John Logie Baird

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
John Logie Baird
John Logie Baird in 1917.jpg
Bizitza
Jaiotza Helensburgh1888ko abuztuaren 13a
Herrialdea  Erresuma Batua
Heriotza Bexhill-on-Sea1946ko ekainaren 14a (57 urte)
Heriotza modua berezko heriotza (istripu zerebrobaskularra)
Hezkuntza
Heziketa Glasgowko Unibertsitatea
University of Strathclyde
Hizkuntzak ingelesa
Lanbidea
Lanbidea asmatzailea, Ingeniaria, fisikaria, ekintzailea eta ez-fikzio idazlea
IMDb nm1349696

John Logie Baird (Helensburgh, Eskozia, 1888ko abuztuaren 14a - Bexhill-on-Sea, Erresuma Batua, 1946ko ekainaren 14a) ingeniari eta fisiko britaniar bat izan zen. Telebista publikoaren lehen sistemaren asmatzailea izan zen eta koloretako lehen telebista ere asmatu zuen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

John Logie Baird Helensburghen jaio zen, Erresuma Batuan, 1888ko abuztuaren 14an. Aita St Bride-eko elizaren apaiza zen John Baird izan zuen eta ama, berriz, Jessie Morrison Inglis, Glasgowko ontzigile aberats batzuen iloba umezurtza. Bikotearen 4 seme-alabetatik gazteena zen.

Helensburgheko Larchfiel Akademian ikasi zuen, orain Lomond Eskolako zati denean, Glasgow eta Eskozia Mendebaldeko Eskola Teknikoan (gerora Strathclydeko Unibertsitate bihurtuko zenean) eta Glasgowko Unibertsitatean ikasi zuen[1].

Bakartia eta osasunez pattala, ingeniaritza elektrikoa ikasi zuen eta telebistaren aitzindarietako bat izan zen, irudiaren esplorazioko sistema elektromekanikoa (edo telebista elektromekanikoa) asmatu baitzuen, Nipkowen diskoan oinarrituta.

1922an urrutitik irudiak helaraztearen aukera aztertu zuen eta, 1924an, Maltako gurutze baten irudi keinukari bat igortzea lortu zuen. 1926ko urtarrilaren 26an, berriz, Soho barrutiko Frith Street 22ko laborategian (Londres) zientzialari talde baten aurrean telebistaren sistema erreal baten lehen erakustaldia egin zuen; Bill txontxongilo zaharra izan zen gailuaren pantailan azaldu zen lehena, hain zuzen ere. Nahiz eta irudi ñimiñoaren bereizmena 25 lerroek baino ez osatu, aurpegia erraz antzeman zitekeen[2].

1926an, telefono-kable baten bidez, Glasgow eta Londresen artean telebista seinale bat bidaltzea lortu zuen eta, urte berean, Baird Television Development Company Ltd sortu zen asmakizun hau komerzializatzeko. Urte hartan, ekorketaren abiadura 12 imajin eta erdi segundokoraino hobetu zen. Tonuaren graduazioarekin batera, mugimenduan zeuden irudiak transmititu zezakeen lehen telebista sistemaren esposizioa izan zen. Gainera, apirilean, AEBetako Bell Laborategiak 2.500 elementuko hargailuaren pantaila erakutsi zuen: formatu handiko eta mugimenduan zeuden irudiak sortu zituen, 50 zutabe eta 50 neonezko lanparak osatzen zutena. Lanparatxoak erraztasunez erre eta maiz ordeztu behar arren, asmazioaren bideragarritasuna egiaztatzeko gai izan zen Baird. Urrutiko lehen igorpenak Hotel Zentraleko telebista batera izan ziren, Glasgowko Geltoki Zentralean zegoena. Bestalde, 330 kilometro igaro zituen beste bat bidali zuen AT & T geltokitik Bell Laborategietara. Azkeneko honen estazioak New Yorken eta Washington DCn zeuden. 1927ko apirilean burutu zen esperimentu hau, asmatzailearen manifestazioaren hilabete bat lehenago, hain zuzen ere.

