Joana Mendiburu Garaiar
| Joana Mendiburu Garaiar | |||
|---|---|---|---|
2023ko ekainaren 17a - ← Jesús Leonet Elizegi | |||
| Bizitza | |||
| Jaiotza | Donibane Lohizune, 1976ko irailaren 18a (50 urte) | ||
| Herrialdea | |||
| Familia | |||
| Haurrideak | |||
| Hezkuntza | |||
| Heziketa | Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitatea Mondragon Unibertsitatea Valentziako Unibertsitatea | ||
| Hizkuntzak | euskara frantsesa | ||
| Jarduerak | |||
| Jarduerak | komunikazioa, irakaslea, kudeaketa eta Oiartzungo alkatea | ||
| Ideologia eta sinesmenak | |||
| Alderdi politikoa | |||
Joana Mendiburu Garaiar (Donibane Lohizune, Lapurdi, 1976ko irailaren 18a) euskalzale eta kulturzalea da, kudeaketa- eta komunikazio-lanetan ere aritua. Labore-Oarso kontsumo elkarteko kidea da sorreratik, eta lehendakari izana 2020tik 2023ra.[1] 2023ko ekainaren 17tik, Oiartzungo alkatea da.[2][3]
Bizialdia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Joana Mendiboure Garaiar Donibane Lohizunen jaio zen, baina 5 urte zituela, familia Senpereko Bidarteko Borda baserrira lekualdatu zen, aitaren herrira. Hala ere, ama oiartzuarra izaki, haurtzaroa Senpere eta Oiartzun artean igaro zuen. Gaztaroan, Durangaldean eta Donostian bizi izan zen. 2010a ezkero, Oiartzunen bizi da. 2 alaben ama da.
Ikasketak eta lanbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Donibane Lohizuneko ikastolan ibili zen 10 urte egin arte, eta, ondoren, Kanboko Xalbador kolegioan. 13 urtetik 18 urte bitarte, Donibane Lohizuneko Chantaco kolegioan eta Maurice Ravel lizeoan egin zituen ikasketak. Ondoren, uraren kudeaketari buruzko goi-mailako zikloa egin zuen Akizen. Baionako fakultatean[4] euskal ikasketak burutu zituen, eta Eskoriatzan Humanitateak eta Enpresa lizentziatura. 2017an, irakaskuntzan jarduteko masterra atera zuen, Valentziako Unibertsitatean.
Euskara, frantsesa eta gaztelera menperatzen ditu.
1995-1998 urteetan, Udako Euskal Unibertsitateko prentsa-bulegoan lan egin zuen.
1999-2002 urteetan, Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkarian aritu zen.[5]
2002-2006 bitarte, Bizkaiko Bertsozale Elkarteko eragile izan zen.[6] Urte horietan, elkarteko kudeaketa lanez gain, komunikazio-lanetan ere jardun zuen. 2005ean, Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala Donostiatik BECera eramateko ardura izan zuen lan-taldeko kide izan zen.[6]
2006an, Komunikazio enpresa sortu zuen beste bazkide batekin batera. Besteak beste, Oiartzun, Usurbil eta Hernanin atez atekoa jartzeko komunikazio-lanak burutu zituzten.[7]
BASKLINK[8] webgunearen sortzailea Euskal Herriko 7 lurraldeak aintzat hartuta, barne zein kanpo turismoa sustatzeko asmoz sortutako webgunea.[9]
2016an, Haurtzaro Ikastolaren 50. urteurren ospakizunak antolatzeko ardura hartu zuen.

2017tik, Orioko Herri ikastolako irakaslea da. 2022-2023an, DBHko koordinatzailea ere izan da.[10]
Ekintzaile-lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskaltzale eta kulturzalea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ttipi-Ttapa aldizkarian[11] eta Udako Euskal Unibertsitateko prentsa-bulegoan eman zituen euskalgintzarako lehen pausuak.
1995ean, mugak gainditzeko asmoz, Nafarroako Mendialdeko Ttipi-Ttapa herri aldizkarian[12] Senpereko berriak idazten hasi zen Franck Dolosor kazetariarekin batera.
1995etik 1998ra, UEUko prentsa-bulegoko kidea izan zen.[5]
2002-2006 urteetan Bertsozale Elkartean lan egin zuen eta gaur egun bazkide izaten jarraitzen du.[6]
Durangaldean bizi izan zen urteetan, gertutik bizi izan zuen Plateruena kafe antzokiaren sorrera, eta Anboto aldizkarian kolaboratu zuen.
2020. urtetik, Goiatz Labandibarrek zuzentzen duen Oiartzungo irakurketa-taldean parte hartu izan du, baita Oier Guillanek zuzendutako idazketa-tailerrean ere.[13]
Elikadura burujabetza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sorreratik da Labore Oarso elkarteko kide, eta 2020a eta 2023a bitarte, elkarteko lehendakari lanetan ibilia.[1] Besteak beste, konplize-taldeko Eñaut Retegi, Aintzane Toledo eta Aritz Salaberriarekin batera, Elikadura burujabetzaren alde lan egin duten emakumeak saritzea helburu duen Amalur saria antolatu du 2022a ezkero. Bazkideen arteko elkartasuna sustatzeko asmoz, 'Elikagai Eskegien' ariketa ere jarri du martxan konplize-taldeak.
