Gasteizko muturmotz txerria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gasteizko muturmotz txerria
Txerri arraza
Gasteizko muturmotz txerria.jpg
Espeziea Sus scrofa
Jatorria  Euskal Herria

Gasteizko muturmotz txerria egun desagerturik dagoen Euskal Herriko bertako txerri edo urde arraza bat izan zen[1].

Arraza Txerri Enbor Zeltatik zetorren. Enbor honen eremuak Kantauriar isurialdea eta Nafarroa, Errioxa zeina Gaztela eta Leongo zenbait eskualde hartu zituen. Iparraldean enbor hau mantendu da euskal txerria izeneko arrazarekin. Baztango txerria izeneko arraza berriz joan den mendean desagertu omen zen.

Gasteizko muturmotz txerriak inguruko herrialdetara ere zabaltzen ziren beraienganatutako ospearen ondorioz.

1955eko eme ugaltzaileen zentsuan Arabako zerri guztien %5 baino gehiago zirelarik, ordurako arraza oso ukituta zegoen, eta gainbehera zihoan.

Zerri honek nekazaritza ustiatzetik ateratako produktuak haragi eta gantza bilakatzen zituen etxeko kontsumorako, bai eta indize onak lortu ere gizentze eta haragi etekinei buruz egindako probetan. 60-70. hamarkadetarako erabat desagertu zen, elikadura ohituren aldaketaren ondorioz. Izan ere, haragi gihartsuei lehentasuna ematen hasi zen eta, joera horren ondorioz, Gasteizko muturmotza irentsi zuten kanpotik ekarritako beste urde arrazek.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gasteizko muturmotz txerriak azoka batean. 1915.urtean

"Arabar murturmotz txerria", "Gasteizko muturmotz txerria", "Gasteizko muturmotz", "Gasteizko txatoa", izen guztiek arrazaren ezaugarri hori dakarte gogora.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Begira[aldatu | aldatu iturburu kodea]