiko gertu daudela. Baita Piriniar arrazengatik ere, Merensgo zaldiaren kasu. Lausako zalditik genetikoki gertuen dagoen arraza galiziar ponia da, eta gero zaldi montxinoa. Pottoka eta asturkoia genetikoki urrutiago daude eta harritzekoa bada ere, lehen aipatu denez, nafar behoka pottoka bera baina hurbilago dute, arraza honen jatorria eta losako zaldiarena lotuz[19]. Ordunteko behorraren, seguruenik, azken izotzaldia eta gero bertan geratutako poni tamainako zaldiak dira. Basoko tarpanaren adarrekoak.
Sakontzeko, irakurri: «Pottoka#Jatorria eta historia»

Hainbat adituek diote Lausako zaldia zeltiberiarren zaldia omen zela.

Ordunteko behorra gerra zaldia izan zen garai zahar zein erdi aroan. Geroztik nekazaritzako lanetan, zela zaldia bezala zein zalgurdi txikietatik tira egiteko. Joan mendearen erdi aldean, nekazaritzako lanen mekanizazio orokarrerekin batera, bere kopurua murrizten joan zen. 60. hamarkadatik aurrera zaldi haragiaren merkatua zabaldu zen, bereziki Franztiari zein Italiari begira. Horrela, iberiar beste hainbat mendiko poni arrazekin gertatu zen bezala, Lausako poniak tamaina handiko zaldi arrazekin nahastu zituzten okel ekoizpena handitzeko. Burgos eta Soriako probintzietan bertan ordurako desagerturik zueden jada mota honetako zaldiak Urbion eta Arandio mendimultzoetan Iberiar mendilerroan. Baita Gaztelako kantauriar eskualdetan ere [20]. Arrazaren punturik bajuena 80. joan den mendeko hamarkadan egon zen.

Aldi berean haragietarako abereak bezala erabiltzen hasten dira kopuru handiagoetan, eta ekoizpena handitzeko beste hainbat zaldi arrazekin nahastutzen dituzte. Haren ondorioz, esate baterako, Hispano-Bretoi zaldi haragitarako zaldi arraza sortu zuten. Mandoak lortzeko ere erruz gurutzatu ziren ordunteko behorrak astoekin, estimu handiko abereak lortzen. Ordunteko behorrak gainera esne ekoizpen handikoak dira, eta oso onak mandakumeak aurrera ateratzeko.

Garaia hartan sortzen da "Lauzako zaldia" izena abere hauek izendatzeko. Ordurarte "behokak" (gazteleraz "jaca") edo "mendiko behokak" deitzen baitzituzten. Izena arraza garbiko abereak gero eta ugariagoak ziren eta bretoi zaldiekin nahastutako hispano-breton zaldiengatik bereizteko hasi ziren erabiltzen. Ordurako Lausako harana zen abere arraza honen gordelekurik handiena, nahiz eta Merindadeak eskualde guztian zein Ebroko ibarrean barrena arraza garbiko hainbat ordunteko behorrak baziren oraindik.

Ordura arte beste bi barietate zeuden arrazan; “Carranzano” delako, Hau Karrantzako haranean eta “orduntiego”, edo Orduntekoa[21] Esaten zuten Lauzako poniak beste bi azpi arraza hauek baino lirainagoak zirela, sendoagoak eta ipurtalde biribilagoak zeuzkatela. Hemen larren kalitateaz gain Karrantzako zein orduntekoek pottokekin zeukaten kontaktua egon zitekeen. Esan beharra dago ere Karrantzako zein Ordunte aldeko baserritarrek Mena zein Lauzako abere azoketan erosten omen zituztela sarri beraien zaldiak.

