Johann Christian Bach

Wikipedia, Entziklopedia askea
Johann Christian Bach

Bizitza
JaiotzaLeipzig1735eko irailaren 5a
Herrialdea Saxoniako hauteslerria
 Britainia Handiko Erresuma
HeriotzaLondres1782ko urtarrilaren 1a (46 urte)
Hobiratze lekuaSt Pancras Old Church, Camden (en) Itzuli
Familia
AitaJohann Sebastian Bach
AmaAnna Magdalena Bach
Ezkontidea(k)Cecília Grassi (en) Itzuli  (1777ko uztailaren 31 -
Anai-arrebak
LeinuaBach familia
Hezkuntza
HeziketaThomasschule zu Leipzig (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
alemana
Irakaslea(k)Johann Sebastian Bach
Carl Philipp Emanuel Bach
Giovanni Battista Martini
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea eta piano-jotzailea
Lantokia(k)Milan
Lan nabarmenak
Genero artistikoaopera
sinfonia
Musika instrumentuaorganoa

Spotify: 0ebni9QrrWMvEgH40nOWZQ Musicbrainz: 470967b1-f9ef-4712-82df-6971b517ebdb Discogs: 842307 IMSLP: Category:Bach,_Johann_Christian Allmusic: mn0002132738 Find a Grave: 8691 Edit the value on Wikidata

Johann Christian Bach (Leipzig, 1735 irailaren 5aLondres, 1782ko urtarrilaren 1a) Johann Sebastian Bach musikagileak izan zituen hogei seme-alabetatik semerik gazteena; "milandar Bach" edo "londrestar Bach" bezala ere ezaguna.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Johann Christian Bach Johann Sebastian Bachen eta Anna Magdalena Bachen hamaikagarren semea izan zen.

Bach sendiko beste kideek bezala, musika ikasi zuen. 1750ean, bere aita hil ondoren, Berlina joan zen musika-ikasketak osatzera.

Italiar estiloa ezagutu zuen, eta musika-mota horretan sakontzeko Milana joan zen Agostino Litta kondearen etxera. Italian izena aldatu zuen (Giovanni Christiano), eta luteranismotik katolizismora bihurtu zen.

Giovanni Battista Martiniren ikaslea izan zen Bolonian 1757n, eta gero, 1760 urtean, Milango katedraleko organo-jotzailea izan zen.

Bere familiako kideek ez bezala, Johann Christianek opera landu zuen: Artaserse (1760), Catone in Utica (1761), Alessandro nell’Indie (1762), Orione (1763) eta Adriano in Siria (1765).

Londreseko King's Theatrek deitu zuen 1762an. Bi urte beranduago Johann Christian Sofia Karlota erreginaren irakaslea izan zen. Londresen kokatu zen, eta bertan bizi izan zen hil zen arte.

1764an Wolfgang Amadeus Mozart (8 urte zituela) ezagutu zuen, eta Mozartengan eragin handia izan zuen. Mozartek konpondu zituen Johann Christian Bachen hainbat sonata, eta piano-kontzertu.

Mannheimen egon zen 1772an, eta bertan Temistocle opera idatzi zuen, eta 1776an Lucio Silla.

Bizitzako azken urteak zailak izan ziren Johann Christian Bachentzat. Londresen hil zen 1782an, zor ugarirekin, azkenean erreginak ordaindu zituenak. 1773an Cecilia Grassi italiar abeslariarekin ezkondu bazen ere, ez zuten ondorengorik izan.

Lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lan ugari ditu: musika sakratua, sinfoniak, ganbera-musika eta piano-kontzertuak.

Opera:

  • Artaserse (1760)
  • Catone in Utica (1761)
  • Alessandro nell'Indie (1762)
  • Orione o sia Diana vendicata (1763)
  • Zanaïda (1763)
  • Aecio (1764)
  • Adriano in Siria (1765)
  • Carattaco (1767)
  • The Fairy Favour (1767)
  • Temistocle (1772)
  • Endimione, (1772 )
  • Lucio Silla (1774)
  • La clemenza di Scipione (1778)
  • Amadis de Gaule (1779)

Kanpo-estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Johann Christian Bach
  • (Ingelesez) J C Bach (classical.net)
  • (Ingelesez) J C Bach (classicalarchives.com)
  • (Ingelesez) J C Bach (pianosociety.com)