1928ko uztailaren 3an koloretako lehen igorpena lortu zuen. Horretarako, irekitzearen hiru kiribilekin seinalearen transmisio eta hartzearen ertzetan eskaneorako diskoak erabili ziren, espiral bakoitzak funtsezko kolore desberdin bat izanik. Horrez gain, argiztapena txandakatzeko kommutadore bat eta hargailuaren izkinetan kokatutako hiru argi-iturri. Bestalde, telebista estereoskopikoa ziurtatu zuen[3]. Urte horretan, bai Londrestik eta bai Ozeano Atlantiko erditik (transatlantiko batean zegoela), irrati-seinaleak helarazi zituen New Yorkera; bigarren hau burutzeko, kanaltzat erabiliko zuen telebista bat instalatu zuen itsasontzian, igorle txiki bat izango zena.

1929an, bere 240 lerroko ekorketa sistema British Broadcasting Corporation (BBC)k beregan hartu zuen modu experimentalean. Gero, 1930ean, Plessey modeloko gailuarekin komerzializatu zen eta, honi esker, 3.000 ikusentzulek, gutxi gorabehera, igorpenak jaso ahal izan zituzten. Abenturazaleenek beraien hartzaile propioa muntatu zezaketen lotu gabeko piezen kita erosiz.

Urte haietan, aldi berean eta independenteki, Alemaniako Posta Bulegoa haren sistema elektromagnetikoan oinarritutako emisio sistema bat garatzen ari ziren. Laguntza teknikoa eta logistikoa eskatu zioten Bairdi eta berari esker, Alemania telebista sare bat izaten lehen herrialdea izan zen; izan ere, Berlinen instalatuta zegoen Paul Nipkow igorlea, munduan zehar 1936ko Olinpiadak lehen aldiz transmititu zituena izan zen. Aitzitik, saiakera honen irteerako potentzia ez zen oso altua eta, ondorioz, berlindarrek eta inguruko hirietakoek hasiera ematea hurrengo egunetan gozatu beharra izan zituzten. Alemaniar irratitelebista honek1944ra arte iraun zuen, Berlinen aurkako bonbardeketa aliatueek emisioa eten zutenera arte.

1932 aldera, Baird eta bere teknikoek telebista igorleak jarri zituen Parisen (Eiffel Dorreko azken solairuan), Berlinen, Erroman, Londresen eta Moskun. Lehenengo hiru hiriak transmisio onena izan zuten, 60 lerro helarazten baitzituzten irudiko. Azkeneko bi hirietan, berriz, 30 eta 50 lerro soilik. Haatik, britaniarrek (BBC) eta estatubatuarrek ikerketaren sistema elektronikoari eginiko apostuak (Guglielmo Marconik komerzializatutako irudi hodiak) abantaila galtzearaztea egin zion. 1937an BBCk hala 405 lerro zituen Marconiren sistema nola 240ko Bairdena txandaka erabiltzen zituen, eta, ikusentzuleek gehiena gustatzen zitzaienari botoa emanez izango zen kalitate onenekoa. Oraingoan, Bairdek galdu egin zuen, ordea. Ikerketarako sistema elektromagnetikoa nabarmenki hobetu arren (325 lerro edota 400 arte iritsi zen), ezin izan zuen ingeniariaren sistema elektronikoaren definizio eta irudiari aurre egin[4].

Bigarren Mundu Gerran koloretako telebistaren garapenean ibili zen lanean eta 1942ko abuztuaren 16an koloretako lehen hodi elektronikoaren erakusketa egin zuen.

Bere osasun makalak okerrerantz egin zuen eta, 1946ko ekainaren 14an, istripu zerebrobaskular batek hil zuen Bexhill-on-Sean (Ekialdeko Sussexen, Erresuma Batuan). Bere ama, aita eta emaztearekin batera hobiratu zuten Helensburgheko hilerrian.

Bere etxea 2007an eraitsi zuten eta, orain, Baird Court izeneko etxebizitzak eraiki dituzte bertan[5].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: John Logie Baird Aldatu lotura Wikidatan