Frantzisko Silva

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Frantzisko Silva
Bizitza
Jaiotza ?, XIX. mendea
Herrialdea  Euskal Herria
Heriotza unknown value, ? ( urte)
Jarduerak
Jarduerak arraunlaria

Frantzisko Silva XIX. mendearen amaierako Donostiako traineru estropadetako patroi bat izan zen. Haren garaipen nagusia 1897ko Kontxako Bandera izan zen.

Kirol ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1897ko Kontxako Bandera irabazi zuen[1], eta hamarkada horretako beste hainbat ediziotan ere hartu zuen parte: 1892, 1894, 1896, 1898, 1899 eta 1900.

1895ean ez zuen parte hartu, traineru donostiarrei debekatu egin zitzaielako parte hartzea. Azken urteetan Donostiako traineruak nagusi izan ziren (7 edizio jarraian irabazi zituzten 1894 arte, jarraian irabazitako Kontxako Banderen errekorra) eta antolakuntzak inguruko herrietako traineruak parte hartzera anima zitezen nahi zuen Donostiakoei parte hartzea debekatuz[2]. Hala ere traineru donostiar batzuentzat beste estropada bat antolatu zen beste egun batean, kontsolazio gisa-edo, eta Silvaren ontziak irabazi zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Ciaboga aldizkaria, 1953ko alea.
  2. AGUIRRE, Rafael (2002): 20

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • AGUIRRE, Rafael (2002): Donostiako Estropadak (1879 - 2001) Regatas de la Concha. Donostia: Kutxa Fundazioa, ISBN 84-7173-414-1