High School Musical 3: Senior Year

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
High School Musical 3: Senior Year
High School Musical 3 Logo.svg
Filma
Jatorrizko izena High School Musical 3: Senior Year
Urtea 2008
Generoa komedia erromantikoa
musika-filma
teen filma Itzuli
haurrentzako filma
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Iraupena 112 minutu
Kolorea koloretakoa
Grabazio lekua(k) Salt Lake City
Narratibaren kokalekua Mexiko Berria eta Albuquerque
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Kenny Ortega Itzuli
[[Kategoria:Kenny Ortegak Itzuli zuzendutako filmak]]
Gidoigilea(k) Peter Barsocchini Itzuli
[[Kategoria:Peter Barsocchinik Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Zac Efron
Vanessa Hudgens
Ashley Tisdale
Lucas Grabeel
Corbin Bleu
Monique Coleman
Alyson Reed
Bart Johnson
Chris Warren
Jemma McKenzie-Brown
Joey Miyashima
Justin Martin
Kaycee Stroh
Matt Prokop
Olesya Rulin
Ryne Sanborn
Nick Whitaker
Jessica Tuck
Max Ehrich
Chris Owens



[[Kategoria:Lucas Grabeelek Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Monique Colemanek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Alyson Reedek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Bart Johnsonek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Chris Warrenek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Jemma McKenzie-Brownek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Joey Miyashimak Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Justin Martinek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Kaycee Strohek Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Olesya Rulinek Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Nick Whitakerrek Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Max Ehrichek Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
Ekoizlea William Borden
Barry Rosenbush Itzuli

[[Kategoria:Barry Rosenbushek Itzuli ekoitzitako filmak]]
Konpainia ekoizlea Walt Disney Pictures
Borden Rosenbush Entertainment Itzuli

[[Kategoria:Borden Rosenbush Entertainmentek Itzuli ekoitzitako filmak]]
Ekoizle eragilea Kenny Ortega Itzuli
Edizioa Seth Flaum Itzuli
Don Brochu
Ekoizpen-diseinatzailea Mark Hofeling Itzuli
Bestelako lanak
Musikagilea David Nessim Lawrence
Argazki-zuzendaria Daniel Aranyó Itzuli
Koreografoa Kenny Ortega Itzuli
Charles Klapow Itzuli
Bonnie Story Itzuli
Jantzi-diseinatzailea Caroline B. Marx Itzuli
Kanpo loturak
movies.disney.com/high-school-musical-3-senior-year

High School Musical 3: Senior Year (High School Musical 3: Fin de curso Espainian eta High School Musical 3: La Graduación Hispanoamerikan) High School Musical sagaren hirugarren, eta azken, pelikula da. Aurreko bi filmek izan zituzten zuzendari, Kenny Ortega, eta aktore berdinak mantendu zituzten:  Zac Efron, Vanessa Hudgens, Ashley Tisdale, Lucas Grabeel, Corbin Bleu eta Monique Coleman. Gazteei bideratutako musikalak izan zuen arrakastaren ondorioz telebistatik zinemara eramatea erabaki zuten eta Disney Channel-en ordez, Walt Disney Pictures-ek egin zuen zinemarako adaptazioa.

2008ko urriaren 18an estreinatu zen, lehen aldiz, Ameriketako Estatu Batuetan. Mundu osoan zehar arrakasta izugarria izan zuen, 252 milioi dolar bildu zituen eta leihatilan diru gehien bildu duten filmen top25-ean kokatu zen.

Sinopsia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Troy eta Grabiella protagonisten institutuko azken urtea da eta bakoitzak bere etorkizuna aukeratu behar du. Unibertsitate ezberdinak aukeratzeak bikotearen banaketa ekarriko du. Wildcats taldearekin batera udaberriko musikala sortuko dute, haien bizipenen isla izango dena, haien ametsen adierazle eta haien etorkizuneko beldurrei aurre egiten lagunduko diena.

