Lankide:Julene Samuel/Proba orria

    Wikipedia, Entziklopedia askea

    Onddoak, hankarik gabeko izaki bizidunak dira eta kasu honetan, Ardagaia (Fomes fomentarius) onddo mota bat da. Fungi erreinuaren parte da eta gainerako onddo espezieak bezala, espezie honek organismo heterotrofoa du, hau da, beste izaki bizidunengandik jasotzen ditu elikagaiak. Horrek esan nahi du onddoak ez direla landareak eta, beraz, ez dutela fotosintesirik egiten. Domeinuari dagokionez, izaki bizidun hau eukariota da eta bere organismoa, aldiz, zelulanitza. Ugalketarekin jarraituz, hifak, onddoak ugaltzeko egitura luzangak dira eta elkartzean gauzatzen da. Hifak ehun baten antzeko labirintoa (armiarma-sare bezalakoa) osatzen dute, mizelio bezala ezagutzen dena.

    Zer onddo mota daude?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

    Onddoen artean gainerako espezietan bezala, mota ugarietakoak daude tamaina ezberdinetakoak. Txikienetatik hasita, legamia izeneko onddoa dugu eta hau behatzeko ezinbestekoa da mikroskopioa. Legamiaren laguntzaz, zenbait elikagaia sortzeko gai gara: ardoa, sagardoa eta ogia.

    Lizun berdea tomate batean

    Fruta usteletan ageri den onddoak, aldiz, lizuna izena du.

    Basoetan edota zuhaitzetatik hazi egiten diren onddo motak, perretxikoak dira. Hauetako asko jangarriak[1] diren bitartean (esate baterako, txanpiñoiak), baudaude kaltegarriak eta jangaitzak diren perretxiko motak (adibidez, hiltzaile berdea).

    Perretxikoak (onddoak)

    Habitata: Non aurki dezakegu?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

    Oro har, egur gogorreko zuhaitz-enborretan hazi ohi dira. Honen presentzia Afrika, Europa, Asia eta Ipar Ameriketako hilda edota bizirik dauden zuhaitzetan aurki dezakegu. Iparraldeko zonaldeetan, Urki (Betula) zuhaitz-espezietan aurki dezakegu Ardagaia. Mendebaldean, aldiz, ohikoagoa da hauen agerpena Pagoa (Fagus sylvatica) zuhaitz-enborretan izatea. Hala ere, onddo hau beste hainbat zuhaitzetatik ere hazten da, besteak beste sahats, gerizondo, pekanondo (intxaurrak ematen duen zuhaitza), ezki, makal eta haritzondo zuhaitz-enborretatik, baita konifero zuhaitz-enbor bigunetatik ere.

    Ardagaia topatu ahal dugun txoko ezberdinaK: Asia, Ipar Amerika, Europa eta Afrika.


    Zer itxura du?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

       Ba al dakizuEmoji u2753.svg   

    Gure lorategietan izan dezakegun onddoa izateaz gain, sua pizteko ere erabil daiteke. Hala ere, zuhaitz osasuntsuak infektatzeko parasito ahula izan arren, zura deskonposatzen laguntzeko kemena du. Gainera, espezieak zuhaitz hiletan bizitzen jarraitzen duenez, parasito izatetetik deskonposatzaile izatera igarotzen da. Hau da, onddoek hondakin organikoak deskonposatzen dituzte mineral disolbagarriak askatuz: CO2,nitratoak, fosfatoak, amoniakoa.

    Hilik dagoen ebor batean bizi den Ardagaia

    Zaldi kasko baten forma dute eta bere kolorea gris argitik ia beltzera aldatzen da, orokorrean, marroiak dira. Hala ere, Pinuen ardagaiak (Fomitopsis pinicola) kolore biziagoz osatuta egon arren, Fomes fomentarius aragaiarekin nahastea ohikoa da baita ordokitutako Ardagaia (Ganoderma Lipsiense) espeziarekin ere. Fomes fomentarius Ardagai izenaz ezaguna izateaz gain, baditu ospetsuak diren beste izen batzuk: ardoa, ardai, eska eta ieska.

    Nola ugaltzen da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

    Onddo ezberdinak modu ugarietan ugaltzen dira. Onddo askoren kasuan, sexualki eta asexualki ugaltzen dira. Hala ere, batzuk sexualki soilik ugaltzen diren bitartean, beste batzuk, aldiz, bakarrik asexualki. Ugalketa asexualak gurasoetako bat baino ez du inplikatzen, eta ugalketa sexualak, ordea, ama eta aita. Ardagaia gainerako onddoak bezala, esporen bidez ugaltzen da.

