Soterotxo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Soterotxo
Bizitza
Jaiotza Donostia1889
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza unknown value, 
Jarduerak
Jarduerak arraunlaria

Patxi Bakeriza, ezizenez «Soterotxo», Donostiako traineru estropadetako patroi ospetsu bat izan zen.

Garaipen nagusiak izan ziren 1915eko eta 1922ko Kontxako Banderak.

Kirol ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1915eko Kontxako Banderarako ez zen giro oso lasaia Donostian, eta bazirudien donostiarrek ez zutela trainerurik aterako. Azkenean, kuadrilla bat osatu eta Soterotxo jarri zen popan. Hirian ez zen ongi ikusten proiektua, Soterotxo kaxkariña baitzen eta barregarri gelditzeko beldur baitziren[1][2]; ez zegoen konfiantza handirik, jendearen iritziz "sagardotegiko parrandero" gehiegitxo omen zegoelako tostetan kuadrilla hartan[3]. Hala ere, ezusteko handia emanez bandera hura Donostiak irabazi zuen.

1916ko banderan bigarren egin zuen Orioren atzetik, baina bigarren garaipen bat ere lortu zuen 1922ko Kontxako Banderan. 1923an berriz bigarren geratu zen[2], eta hurrengo urteetan ez zuen lortu emaitza aipagarririk.

Aipatu beharra dago denbora onena egin zutela donostiarren haren gidaritzapean 1921n, baina ez zuten bandera irabazi, garai hartan ohorezko txanda jokatzen zutenek bakarrik irabaz zezaketelako. Lehen jardunaldian hirugarren geratu zen, eta denboren batura orokorrean zazpi segunduko aldea atera bazioten ere Pasaiari eta 28 Oriori, Pasaiak eskuratu zuen bandera eta Orio izan zen bigarren, ohorezko txandan aritu zirenez, eta Donostia berriz kontsolaziokoan.

Bitxikeriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bitxikeria xelebre bat ere izan zen 1915eko Kontxako Bandera hori Donostiak irabazi izanaren harira: urte hartan faborito nagusi zen Oriori burla egin zioten donostiarrek, Orio irudikatzen zuen hilkutxa bat ere kaleetan zehar eramanez. Hurrengo urtean, oriotarrak garaile irten zirenean donostiarren aurretik, Orioko arrunlari batzuek ziaka aritu omen ziren une batez, atzetik zetorren Donostiari iseka egiteko-edo[4].

Bestalde, badirudi bi urte horietan nahikoa zalaparta izan zela Donostiako herritarren artean, ontziak osatzerakoan. Eta 1916ko bandera galdu ondoren, zeresana eta eztabaida ez zen falta izan. Honakoa idatzi zuen bertsolari donostiar batek:

« Uniyorikan batere eztauka
Donostiyako erriyak,
zergatik dauden arrantzaliak
alkarren kontra jarriyak;
batek bestia ikusi nai ez,
zer gauza penagarriyak!
Ezpaditugu len bailen uzten
alkarganako tirriyak,
alper-alperrik egin ditugu
enbarkaziyo berriyak.
»
ZAVALA, Antonio (2003): 117 or.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   «Atzoko Prentsa Digitala», Ciaboga, 1953/09/01, https://w390w.gipuzkoa.net/WAS/CORP/DKPAtzokoPrentsaWEB/buscar.do?amicus=461002&lang=eu&anti_cache=1516910348377#. Noiz kontsultatua: 2018-05-17 .
  2. a b   «Atzoko Prentsa Digitala», Ciaboga, 1924/09/06, https://w390w.gipuzkoa.net/WAS/CORP/DKPAtzokoPrentsaWEB/buscar.do?amicus=461002&lang=eu&anti_cache=1516910348377#. Noiz kontsultatua: 2018-05-17 .
  3. [1] Auñamendi Entziklopediako "Soterotxo" sarrera
  4. [2] Kontxako 1915-1916 banderen anekdotari buruzko artikulua, Donostiako arraunketari buruzko blog batean

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • AGUIRRE, Rafael (2002): Donostiako Estropadak (1879 - 2001) Regatas de la Concha. Donostia: Kutxa Fundazioa, ISBN 84-7173-414-1
  • ZAVALA, Antonio (2003): Estropadak bertsotan. Auspoa Bilduma. Sendoa Argitaletxea, ISBN 84-95378-64-7