Marrazo muturluze

Wikipedia, Entziklopedia askea
Isurus oxyrinchus» orritik birbideratua)
Marrazo muturluze
Iraute egoera

Galzorian (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaChondrichthyes
OrdenaLamniformes
FamiliaLamnidae
GeneroaIsurus
Espeziea Isurus oxyrinchus
Banaketa mapa

Marrazo muturluzea (Isurus oxyrinchus) ur gaziko arrain kartilaginosoa da, Lamnidae familiakoa[1].

Munduko itsaso epel guztietan bizi da.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itxura fusiformea, sendoa eta trinkoa duen eta oso hidrodinamikoa den marrazoa da. Mutur puntazorrotz eta konikoa du, hortzen arteko tarte zabaleko U itxurako aho handi eta estua duelarik.

Begiak beltzak eta ertain-handi tamainakoak ditu, ikusmen zorrotzaz gaitutako marrazoa da, ezinbesteko ezaugarri bat abiadura bizian bere harrapakinen atzetik joan eta harrapatzeko. Punta apur bat borobildutako hegal eskapular ertainak ditu. Lehenengo dortsal hegala apur bat borobilduta eta taimaina ertainekoa du, hegal eskapularren atzetik kokatuta dagoena eta bigarren dortsala zein uzki-hegatsa oso txikiak ditu. Isats-hegal handiko marrazoa da, goiko gingila behekoa baino apur bat handiagoa izan arren nahiko antzekoak tamainan, oso orekatua dauka isats-hegala, bere abiadurarako ezinbesteko ezaugarri bat.

Zakatz-operkulu handia du, orotara 5 zakatz parez osaturik dagoena. Alboko gila handi eta luzeak ditu eta hortzak ere handiak dira, punta zabalekoak eta apur bat kurbatuak, erabat leunak, zerra itxurarik gabeak.

Tamaina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marrazo handia da, 3,5-4 metro luze eta gehienez 750 kg pisukoa. 4,5 metro luze diren marrazoak ere ikus daiteke noizbehinka. Marrazo handienetako bat da, munduko bederatzigarren handiena hain zuzen ere.

Historia naturala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tamaina eta arma naturalengatik zein harrapakin motengatik marrazo arriskutsua kontsidera daiteke. Gizakiak erasotzeko gai den marrazoa da. Kirol arrantzan jomugan dagoen marrazoa da, oso apreziatua kirol arrantzaleentzat bere indar, borroka grina eta potentziagatik.

Lamnidae familiako gainontzeko marrazoekin gertatzen den bezala, marrazo muturluzeak bere gorputzaren tenperatura ingurunearen tenperatura baino apur bat altuagoa mantentzeko gai dira (homeotermoak dira), bere indarra, potentzia eta abiadura hirukoiztuz.

Itsas zabaleko ohitura pelagikoko marrazoa da.

Ugalketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

4-8 fetuz (16 da ezagutzen den maximoa) osaturiko sabelaldiko marrazo obobibiparoa da. Jaiotzen direnean 70 cm luze dira eta sabelaldian kume garatuenek gutxien garatutako kumeak, arrautzak edo enbrioiak jaten dituzte, marrazo obobibiparoen munduan oso arrunta den kanibalismo fenomeno honi oofagia deritzo.

Elikadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marrazo muturluzearen ahoa eta hortz zorrotzak

Marrazo muturluzea harrapari indartsu eta bizkorra da, bere harrapakin ohikoen artean arrainak (berdela, sardinzarra, txitxarro arrunta, sardina, lanpo sabelmarradun, hegalaburra, hegaluzea, lanpo bularpikarta, ezpata-arraina, marlina eta Istiophorus generoko arrainak eta bera baino txikiagoak diren beste marrazoak besteak beste), txipiroiak, itsas dortokak, mazopak eta izurdeak.

Ezpata-arrainen eta Istiophorus generoko arrainen harrapari nagusia da, arrain bizkor hauek harrapatzeko ozeanoko harraparirik bakarrenetakoa izanik. Ezpata arraina marrazo muturluze helduen elikaduraren oinarri da. Behin 300 kg pisuko marrazo muturluze bat harrapatu zuten eta sabela irekitzean 55 kg pisuko osorik zegoen ezpata-arrain bat aurkitu zuten.

Bere tamaina, hortzeria eta oldarkortasuna direla eta, marrazo arriskutsua kontsidera daiteke.

Hortzak

Garrantzi ekologiko handiko marrazoa da eta ozeanoen osasuna maila onean eta orekatuan mantentzeko paper garrantzitsua jokatzen dute, ozeanoko arrain bizkorrenen harrapari bakarra delako.

