Lankide:Bcpdiaro/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Plentziako itsas Estazioa (PiE-UPV/EHU)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Itsas Biologia eta Bioteknologia Esperimentalen Ikerketa Zentroa da PiE-UPV/EHU[1]. Disziplina anitz batzen dituen ikerketa zentro bat da, bertan: biologoak, kimikariak, fisikariak eta abar elkar lanean dihardute itsasoaren inguruko hainbat lerro ikertzen. Aipatutako ikertzaileak ez dira Euskal Herriko Unibertsitateko ikertzaileak soilik, Europa eta Mundu mailako ikertzeileak ere barneratzen ditu. PiE-UPV/EHU Europar batasuneko Itsasoa ikertzen dituzten egoitzen sare batetan parte hartzen baitu (EMBRC-ERIC[2]), eta honek ikertzaile askoren mugikortasuna bermatzen du (ASSEMBLE plus[3]). Itsasoaren ikerketa (1) baldin bada PiE-UPV/EHUko zurtoinetako bat bigarrena itsasoaren inguruko hezkuntza (2) izango da eta hirugarrena eta azkena itsasoaren zientziaren zabalkuntza (3).

Sanatorio izatetik – Itsas ikerketa zentroa izatera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nahiz eta 2012ko uztailean inauguratua izan zen PiE-UPV/EHU gisa, duela mende bat eraiki zen eraikin bat da egun zaharberritu dena eta  Plentziako Sanatorioa izenaz ezagutzen dena. 1923 urtean eraiki zuten. Caja de Ahorros Vizcaína ohiak hezur-tuberkulosiaren gaixoentzako helioterapia ospitale - “sanatorio” gisa ireki zuen, itsasoko uren  onurak erabili asmoz. Hori dela eta sanatorioa hondartzan bertan kokatuta dago. Egun ordea, itsasoa eta bere baliabideak ikertzeko azpiegitura gisa erabiltzen da.

Hainbat hamarkadetan banku baten jabetzakoa izan eta gero (BBK, orain Kutxabank), finantza erakunde honek Plentziako Udalari eman zion eta hauek, azkenik, Euskal Herriko Unibertsitateari (UPV/EHUri) transferitu zioten.

2007ko uztailaren 23an UPV/EHUko Bizkaiko Kanpuseko errektore ordeak PiE-UPV/EHUko proiektua sustatzeko interesa deklaratu zuen. Zehazki, itsas biologian aditua deneko ikerketa zerbitzu bat irekitzearen interesa onartu zuen. Arrez geroztik hainbat instituzioek emandako laguntzari esker proiektua gaur egun deneko zentroa izatera iritsi da (Bizkaiko foru aldundia, BBK, Plentziako Udala, UPV/EHU, Kostaldek kudeatzeko delegazioa, eta Eusko Jaurlaritza). Sanatorioaren birmoldaketa, egokitzapen eta ekipamenduetarako egindako inbertsioa Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatu zuen hein handi batean.

Gaur egun Plentziako itsas estazioa Itasoko baliabide biologikoen Europako zentruen azpiegiturako parte da (Ingelesezko European Marine Biological Resource Centre; EMBRC-ERIC). Berau eta Vigoko Univertsiatetako (UVIGO) "Estación de Investigaciones Mariñas de Toralla" (ECIMAT)-rekin batera Europako Itas Estazioen sareko Espainiako nodoa osatzen dute. Sare honen helburua izanik: Ekosistema ozeanikoen ingurune aldakorrean osasunari buruzko oinarrizko galderak erantzutea, teknologia berriei esker gure ikerketa gaitasunak bultzatzea, itsas biologikoen ereduen erabilerarekin bizi-zientzien aurrerapausoak aurkitzea, eta epe luzeko itsas monitorizazioarekin jarraitzea. Azkenik EMBRC-ERIC bioteknologia urdinen garapenean eragile nagusia da.

PiE-UPV/EHU Ikerketa taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

PiE-UPV/EHUn itsasoa aztertzen diharduten 10 ikerketa-talde ditu.

