Iosu Chueca
Iosu Chueca | |
---|---|
(2014) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Lerin, 1956ko urtarrilaren 1a (68 urte) |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Doktorego ikaslea(k) | Eneko Bidegain |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | historialaria, idazlea eta unibertsitateko irakaslea |
Lantokia(k) | Donostia |
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Iosu Chueca Intxusta (Lerin, Nafarroa Garaia, 1956ko urtarrilaren 1a)[1] historialaria eta euskal idazlea da, Historia Garaikidean doktorea, Euskal Herriko Unibertsitateko Historia Garaikideko Saileko irakaslea.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Geografia eta Historian lizentziaduna Euskal Herriko Unibertsitatean 1981ean, eta doktorea unibertsitate berean 1994an. Egun, unibertsitate horretako Historia Garaikideko Saileko irakaslea da. Instituto de Historia Gerónimo de Ustariz erakundeko kidea eta Boletín de Ustariz aldizkariko idazketa-batzordekoa. Espainiako Kultura Ministerioak saritu zuen 1985ean Viaje por el Camino de Santiago, tras los pasos de Aymeric Picaud lanagatik, eta 1986an Pirineos, una montaña, una historia izenburukoagatik. Eusko Ikaskuntzako Historia eta Geografia Saileko lehendakaria da 1996. urteaz geroztik.Eusko Ikaskuntzako kide da,[2] eta, 2011z geroztik, Auñamendi Eusko Entziklopediako historia arloko edukiak berrikusi eta koordinatzearen arduradun. Halaber, euskal erbestealdiak ikertzen dituen Hamaika Bide Elkartearen presidentea da. 2015eko urriaren 10ean, Lizarran, XV. Manuel Irujo saria eman zioten.[3]
Ikertzailea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Chuecaren ikerketa ildo nagusi hauek izan ditu: eusko nazionalismoaren arlo politikoak eta kulturalak; Espainiako Bigarren Errepublika; Espainiako Gerra Zibila eta hark eragindako erbesteratzea; Espainiako Trantsizio Demokratikoa; eta gaur egungo historia. Gai horiei buruz, liburu batzuk eta hainbat artikulu argitaratu ditu, besteak beste Argia aldizkarian.[4]
Gurutze Ezkurdia, Begoña Bilbao, eta Karmele Perez Urrazarekin lan sakonak egin ditu irakaskuntzan eta eskolan aritu izan diren hainbat emakumeren ekarpena dokumentatzeko. Besteak beste, 17 emakume hauen lanak dokumentatu dituzte: Paulina Ramos, Mercedes Viguera, Rosario Olazabal, Koldobike Natxitube, Juliana Mujika, Pilar Sansinenea, Petra Gandarias, Rakel Alda, Consuelo Gallastegi, Pilare Alba, Catalina Alastuey, Mercedes Kareaga, Miren Gezala, Maria Jesus Ibaseta, Monika Lekunberri, Sorne Unzueta, eta Maria Biskarret.
Idazlan nagusiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean, berak egindako ekarpenak 60 baino gehiago dira, horien artean euskarazko 24 hitzaldi, 22 artikulu 3 liburu.[5]
- Emakumeak, hitza eta bizitza (UPV/EHU, 2012) Begoña Bilbao Bilbao, Gurutze Ezkurdia Arteaga, eta Karmele Perez Urraza egilekideekin.
- Lau Haizetara. Gerra Zibilaren ondorengo erbesteaz (UEU, 2010)
- Gurs. El campo vasco, (2007)
- «La Transición política en Euskal Herria», in Historia de Euskal Herria. Historia general de los vascos (2005).
- El nacionalismo vasco en Navarra 1931-1936 (1999).
- Espainiako Gerra Zibila Euskal Herrian (Euskaldunon Egunkaria, 1997). Luis Fernandez Ostolaza egilekidearekin.
- 2.000 del "Winnipeg". Diario de a bordo. Intxorta 1937 Kultur Elkartea. 2021.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Cristina AYUSO SÁNCHEZ: «Josu Chueca Intxusta», Auñamendi Eusko Entziklopedia.
- ↑ (Gaztelaniaz) Josu Chuecaren curriculuma, Euskal Herriko Unibertsitatearen webgunean.
- ↑ http://www.hamaikabide.eus/eu/2015/10/10/iosu-chueca-manuel-irujo-saria/
- ↑ Josu Chuecaren artikuluak, Argia aldizkarian.
- ↑ Josu Chuecaren produkzioa Inguma datu-basearen arabera (>60 produktu)