Edukira joan

Ur-Kirolak Bandera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ur-Kirolak Bandera
Sorrera 1997
Herria Donostia, Gipuzkoa
Antolatzailea Ur-Kirolak
Modalitatea lerrokatua
Garaipen gehien Euskal Herria Zarautz (2)
Euskal Herria Portugalete (2)
Azken ekitaldia 2007 (azkena)
Irabazlea(k) Euskal Herria Portugalete

Ur-Kirolak Bandera Donostian, Kontxako uretan Ur-Kirolak arraun taldeak antolatu ohi zuen estropada zen.

Ur-Kirolakek 1988 eta 1994 artean Urumeako Bandera antolatu izan zuen Urumeako uretan. Azken ekitaldiak Ur-Kirolak Bandera izena izan zuen. 1997tik aurrera Kontxako uretan hasi zen jokatzen Ur-Kirolakek antolaturiko estropada. Donostiarra eratu zenean Ur-Kirolakek antolaturiko estropada bertan behera gelditu zen.

Urtea Irabazlea Bigarrena Hirugarrena
1994* San Pedro Donibaneko Arraunlariak Orio
1997 Trintxerpe Donibaneko Arraunlariak Hondarribia B
1999 Zarautz Ondarroa Hondarribia B
2002 Ciudad de Santander Ur-Kirolak Algorta-Deustu
2003 Portugalete Ondarroa Ibaizabal (Algorta+Deustu)
2004* Zarautz Hondarribia B Portugalete
2006* Ur-Kirolak Kaiku Urola-Kosta (Zumaia B-Zarautz B)
2007 Portugalete Busturialdea Castro B
  • 1994ko ekitaldia Urumeako Banderaren ekitaldia izan zen, Ur-Kirolak Bandera izena izan bazuen ere. Ur-Kirolak zen antolatzailea baina Urumea ibaian jokatzen zen.
  • 2004 eta 2006ko eitaldiek Bandera Caja Madrid izena izan zuten.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]