Arrazaren aro modernoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • XX. en mendearen hasieran, 1915.en urtera arte, Ordunteko behorrak bere gehiengo historikoa erdietsi zuen Handik aurrera eta apurka kopuruak beherantzako joera hartuko zuen. Arraza aldi berean nahasten joan zen beste hainbat zaldi arrazekin. Behor asko mandoak lortzeko gurutzatu zituzten, baita beste hainbat zaldi arrrazekin nahastutzeko, nahiz eta tamaina txikiko zaldiak izan, beraien ezaugarri onak zirela eta[22]. Orduan abere hauen salneurria handia zen, tamaina txikiko zaldiak izan arren oso estimatuak zirelako, kanpora eramateko ere.
  • 1933.en urtean Estaduko erakundea zen "Cría Caballar" delakoak arrazako 1.455 abelburu zenbatu zituen Lauzako haranean.
  • 1940.en urtera arte esan daiteke Ordunteko behorrak nahiko zabaldurik zeudela Merindadeak delako eskualdean zein inguruetan. Haien gainbehera 50. hamarkadan hasi zen nekazal giroko herrietan urte haietan indarrez hasi zen mekanizazioaren ondorioz[23].
  • 1951.en urtean Bañuelosek 834 abelburu zenbatu zituen Mena Haranan bakarrik. Beherantzako joera azakrra hasita zegoen baina hala ere arrazak oraindik kopuru estimagarria mantentzen zuen.
  • 1955.en urtean "Ganaderia Española" delako zentsoak guztira arrazako 4.000 abelburu zenbatzen ditu, nahiz eta zalantzak dauden ea zenbatutako abere guztiak arraza garbikoak omen ziren.
  • 1986.en urtean ematen da arrazaren gutxienengo historikoa. 30 abelburu baino ez ziren geratzen, eta denak ez ziren erabat arraza garbikoak[24]. Abere hauek erdi-basatiak ziren eta harrapatzeko zailak. Horregatik mantendu ziren hainbat mendietan nahastu gabe. Urte hartan Pancorvoco gunea abaitu zuten arrazaren suspertze txikia ahalbidetuz.

MAPA delako espainar elkarte ofizialak ez du arrazari ezagupen ofizialik eman 1997.en urtera arte, orduan desagertzeko zorian dagoen arrazatzat hartu zuen. Hala ere Ordunteko behorra 1995.en urtean Europar Batasunaren bertako arrazen zerrendetan agertzen zen jada, eta horregatik aberezaleek diru laguntzak Europatik jasotzeko aukera izan zuten. 1998.en urtean arrazaren genealogi liburua sortzen zuten.

Pancorboko gunea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arrazari buruzko informazioa eskaintzen duen argibide-taulak Pancorboko Obarenes mendietan

Egun Ordunteko behorraren gune nagusi zein interesgarriena Pancorbo herrian kokatzen da. Bertako udaletxearen jabetza dira abereak[25]. 1988.en urtean arraza berreskuratzeko egitasmo bat abitzen da. Ricardo de Juana zaldizaleak, arrazarekin ibilitako albaitero baten semea, bere patrikatik erosi zituen arraza garbiko azkenetariko 32 zaldi. Abereak lehen Arabako Gaubeako Pinedo herrian eduki zituen eta azkenean samalda Pancorvoko mendietan askatu zuen, itxidura handi batean. Bertan egun oraindik Lautzako Zaldiaren Hazkunde eta Hautaketarako Gunea kokatzen da, eta arrazaren babesgune genetikorik handiena da.

Udaletxeak zaldi samaldaren jabetza bereganatu zuen joan den hamarkadan. Arrazaren abelburu kopurua Pancorvoko gunean 260 ingurukoa izatera heldu zen. Askoz gehiago izan zitezkeen gune eta egitasmo hauek pairatu duten hainbat eragozpenen izan ezean.

2011. urtetik aurrera Ricardo de Juana da zentroaren arduraduna[26].

2013.en urtearen abenduan ordea Pancorvoco udalak bertako zaldien %65 salgai jarri zituen beraien mantenuaren kostoari aurre egiteko ezinean zegoelako argudiatuz.[27]. Horrela Pancorcoko babesgunean 260 abelburutik soilik 100 geratu ziren bertan.

Udalaren arabera, Ordunteko behorren samaldaren aurrekontua urtean 100.000 euroarena da, hau da, udalaren aurrekontuen %10. Hori dela eta, egoera jasanezina zaie. Arraza babesteko gunearen etorkizuna bera ere zalantzan egon zen[28].

