1894ko Kontxako Bandera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

1894ko Kontxako Bandera (Banderaren 10. edizioa), irailaren 8an jokatu zen, eta Donostiak bere 8. Kontxako Bandera eskuratu zuen. Donostiak jarraian irabazten zuen 7. bandera izan zen, eta horixe da jarraian irabazitako banderen errekorra.

Nagusitasuna hainbestekoa izanik, urte horretan Baionatik Zierbenara arteko itsas herri guztiei gonbidapena bidali arren, deialdiak ez zuen urte horretan arrakastarik izan. Hori dela eta, hurrengo urtean donostiarrei ez zitzaien parte hartzen utzi.

Harridura sortu zuen Kirikoren ontziak ziabogak emateko plazaratu zuen modu berriak. Gerora oso famatua egingo zen Bilboko Abrako 1919ko estropadan era horretan eman zuen ziabogak, baina harridura sortu zuen jadanik 1894ko Kontxako Bandera hartan (ez da ahaztu behar urte horretan oraindik badia barruan ematen zirela ziabogak, ibilbide "zirkular" batean); hona hemen garaiko kronista batek dioena:

« Para dar más rápido el giro, el proel de Amigos utilizaba un remo-timón en proa, lo que conseguía de forma vertiginosa. Esta maniobra, que es lícita, causó asombro entre las gentes de mar. »
AGUIRRE, Rafael (2002): 20 or.

Parte-hartzaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Talde parte-hartzaileak
Taldeak Traineruak Patroiak
Euskal Herria Donostia
Euskal Herria Donostia
Euskal Herria Donostia
Euskal Herria Donostia
Amigos
Donostiarra
Lezo
Nuestra Sra de La Paz
Kiriko
Franzisko Silva
Iturriza
Jose Arizmendi

Emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Behin betiko denborak
Postua Elkartea Denbora
1 Donostia 14:38
2 Donostia 14:44
3 Donostia 15:24
4 Donostia 15:32

Tripulazio irabazlea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Donostia
    • Patroia: Kiriko
    • Arraunlariak: Antonio Ikazategi, Isidro Ibarzabal, Migel Izarza, Martin Andonegi, Tiburzio Txopeitia, Kasimiro Ikazategi, Jose Galbarain, Feliz Lizarazu, Jazinto Olaizola, Justo Egia, Lukas Lekuona, Benigno Altamira, Jose Sanchez


Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

AGUIRRE, Rafael (2002): Donostiako Estropadak (1879 - 2001) Regatas de la Concha. Donostia: Kutxa Fundazioa, ISBN 84-7173-414-1

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]