Trama[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filma saskibaloiko partida batekin hasten da, bertan ikusten dugu Troy Bolton East High Wild Cats taldeko kidea bere taldearekin West High Knights-en kontra jokatzen, txapelketa nagusiaren azken partidan. Partiduaren erdi aldera Troyk talde guztia biltzen du “Now or Never” abestiarekin eta lehenengo kurtsokoa den Jimmie “Rocket man” Zara kide berriaren laguntzari esker Wildcats taldeak txapelketa irabazten du. Partidoa bukatutakoan Troyen etxera joaten dira irabazi dutela ospatzera, eta han ikusten ditugu Troy eta Gabriella, honek duen zuhaitz etxe zaharrean, eserita. Etorkizun ezezagunari buruz eztabaidatzen daude eta East High institutoan geratzen zaien denbora gutxiaz hitz egiten. (“Righ here, Right Now” abestia).

Sharpayk laguntzaile berria kontratatzen du azkeneko kurtsoak dakarren estresa kudeatzen laguntzeko. Laguntzaileak Tiara Gold izena dauka eta ikasle-trukean etorritako Britaniarra da. Antzerkiko irakaslea, Darbus Andereinoa, antzerkirako klaseetara ikasle gutxi apuntatu direla konturatzen da eta honen aurrean Shapayren iradokizuna pertsona bakarreko ikuskizuna egitea da. Ikuskizun honen pianista eta idazle den Kelsik lagun guztiak batzen ditu beste guztiek duten samintasuna ikusita.

Darbus andereinoak aitortzen die ikuskizunaren izena “Senior Year” izango dela eta azkeneko kurtsoan daudenen etorkizunari  buruz hitz egingo duela. Gainera, aditzera ematen du Sharpay, Ryan, Kelsi eta Troy hartu dituztela hautagai bezala Julliard School beka batentzako, baina, bakarrik haietako batek lor dezake beka hori. Troy nahasita dago, berak ez du beka horretan izenik eman. Baina, bere lagunek barre nola egiten duten ikusi eta gero konturatzen da beraiek izango zirela beragatik izen eman dutenak. Sharpayk hala edo nola lortu nahi du beka hori eta jakinda Kelsik ikuskizuneko abesti hoberenak Troy eta Gabriellari emango dizkiola, Ryan bidaltzen du Kelsi limurtzera behintzat abestirik hoberena emateko  ("I want it all" abestia).

Hurrengo egunean, Troy eta Gabriella eskolako teilatuko lorategian elkartzen dira (lehenengo filmean The garden club bezala ezagutu duguna; Troy bertara igotzen da beti lasaitasuna behar duenean). Hor daudela, elkar dantzatzea eskatzen dio mutilak eta Gabriellak valsa dantzatzen erakusten dio (“Can I have this dance?” abestia).

Hori bukatu eta gero, Troy eta Chad aldegeletan ikusten ditugu, hauek Jimmie eta Donnyri lapurtzen dizkiete arropak dutxan dauden bitartean eta konturatzen direnean eskolako korridoreetatik barrena korrika hasten dira Troy eta Chaden atzetik, jantziak berreskuratu nahian. Darbus andereinoaren Auditoriumetik ere pasatzen dira ensaiatzen ari diren bitartean eta bertan andereinoak lauak zigortzen ditu klasez kanpoko lanak egitera.

Zigorra eta gero, Chadek paper batean idazten dio Taylor-i berarekin graduazio jaira joateko gonbidapena. Hasieran ezetz esaten dio, baina, geroa iritziz aldatzen du ikusita gauzak ondo egiten dituela hamaiketakoaren orduan mundu guztiaren aurrean berriro eskatzen dionean.

Musikaleko eszena bat etsaiatzen ikusten dugu taldea (“A night to remember” abestia). Hurrengo egunean Kelsi konposatzen ari den bitartean Ryan gelan sartu eta abesten hasten da (“Just wanna  be with you” abestia). Egoera aprobetxatuz graduazio jaira berarekin joango litzateken galdetzen dio. Bitartean, Troy eta Chad Reilly’s Auto Partsen pasatako momentuak oroitzen ari dira (“The boys are back” abestia). Taylor eta Gabriella Standford Freshaman Honors Programari buruz hitz egiten entzuten ditu Tiarak eta korrika batean Sharpay abisatzera joaen da. Sharpay, bitartean, Troyrekin hizketan ari da, buruan sartzen dio Gabriella eta bere ametsa betetzeko nahiaren artean dagoen oztopo bakarra bera dela. Honen harira hainbat gau txar pasa eta gero, Troyk Gabriellarekin hitz egitea erabakitzen du (“Walk Away” abestia) abesten dute eta hurrengo egunean Gabriella unibertsitatera joaten da.

