Pirinioetako mendiko txakur
Pirinioetako mendiko txakur | |
---|---|
Txakur arraza | |
Espeziea | Canis lupus familiaris |
Jatorria | Espainia |
Altuera | arra: 70 cm gutxienekoa arra: 80 cm gehienez emea: 65 cm gutxienekoa emea: 75 cm gehienez |
Katalogo kodea | 137 |
Pirinioetako mendiko zakurra Euskal Herriko zein Okzitania, Aragoi eta Kataluniako Pirinioetan barrena zabaldutako bertako txakur arraza bat da, ezagupena duena (Frantziako arraza gisa) Nazioarteko Federazio Zinologikoan, molosoideen 2. atalean.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oso antzeko definizioak ditu Pirinioetako mastin edo Nafarroako artzanor esaten denarekin alderatuta, txikixeagoa izan daiteke. Altuera gurutzean izan daiteke 70 eta 80 cm artekoa, eta emeetan 65 eta 75 cm artekoa, 2 cm-ko aldentzea onartzen delarik bakarrik estandarrekoa dela adierazteko. Aldiz Pirinioetako mastinetan, altueta minimoak markatuta daude (arrak 77 cm, emeak 72), eta 81/75 cm-tik gorakoak egokiagotzat jotzen dira[1][1].
Txakur handi eta zuri edo zurixkak dira, eta kolorean estandarrak adierazten du kolore printzak eduki behar dituztela beti belarrietan. Aldiz Pirinioetako mastinek mantxarik gabeak izan behar dituzte belarriak. Halaber, aurpegia ilaje orokorraren kolorekoa dute, non mastinek maskara formako kolore aldaketa eduki ohi duten.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ a b «CHIEN DE MONTAGNE DES PYRENEES» www.fci.be (Noiz kontsultatua: 2022-10-30).