Edukira joan

Fatayer

Wikipedia, Entziklopedia askea
Fatayer
pastel bete, janari eta jaki
Historia
Jatorrizko herrialdeaLibano

Fatayer (arabieraz: فطاير, faṭāyir) Sortalde guztian jaten den pastel bete bat da, haragi txikituz, ziazerbaz (sabanej) eta gaztaz (ŷibne) betetzen dena[1].

Arabiar gastronomiako plater tradizionalenetako bat da. Iraken, Sirian, Egipton, Libanon, Kuwaiten, Saudi Arabian, Yemenen, Palestinan, Jordanian eta Israelen jaten da[2]. Haragiz betetako opil gisa mundu guztian zabaldu zen eta tokian tokiko osagaiak eta izenak hartu zituen.

Ez da ezagutzen fatayer plateraren jatorria, baina jakina da K.a. mende pare bat sortu zela Mediterranear Sortaldean.

Erdi Aroan asko kontsumitzen zen, izan ere haragia kontserbatzeko teknika aproposa zuen. Ogi orearen barnean sukaldatzeak hainbat egunetan haragia egoki mantentzea bermatzen zuen. Zerbitzatzeko orduan pasta finagoak egin eta labean berriz berotzen zen.

Immigrante arabiarrek munduan zehar hedatu zuten eta tokian tokiko produktuak erabili zituzten. Iberiar penintsulan haragiaren ordez arraina eta itsaskiak erabili zituzten eta enpanada sortu zen. Espainiarrek Hego Amerikara eraman zuten eta Argentinan adibidez empanada árabe edota empanada criolla izenez ezagutzen da. Grezian ogiaren ordez hostorea erabili zuten eta [3].

Izen ugari hartzen ditu fatayerrak, hala nola, fatay, lehmeyun, lajmashin, lahem bajin... Gehienek "haragiz betetako masa" esan nahi du[3].

Hasiera batean haragi gisatua, batez ere bildoskia, egositako irin masa batean sartzen zen eta ondoren labean berotu. Gaur egun haragi txikitua, ziazerbak eta feta edo akkawi gaztak erabiltzen dira[1]. Hauei espeziak gehitu dakizkioke edo pinaziak bezalako hazi eta fruitu lehorrak[4]. Hainbatharagi mota erabiltzen dira, bildoskia, behikia, oilaskoa...[5]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 (Ingelesez) «Fatayer - Alchetron, The Free Social Encyclopedia» Alchetron.com 2017-08-18 (kontsulta data: 2023-11-12).
  2. (Ingelesez) Labensky, Steven; Ingram, Gaye G.; Labensky, Sarah R.. (2001). Webster's New World Dictionary of Culinary Arts. Prentice Hall ISBN 978-0-13-026430-5. (kontsulta data: 2023-11-12).
  3. 1 2 (Gaztelaniaz) Árabes, Eq Páginas. (2018-04-25). «Fatayer, Sfijas - Empanadas Árabes» Páginas Árabes (kontsulta data: 2023-11-12).
  4. (Gaztelaniaz) Ventana, Pati. Fatayer (empanadillas de carne y verduras) - Receta de DIVINA COCINA. (kontsulta data: 2023-11-12).
  5. «Fatayer | Traditional Snack From Lebanon | TasteAtlas» www.tasteatlas.com (kontsulta data: 2023-11-12).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]