Euskal txerri
![]() Kontserbazio egoera: Ahula |
||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Euskal arrazako txerriak
|
||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||
|
||||||||||||||
|
||||||||||||||
Euskal Txerria |
||||||||||||||
|
||||||||||||||
Euskal hankabeltz txerria. Xuri beltza |
Euskal txerria Euskal Herriko bertako txerri arraza bat da. Batzuetan txerri txuri eta beltza ere esaten zaio. 2017tik jatorri deitura babestua du, Kintoa izenarekin, bertan izan baitu garapen handia azkenaldian.
Euskal txerria, aspalditik Ipar Euskal Herrian, Biarnon eta Nafarroa Garaiko iparraldean zabaldutako arraza izanik, azken urteetan Hego Euskal Herriko beste zenbait eskualdetara zabaldu da. Garai batean bere banaketa eremuak Pirinioetako ekialde osoa hartzen zuen, bi isurialdeetan.[1]
Euskal txerria hain ospetsua egin den Baionako xingarraren jatorrian dago.
Arrazaren historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iparraldeko agiritegi historikoetan agertzen da zerrien hazkundearentzat ezarriak zirela lege eta zergak XV. mendetik aurrera. Zerriak eramaten omen zuten gaztain, ezkur eta antzekoak mendietara jatera udazkenean. Zerrizainek zerga bat ordaindu behar izaten zuten herriko lurretan beraien zerriak bertan bazkaltzeko.
Nafarroako errege-erreginek hartzen zuten "quinta" izeneko zerga bat "Erregearen mendietan" bertan zerriak ibiltzearen sari gisa: 5 zerrietarik 1 hartzen zuten. Zerga horri "iurdea" edo "ehiurdea" izena zeukan.[2] Harez gain, zerrizainek beste zerga batzuk ere ordaindu behar omen zuten.
XX. mendearen erdialdera, Euskal Txerri arrazako ale gutxi zeuden Euskal Herrian. Ordurako desagertuta zeuden euskal txerriaren arrazako bi beste arraza hurbilak, Gasteizko muturmotz txerria eta Baztango txerria. Edonola ere, zenbait abeltzainen adoreari eta determinazioari esker. Bereziki Aldudeko Pierres Oteizaren esker, erabat galtzeko arriskutik atera zen arraza hau.
Ingurura ezin hobe moldatuta, berriro ere euskal lurraldeak bereganatuz joan da euskal txerriak.
Iparraldean, 1989an, Nafarroa Beherean, 25 ale zeuden; 2000. urtean, ostera, 1500 ale. 2000. hamarkadan Hegoaldera ere asko zabaldu da.
Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal txerria, xuri beltza, euskal hankabeltz txerria.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Fiche descriptive du porc Pie noir du Pays basque sur le site web officiel de l'ITP (Institut Technique du Porc)
- ↑ L’élevage des porcs en Basse- Navarre au XVIe siècle. E. Goyenetche, 1965.
Kanpoko loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- (Euskaraz) Euskal Herriko Agintaritza aldizkariaren artikuloa arrazaren deskribapenarekin
- (Euskaraz) Ithurribeltza baserriko euskal txerriei buruzko argazkiak
- Arrazari buruzko bideoa
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Euskal txerri |
|