Kyösti Kallio
Kyösti Kallio (kyøsti kɑlːio ahoskatua; Ylivieska, 1873ko apirilaren 10a -Helsinki, 1940ko abenduaren 19a) finlandiar politikari bat izan zen, Finlandiar Errepublikako laugarren presidentea. Kallio nekazal klasearen ordezkaria zen, Alderdi Landatarraren sortzailea (Finlandiako Zentroko Alderdiaren aurrekaria) 1906an eta "Independentzia Senatu"ko kidea 1917an. Presidente aukeratua izan baino lehen, diputatu izan zen zenbait legealditan, legebiltzarreko presidentea eta lau aldiz lehen ministro. 1922an "Lex Kallio" bezala ezagutu zen legea onartu zen, nekazari txikien egoera hobetu zuena. Bere presidentziaren hasieran, Kalliok zentristen eta sozialdemokraten arteko gobernu koalizio bat izendatu zuen, amankomuneko ikuspegi bat eta herrialde bateratu bat posible egin zituena, 1918ko gerra zibiletik jada oneratua, Sobietar Batasunak Finlandia 1939ko abenduak 30ean eraso eta Neguko Gerra hasi zenean, 1940ko martxoak 13 arte iraun zuena. Kyösti Kallio dramatikoki hil zen bihotzeko batek jota Helsinkiko tren geltokian Nivalako bere etxera joateko trena hartu behar zuenean.
Finlandiako Presidenteak | ||
---|---|---|
Kaarlo Juho Ståhlberg (1919–1925) • Lauri Kristian Relander (1925–1931) • Pehr Evind Svinhufvud (1931–1937) • Kyösti Kallio (1937–1940) • Risto Ryti (1940–1944) • Carl Gustaf Emil Mannerheim (1944–1946) • Juho Kusti Paasikivi (1946–1956) • Urho Kekkonen (1956–1982) • Mauno Koivisto (1982–1994) • Martti Ahtisaari (1994–2000) • Tarja Halonen (2000–2012)• Sauli Niinistö (2012–2024) Oraingoa: Alexander Stubb (2024–) |