Jón Sveinsson
Jón Sveinsson | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Akureyri, 1857ko azaroaren 16a |
Herrialdea | Islandia |
Heriotza | Kolonia, 1944ko urriaren 16a (86 urte) |
Hobiratze lekua | Melaten-Friedhof (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | La Providence |
Hizkuntzak | islandiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta haur literaturaren idazlea |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Erlijio-ordena | Jesusen Konpainia |
Jón Stefán Sveinsson, Nonni izengoitiz ezaguna, (Möðruvellir in Hörgárdalur, Akureyritik gertu, 1857ko azaroaren 16a - Kolonia, Alemania, 1944ko urriaren 16a), islandiar jesuita eta umeentzako hainbat libururen egilea izan zen. Liburu horien protagonista Nonni da, Sveinsson-en ezizena. Plazido Muxikak liburu horietako bat itzuli zuen euskarara (Noni eta Mani, 1952, Itxaropena).[1][2]
Lehen urteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nekazari-familia ugari luteranoan jaioa, “Nonni” (etxean ematen zitzaion familiaren ezizena) aita galdu zuen 12 urte besterik ez zuenean (1869an). Lehen hezkuntzakoa etxean ikasi zuen. Irakurtzen eta idazten ikasi zuen amarekin. Bidaia- eta abentura-liburuez zaletu egin zen. Aita hil ondoren, bizimodua zaildu egin zitzaion familiari, eta, heziketa ona ziurtatzearren, amak aristokrata frantses baten proposamena onartu zuen, Nonniren ikasketak Frantzian ordaintzeko. 1870ean abiatu zen, baina gerra prusiarraren ondorioz, Nonni urtebete atxiki zuten Danimarkan, eta han San Kanuto ikastetxean ikasi zuen. Kopenhagen Hans Andersen narratzaile ospetsua ezagutzeko aukera izan zuen. Danimarkan, 13 urte zituela, bataioa eskatu eta Eliza Katolikoan jaso zuten.
Ikasketak Frantzian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1871n Nonni Frantzian zegoen eta Amienseko jesuiten ikastetxean ikasten du. Armann anaia txikia hiru urte geroago elkartu zen berarekin. Dirudienez, Nonnik Jules Verne ezagutu zuen, eta haren Munduko Tourrak, laurogei egunetan, bere nerabea liluratu zuen. Erlijioak erakarrita, ordea, jesuitetara sartu eta nobiziatua egin zuen San Acheulen (1878-1880). Gero, unibertsitate-ikasketen Europako kurtsoa egin zuen: filosofia Lovainan (Belgika), eta teologia Ditton Hallen (Ingalaterra), non 1891n apaiztu baitzen .
Maisu eta idazlea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]San Kanuto ikastetxean irakasle izendatu zuten. Ikastetxe katoliko hori nahiko berria zen Ordrup-en, Kopenhagetik gertu. Han hogei bat urte eman zituen frantsesa eta beste literatura-gai batzuk irakasten. Lehen liburua, Iceland flowers, danieraz dago idatzita eta Kopenhagen argitaratu zen 1906an. Batez ere luteranoa den herrialde horretan sakabanatuta dauden komunitate katoliko urriez ere arduratzen da. Danimarkako klima hezea, ordea, ez zaio komeni: gaixotasun erreumatoide larria hartu zuen. Exaten, jesuita alemanen etxe batera (Limburgo, Herbehereak) bidali zuten bere osasuna zaintzeko. Bere idazle ibilbideari erabat ekin zion orduan.'
1906tik aurrera ‘kontatzen’ hasi zen: batez ere bere gaztaroko istorio erromantikoak Islandian. Nonni gaztea da heroia. Sveinssonek danieraz edo alemanez idatzi zuen. Bere liburu gehienak 1913 eta 1922 artean argitaratzen dira. Nonniren 13 abentura-nobelek arrakasta handia izan zuten gazteen artean, eta 40 hizkuntzatara itzuli ziren. Plazido Muxikak horietako bat itzuli zuen euskarara.
Ospea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ospe handia lortu zuen eta bidaiatzen hasi zen du (gaztetako ametsa bete zuen!), munduan zehar hainbat hitzaldi eman zituen: Japonia, Amerika eta Europan zehar. 4.000 hitzaldi baino gehiagoren berri jaso izan da. Bitxia bada ere, jaioterrira bi aldiz baino ez zen joan, 1894 eta 1930ean. 1930ean, bere gorenean dago, eta Islandiako parlamentuaren (Althing) milurtekoan gonbidatu zuten. Akureyri hiriko ohorezko hiritar izendatu zuten. Haurtzaroko hiriak 'Nonni museo' bat du orain.
Bigarren Mundu Gerran Valkenburgeko jesuita holandarren artean ibilgetuta, Sveinsson han gaixotu eta Koloniako ospitale batean ospitaleratu zuten. 1944ko urriaren 16an hil zen, 87 urte zituela. Haren azken liburua, Nonniren bidaia munduaren inguruan, hil ondoan argitaratu zen da (1949). Koloniako Melaten-Friedhofen lurperatuta dago.
Oroigarria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Jaiotzaren mendeurrena zela eta, 1957an Nonni museo bat inauguratu zen idazlearen jaioterrian, Akureyrin. Urtean 10.000 bisitari baino gehiago jasotzen ditu, Akureyriko beste museo guztiek baino gehiago.
- 1980an, Islandiako posta-zerbitzuek posta-zigilu bat plazaratu zuten bere aurpegiarekin.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Muxika, Plazido. (1952). «NorDaNor | EIZIE Noni eta Mani. Islandiar mutiko biren gertaldiak» nordanor.eus (Itxaropena) (Noiz kontsultatua: 2023-04-13).
- ↑ Andima, ibinagabeitia. kritiken hemeroteka » Noni eta Mani. Euzko Gogoa - Armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2023-04-13).