Eustakio Iraola "Famao"

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Eustakio Iraola "Famao"
Bizitza
Jaiotza unknown value, ?
Herrialdea  Gipuzkoa
Heriotza ?
Jarduerak
Jarduerak arraunlaria

Eustakio Iraola Gaztelumendi, ezizenez «Famao», Donostiako traineru estropadetako patroi bat izan zen.

Garaipen nagusia, Donostiak bere gidaritzapean 1945ean lortutako Espainiako Traineru Txapelketa izan zen.

Kirol ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1930 eta 1940ko hamarkadako hainbat Kontxako Banderatan parte hartu zuen, gehienetan Amaikak Bat (Donostia) traineru donostiarraren patroi lanetan. Emaitza onena 1940an zuen: bigarren postua lortu zuen, baina bigarren jardunaldian irabazle gertatuta.

"Famao" patroiaren urterik onena 1945 izan zen, Sindicato de Pesca de Guipuzcoa izenpean Teresita traineruarekin donostiarren lehen Espainiako Traineru Txapelketa irabazi baitzuen. Donostiarrak hasieran sailkatuta ez bazeuden ere, Pasai San Pedrok uko egin zion txapelketan parte hartzeari eta haren lekua Donostiak bete zuen. Txapelketa jokatu behar zen egunean oso itsaso txarra zegoen eta donostiarrak eta hondarribitarrak baino ez ziren ausartu ateratzera.

Bitxikeria gisa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Koldo Mitxelena hizkuntzalari errenteriar ezagunak bertsoak jarri zituen kartzelan Donostiak 1940ko Kontxako Banderaren harira: bigarren igandean garaile atera zen Famaok gidatutao Donostiako trainerua, eta kartzelan hain pozik zeudenez donostiarrak, haiei burla egiteko bertso batzuk idatzi zituen. Hona sail horretako bertso bat, hain justu Famao aipatzen duena:

« Aufa! Etzegok mundu guzian
gu bezelako mutillik!,
Gora Amaikak! Gora Donosti!
Gora Kiriko ta Karril!
Lagundu digun Santu berria
Jaunak dezala berekin!
Gora Pamao! Betor onera
iñon bada galtzadunik!
Eztator iñor ... Ez baitek jaio
donostiarren berdiñik.[1][2]
»


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. ZAVALA, Antonio (2003): 307
  2. [1] Koldo Mitxelenak kartzelan jarritako bertsoei buruzko artikulua, Donostiako arraunketaren inguruko blog batean.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • AGUIRRE, Rafael (2002): Donostiako Estropadak (1879 - 2001) Regatas de la Concha. Donostia: Kutxa Fundazioa, ISBN 84-7173-414-1
  • ZAVALA, Antonio (2003): Estropadak bertsotan. Auspoa Bilduma. Sendoa Argitaletxea, ISBN 84-95378-64-7