    Onddoen esporak esporangioetan gertatzen dira, asexualki edo ugalketa sexualaren ondorioz. Esporangioa, esporak sortzen eta biltzen dituen egitura da, poltsa bat balitz bezala.

    Ugalketa asexuala

    Ugalketa asexualaren bidez, sortutako organismo berriak gurasoetako baten antzak soilik izango ditu genetikoki. Hau da, DNA bera dutela. Onddoak asexualki ugaltzen dira hiru metodoren bidez:

       Ba al dakizuEmoji u2753.svg   

    Ugalketa sexuala esporen bidez.Onddo batek milioika espora sortzen ditu, baina batzuek bakarrik aurkituko dituzte ernetzeko baldintza baikorrak. Esporen albo batetik egitura luzanga batzuk hasten dira, hifa izenez ezagutzen direnak. Egitura hauetako batek beste batekin topo egiten duenean, kontrako zeinuko espora batekin, micelioak sortzen ditu, armiarma sare baten forma duen labirinto bat osatzen dutenak.  Eta beste onddo bat sortzen da bakoitzaren forma bereizgarria hartuz. Garapen osoa lortzen dutenean esporak botako dituzte berriro  hil aurretik, zikloa itxiz eta espeziearen biziraupena bermatuz. (Azpiko irudiaren azalpena).

    Ugalketa sexuala esporen bidez.
    • Esporak: esporak onddoek sortzen dituzte eta askatu egiten dira onddo berriak sortzeko.
    • Intziria: onddoak gorputzaren zati berri bat garatzen du, apurtzen dena. Zati hau, gero, organismo "berri" bihurtzen da.
    • Zatiketa: metodo honetan, mizelioaren zati bat, onddoaren gorputza, banandu egiten da. Ateratzen den zatiak, batzuetan, onddo-kolonia berri bat eragin dezake.


    Ugalketa sexualak

    Bi gurasoen ezaugarriak biltzen ditu. Horrek espeziearen dibertsitate genetikoa areagotzen du. Landare eta animalietan, ugalketa sexuala bi gurasoren esperma eta obulua banako berri bat egiteko elkartzen direnean gertatzen da.

    Onddoetan, ordea, bi hifa haploide elkartzen dira eta euren nukleoak elkartzen dituzte. Hifa arra edo emea deitu beharrean, aparailu mota desberdinak dituzte, hala nola (+) eta (-). (Irudian bezala).

    Ugalketa sexualean, onddoek DNA-ren (material genetikoaren) elkartrukea egiten dute, euren funtzioa izaki bizidun batetik beste batera ugaltzera igarotzen diren ezaugarriak gordetzea da.

    Jangarria al da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

    Onddo jangarri ugari daude baina kasu honetan, Ardagaiak fruta-usain eta zapore garratza izan arren, mamia lurrakara izateak jangaitz bilakatzen du.

    Zertarako da ona?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

    Ura xurgatzeko ahalmen handia du. Euli bidezko arrantzan erabiltzen da, horiek erabiltzean busti diren euliak lehortzeko. Beste erabilera bat feltrozko ehun baten fabrikazioa da, kapelak eta beste artikulu batzuk egiteko erabiltzen dena.

    Bere erabilera hemostatiko (hemorragiak gelditzeko) eta orbaintzaile bezala ezagutzen da erromatar garaitik. Horretarako, kaltetutako larruazalaren gainean erre egiten zen poliki-poliki. Gaur egun, jakina da bakterioen aurkako propietateak dituela, eta erabilera guztiz zuzena izan zen.

    Antzinako herrientzako baliabide baliotsua zen. Su bat hasteko aukera ematen zien sortutako txinpartak harrapatzean, baita sua leku batetik bestera eramateko erabili izan da ere.

    Horretaz guztiaz gain, okil arotzek habia egiten dute onddo honek erasotako zuhaitzetan, zura bigunagoa baitago onddoaren eraginez, eta, gainera, izaki horrek beroa ematen dio habiari, egurrean sortzen duen hartziduraren ondorioz.

    Ardagaia onddoa (Fomes fomentarius) azpikaldeko ikuspegitik



    Gehiago jakiteko:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

    [2]

    1. Mikelplastika. (2014-10-26). «PLASTIKA ETA IKUSIZKOEN HEZKUNTZA: EUSKAL MIKOLOGIA: UDAZKENEKO LOREAK» PLASTIKA ETA IKUSIZKOEN HEZKUNTZA (Noiz kontsultatua: 2021-04-22).
    2. «Fichas Micológicas » Fomes fomentarius» www.fichasmicologicas.com (Noiz kontsultatua: 2021-04-13).

    3. http://www.micomania.rizoazul.com/microscopia%20las%20hifas.html