Izaro Andres Zelaieta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Izaro Andres» orritik birbideratua)
Izaro Andres Zelaieta

Bizitza
JaiotzaMallabia1993ko abenduaren 31 (30 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEHU y Universidad de Deusto (en) Itzuli
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakabeslaria eta sortzailea
Izengoitia(k)Izaro
Musika instrumentuaahotsa

Twitter: IzaroAndres Badok: izaro Spotify: 2brDaxeIxhXevIcKDrGMAb Discogs: 6222101 Musikasten: izaro Edit the value on Wikidata

Izaro Andres Zelaieta edo Izaro (Mallabia, Bizkaia, 1993ko abenduaren 31) euskal abeslari eta musikagilea da.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mallabian jaioa, ikastera Donostiara joan zen. Kalifornian zegoela, erabaki zuen musikaria izan nahi zuela.[1]

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasierak eta Om diskoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2014an hasi zen tabernetan abesten. Oriol Flores bateria jotzailea ezagutu zuenean, talde bat eratzea erabaki zuten. Horretarako, Oriolek Iker Lauroba, Ane Bastida eta Julen Barandiaran ekarri zituen. 2016an Om diskoa plazaratu zuen, crowdfunding kanpaina bat egin ostean. Izarok berak sortu zituen hitz guztiak eta musika. Abesti gehienak euskaraz daude, baina gaztelaniaz eta ingelesez ere kantatzen du.[2][3][4]

2017an hainbat kolaborazio ere egin zituen, hala Korrikaren 20. edizioko Zirkorrika abestian,[5] nola Gatibu taldearen Aske maitte bideoklipean ere. Gaztea irratian ere kolaboratzen hasi zen, B aldea programan astelehen gauero nazioarteko musika aztertzen du, saio bakoitzean herrialde batetako kantariak ezagutaraziz.[6]

Durangoko Azokarako Hankapuntetan I lan laburra kaleratu zuen,[7] berak dioenez kanta "arraroen" bilduma bat. Iker Lauroba izan zuen alboan gitarra eta piano jole. Mikel Urdangarinek Errefuxiatuak kantan kolaborazio bat ere egin zuen.

Eason: diskoa eta nazioarteko bira[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izaroren kontzertua Donostiako Jazzaldian, 2018an.

2018an otsailaren 16an bigarren diskoa atera zuen, Eason izenekoa.[8] Lehen diskoaren arrakasta ikusita eta aurreratu zituen "Er(h)ori" eta "Delirios" singleen ondoren, ikuskizun handia zegoen disko berria eskuratzeko. Hamar kantuk osatzen dute lana.[9] Oriol Flores, Iker Lauroba, Julen Barandiaran "Txiki" eta Garazi Esnaola musikariak izan ditu alboan. Eason diskoa aurkezteko bira luzea egin zuten, Euskal Herrian kantatzeaz gain Espainiar Estatuan egon ziren eta baita Mexikon ere.[10] Eason diskoak izan duen arrakastaren seinale Musika Bulegoa Saria lortu izana.[11] 2018 urtearen amaieran bi kolaborazio egin zituen Izarok, bata Igelaren Bandaren Ur berri, urte berri diskoan[12] eta bestea Nøgen taldearen Gertu abestian.[13]

Eason diskoaren ibilbideari amaiera emateko 2019ko urriaren hasieran Agur Eason: 8 minutu Izarorekin izeneko dokumentala atera zuen, bere bizipenak kontatzen dituena.[14]

Limones en invierno eta itxialdian etorri zirenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2020ko urtarrilean disko berria atera zuen, Limones en invierno. Aurrez 2019ko urrian aurreneko singlea plazaratu zuen, "Invierno a la vista" abestiaren bideoklipa, Xoel López musikari galiziarrarekin batera.[15] Bigarren singlea "Paris" izan zen[16] eta hirugarrena "Libre".[17] Durangoko Azokan "pre-order" postal bat atera zuen.