PiE-UPV/EHU-ren ikerketa talde multidisziplinarraren parte diren UPV/EHU taldeak eta unibertsitatetik kanpoko taldeak
Biologoak Kimikariak Fisikariak Ekonomilariak UPV/EHUtik kanpoko taldeak
Zelulen biologoak (BCTA taldea)[4] IBeA taldea[5] Metereologia eta Modelizazioa CIMA
Zoologoak (itsas bentos taldea) CEFAS
Mikrobiologoak IKERBASQUE[6]
Fitoplakton ikertzaielak (FITEAC) IEO

Itsasoaren ikerketarako zerbitzuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bizkaiako Golkoko Inguruneko Bioespezimenen Bankua (BBEBB).[aldatu | aldatu iturburu kodea]

PiE-UPV/EHUk hartzen dituen lagin guztietarako gordeleku bat du. Bertan Prestige istriputik honako egindako kostaldeko laginketa guztien laginak gordetzen dira, berriz ere istripua errepikatzekotan istripua baino lehenagoko laginak “kontrol” gisan edukitzea bermatuko ligukeena.

Bestalde, AMBAR Elkarteko[7] kolaboratzaileekin batera lan eginez, BBEBBk Bizkaiko golkoko kostaldean hilik hondartzaratuak topatzen diren zetazeo guztien nekropsien laginak bilduta ditu.

Bankuan gordeta dauden laginen artean hurrengoko animalia espezieak daude: Poliketoak  (Hediste diversicolor), bibalboak (Mytilus galloprovincialis, Mytilus edulis, Crassostrea sp.), gastropodoak (Littorina littorea), kopepodoak (Acartia clausi, Acartia tonsa), arrainak (Chelon labrosus, Scopththalmus maximus, Dicentrarchus labrax, Anguilla anguilla, Sparus aurata, Solea sp., tunids)

Beraz, banku edo gordeleku honetan itsasoko ornogabe zein ornodunen laginak daude, izoztuak edo histologiarako takoetan gordeak. Bestalde, egindako histologiako azterketen argazki digitalak ere gordeak daude PiE-UPV/EHUk dueneko erresoluzio handiko eskaner batez buruturik.

Lagin zein irudi guztiak eskuragarri daude Munduko edozein ikertzaileek aldez aurretik eskatuta.

BBEBB nazioarteko inguruneko espezien bionbankuen sareko kidea da[8] [9].

Experimentuak egiteko aukerak: akuarioak eta metodologiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Metodologiak

  • Biologia molekularra egiteko teknologia, RNA, DNA zein proteinak aztertzeko materialea eta prestaturiko laborategia.
  • Irudi analisiak egiteko teknologia. Mikroskopio ezberdinak (argi, fluoreszentzia, alderantzizkoak, fase-kontrasteduna…), lupak, eta erresoluzio handiko histologia irudiak eskaneatzeko aparatua)
  • Xenobiotikoak eta metabolito sekundarioak neurtzeko plataforma
  • Zelulak banatzeko plataformak (zitometroak eta ultrazentrifugak)

Akuarioak

  • Experientuak egiteko akuariumak (15 unitate 500 L; 1000–1500 L; 2500–4000 L)
  • Kuarentena gela
  • Mesokosmo akuarioa (2 unitate 20000 L)
  • Disekzio eta nekropsia gela

OHARRA: akuario guztiak fotoperiodo eta tenperatura erregulatzaile indipendienteak dituzte (mesokosmoa ezik), itas-ur kalitate altua (300000 l/eguneko) eta oxigeno iturriak. Akurio sistemak, ur-fluxu jarraitua, esatatikoa edo semiestatikoa izan dezakete.

Gaur egun Plentziako itsas estazioa Itasoko baliabide biologikoen Europako zentruen azpiegiturako parte da (Ingelesezko European Marine Biological Resource Centre; EMBRC-ERIC). Berau eta Vigoko Univertsiatetako ECIMATarekin Europako Itas Estazioen sareko Espainiako nodoa osatzen dute[10]. Sare honen helburua izanik: Ekosistema ozeanikoen ingurune aldakorrean osasunari buruzko oinarrizko galderak erantzutea, teknologia berriei esker gure ikerketa gaitasunak bultzatzea, itsas biologikoen ereduen erabilerarekin bizi-zientzien aurrerapausoak aurkitzea, eta epe luzeko itsas monitorizazioarekin jarraitzea. Azkenik EMBRC-ERIC bioteknologia urdinen garapenean eragile nagusia da.