Troyen aita Jack-ek bere etorkizun akademikoaz hitz egiten dio, pentsatuz Albuquerqueko unibertsitatera joan nahi duela. Suposizio honen ondorioz Troy haserretu egiten da, oso nahastuta dabil unibertsitatearen kontuarekin, ez daki zein izango den bere aukera eta ihes egiten du eskolatik korrika eta, azkenik, antzokian garrasika hasten da (“Scream” abestia). Darbus andereinoa hortik dabil eta guztia ikusten du, hortaz, Troyri aitortzen dio bera izan zela eskaera Julliardsera bidali zuena. Geroago Troyk Gabriellaren dei bat jasotzen du non esaten dion maite duela, baina ez dela bueltatuko ez graduaziora, ez graduazio jaira. Hala ere, graduazio egunean, Troyk Gabriella bisitatzen du Stanfordeko unibertsitatean eta bueltatzeko konbentzitzen du, bazkalordua da eta bukatzeko musukatzen dira. (“Can I have this dance? (Reprise)” abestia). East Highen bueltan, Sharpay azkeneko musikalerako prestatzen da eta Troyren lagun eta taldekidea den Jimmiek mezu bat jasotzen du non Troyek eskatzen dion mesedez eszenatokian bere tokia hartzeko bera iristen den bitartean. Julliarden izenean joan diren pertsonak hor daude ikuskizuna ondo dijoala bermatzen.

Kelsi eta Ryanek espektakulua hasten dute; Jimmie eta Sharpay dira ateratzen hurrengoak Troy eta Gabriellaren ordezko moduan. Troy eta Gabriella ikuskizunaren bigarren zatian iristen dira eta elkarrekin abesten dute haien abestia. Tiarak Sharpay saltzen du eta ikusten da nola esaten dion hurrengo urtean bera izango dela antzerki taldearen koordinatzaile. Sharpayk ikasten du zer den manipulatuta eta apalduta zaudela sentitzea, baina, horrek ez du txikitzen. Tiara bere emanaldia egiten dagoen bitartean Sharpay agertzen da eta eszenatokitik botatzen du. (“Senior Year Spring Musical” abestia).

Musikalaren bukaeran Darbus andereinoak aitortzen du Kelsi eta Ryan izan direla bekaren irabazleak, hortaz, beraiek joango dira Julliardera ikastera eta guztiak hasten dira haien etorkizun planetaz hitz egiten. Troyk esaten du bera Californiako Berkeley unibertsitatean onartu dutela eta hara joango dela Gabriellaren ondoan egon ahal izateko eta, gainera, saskibaloian jolastu eta antzerkia egin ahal izateko. (“We’re all in this together” abestia).

Graduazioan Troyk ematen du azken diskurtsoa horrela erabaki zuelako Darbus andereinoak. Birreteak gora bota eta basakatu bat irudikatzen dutelarik kantuan hasten dira (“High School Musical” abestia). Filma bukatzen denean graduatu berriak zelaitik korrika ikusten ditugu, teloiak behera egiten du eta eszenatokiaren gainean agertzen dira East Highen. Protagonistak Hihg School Musical abestia abesten dute berriro ere eta bukatzeko salto egiten dute eta teloiak behera egiten du.

Aktoreen zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen mailako pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bigarren mailako pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Robert Curtis Brown - Vance Evans.
  • Jessica Tuck - Darby Evans.
  • Bart Johnson - Jack Bolton.
  • Alyson Reed - Ms. Darbus.
  • Olesya Rulin - Kelsey Nielsen.
  • Chris Warren Jr. - Zeke Baylor.
  • Ryne Sanborn - Jason Cross.
  • KayCee Stroh - Martha Cox.
  • Matt Prokop - Jimmie "Rocketman/The Rocket" Zara.
  • Jemma McKenzie-Brown - Tiara Gold.
  • Justin Martin - Donny Dion.
  • Leslie Wing Pomeroy - Lucille Bolton.
  • Socorro Herrera - Mrs. Montez.
  • David Reivers - Charlie Danforth.
  • Yolanda Wood - Mrs. Danforth.