Urtarrilaren 31n kaleratu zuen diskoa,[18] eta martxoan abiatzekoa zuen kontzertu bira berria.[19] Mexiko Hirian egin zuen aurreneko kontzertua baina ondoren COVID-19 pandemiak dena atzeratu zuen. Ez zen geldi egon ordea eta apirila amaieran, aurrez azaroan Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin grabaturiko hiru abesti plazaratu zituen, "Errefuxiatuena", "KoiLarak" eta "Tu escala de grises".[20] Itxialdia probestuz maiatza hasieran single berria atera zuen, "Tiempo ausente", konfinamendua bera gaitzat hartuz.[21] Hainbat kontzertu eskaini zituen online, bere etxetik, BBK Sala Etxetik eta baita Victoria Eugenia Antzokiaren teilatutik ere.[22]

Urte amaierako AIZU! aldizkariaren protagonista nagusia izan zen.[23] Musika egitetik bizi da, eta aldarrikatzen du "nahi duen tokian dagoela, eta, beste ofizio batzuetan, lan egiteagatik soldata jasotzea ez dela pribilegiotzat hartzen".[24]

Nazioarteko kolaborazioak eta Limones de oro[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2020. urtearen amaieran hainbat kolaborazio egin zituen nazioarteko abeslariekin, hala nola Miki Nuñez katalanarekin[25], Parientes talde argentinarrarekin[26] eta Valira taldearekin[27]. 2021eko urtarrilean Kill Aniston talde mexikarrarekin "Costa a costa" abestiaren bideoklipa atera zuen[28]. Urte bereko ekainean Miley Cyrusen "Malibu" kantaren bertsioa egin du Duda In The Sky musikari brasildarrarekin batera[29]. Gaztean Brasilgo abeslarien inguruko saioa egiterakoan ezagutu zuen eta hortik sortu zen elkarrekin abestia osatzeko ideia.

Izaroren kontzertua Iradier Arenan, 2021ean COVID-19 pandemiako murrizketa garaian.

Nora filmerako soinu bandarako abestia ere egin zuen eta 2021eko uztailean plazaratu zuen Lekeition grabaturiko bideoklipa[30]. "Oso blanco (plata)" bideoklipa ere atera zuen, abestiari erritmo alaiagoak erantsiz[31]. 2022ko urtarrilean Pedro Pastor kantautore madrildarrarekin batera "Ventanas cerradas" kantaren bideoklipa egin zuen, Ezkioko Igartubeiti baserrian grabatu zena[32] eta otsailean "Delirios" Zahararekin[33] eta "Libre" Belako tadeko Cris abeslariarekin[34]. Martxoan Parisko Bataclan aretoan eman zuen kontzertua.

2022ko apirilaren 29an Limones de oro diskoa argitaratu zuen. Tantaka atera dituen kolaborazio hauek bildu zituen bertan, guztira 16 abesti[35][36][37]. Maiatzaren 7an Anoetako belodromoan egin zuen disko berriaren aurkezpen kontzertua eta diskoan kolaboratzaile izan dituen abeslariak izan zituen alboan. 6.000 ikusle bildu ziren, emakumezko bakarlari batek Euskal Herrian bildu duen ikusle kopuru handiena izan zen[38]. Belodromoko kontzertuaren antolaketan bizitakoekin eta hausnarketekin azaroan Limoiari eztia dokumentala aurkeztu zuen Zinebi Jaialdian. Izarok berak eta Ander Merinok zuzendu zuten dokumentala[39].

Cerodenero[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izaroren kontzertua Kursaal jauregian, 2024ko urtarrilean, Cerodenero biran.

2023ko abenduaren 8an Cerodenero izeneko disko berria kaleratu zuen. Limones de oro diskaren bira amaitu ondoren etena egitea erabaki zuen eta Cerodenero sendatzen prozesu baten emaitza dela esan zuen[40]. Horrela beraz, lan berria kontzeptuala da, eta pop, folk eta elektronika ukituak ditu, besteak beste. Hainbat singleren bideoak atera zituen lehendabizi, "X eta besteak", "Campamento base", "Iparraldera"... eta disko fisikoa atera bezperan sareetan bideoklipazo izeneko 30. minutuko bideoklipa zabaldu zuen, disko berriko kanta guztiak era jarraituan biltzen dituena[41].