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egun zaldi hauek bakarrik Burgosko iparraldeko Lautzako ibarrean zein Pancorbon aldean mantentzen babadira ere, duela gutxi arte Lautzako zaldiaren banaketa guneak Euskal Herriko zenbait eskualde hartzen zuen ere, hala nola Aiara, Karrantza eta Gaubea. Lauza ibarreko Jatorrizko eremuak 50 kilometro karratu hartzen ditu. Sei udalerri hartzen ditu. Berberana, Villalba de Losa, San Martín de Losa, Río de Losa, Valle de Losa eta Traslaloma. Harekin batera herri hauen bazterretan beste banaketa gunea zabaltzen zen baita ere [29]. Hainbat iturriek gehiago zabaltzen dute garai bateko banaketa eremua Euskal Herrian Araban barrena Nafarroraino. Urbasaraino hain zuzen[30]. Horrela Ordunteko behorrak egun Nafar behoka zaldi arraza larrretzen den eremuan egongo ziren, bi arrazen arteko balizko senidedatunaren hipotesia zabalduz. Esan behar dago azterketa genetikoek agerian utzi dute Lausako zaldiak hurbilago daudela genetikoki nafar behokengatik pottokengatik baino[31]. Honek azpimarratuko luke lausako zaldiaren jatorria egungo nafar behoken arrazan.

Arraza eskualde hauetan pottokaren populazioekin kontaktuan jartzen zen eta beraz bi arrazen tarteko abereak sortzen ziren. Pottoka ezaugarriak nabarmen dira Losa haraneko zenbait aberetan.

Historikoki arrazaren barnean aldaera ezberdinak ziren eta jendeak bereizten zituen "Karrantza aldeko zaldia", Orduntekoa eta Lautzakoa[32].

Zaldi mota hau Burgosko zein Kantabriako eta Palentziako mendialdean hedatzen zen ere, nahiz eta datu gutxi dago zabalpena noraino heltzen zen jakiteko [33]. Beste aldetik losinotik oso gertuko zaldi motak Soriako mendialdean baziren ere. Herri hauetako aspaldiko argazkietan zaldi losinoak agertzen dira, esate baterako Arabako Valderejon.

Ordunteko mendilerroaren Lautzako poniak Karrantzako mugan larretzen dira, eta senidetasun handia daukate bertako pottokekin[34]. Ordunten batzen ziren pottoka, zaldi montxinoa eta lauzako ponia arrazak. Lehen esan den bezala, hiru arraza gertuko arrazak dira nahiz eta bakoitzak hainbat ezaugarri berezkoak izan.

Beste zenbait bertako etxabereen arrazen kasuan bezala, haien eremu geografikoa txikia izan arren, herrialde ezberdinak hartzen ditu.

Egun zaldi hauen zenbait talde txiki daude Gaztelako mesetan zein Palentzian, eta ezin da baztertu hainbat ale irautea euskal lurraldean ere, baina horren datu zehatzik ez dago.

2008.en urtean, gune naturala gestionatzen duen Fundación Naturaleza y Hombre (FNYH) erakundeak arrazako 16 abere askatu zituen Kantabriako Aldai paduretan [35].

Inguru naturala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ordunteko urtegiaren ikuspegia. Ordunteko behorren inguru naturala

Merindadeak zein Pancorbo aldeko lurrek hainbat ezaugarri komun daukate inguru natural zein klimari dagokienez. Alde batetik, altitude batetik bestera ezberdintasun handiak daude: haranak nahiko hezeak dira, larre ugariekin. Honek eragina dauka arrazaren tamainan, beste hainbat poni kantabriarrek askoz larre eskasagoetan larretzen baitira. Goi mendiko guneak, berriz, hotzagoak dira. Klima kontinentala dago bertan, hotz-beroaren aldaketa handiekin. Neguan -10 °C inguruko tenperaturak ohikoak dira eta udan berriz aise gainditzen dira 30 °C. Obarenes mendietan zein eskualdeko gainontzeko mendietan Kantauri itsasoko Foehn efektu nabarmena dago, eta honek eragin handia dauka landaretzarengan. Eskualdean neguan ohikoak dira elurradak ere.

XVI. mendean eskualde guztia baso sarriez estalita zegoen: Artadiak, erkameztiak zein pagadiak goi aldetan. Landaretzan mediterranear basoa zein hostozabalen baso misto epela nahasten dira, inguru natural aberatsa sortuz. Giza populazioaren handitzeak baso askoren mozketa ekarri zuen. Horrela basoen lepotik larreak, hazkundeak eta herriak zabaldu ziren. Joan den mendean, moztutako basoen ordez herri sailetan kanpoko hainbat zuhaitz aldatu ziren, epe motzeko egur ekoizpenari begira. Lerrak (nahiz eta espezie hau neurri batean bertakoa den eskulade hauen hainbat mendietan), Larizio pinuak eta Itsas pinuak.

