Manex ardi burubeltz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Manex ardi burubeltza
Ardi arraza
Manex ardi burubeltz.jpg
EspezieaOvis aries
Jatorria Euskal Herria
Egoera FAOren araberaez dago arriskuan

Manex ardi burubeltza Euskal Herriko bertako ardi arraza bat da. Hainbatentzat ordea ardi hau ez da aparteko arraza, ardi latxaren mota bat baizik[1]. Iturri ezberdinen arabera honen inguruko iritzi ezberdinak daude. Frantziar Administrazioak bertako arrazatzat jotzen du, ardi latxetik aparte.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iletsua da, eta adarrak dituzte bai arrek, baita emeek ere. Kolore zuria dute nagusiki; gorputza zuria eta hanka, lepoa eta burua beltzak. Landatar arraza da. Ardi gogorra, Pirinioetako larre urrietan ondo moldatzen dena. Bereziki esnetarako erabiltzen da; beste ardi arraza batzuen esnearekin batera, Ossau-Iratiko gazta egiteko erabiltzen da.

Manex ardi burubeltza manex ardiaren azpimotatzat jo izan da, beste azpimota manex ardi burugorria izanik, baina biak arraza bereizitzat jotzen dira gaur egun. Lehen aipatu den bezala, Iparraldeko eta Nafarroako manex ardiak ardi latxaren oso senide hurbilak dira.

Hedapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arraza Euskal Herriko Iparraldean dago hedatuta bereziki, baina baita Bearnon eta Nafarroa Garaiko zenbait ibarretan ere: Aezkoan, Erron eta Baztanen, Esteribarren eta Ultzaman. Izan ere, garai batean —eta, neurri txikiagoan, gaur egun ere— neguan trashumantzia egiten zuten. Aezkoako manex ardiek Lapurdiko behe lurretan igarotzen zuten negua, gero udaberrian goi Bortuetara itzultzeko. Horregatik, ardi arraza berberak dira toki horietan. Hainbat adituentzat Ipar Euskal Herriko Manex ardiak ardi latxa beraren barietateak baina ez dira. Hala ere ofizialki arraza ezberdintzat hartzen dituzte sailkapen ofizialek.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Manex ardi burubeltzak, Euskal Herriko Bortuetan

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]