Karel Čapek
Karel Čapek (Malé Svatoňovice, Austria-Hungariako Inperioa, 1890eko urtarrilaren 9a - Praga, Txekoslovakia, 1938ko abenduaren 25a) eleberrigile eta drama-idazle txekiarra izan zen.
Txekieraren eraberritzaile nagusia izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1916. urtean eman zituen ezagutzera bere lehen idatziak. Geroago antzerki-lanak (drama utopikoak) eta eleberriak idatzi zituen. Bere obrarik ezagunena R.U.R. edo Rosumovi Univerzální Roboti drama da (1921). Aipaturiko lanean robota (bortxazko langilea) izena sortu zuen. Harenak dira, halaber, Vec Makropolus (Makropoulos afera, 1922), Bílá nemoc (Izurri zuria, 1937) eta Matka (Ama, 1938) dramak eta Tovarna na absolutno (Absolutuaren lantegia, 1922) eta Valka s mloky (Arrabioen gerra[1], 1936). T.G. Txekoslovakiako Masaryk lehendakariarekin egindako elkarrizketa batzuk ere argitaratu zituen 1935ean.
Bere zientzia-fikziozko idazki guztiek gizakiaren hondamendia dakarte gogora. Nazien gorakadaren garaian gorpuztu zen ikuspegi ezkorra dute ezaugarri. Obra horiez gainera, bidaia liburuak idatzi zituen (Italiako gutunak, 1923; Ingalaterrako gutunak, 1924) eta psikologia arazoak aztertu zituen trilogia batean: Hordubal (1933), Povretron (Meteoroa, 1934) eta Obycejny zivot (Ohiko bizitza bat, 1934).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Karel Čapek |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ «Arrabioen gerra» EIZIE (Noiz kontsultatua: 2024-07-12).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- «Arrabioen gerra» EIZIE Koro Navarro-ren itzulpena.Erein, Igela, 2024