Etsai naturalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marrazo handi eta indartsua izan arren ez da ozeanoko super-harraparia. Orkek noizbehinka marrazo mota hauek ehizatu egiten dituzte.

Dena den, ez da bera baino handiagoa eta indartsuagoa den marrazo zuriaren dietan sartzen ohitura ezberdinak dituztelako. Marrazo zuria itsasertzetik hurbil (plataforma kontinentalean) bizi eta ehizatzen duen bitartean marrazo muturluzea itsas zabaleko marrazo pelagikoa da.

Abiadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marrazo muturluzea ozeanoko animaliarik bizkorrena da, 124 km/h abiadura har dezakelarik. Bere abiaduraz gain azeleratzeko eta desazeleratzeko gaitasun ikaragarria du. Bere abiadura dela eta Istiophorus generoko arrainak ehizatu ditzakeen harrapari bakarra edo bakarrenetakoa da, 110 km/h abiadurarekin ozeanoko bigarren azkarrenak dira eta istiophorus generokoak. Ezpata-arrainekin eta marlinekin gauza bera gertatzen da, ozeanoko arrainik bizkorrenetakoak ere badira eta beraz marrazo muturluzea bihurtu da arrain mota hauen harraparirik nagusiena.

Konparaketa ekologiko eta zoologiko bat eginez, beraz, esan daiteke marrazo muturluzeak lur lehorrean gepardoaren eta airean belatz handiaren paper ekologikoa hartu duela.

Abiadura hau bere morfologia oso hidrodinamikoaren eta bere tenperatura ingurunearen tenperatura baino altuagoa mantentzeko gaitasunari esker azaldu daiteke, erregulazio termiko honi esker bere gihar edo muskuluen erreakzio eta potentzia igoarazteko gai baita.

Inteligentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikertutako marrazo espezie guztien artean marrazo muturluzea burmuin eta gorputzaren arteko tamaina erlazio handienetako marrazoa da.

Isuru Somawardanak eta bere ikerlari lantaldeak marrazo espezie hau ikaskuntza azkarreko animala zela frogatu zuten. Froga horretan marrazo hauek objektuak eta pertsonak mehatxu bat ziren ala ez azkar ikasteko gaitasuna zutela ikusi zuten, baita janaria lortzeko amuzkiaz baliatzeko gaitasuna ere. Ikerlari taldearen elkarrekintza horretan, hasierako zuhurtzia gaindituta (behin pertsonak mehatxu bat ez zirela ohartzean) marrazo honetan inoiz beste marrazoetan ikusi ez diren portaera bereziak ikusi ziren, zalantzarik gabe marrazo guztietan inteligenteena edo behintzat inteligenteenetako bat dela baieztatuz.

Marrazo hau, marrazo zuria ez bezala, ez da elektroerrezepzioaz hainbeste baliatzen ehizarako, horren ordez usaimena, entzumena eta ikusmena gehiago erabiltzen ditu. Ikerketa hauen emaitzak 1999. urtean Shark Week-ek aurkeztutako "Mako: Swift, Smart & Deadly" dokumentalean azaltzen dira.

Zentzumenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

7 zentzumen zorrotzak ditu, ur azpiko baldintzetara moldatutako zentzumenak.

Ikusmena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikusmena da gehien erabiltzen duen zentzumenetako bat, begi handiak ditu eta ikusmen zorrotzaz baliatzen da bere harrapakinak harrapatzeko. Uraren tenperatura jaisten denean bere begiak bero mantentzeko gaitasun berezia du, ikusmenak ur hotzagoetan bere eraginkortasuna gal ez dezan.

Usaimena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Usaimen fina du. Ikerketa batzuen arabera, marrazo muturluzeak marrazo zuriak baino gehiago erabiltzen du usaimena bere harrapakinak antzemateko orduan.

Entzumena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marrazo guztiek bezala, entzumen zorrotza du.

Dastamena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dastamena oso garatua du, marrazo askok egiten duten antzera, muturluzeak harrapakin bat den ala ez probatzeko hozkada bat ematen du zaporea hartzeko.

Ukimena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azala oso sentikorra da. Frogatuta dago marrazo espezie guztiek laztanak maite dituztela, horrek ukimenaren eta azalaren sentikortasunaren erakusgarria garbia da. Azala tenperaturaren aldaketa txikienak antzemateko gai da.

Elektroerrezepzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Muturrean dauzkan Lorenzini babak deituriko poro berezi batzuekin ur azpian suertatutako mugimendu txikienek ere sortutako uhin elektrikoak antzematzeko gai da.