Behor baten burua

Gaur egun Lautzako zaldiak larretzen diren inguruan hiru landaretza maila daude:

Baliteke Orduneko behorrak beste hainbat kantabriar poni arraza (pottoka, asturkoi...) baina handiagoak izateko arrazoietako bat elikadura izatea. Jakina, Merindateko larreak beste arrazen ohiko larreak baina kalitate handiagokoak dira. Hainbat euskal pottoketan ere belaunaldi gutxitan soin gurutzerako altuera handitzen joan da mendiko larre eskasetatik baserrien alboko zelaietara eramaterakoan.

Harrapariak eta haien aurrean defentsarako estrategiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Otsoek jandako moxal baten sarraskia
Iberiar otsoa Ordunteko behorren harrapari ohikoa da. Moxalak akabatzen ditu bereziki.

Ordunteko behorrak bizi diren bi gunetan nabarmena da Iberiar otsoraren presentzia, hartza berriz falta, da nahiz eta kantabriar populazioak apurka zaldi motan hoen zabalpen gunera hurbiltzen ari den. Haren ondorioz sarri detektatu da pizti harrapari hauek moxalak akabatzen. Haren ondorioz Ordunteko behorrek basazaldien taktikak erabiltzen dituzten beraien moxalak eta samalda bera otsoen erasoen aurrean babesteko. Otsoek moxalez gain zerbaiteagatik ahul dabilen samaldako abere bat erasotu dezakete ere.

Poni kantabriarren defentsa otsoen aurrean biribil ireki bat osatzea da. Asturieraz defentsa mota hau "Korru" deitzen dute, eta ohikoa da poni asturkoietan. Erasotzaileen aurrean taldeko behorrek biribil bat osatzen dute, buruak kanpora begira eta ipurtaldeak barrura. Moxalak biribilaren barnean babesturik geratzen dira. Aldi berean taldeko zaldiak eta hainbatetan behar "ALFA"-k ere bapateko erasoak burutzen dituzte otsoen aurka biribiletik aterata. Zenbait unetan moxalik ez duten behorrek edota zaldi gazteek laguntzen dute eraso hauetan. Eraso hauek otsoen samalda zirikatzeko eta nekatzeko nagusitasuna apurtzen dute, otsoa beraiek ere larriki kolpatuak izateko arriskuan jarriz. Otsoak saituko dira taldea inguratzen eta beste ertz batetik erasotzen, bana taldea mugituko da beti aurpegia emateko. Ahal izanez gero zaldiek garbia den une bat aukeratuko dute beraien biribila osatzeko, oterik edo sastrakarik gabe.

Behorren biribila oso eraginkorra da harrapatzaileen aurrean baina hala ere batzuetan otsoek beraien helburua lortzen dute moxalen bat harrapatuz. Gainera otsoek zaldientzat kaskarragoak diren inguru baldintzak erabiltzen dituzte sarritan beraien erasoak burutzeko, elurradak esate baterako.

Dena den otsoek eta kantabriar poni arrazek milaka urte daramate elkarrekin bizitzen beraien inguru naturaletan, eta harrapakarien erasoek ere arraza hauen ezaugarriak landu dituzte.

Arrazaren sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hispano-Bretoi zaldia. Eskualdean Ordunteko behorren eta bretoi zaldien arteko nahasketa da.

Lautzako zaldia, pottoka, asturkoia eta zaldi montxinoa bezala, zelta ponien taldean sartzen da[36]. Pottoka, Lautzako zaldia eta montxinoa dira era beran Euskal Herriko jatorrizko hiru zaldi arrazak. Gainontzeko Euskal Herriko bertako beste arrazak, Auritzeko zaldia edota Euskal Herriko mendiko zaldia, bi poni hauek kanpoko beste arrazekin gurutzatuz lortu ziren.

