Donostiako Arraun Batzordea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Donostia Arraun Batzordea
Sorrera 1968-1995
Herria Euskal Herria Donostia, Gipuzkoa
Patroia(k) Euskal Herria Klaudio Etxeberria
Euskal Herria Juantxo Aginaga
Kolorea(k)      zuria
Trainerua      Donostia
     Luis Carril
Palmaresa 0 Kontxako Bandera
0 Euskal Liga
0 Espainiako Txapelketa
0 Euskadiko Txapelketa

Donostia Arraun Batzordea (arraun munduan Donostia izen hutsez ezagutua), Donostian 1968an sorturiko arraun kluba izan zen[1]. Donostiako arraunean Esperanzak eta Jaizkibelek betetako garaia amaitzean sortu zen, Donostiako trainerua osatzeko ardura hartuz bere gain. 1995ean desagertu zen: hurrengo denboraldirako Arraun Lagunak taldearekin batu egin zen, eta, ondorioz, Donostia Arraun Lagunak sortu zen.

Kirol ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Donostia Arraun Batzordea (Donostia AB) klubak hiriko arraunlariak biltzen zituen traineruan, eta, Ur-Kirolak eta Arraun Lagunak taldeek oraindik trainerua uretaratzen ez zuten urteetan, klub horietako arraunlariak ere bertan aritzen ziren. Gerora, klub horiek trainerua ateratzen hasi ziren, eta Donostia AB hiriko beste klubekin lehian aritu izan zen hainbat denboralditan. Lau ere izan ziren uretan denboraldiren batean aldi berean: Donostia AB bera, Ur-Kirolak, Arraun Lagunak eta Fortuna.

Azkenik, indarrak bateratzeko garaia zela-eta, 1995ean Arraun Lagunakekin batu egin zen, eta, ondorioz, 1996 denboraldirako Donostia Arraun Lagunak trainerua uretaratu zen.

Donostia AB ohikoa izan zen Kontxako Banderan 20 urtez, 1989 urtera arte hain zuzen. Sailkapen onena 1981ean lortutako hirugarren postua izan zen. Kontxako Banderarako Sailkapen estropada irabazi zuen 1976an (garai hartan Hondarribian jokatzen zen, ez Kontxan), eta Donostiarren arteko sailkapen estropada ere irabazi zuen 1984 eta 1989an.

Patroi ezagunak izan zituen: besteak beste, Pedro Garin, Bixentiko, Joxe Urdanbide "Gorrion", Klaudio Etxeberria "Gorria" eta Juantxo Aginaga.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontxako Bandera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gainontzeko estropadak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Klub horretako arraunlarien irudiak daude "Kanpo loturak" atalean aipatutako [1] dokumentalean, 1:48 minututik aurrera.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • AGUIRRE, Rafael (2002): Donostiako Estropadak (1879 - 2001) Regatas de la Concha. Donostia: Kutxa Fundazioa, ISBN 84-7173-414-1

Kanpo-loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]