Johann Gottfried Herder

Wikipedia, Entziklopedia askea
Johann von Herder» orritik birbideratua)
Johann Gottfried Herder
Johann Gottfried Herder 2.jpg
Bizitza
JaiotzaMorąg1744ko abuztuaren 25a
Herrialdea Alemania
HeriotzaWeimar1803ko abenduaren 18a (59 urte)
Hobiratze lekuaSt. Peter und Paul (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Caroline Herder (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaKönigsbergeko Unibertsitatea
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa, teologoa, poeta, itzultzailea, idazlea, literatura-kritikaria, literaturan aditua, iritzi-kazetaria eta aesthetician (en) Itzuli
Lan nabarmenakPlastik (en) Itzuli
Stimmen der Völker in Liedern (en) Itzuli
Treatise on the Origin of Language (en) Itzuli
InfluentziakImmanuel Kant, Baruch Spinoza, Giordano Bruno, Gottfried Wilhelm Leibniz eta Johann Georg Hamann
KidetzaPrusiako Zientzien Akademia
Illuminati
MugimenduaArgien mendea
romantic nationalism (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaLuteranismoa

Spotify: 3Sb2RrMc8bxWWH2UP8inI2 Musicbrainz: a6c6e2c7-9ccd-4778-9bcc-53e3473f3c4f Discogs: 891536 IMSLP: Category:Herder,_Johann_Gottfried Find a Grave: 1187 Edit the value on Wikidata

Johann Gottfried Herder (Mohrungen, Ekialdeko Prusia, gaur egun Varmia-Mazuriako voivoderria, Polonia, 1744ko abuztuaren 25a - Weimar, 1803ko abenduaren 18a) alemaniar filosofo eta idazlea izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Königsbergeko Unibertsitatean ikasi zuen eta Kanten ikaslea izan zen, gero maisuaren ideietatik aldendu bazen ere. Ministro protestante egin zen. Frantziara egindako bidaian entziklopedistak ezagutu zituen (1764). Mintzairaren eta literaturaren inguruko gogoeta eginik, herriaren sena goretsi eta literatura nazional baten premia azaldu zuen. Ideia horiek eragin garbia izan zuten Goetherengan eta Sturm und Drang mugimenduaren eraketan. Volkslieder (1778-1779, «Europako herri kantak») bildu, itzuli eta argitaratu zituen.

Filosofia historiko alemaniarrari hasiera eman zion bere idazlan kritikoetan. Bertan, giza zibilizazio-motak ikertzen ditu, herrietako hizkuntzak eta kulturak, ingurumenaren eta testuinguru historikoaren arabera aztertuta: Abhandlung über den Ursprung der Sprache (1770, «Hizkuntzaren jatorriari buruzko tratatua»); Ideen zur Philosophie der Geschichte der Menschheit (1784-1791, «Gizadiaren historiaren filosofiari buruzko ideiak»); Älteste Urkunde des Menschengeschlechts (1793-1798, «Gizadiaren aurrerapenari buruzko gutunak»)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Johann Gottfried Herder Aldatu lotura Wikidatan

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]