Musikaleko abestiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1) Now Or Never (East High) - East High School-eko saskibaloi kantxan

Kenny Ortegaren esanetan abesti honetan Troy Boltenek daukan dilema ikusi daiteke: abeslari bikaina da, eta antzerkian aritu nahi du, baina saskibaloi jokalari ezinhobea da, eta taldeko izarra. Bata edo bestearen artean erabaki beharrak sortzen dion ezinegona abesten du.

2) Right Here, Right Now (Troy eta Gabriella) - Troy-ren etxeko zuhaitz-etxean

Bikoteak bata besteari esaten dio zenbat gustatzen zaien leku horretan egotea batera. Kenny Ortegarentzat eszena “magikoa” da.

3)  I Want It All -(Ryan eta Sharpay Evans) - East HighS chool-eko kafetegian

Abesti hau Sharpay-ren barne munduaren adierazlea da, berak insitutua nola bizitzen eta ulertzen duen abesten du.

4) Can I Have This Dance (Troy eta Gabriella) - East high School-eko teilatuko lorategian

Ortegak kontatzen du Fred Astairen eta Ginger Rogersen dantzetan inspiratu zela, eta Gena Kellyren dantza guztietan. Momentu erromantikoa da, non bakarrik dauden, bata bestearen besoetan dantzatzen.

5) A Night to Remember (East High) - East High School-eko auditorioan

Bill Borden produktorearen arabera Ameriketako Estatu Batuetan hain ospetsua den kurtso amaierako dantza beste modu batean erakutsi nahi zuten. Horretarako dantzaren aurreko prestakuntza eta galdera guztien inguruan abesten dute.

6) Just Wanna Be With You (Ryan, Kelsi, Troy, Gabriella) Musika gela eta auditorioan

Ryan-en pertsonaia egiten duen Lucas Grabeel aktoreak azaltzen duen bezala, momentua bizitzearen inguruan hitz egiten du abestiak. Etorkizuna aukeratzeko dituzte zalantzak alde batera utzi eta momentu bizitzeko aldarrikapena da.

7) The Boys Are Back (Troy y Chad) - Kotxea desegitean

8) Walk Away (Gabriella) - Gabrielaren etxean

Vanessa Hudgensek azaltzen du nola Gabriellak hainbat erabaki hartu behar dituen bere mutil lagunarekiko, unibertsitatea edota lagunen inguruan. Hortaz, hoberena izango litzatekena egitea erabakitzen du eta joan egiten da.

9) Scream (Troy) East High School

Saskibaloi zelaian ikusten dugu Troy hasieran baina, ez du hor bukatzen, baizik eta eszenatokian. Horrek dena azaltzen du, Zac Efronek azaldu bezala, bi gauzak maite dituelako.

10) Senior Year Spring Musical (East High) - Auditorioan

11) We're All In This Together (Gradu amaierako bertsioa, abesbatzak)

12) High School Musical (East High) - Futbol zelaian

Gradu amaierako momentua egiteko Kenny Ortega zuzendaria Fred Astairen pelikula batean oinarritu zen. Ortegaren esanetan guztiak dekoratu bat eman behar zuen, hori egiteko arrazoia: publiko berria erakartzea. Zelai guztia bihurtu zuten eszenatoki batean eta bukaera eman zioten oihal gorri handi batekin.

Soinu banda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filmaren soinu banda 2008ko urriaren 21ean argitaratu zen Ameriketako Estatu Batuetan.

Sekuelak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sharpay's Fabulous Adventure[aldatu | aldatu iturburu kodea]

High School Musical -en spin-off -a da eta bertan Ashley Tisdale dugu protagonista, saga honen pertsonaietako bat da eta filme honetan Sharpay Evans-en papera berrartzen du. Pelikula graduazioa eta gero kokatzen da, bertan, Sharpay eta bere zakurra Boi New Yorkera joaten dira bere ametsa egi bihurtzeko intentzioarekin: Broadwayeko musikal batean parte hartzea.

Filma Michael Lembeck-ek zuzendu zuen eta 2011 urtean estreinatu zuten Disney Channel-en. Bertan, Lucas Grabeel ere ikusi dezakegu Ryan Evans -en paperean, hau da, Sharpayen anaia interpretatuz.