Musikariak 2024ko hasieran ekingo dio aurkezpen birari. Urtarrilaren 2an Bilboko Euskaldunan emango du kontzertua, eta 3an eta 4an emanaldi bikoitza egingo du Donostiako Kursaalean. Ondoren, Bartzelonan, Iruñean, Gasteizen eta Sevillan emango ditu kontzertuak.[42]

Izaro Andres Maitane Azurmendiren irudia

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dokumentalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Agur Eason: 8 minutu Izarorekin (2019)
  • Limoiari eztia (2023)

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Musika Bulegoa Saria jaso zuen 2018an Eason diskoarengatik[11] eta 2021ean Limones en Invierno diskoarengatik[43].
  • 2020ko Gaztea Sarietan bi sari eskuratu zituen. Libre abestia urteko kanturik onena izendatu zuten; Invierno a la vista abestiaren bideoklipari esker, berriz, bideoklip onenaren saria irabazi zuen.[44]
  • 2023ko Gaztea Sarietan zuzeneko onenaren saria jaso zuen[45].
  • 2024ko Gaztea Sarietan bideoklip onenaren saria jaso zuen, Bideoklipazo izenekoarengatik[46].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Musikaren minak eta maiteminak - Ahomentan - Berria» www.berria.eus (Noiz kontsultatua: 2018-08-04).
  2. Om. (Noiz kontsultatua: 2018-02-15).
  3. «Izaro Andres: «Sekula ez dut bizi ez dudan ezer idazten»» Berria.eus 2016-09-27.
  4. «Aizu!» www.aizu.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-08).[Betiko hautsitako esteka]
  5. irati. ‘Zirkorrika’ abestia aurkeztu dute, 20. Korrika girotzeko. (Noiz kontsultatua: 2017-08-31).
  6. «B Aldea otsailak 20: Izaro eta ezohiko estreinuak» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-10-27).
  7. “Orain arte hurbildu ez dena gehiago gerturatzeko aukera ematen du Azokak”. (Noiz kontsultatua: 2017-12-07).
  8. Berria.eus. «Izaro askatu egin da 'Eason' diskoan» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-02-15).
  9. Eason. (Noiz kontsultatua: 2018-02-15).
  10. Vasca, EiTB Radio Televisión Pública. «'La Felicidad' kantaren bertsio berezia eskaini diote taldekideek Izarori» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-20).
  11. a b «Musika Bulegoa Sariak 2018 – Musika bulegoa» musikabulegoa.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-20).
  12. Taldea, elkar. Igelaren Banda "Ur berri urte berri" prentsaurrekoa (2018-11-14). (Noiz kontsultatua: 2018-11-20).
  13. Gabi de la Maza. (2018-11-15). Gertu (Nøgen ft IZARO u0026 Serrulla). (Noiz kontsultatua: 2018-11-20).
  14. AGUR EASON: zortzi minutu Izarorekin. (Noiz kontsultatua: 2019-10-02).
  15. «'Invierno a la vista', Izaro eta Xoel Lópezen single berria. Deia, Noticias de Bizkaia» Deia (Noiz kontsultatua: 2019-10-27).
  16. «Izarok Parisi abesti bat idatzi dio» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-06).
  17. «Izarok ‘Libre’ kantuaren bideoklipa aurkeztu du» KULTUR SHAREA (Noiz kontsultatua: 2020-05-06).
  18. «Limones en invierno» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2020-01-31).
  19. «Izarok 'Limones en Invierno' diskoa aurkezteko bira iragarri du» Euskal Irrati Telebista 2019-10-25 (Noiz kontsultatua: 2020-01-28).
  20. «Izarok eremu sinfonikora jauzi egin du Euskadiko Orkestraren eskutik eta Fernando Velázquezen batutapean» Euskadiko Orkestra. Basque National Orchestra 2020-04-22 (Noiz kontsultatua: 2020-04-24).
  21. (Gaztelaniaz) Donostitik. (2016-02-04). «Donostitik.com // Periódico digital de Donostia» Donostitik (Noiz kontsultatua: 2020-05-06).
