Gartzea II.a Sanoitz Ikaratia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gartzea II.a Nafarroakoa» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search
Gartzea II.a Sanoitz Ikaratia
García Sánchez II de Pamplona (Diputación Provincial de Zaragoza).jpg
Aragoiko erregea

Bizitza
Jaiotza 964 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Iruñeko Erresuma
Heriotza 1000ko uztailaren 29a (35/36 urte)
Familia
Aita Antso II.a Gartzez Abarka
Ama Urraka Fernandez
Ezkontidea(k) Semena Fernandez
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua Semeno leinua
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak agintaria

Gartzea II.a Sanoitz Ikaratia[1] Iruñeko erregea —latinez: Garsea Sancionis; gaztelaniaz: García Sánchez II de Pamplona— (994 - 1000) eta Aragoiko kondea (994-1000) izan zen. Ezizena guduan sartu baino lehen zuen ikaragatik omen zetorkion.[2]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antso II.a erregea Urraka Fernandez erreginaren semea, Gartzea II.ak bere aitak Kordobako Kaliferriarekin sinatutako ituna hausten saiatu zen. Horrexegatik, tronua izan eta berehala Almanzor eraso zuen, baina 996. urtean Kordoban bakea eskatu behar izan zuen.

Aragoin, hasieran Urraka bere ama aritu zen erregeorde moduan baina, gero, Ontzalu Sanoitz bere anaia regulus izendatu eta konderria gobernatu zuen bere izenean.[3] 997. urtean nafarrek, Calatayud inguruan eginiko espedizio batean, gobernadorearen anaia hil zuten. Almanzorren mendekua latza zen: 50 kristauen burua.

Politikoki gaztelarren aldeko aliatua izan zen, agian bere ama bertoko kondeen izeba zelako. Cerverako guduan, 1000ko uztailaren 29an, Antso Gartzea Gaztelako kondeak eta Gartzea Gomez Carriongoa Saldañako kondeak Almanzorren armada eraso zuten nafarrez, leondarrez eta gaztelarrez osaturiko armada baten buruan.[4]. Iruindar erregea eta Leongoa ez zeuden guduan. Musulmanen garaipenaren ondorioz, Naiara erasotu zuten.

1000. urte inguruan hil zen, handik aurrera agirietan agertzen ez delako. Heriotzaren ondorengo interregnoa Antso Ramirez Viguerakoa bere lehengusuak kudeatu zuen. Antso Gartzez bere lehensemeak, orduan adingabekoa zela, 1004an lortu zuen tronua.[5]

Seme-alabak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Semera Fernandez, Fernando Bermudez eta Elbira Ceako kondeen alaba, ezkondu zuen. Gartzea II.ak lau seme alaba izan zituen:[6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Koldo Mitxelenak hainbat aldiz adierazi zuen Erdi Aroan Antsoren patronimikoa Sanoitz zela.
  2. Leroy, Bétraice (2005) Histoire du Pays Basques Paris: Jean-Paul Gisserot 20 or..
  3. Pérez de Urbel, Justo (1964) Los Primeros Siglos de la Reconquista, (Años 711-1038) España Christiana: Comienzo de la Reconquista (711-1038). Historia de España 6 Madril: Espasa Calpe.
  4. Martínez Díez, Gonzalo (2005) El condado de Castilla, 711–1038: La historia frente a la leyenda Marcial Pons Historia 29 or..
  5. Cañada Juste, Alberto (1988) «Un posible interregno en la monarquía pamplonesa (1000-1004)» Príncipe de Viana (8): 15-18 ISSN 1137-7054.
  6. Torres Sevilla-Quiñones de León, Margarita (1999) Linajes nobiliarios de León y Castilla Salamanca: Junta de Castilla y León 66-67. eta 76 or. ISBN 84-7846-781-5.