Estreinaldiak beste herrialdeetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herrialdea Izenburua Zinema estreinaldia Telebista estreinaldia
Ameriketako Estatu Batuak High School Musical 3: Senior Year 2008ko urriaren 24an 2010eko apirilaren 4a
Kanada
Brasil High School Musical 3: Ano da Formatura 2011ko martxoaren 13an
Argentina High School Musical 3: La Graduación 2008ko urriaren 23an
Kolonbia 2008ko urriaren 24an
Uruguai 2008ko urriaren 21an
Venezuela 2008ko urriaren 28an
Peru 2008ko urriaren 30an
Mexico

Ekuador

Guatemala

Belize

El Salvador

Nikaragua

Honduras

Panama

Costa Rica

2008ko urriaren 31an
Frantzia High School Musical 3 : Nos années lycée 2008ko urriaren 22an 2011ko urriaren 31an
Erresuma Batua

Irlanda

High School Musical 3: Senior Year 2008ko urriaren 24an 2009ko abenduaren 4an
Turkia High School Musical 3: Yıldızlar Takımı 2008ko azaroaren 14an 2011ko uztailaren 23an
Alemania High School Musical 3: Senior Year 2008ko urriaren 23an
Espainia High School Musical 3: Fin de Curso 2008ko urriaren 24an 2012ko azaroaren 16an
Italia High School Musical 3: Senior Year 2008ko urriaren 31an
Belgika 2008ko urriaren 29an
Suitza 2008ko urriaren 22an
Indonesia High School Musical 3: Senior Year 2008ko urriaren 29an 2012ko irailaren 19an
Singapur 2008ko urriaren 24an
Vietnam Nhạc Kịch Trung Học 3: Năm Cuối Cấp 2008ko azaroaren 20an
India High School Musical 3: Senior Year 2008ko abenduraren 19an 2009ko urriaren 18an
Thailandia 2009ko urtarrilaren 22an 2012ko irailaren 19an

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Saria Kategoria Emaitza
2008 CMA Wild and Young Awards Best Actor International

(Zac Efron)

Irabazia
Most Popular Celebrity International

(Zac Efron)

Izabazia
Phoenix Film Critics Society Awards Best Live Action Family Film Izabazia
2009 ASCAP Film and Television Music Awards Top Box Office Film

(Andy Dodd, David Nessim Lawrence, Adam Anders, Antonina Armato, Matthew Gerrard, Robbie Nevil, Nikki Anders, Jamie Houston, Adam Watts, Theodore Thomas, Theron Thomas eta Timothy Thomas)

Irabazia
BAFTA Awards BAFTA Kids' Vote – Feature Film Nominatua
Golden Reel Award Best Sound Editing – Music in a Musical Feature Film

(Tanya Noel Hill eta Charles Martin Inouye)

Nominatua
MTV Movie Awards Best Male Performance

(Zac Efron)

Izabazia
Breakthrough Performance Female

(Ashley Tisdale)

Izabazia
Best Movie Nominatua
Breakthrough Performance Female

(Vanessa Hudgens)

Nominatua
Best Kiss

(Vanessa Hudgens eta Zac Efron)

Nominatua
National Association of Latino Independent Producers Outstanding Achievement Award

(Kenny Ortega)

Izabazia
Nickelodeon Kids' Choice Awards Favorite Movie Izabazia
Favorite Actress

(Vanessa Hudgens)

Izabazia
Nickelodeon Australian Kids' Choice Awards Fave Movie Star

(Zac Efron)

Nominatua
UK Kermode Awards Best Supporting Actress

(Ashley Tisdale)

Izabazia
Teen Choice Awards Choice Movie Actor: Music/Dance

(Zac Efron)

Izabazia
Choice Movie: Music/Dance Izabazia
Choice Movie Actress: Music/Dance

(Vanessa Hudgens)

Nominatua
Choice Movie Actress: Music/Dance

(Ashley Tisdale)

Nominatua
Choice Movie Liplock

(Zac Efron eta Vanessa Hudgens)

Nominatua
Choice Movie Actor: Music/Dance

(Corbin Bleu)

Nominatua
Choice Music: Soundtrack

(High School Musical 3: Senior Year (soundtrack))

Nominatua
Young Artist Award Jackie Coogan Award – Contribution to Youth

(Kenny Ortega)

Izabazia