Albo-lerroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alboko alde osoan (burutik isats-hegatsaraino) daukan lerro organo luzea da, honek uraren presioaren aldaketak antzemateko gaitasuna ematen dio, elektroerrezepzioarekin batera, oso eraginkorra ur ilunetan mugitzeko.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itsaso epel eta bero guztietatik zehar banatzen da, oso hedatua dagoen marrazoa da. Ozeano Atlantikoa, ozeano Barea eta Indiako ozeano osoan aurki daitekeen marrazo espeziea da, baita Mediterraneo itsasoan eta itsaso Gorrian barrena.

Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herriko itsasoan dagoen espeziea da. Nahiko arrunta da Kantauri itsasoan eta Bizkaiko golkoan. Dena den, azkeneko hamarkadetan mehatxatua dagoen marrazoa izanik, bere populazioa jaitsi egin da nabarmen eta gure itsasoan barrena ikustea zailagoa da.

Habitata[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itsas zabalean bizi den espeziea da. 0-500 metro arteko sakoneran bizi den espezie epipelagiko eta mesopelagikoa da. Itsas zabalean eta sakonera dexente duen ur masetan eroso bada ere, noizbehinka itsasertzera ere hurbil daiteke harrapakinen bila.

Ekologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orkak dira bere etsai natural bakarrak, beraz orkak kenduta ez du inolako harrapari naturalik. Orkak ez dauden lekuetan super-harrapari bezala jokatzen du eta beraz, paper ekologiko oso garrantzitsua du itsaso eta ozeanoen osasunean, elikadura katean bere azpitik dauden animalia guztien orekatzailea izanik. Marrazo muturluzea desagertuko balitz, ozeanoen osasuna eta ekosistemak kaltetu eta kolapsatuko lirateke.

Bizi-itxaropena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oraindik ez daude datu zehatzak bere batezbesteko bizi-itxaropenaren inguruan, baina batezbestez 28-35 urte bitartartean bizi direla estimatzen da. Emeak arrak baino azkarrago zahartzen dira.

Gizakiarekiko harremana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gizakiari eraso egin dion marrazo espezie bakarrenetako bat da. Ikerketa batek dio marrazo espezie guztietatik zazpik bakarrik egin dietela eraso gizakiari, tartean espezie hau. Aipatu beharra dago gizaki honek ez duela gizakia harrapakintzat, eraso gehienak lurraldea defendatzeagatik, mehatxatuta sentitzeagatik ala harrapakin batekin konfunditzeagatik ematen dira, beraz hozkada batekin bukatzen ohi diren erasoaldiak dira. Arazoa da tamaina eta hortzeria handiko animalia denez, hozkada batek zauri oso larriak edo heriotza eragin dezakeela. Dena den, kopuruaren aldetik, oso gutxi dira erasoaldiak, gizaki batek aukera gehiago du tximista batengatik hiltzea marrazo baten eraso batengatik baino.

Kontran, marrazo muturluzea oso preziatua da kirol edo aisirako arrantzan, hori eta gizakiak eragindako bere ekosistemaren gainbehera zein klima larrialdia direla eta, desagertzeko arrisku serioan dagoen marrazoa da.

Kontserbazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marrazo muturluzea "arrisku" egoeran dago IUCN-ren 2018-ko eguneratzearen arabera. Marrazo espezie honen arrisku handienak kirol arrantza eta merkataritza arrantza dira, zuzenean espezie honen ehizan oinarritutako arrantzak izanda. Beste aldetik, itsas espezie guztiekin gertatzen den bezala, beste arrain espezieak arrantzatzeko erabiltzen diren arrantza sare mota ezberdinek ere arrisku bat suposatzen dute, modu nahigabean marrazo asko sare hauetan trabaturik hiltzen baitira.

Irudiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bitxikeriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Itsasoko animaliarik bizkorrena da. Azelerazio eta desazelerazio azkarrak egiteko gai izateaz gain, 124 km/h-ko abiadura bizian joan daiteke.
  • Ikerketa ezberdinek ondorioztatu dutenez, izaki inteligentea da, aditu askoren ustez marrazo espezierik inteligenteena.
  • Bere gorputza oso hidrodinamikoa da, honek abiadura bizia hartzeko gaitasuna ematea ez ezik uretik kanpora luze eta altu salto egiteko gaitasuna ematen dio.
  • Oso harrapari indartsua da eta ez da inoren aurrean kikiltzen, zetazeoak eta beste marrazo ertain-handiak ehiza ditzake.
  • Gizakiari eraso egin dio, baita itsasontzi txikietan aisialdirako edo kirol arrantzan ibili direnei bere ontzi gainean salto eginez ere.
  • Bere begiak eta gorputza, marrazo zuriaren antzera, tenperatura minimo batean bero mantentzeko gai dira. Honek ur hotzagoetan bizitzeko aukera ematen dio, baita abiadura, potentzia eta indar handiagoa eman ere.
  • Mundu osoan marrazo hau bederatzigarren handiena da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1- Rigby, C.L., Barreto, R., Carlson, J., Fernando, D., Fordham, S., Francis, M.P., Jabado, R.W., Liu, K.M., Marshall, A., Pacoureau, N., Romanov, E., Sherley, R.B. & Winker, H. (2019). "Isurus oxyrinchus". IUCN-ren zerrenda gorria. 2019: e.T39341A2903170.

