Filon Alexandriakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Filon Alexandriakoa.

Filon Alexandriakoa (antzinako grezieraz: Φίλων, Philōn; hebreeraz: ידידיה הכהן‎, Yedidia (Jedediah) HaCohen; Alexandria, c.k. a. 25ibidem, c.50) filosofo helenistikoa izan zen, judua jatorriz. Etxe onekoa zen eta heziketa helenikoa eman zioten, Bibliaren eta pentsamendu juduaren ikaskuntza alde batera utzi gabe. Hasieran, kontenplaziozko bizitzak erakarri bazuen ere, politikan ere parte hartu zuen. Erromara bidali zuten diputatu gisa (K.o. 39-41) Kaligula enperadorearengana, haren irudia gurtu nahi ez zuten juduen alde hitz egin zezan. Exegesia (Genesiari eta Exodoari buruzko arazoak eta irtenbideak; Genesiaren komentario alegorikoa) eta filosofia (Ergelaren esklabotasunari buruz; Jakintsuaren askatasunaz) landu zituen. Bere lanetan fede monoteista eta filosofia grekoa, batez ere Platon eta estoikoak, bateratu nahi izan zituen. Neoplatonismoaren aitzindaritzat hartu ohi da maiz Filon.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.