Feminista
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2020-2021 ikasturtean, Ara!gorputz kooperatibak[14] zuzendutako Ekonomia Feministako tailerrean parte hartu zuen Oiartzun eta inguruetako beste 12 emakumerekin batera. 60 orduko ikastaroak saretzeko, gogoetatzeko eta ekonomiaz elkarrengandik ikasteko aukera eman zien.[15][16]
Bilgune feministako kidea da.
Argitaratutako lanen partaide
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Xabier Amurizaren Bizkaiko Bertsogintza IV liburuaren koordinazio-lanetan jardun zuen.[17]
- Haurtzaro Ikastolaren 50. urteurreneko liburuaren koordinazio-lanak burutu zituen.[18]
Sariak eta aintzatespenetako partaide
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2006, Argia saria. Bertsozale Elkarteak 2005eko Txapelketa Nagusian egindako lanagatik. Joana Mendiboure eta Joseba Kamiok jaso zuten saria elkartearen izenean.[19]
- 2009, Argia saria. Usurbilgo udalak hondakinak atez ate biltzeko egindako komunikazio kanpainagatik. Lan horren atzean ibili zen.[20]
- 2021ean, Oarsoarrak saria. Labore elkarteak euskararen alde erakutsitako konpromisoagatik.[21]
- 2022ko Korrikan lekukoa eraman zuen Itsaso Larretxearekin batera, Labore Oarso Elkartearen 2464. kilometroan.[22]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 ««Mila bazkideko elkarte sendoa izanda, erronka berriei aurre egiteko moduan gaude»» El Diario Vasco 2021-01-23 (kontsulta data: 2023-02-11).
- ↑ «Oiartzungo Udala» www.oiartzun.eus (kontsulta data: 2024-03-27).
- ↑ Erik, Gartzia(e)ko. (2023-06-17). «Joana Mendibururen eskuetan dago aginte-makila» Oarsoaldeko Hitza (kontsulta data: 2023-06-17).
- ↑ «Index - Collège 2EI - Université de Pau et des Pays de l'Adour (UPPA)» college-2ei.univ-pau.fr (kontsulta data: 2023-02-11).
- 1 2 «Joana Mendiburu Garaiar :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (kontsulta data: 2023-02-11).
- 1 2 3 «Joana Mendiburu - Biografiak - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» BDB Bertsolaritzaren datu-basea (Xenpelar Dokumentazio Zentroa - Bertsozale Elkartea) (kontsulta data: 2024-03-27).
- ↑ «JOANA MENDIBOURE GARAIAR - Cargos en empresas» www.empresia.es (kontsulta data: 2023-02-11).
- ↑ «Basklink - Nor gara» www.basklink.eus (kontsulta data: 2025-08-10).
- ↑ «Aldizkari Digitala: Joana Mendiburu, BASLINK webgunearen sortzailea» www.ikasbil.eus (kontsulta data: 2023-02-11).
- ↑ Ikasturte hasierako liburuxka. , 3 or..
- ↑ «Ttipi-Ttapa | ttipi» ttipi.eus (kontsulta data: 2023-02-11).
- ↑ «Xareta - Erran.eus» erran.eus (kontsulta data: 2023-02-11).
- ↑ «'Gezi beltzak' idazketa kreatibo tailerra, Ehuntze sormen espazioan» El Diario Vasco 2022-10-22 (kontsulta data: 2023-02-11).
- ↑ EKONOMIA FEMINISTA – Ara!Gorputz. (kontsulta data: 2025-08-11).
- ↑ «Ekonomia feministaren 'susmometroa' Oarsoaldera iritsi da» Mundubat 2020-07-10 (kontsulta data: 2023-02-11).
- ↑ «"Bizitzea merezi duen bizitza baten aldeko jarduna da ekonomia feminista"» Argia (kontsulta data: 2023-02-11).
- ↑ Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa – Bertsozale. «Bizkaiko bertsogintza IV : XX. mendea - Liburutegia - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (kontsulta data: 2023-02-11).
- ↑ Haurtzaro Ikastola: 50 urteurreneko liburua. Haurtzaro Ikastola 2017 (kontsulta data: 2023-02-11).
- ↑ «Banatu dira 2006ko ARGIA SARIAK» Argia (kontsulta data: 2023-02-11).
- ↑ Mendiburu Garaiar, Joana. «Plangintzak diseinatzeko garaia da» catalogo.sanchoelsabio.eus (kontsulta data: 2023-02-11).
- ↑ (Ingelesez) «Oiartzun Mpal nº68 dip 2021 by editorialmic - Issuu» issuu.com (kontsulta data: 2023-02-11).
- ↑ Erik, Gartzia(e)ko. (2022-04-05). «Nork eramango du Korrikaren lekukoa Oiartzunen?» Oarsoaldeko Hitza (kontsulta data: 2023-02-11).