  22. (Gaztelaniaz) Kultura, Donostia. «Izaro» www.donostiakultura.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-08).
  23. «Abenduko AIZU! aldizkaria Durangoko Azokari begira - : Euskal Herriko AEK» www.aek.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-03).
  24. «Aizu!» www.aizu.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-08).
  25. «El guiño de Miki Núñez al euskera que hace enloquecer a sus fans vascos» En Blau (Noiz kontsultatua: 2020-12-10).
  26. (Gaztelaniaz) «Parientes presenta "Tus asuntos", una colaboración con la cantante Izaro, revelación de la música española» CRock.com.ar (Noiz kontsultatua: 2020-12-10).
  27. (Gaztelaniaz) «"Algo invisible" es la nueva colaboración de Valira e Izaro» MondoSonoro 2020-12-04 (Noiz kontsultatua: 2020-12-10).
  28. «VIDEO · El cantante mexicano Kill Aniston estrena 'Costa a costa' en especial dueto con Izaro» Mugalari Kultura 2021-01-15 (Noiz kontsultatua: 2021-01-16).
  29. Izarok Miley Cyrusen "Malibu" moldatu du, Duda In The Sky brasildarrarekin. https://www.eitb.eus/eu/gaztea/programak/b-aldea/osoa/8114374/izarok-miley-cyrusen-malibu-moldatu-du-duda-in-the-sky-musikariarekin/.
  30. «Nora filmaren soinu-banda, Izaroren eskutik» El Diario Vasco 2021-07-05 (Noiz kontsultatua: 2021-07-15).
  31. (Gaztelaniaz) «Izaro se despide con ‘Oso blanco (plata)’ del año 2020 que no fue» Donostitik 2021-05-14 (Noiz kontsultatua: 2021-07-22).
  32. «Izaroren bideoklip berria, Igartubeiti baserrian» Goierriko Hitza 2022-01-21 (Noiz kontsultatua: 2022-01-25).
  33. (Gaztelaniaz) «IZARO presenta su nuevo avance “Delirios” junto a Zahara» MondoSonoro 2022-02-13 (Noiz kontsultatua: 2022-03-06).
  34. «Libre (ft. Cris Belako)» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2022-03-06).
  35. (Gaztelaniaz) «Izaro desvela el track list de su nuevo disco 'Limones de Oro', que publicará el 29 de abril» El Diario Vasco 2022-02-24 (Noiz kontsultatua: 2022-03-06).
  36. (Gaztelaniaz) Deia. «Izaro Andrés: "Es un buen momento para darle las gracias a aquella Izaro que se animó a hacer todo eso"» www.deia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-03-06).
  37. «Limones de oro» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2022-05-08).
  38. «Izaroren belodromoko kontzertuak emandako indarra barneratzeko denbora behar dute musikariek eurek ere» EITB 2022-05-08 (Noiz kontsultatua: 2022-05-08).
  39. «IZARO: LIMOIARI EZTIA – ZINEBI» zinebi.eus (Noiz kontsultatua: 2023-11-30).
  40. Irutxuloko, Hitza(e)ko. (2023-12-11). «Sendatze prozesu baten emaitza da Izaroren 'cerodenero' lan berria» Irutxuloko Hitza (Noiz kontsultatua: 2023-12-14).
  41. CERODENERO BIDEOKLIPAZO. (Noiz kontsultatua: 2023-12-14).
  42. a b «Izaro mallabitarrak lan berria eta bira iragarri ditu - Mallabia» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-09-21).
  43. Andoni Imaz. (2021-5-19). Belakok, Izarok eta Pettik jaso dituzte Musika Bulegoa sariak. https://www.berria.eus/albisteak/197944/belakok-izarok-eta-pettik-jaso-dituzte-musika-bulegoa-sariak.htm.
  44. «Zetak, Izaro, Skakeitan eta Sua nagusi, Gaztea Sarien galan» Euskal Irrati Telebista 2020-11-27 (Noiz kontsultatua: 2020-11-27).
  45. IZAROk irabazi du ZUZENEKO ONENAren Gaztea Saria | Gaztea Sariak 2023. (Noiz kontsultatua: 2024-01-04).
  46. «ZETAK, ETS, IZARO, Tatta eta Malakias, Gaztea Sarietan garaile» EITB 2024-02-29 (Noiz kontsultatua: 2024-03-01).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]