Flandriako Tourra
| |||
Orokortasunak | |||
Kirola | Errepideko txirrindularitza | ||
Sorrera | 1913 | ||
Ekitaldi kopurua | 108 (urtea: 2024) | ||
Aldizkotasuna | urterokoa (mar) | ||
Mota | Egun bateko lasterketa | ||
translation for raceinfobox_translate index 33 not found | Belgika | ||
Antolatzailea | Flanders Classics | ||
Webgune ofiziala | Webgune ofiziala | ||
Mailak | CDM (1989-2004) 1.PT (2005-2010) 1.UWT (2011-) | ||
Zirkuitua | UCI World Tour | ||
Palmaresa | |||
Azken garailea | Mathieu van der Poel | ||
Garaipen gehien lortu duena | Fiorenzo Magni Johan Museeuw Fabian Cancellara Tom Boonen Mathieu van der Poel Achiel Buysse Eric Leman (3 garaipen) | ||
Egungo ekitaldia | |||
azken ekitaldia ikusteko: 2024ko Flandriako Tourra | |||
Dokumentazioa |
Flandriako Tourra (nederlanderaz: Ronde van Vlaanderen; frantsesez: Tour des Flandres) Flandrian udaberrian, apirileko lehenbiziko igandean, jokatzen den egun bakarreko txirrindulari lasterketa klasiko profesional bat da. Galtzada-harrien klasikoak osatzen duten lau lasterketako bat da. Lehen edizioa 1913an izan zen eta 1915-1918 artean, Lehen Mundu Gerra zela eta, baino ez da jokatu gabe gelditu.
Milan-San Remo, Paris-Roubaix, Lieja-Bastogne-Lieja eta Lonbardiako Giroarekin batera txirrindularitzako bost monumentuetako bat da.
Oso ibilbide ikusgarria da. Aldapa labur baina tente ugari dago, askotan galtzadarrizko zola dutenak (Hormak deituak). Oso ospetsuak dira Koppenberg, Muur Kapelmuur (frantsesez: Mur de Grammont) eta Bosberg hormak.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1998tik lasterketa Brujasen hasi eta, Ostende eta Torhouten zehar, Kortrijkerantz joaten da. Gero Flandriako muinoak zeharkatzen ditu eta amaiera Meerbeken izaten du. Ibilbide zehatza urtero aldatzen da. 250 km inguruko ibilbidean, 15-20 horma (nederlanderaz: hellingen) eta 20 km galtzadarri izaten dira. Hormak ez dira luzeak, baina bai tenteak, eta gehienek galtzadarrizko zola dute. 2011n hauek izan ziren 18 hormak:
Zenbakia | Izena | Km | Zola | Luzera (m) | Malda (%) |
---|---|---|---|---|---|
1 | Tiegemberg | 70 | asfaltoa | 750 | 5,6 |
2 | Nokereberg | 80 | galtzadarria | 350 | 5,7 |
3 | Rekelberg | 127 | asfaltoa | 800 | 4 |
4 | Kaperij | 139 | galtzadarria | 1000 | 5,5 |
5 | Kruisberg | 154 | asfaltoa | 1875 | 4,8 |
6 | Knokteberg | 164 | asfaltoa | 1100 | 8 |
7 | Oude Kwaremont | 171 | galtzadarria | 2200 | 4,2 |
8 | Paterberg[1] | 175 | galtzadarria | 400 | 12,5 |
9 | Koppenberg | 181 | galtzadarria | 1100 | 7,6 |
10 | Steenbeekdries | 187 | galtzadarria | 820 | 7,1 |
11 | Taaienberg | 190 | galtzadarria | 800 | 4,2 |
12 | Eikenberg | 194 | galtzadarria | 1250 | 5,8 |
13 | Molenberg | 209 | galtzadarria | 463 | 7 |
14 | Leberg | 216 | asfaltoa | 700 | 6,1 |
15 | Valkenberg | 225 | asfaltoa | 875 | 6,1 |
16 | Tenbosse | 232 | asfaltoa | 450 | 6,9 |
17 | Muur Kapelmuur | 242 | galtzadarria | 1075 | 9,3 |
18 | Bosberg | 246 | galtzadarria/asfaltoa | 980 | 5,8 |
Irabazleen zerrenda
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oharra:UCIk, Lance Armstrongen dopin-aferaren ikerketan zehar, George Hincapiek 2006ko lasterketan eskuratu zuen hirugarren postua bertan behera utzi zuen[3]
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Paterberg lasterketarako berariaz egindako errepidea da.
- ↑ (en) Six former Armstrong USPS teammates receive bans from USADA, cyclingnews.com, 2012.eko urriak 10.
- ↑ (Ingelesez) cyclingnews.com. (2012-10-10). Six former Armstrong USPS teammates receive bans from USADA. .
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Nederlanderaz), (Frantsesez), (Ingelesez) Flandriako Tourraren webgune ofiziala
- (Frantsesez) Les-sports.info: Tour des Flandres, présentation et palmarès
- Flandriako Tourra: hamaika bitxikeria eta une gogoangarri gordetzen duen monumentua