Itsasoaren inguruko hezkunta eskaintza PiE-UPV/EHUn[aldatu | aldatu iturburu kodea]

PiE-UPV/EHUk 3 gradu ondoko eskaintzen ditu, nazio mailako master bat (urte bertekoa) eta Erasmus Plus aipamena dituzteneko 2 master.

  • Kutsadura eta ingunumen toxikologia (CTA)[11] masterra: nazionala eta urte betekoa (ingelesez, erderaz). Aurten ErasmusPlus aipamena jaso duena, beraz, hurrengo urtetik aurrera Erasmus gisa futnzioantuko duena.
  • Ingelesezko "Marine EnviRonmet" (MER+)[12]: internazionala, ErasmusPlus erakundeak subentzionatuta, eta mundu mailako ikasleak erakartzen dituena (ingelesez). Bi urtez UPV/EHUn, Liege-eko Unibertitatean, Bordeleko Unibertitatean edo Southompton-eko Unibertsitatean (SOTON) egon daitezke.
  • IMBRsea[13] (ingelesez)

Ikerketen zabalkundea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

PiE-UPV/EHUk zabalkunde programetan parte hartzen du. Besteak beste:

  • UPV/EHUren zientziaren astean[14]. "Ekosistemen osasuna" txokoan, zein "miniaturazko unibertsoari begirada bat" tailearrean parte hartzen dugu.
  • Bermeoko Arrain azokan PiE-UPV/EHU txokoa
  • Irrasaioetan: "Itsas lamien txokoa" Norteko Ferrokarrila saioan.
  • EKAIA aldizkarian[15], Itsas Zientziak ale berezia
  • Elhuyar Fundazioarekin, aldizkarian zein ZientziaKide[16] programan
  • Ikastola eta zentruen bisitak

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) PIE | Plentziako Itsas Estazioa – Estación Marina de Plentzia – Plentziako Itsas Estazioa – Estación Marina de Plentzia . Noiz kontsultatua: 2019-07-21.
  2. «Home | EMBRC» www.embrc.eu . Noiz kontsultatua: 2019-07-21.
  3. «Home | Assemble+» www.assembleplus.eu . Noiz kontsultatua: 2019-07-21.
  4. (Gaztelaniaz) «Grupo Biología Celular en Toxicología Ambiental - Grupo Biología Celular en Toxicología Ambiental BCTA - UPV/EHU» cellbiologyinenvironmentaltoxicology . Noiz kontsultatua: 2019-07-21.
  5. (Gaztelaniaz) «IBeA - UPV/EHU» IBeA . Noiz kontsultatua: 2019-07-21.
  6. (Gaztelaniaz) «Home» Ikerbasque - Basque Foundation for Science 2015-04-09 . Noiz kontsultatua: 2019-07-21.
  7. (Gaztelaniaz) AMBAR ELKARTEA | estudio y conservación fauna marina . Noiz kontsultatua: 2019-07-21.
  8. «IESB: Start» www.inter-esb.org . Noiz kontsultatua: 2019-07-21.
  9. (Ingelesez) «Home» EBB 2018-05-14 . Noiz kontsultatua: 2019-07-21.
  10. «Spain | EMBRC» www.embrc.eu . Noiz kontsultatua: 2019-07-21.
  11. (Gaztelaniaz) «Presentación - Máster Universitario en Contaminación y Toxicología Ambientales - UPV/EHU» cta . Noiz kontsultatua: 2019-07-21.
  12. (Gaztelaniaz) http://merplus.merconsortium.eu/ . Noiz kontsultatua: 2019-07-21.
  13. «International Master of Science in Marine Biological Resources | IMBRSea» www.imbrsea.eu . Noiz kontsultatua: 2019-07-21.
  14. (Gaztelaniaz) Zientzia Astea Bilbao | Zientzia Astea . Noiz kontsultatua: 2019-07-21.
  15. Ilarraza, Arantza Díaz de; Aranzabe, María Jesús; Gonzalez-Dios, Itziar (2018-04-17) «Euskarazko testu idatzien konplexutasunaren azterketa eta sinplifikazio automatikorako proposamena» Ekaia. EHUko Zientzia eta Teknologia aldizkaria (0) ISSN 2444-3255 . Noiz kontsultatua: 2019-07-21.
  16. (Gaztelaniaz) Martinez, Iñigo (2017-04-05) «ZientziaKIDE kids: en busca de peces especiales en el Urumea» zientziakide . Noiz kontsultatua: 2019-07-21.