Nafar ardi arraza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Wikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
Nafar ardi arraza
Status iucn3.1 NT eu.svg

Kontserbazio egoera: Ia arriskuan


Jatorrizko herrialdea(k):
 Euskal Herria

Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Animalia
Filuma: Chordata
Klasea: Mammalia
Ordena: Artiodactyla
Familia: Bovidae
Azpifamilia: Caprinae
Generoa: Ovis
Espeziea: Ovis aries
Arraza

Nafar ardi arraza

Sinonimoak
Nafar ardi rasa

Nafar ardi arraza Euskal Herriko bertako ardi arraza baten izena da.

Arraza hau nahiko berriki onartua izan da ofizialki, 1997ko azaroan.

Nafar arrazako ardiak kolore zurikoak dira, entrefinoak diren ardien taldean sailkatzen dira, profil azpiganbilekoak, eumetrikoak eta lerroerdikoak dira. Adats zurikoak eta adarrik gabekoak izaten dira. Zenbait adituen ustez, Erronkariko ardia izenekoa, gaur egun desagertutzat jotzen dena, arraza honen azpimota bat izan zen. Egun haragitarako azienda da bereziki, nahiz eta garai batean bere artilea oso estimatua izan zen. Pirinioetako ardi arraza entrefinoetan kokatzen dira ardi hauek.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Burua tamaina ertainekoa da. Aurreneko kopeta-mutur aldea azpiganbilekoa da. Ezaugarri hau are nabarmenagoa da aharietan. Kopeta handia daukate. Oro har ardiek ez dute adarrik, baina hau ez da betetzen kasu guztietan. Gogoratu behar da erronkariko ardietan bai ematen zela sarri ardiak adardunak izatea. Ahariek berriz bai dira adardunak.
  • Mutur zabala eta ezpain lodiak duzkate.

Banaketa eta kopurua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Egun nafar arrazako 420.000 abelburu daude ofizialki zenbaturik.
  • Arraza hau Nafarroan hedatzen da, erdi-mendebalde eta hego-mendebaldean berezeki, hau da, ardi latxa zabaltzen ez den eskualdetan.

Begira[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Razas ovinas Españolas. Antonio Sanchez Belda. Maria C. Sanchez Trujiñano. Ministerio de Agricultura, Pesca y Alimentación. 1987. ISBN 84-341-0203-X

Kanpoko loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]