Lautzako ibarrean bertan larretzen den Hispano-Bretoi zaldia izeneko arraza Euskal Herriko mendiko zaldiaren oso antzekoa da jatorrian zein ezaugarrietan. Arraza sortzeko, joan den mendeko 50.en hamarkadan eta bereziki 60.en hamarkadatik aurrera bertako Ordunteko behorrak Bretainako postier zein pertxeroiekin nahastu zituzten tamaina zein okelarako gaitasuna handitzeko. Hispano-Bretoi zaldia dena den arraza konkretu bat baino zaldi mota bat edo zaldi moten multzotzat hartu daiteke, ezaugarriz zein jatorriz abere ezberdinak barneratzen dituelako, Pirinioetan hasita eta Kantauriar mendikatean barrena.

Arrazaren egoera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lautzako zaldiaren arrazako behorrak Pancorboko babesgunean

Equus Survival Trust elkartean zaldi arrazen egoera sailkatzeko erabiltzen duen estimazioen arabera, lausako zaldia arriskuan dago, ahul egoeran hain zuzen, arraza garbiko 500 behor baino gutxiago daudelako, arriskutik at egoteko beharrezkoak diren 1500 behorretik urruti[37]. Hala ere kopuruak hainbat atzerakada jasan ditu, hala nola 2013.en urteko erabakia Pancorvoko udalaren aldetik bertako abelburuen kopurua %65ean murrizteko[38].

1930. urtean 6.000 abelburu inguru zeuden, baina nekazal laboreeen mekanizaioak arrazaren gainbehera ekarri zuen.

1984. urtea Ordunteko behorrentzat urterik kritikoena izan zen. 60 abere besterik ez zeuden, eta gainera denak ez ziren arraza garbikoak. Egindako berreskupenaren lanaren esker danera 765 abere inguru daude egun, nahiz eta hainbat adituek diote denak arraza garbikoak ez direla. Gainera kopurua ez da gehiago emendatzen eta azken urtetan hainbat arazoengatik, bereziki erakunde publikoen inplikazio eskasa dela eta, kopurua behera joan da berriro ere. Bereziki abererik hoberenak gordetzen dituen Lautzako Zaldiaren Hazkunde eta Hautaketarako Gunean.

Huamatzeko moduko arraza garbiko behorren kopurua 322 aberetan jartzen zuten 2013.en urtean[39].

2017. urtean, Espainiako ministerioaren datuen arabera humatzeko moduko 231 behor eta 71 zaldi zeuden. Arrazaren zentso guztia, moxalak, gazteak eta humatzeko moduan oraindik sailkatu gabeko abereak barne 814 aberena zen.

Ordunteko behorrak kulturan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arraza ikusgai dagoen abere azokak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ordunteko behorran ondorengo abere azoketan ikusgai egoten dira, denak Burgosko probintzian:

Filatelian eta abar[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ordunteko behorrak agertu ziren 90.en hamarkadan Espainiako Telefonica enpresak "Iberiar faunari" buruz ateratako telefono txarteletan.

Gaztelako kulturan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"El Cid" Gaztelako pertsonai historikoaren oroitgarria Burgosen. Babieca izeneko bere zaldi gainean.
  • Ojo Guareña delako harpeko labar-pinturak dira zaldiaren aurreneko irudiak Gaztelan. K.A. 13.000 eta 9.000 urte artekoak dira.
  • El Cid delako Gaztelako pertsonai historiko-mitikoaren zaldia, Babieca, Lausako zaldia arrazakoa zela esaten omen dute.

Zaldia Euskal Herriko kulturan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zamalzaina, margolana

Bertako zaldiek eragin handia izan dute Euskal Herriko kulturan. Labar artetik hasita, irudigintzan, mitologian eta herri kiroletarino[40].