2- "Isurus oxyrinchus". Integrated Taxonomic Information System. 2006-ko urtarrilaren 23-an kontsultatua.

3- "Online Etymology Dictionary". 2008-03-08 datan kontsultatua.

4- "The Shark Gallery – Shortfin Mako Shark (Isurus oxyrinchus)". The Shark Trust. 2008-10-02 datan kontsultatua.

5- "Shortfin Mako sharks(Isurus oxyrinchus)". Shark Foundation / Hai-Stiftung. 29 August 2005. 2008-ko azaroak 18-an kontsultatua.

6- Campana, Steven; Warren Joyce; Zoey Zahorodny (2 October 2008). "Shortfin Mako". The Canadian Shark Research Laboratory. 2008-11-16 datan kontsultatua.

7- R. Aidan Martin (2003). "Open Ocean: the Blue DesertShortfin Mako". ReefQuest Centre for Shark Research. 2008-11-14 datan kontsultatua.

8- Stillwell, C.E.; Kohler, N.E. (1982). "Food, Feeding Habits, and Estimates of Daily Ration of the Shortfin Mako (Isurus oxyrinchus ) in the Northwest Atlantic". Canadian Journal of Fisheries and Aquatic Sciences. 39 (3): 407–414. doi:10.1139/f82-058. 2008-11-04 datan kontsultatua.

9- Fergusson, Ian. "Shortfin Mako Shark (Isurus oxyrinchus)". 2008-11-18 datan kontsultatua.

10- https://www.newsweek.com/most-powerful-shark-bite-ever-recorded-measured-scientists-1525181

11- "Shortfin Mako Shark". 2008 Discovery Communications, LLC. October 30, 2007. 2008-11-04 datan kontsultatua.

12- "Monstrous mako shark hops on boat, gets itself stuck, dramatic video shows". Fox News. Fox News. 2017-07-28. 2017/07/28 datan kontsultatua.

13- "Mako – Swift, Smart & Deadly".

14- "San Diego Offshore | California Fly Fishing Reports & Conditions".

15- "Shortfin mako (Isurus oxyrinchus) in Captivity". January 2019. 2019-ko martxoak 16-an kontsultatua.

16- Elasmobranch Research around Monterey Bay

17- ISAF Statistics on Attacking Species of Shark. Flmnh.ufl.edu (2012-01-30). 2012-08-22 datan kontsultatua.

18- "More oceanic sharks added to the IUCN Red List". IUCN.org. IUCN. 2007-02-21.

19- Duffy, Clinton A. J.; Francis, Malcolm; Dunn, M. R.; Finucci, Brit; Ford, Richard; Hitchmough, Rod; Rolfe, Jeremy (2018). Conservation status of New Zealand chondrichthyans (chimaeras, sharks and rays), 2016 (PDF). Wellington, New Zealand: Department of Conservation. p. 10. ISBN 978-1-988514-62-8. OCLC 1042901090.

20- https://web.archive.org/web/20200416181542/https://oceanforsharks.wordpress.com/2019/03/23/the-iucn-announced-conservation-status-update-on-58-elasmobranch-species-including-the-shortfin-mako/

21- Tiburón Mako. Wikitiburones. (gaztelaniaz)

22- "Marrazo muturluze bat agertu da Lekeitioko ontzi baten sareetan" 2014/05/30. EITB.eus

23- "Tiburón Mako, el relámpago del mar" 2018/08/09. National Geographic

24- Tiburón Mako. Wilf for life.

25- Tiburón Mako. Depeces.com

26- Tiburón Mako. Pangea.

27- "El tiburón más rápido del mundo logra su velocidad por una piel que cambia de forma" 2019/03/05. Vistaalmar.es

28- Isurus oxyrinchus Rafinesque, 1810. Asturnatura.com

29- Marrazo muturluze. DBpedia

30- "Los 10 tiburones más grandes del mundo". Pecesdelmar.com

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. ADW: Isurus oxyrinchus: Information. Animaldiversity.ummz.umich.edu 2010-04-18.