Begira[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. http://www.theequinest.com/breeds/losino/
  2. https://es.scribd.com/doc/54313088/Luis-Barona-libro-Guia-campo-razas-autoctonas-espanolas
  3. http://www.pancorbo.es/sites/www.pancorbo.es/files/pagina/elcaballolosino.pdf
  4. http://www.soscaballolosino.com/texto1.html#16
  5. https://es.scribd.com/doc/54313088/Luis-Barona-libro-Guia-campo-razas-autoctonas-espanolas
  6. https://helvia.uco.es/xmlui/bitstream/handle/10396/306/13079505.pdf?sequence=1&isAllowed=y
  7. http://www.soscaballolosino.com/Rescate.html
  8. http://www.pancorbo.es/sites/www.pancorbo.es/files/pagina/elcaballolosino.pdf
  9. http://www.theequinest.com/breeds/losino/
  10. http://www.caballolosino.com/l2.htm
  11. The Origins of Iberian Horses Assessed via Mitochondrial DNA. L. J. Royo y otros. Journal of Heredity 2005:96(6):663–669)
  12. http://www.equinekingdom.com/breeds/light_horses/losino_horse.htm
  13. http://www.uco.es/organiza/servicios/publica/az/articulos/2000/pdf/20valera1.pdf
  14. http://www.eldiariomontanes.es/v/20100524/region/centro-bahia/caballo-losino-continua-peligro-20100524.html
  15. http://www.diariodevalladolid.es/noticias/mundo-agrario/caballo-losino-resiste-desaparecer_101420.html
  16. Pottoka, Euskal Herriko Poneya. Egileak,Alberto Muro, Iñaki Pascual. Argitaletxea, Bizkaiko Foru aldundia. Bilbo, 1997. ISBN 84-7752-232-4
  17. http://www.caballolosino.com/l3.htm
  18. https://www.mapa.gob.es/va/ganaderia/temas/zootecnia/1.1%20Gu%C3%ADa%20de%20campo%20de%20las%20razas%20aut%C3%B3ctonas%20espa%C3%B1olas._tcm39-120392.pdf
  19. https://webs.ucm.es/info/genetvet/genetic_structure_caballo_monchin_horse.pdf
  20. http://www.pancorbo.es/node/231
  21. http://www.soscaballolosino.com/Rescate.html.
  22. https://es.scribd.com/doc/54313088/Luis-Barona-libro-Guia-campo-razas-autoctonas-espanolas
  23. https://www.mapa.gob.es/va/ganaderia/temas/zootecnia/1.1%20Gu%C3%ADa%20de%20campo%20de%20las%20razas%20aut%C3%B3ctonas%20espa%C3%B1olas._tcm39-120392.pdf
  24. https://es.scribd.com/doc/54313088/Luis-Barona-libro-Guia-campo-razas-autoctonas-espanolas
  25. http://www.pancorbo.es/node/231
  26. http://www.pancorbo.es/content/iv-feria-del-caballo-losino-de-pancorbo-6-de-octubre-de-2018
  27. http://www.diariodeburgos.es/noticia/Z85AC2797-07DA-81AE-AC9101A6755D63E2/20131220/pancorbo/saca/venta/180/caballos/losinos/65/mantiene/monte
  28. http://www.diariodeburgos.es/noticia/Z9CD392AE-9A71-AE45-9341C84879E870E6/20131021/pancorbo/deshara/caballos/losinos/no/hay/apoyo/institucional
  29. https://www.mapa.gob.es/va/ganaderia/temas/zootecnia/1.1%20Gu%C3%ADa%20de%20campo%20de%20las%20razas%20aut%C3%B3ctonas%20espa%C3%B1olas._tcm39-120392.pdf
  30. http://www.soscaballolosino.com/texto1.html#16
  31. https://webs.ucm.es/info/genetvet/genetic_structure_caballo_monchin_horse.pdf
  32. http://www.soscaballolosino.com/Rescate.html
  33. http://www.caballolosino.com/l12.htm
  34. soscaballolosino.com
  35. https://www.ambientum.com/ambientum/biodiversidad/crece-la-familia-de-caballos-losinos-en-la-marisma-de-alday.asp
  36. http://www.caballolosino.com/l2.htm
  37. http://www.equus-survival-trust.org/documents/equineconservationlist.pdf
  38. http://www.diariodeburgos.es/noticia/Z85AC2797-07DA-81AE-AC9101A6755D63E2/20131220/pancorbo/saca/venta/180/caballos/losinos/65/mantiene/monte
  39. http://www.magrama.gob.es/es/ganaderia/temas/zootecnia/Programa_de_Conservaci%C3%B3n_caballo_LOSINO_tcm7-338242.pdf
  40. Jose Miguel de Barandiaran, obras completas. Egilea, Jose Miguel de Barandiaran. Argitaletxea, Editorial la gran enciclopedia vasca, Bilbao 1976.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lautzako arrazako zaldia, arra

Bideoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argazki galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ordunteko behor