Lankide:Txikillana/Mullet

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mutil asiar mulletduna 1992an.

Mullet ilearen ebakera mota bat da, aurrealde eta alboetan motza, eta atzealdean luzea.[1]

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oxford English Dictionary-ren arabera , orrazkera hau deskribatzeko mullet hitza (barbarin, euskaraz) erabili zuen lehena Beastie Boys musika talde estatubatuarra izan zen,[1] 1994ko "Mullet Head" abestian hain zuzen ere. [2] Hori baino lehen, mullet head esaera ia beti intelijentzia gutxiko pertsonentzat erabiltzen zen; horren adibidea Cool Hand Luke filman ikus daiteke, non garaitutako lapurrei mullet heads deitzen zaien.

Bestalde, beste izen asko ere ematen zaizkio herrialdearen arabera: cambronne, mulette, coco,nuquette, Flémalle, nuque longue, nuque à l'allemande (Frantzian); skidoo, Longueuil, pad, trailer (Quebecen); mullet, Camaro Hair, Hockey Hair, Kentucky waterfall, Business up front, party in the back (Ameriketako EEBBak); tracas, greñas, playero (Puerto Rico); cubanita (Argentina); Chitãozinho & Xororó (Brasil); mota paisa, siete (Colombia); chocopanda (Chile); vilon (Israel); farru (Espainia); capelli alla tedesca (Italia); matje (Holanda); Vokuhila (Alemania); Bundesliga-hår (Danimarka); hockeysveis (Norvegia); hockeyfrilla (Suedia); czeski piłkarz (Polonia); jágr (Txekia); Bundesliga (Hungaria); zemunka (Serbia).


Paul McCartney musikari ingelesa 1974ean.
Bono abeslari irlandarra 1983an.
Richard Dean Anderson antzezle estatubatuarra 1985ean.

Aintzinako lekukotasunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arkeologiak erakutsi du ebakera hau aintzinako Mesopotamia, Siria eta Anatolian bazela. K.a. XVI mendeko gudari hititek ere horrelako ilea zeramaten, asiriarrek eta egiptoarrek bezala. K.a. VI mendeko estatua eta grabatu grekoetan ere antzerako ebakerak ikus daitezke. K.o. VI mendean, berriz, Procopius bizantziarrak idatzi zuen gizonezko gazte batzuek ilea atzean luzea zerabiltela, kopeta gainean labur mozturik; baina estilo hau ez erromatartzat hartzen zen, eta huniko izena ematen zitzaion.[3][4] Bestalde, XVII gizaldian, Ameriketara joandako kolono ingelesek ezagututako lehen indigenak (Samoset, Abenaki tribukoa, 1621ean) horrelako ebakera bat zuen: "Gizon altua, ile beltzduna: luzea atzean, motza aurrean; aurpegian batere ilerik ez...".[5]


Mulleta herriz herri[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1970eko hamarkadatik 1990ekora ebakera honek hedapen handia izan zuen, zati handi batean pertsona famatuen eraginez: kirolariak (Franz Beckenbauer, Mickaël Madar, Tony Vairelles, Richard Dutruel, Roberto Baggio, Chris Waddle, Mihails Zemlinskis, Hulk Hogan...), musikariek (David Bowie, Rod Stewart, Roxy Music, Michael Bolton, Phil Collins, Paul McCartney, Bono, George Michael...) edo antzezleek (Richard Dean Anderson, Chuck Norris...).[6][7]

Gaur egun ile hau batez ere 80ko hamarkadarekin lotzen da, eta askotan adarra jotzeko aitzakiatzat hartzen da:[8] bai redneck jendearen artean duen hedapenaren kontura, baita nolabaiteko revival umoretsua eginez, hala nola Günther kantariak erabiltzen duen estetika.[9] Halere, badirudi joera sortzaileek berriz modan jarri nahian dabiltzala.[10]


Ipar Amerika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mihails Zemlinskis futbolari letoia.

Ameriketako EEBB-etan, 1980eko hamarkadan, mulleta kultura lesbikoaren ezaugarri bihurtu zen.[11] 1990eko hamarkadan Pittsburgh Penguins-eko zenbait hockey jokalarik berriz modan jarri zuten.[12] 1992an DC Comics-ek Superman pertsonaia hiltzen den komikia argitaratu ostean, 1993an serieari jarraipena eman zitzaion "Reign of the Supermen" istorioarekin, non Superman mullet batekin itzultzen zen; orrazkera hori 1997 arte mantendu zuen, eta Mattelek 2009an kaleratutako panpina batek ere mulleta zeraman.[13] "Superman Lives" filmaren proiektuan ere (azkenean egin ez zena) Superman mulletduna agertzen zen.[14] Ameriketako EEBB-etan, azken urteetan mulletak gorakada bat izan du kirol munduan: 2017an Pittsburgh Penguins hockey taldekoen artean berriro ikusi zen, baita Oklahoma State futbol amerikarreko taldekideetan ere, arrakasta handiarekin.[15] 2018an, Pittsburgh Steelers taldeko James Conner jokalari ospetsua mulleta erabiltzen hasi zen, Pennsylvaniako redneck jendearen estiloa aldarrikatuz.[16]

Country musikari askok ere erabili izan dituzte mulletak, hala nola Billy Ray Cyrus edo Alan Jackson. Vandals punk rock taldeak country musikarien mulletei buruz abestu zuten "I've Got an Ape Drape" kantu satirikoan, EEBB-etako herri desberdinetan orrazkera hau izendatzeko erabiltzen diren hitzak zerrendatuz.[17] Wesley Willis abeslariak ere "Cut the Mullet" kantua egin zuen 1998an.[18] Mulleta eta bere bizitza estiloa pelikuletan ("Joe Dirt", 2001 eta "American Mullet", 2001) eta TB saioetan ("The Mullets", 2003-2004) ere isladatu da. Five Iron Frenzy ska banda kristauak "The Phantom Mullet" kantua egin zuen 2000 urtean, Billy Ray Cyrus aipatuz. 2003an, Legacy Recordings disketxeak Mullets Rock izeneko diska kaleratu zuen, 1970 eta 1980ko hamarkadetako mulletdun rock banda klasikoen bilduma. [19]

Asia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iranen, 2010eko hamarkadan, mulleta debekatu zuten, "ez-islamiar Mendebaldeko orrazkera dekadenteen" zerrenda batean sartuz.[20]

Hego Korean, mulleta 2015an hedatu zen hainbat K-pop talderen eskutik,[21] adibidez BTS.[22]

Ozeania[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Australian, 2009 eta 2012 artean, Libanoar jatorriko populazioaren artean mulleta modan jarri zen. Baina ordurako estiloa redneck australiarren artean hedatua zegoen.[23] 2018 urtean, baita ere, Australian Mullet Fest izenekoaren lehen edizioa ospatu zen: mullet ilearen festa, ebakera politenaren lehiaketa eta guzti.[24]


Euskal mulletak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskaldun mulletdun bat 1991 urtean.

Euskaldunen artean, ile ebakera honen lekukotasunak daude XIX mendeko Arratian.[25] Bestalde, 80ko hamarkadan asko hedatu zen gazteen artean, eta gaur egunean ezker abertzalearekin identifikatzen da.[26]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Ingelesez) «mullet, n.9» OED Online (Oxford University Press) (Noiz kontsultatua: 2019-02-06).
  2. "Mullet Head Lyrics" . Metro Lyrics. 2015eko maiatzaren 3ko berreskuratu.
  3. P., Toner, J.. (2009). Popular culture in ancient Rome. Polity ISBN 9780745673653. PMC 842919758. (Noiz kontsultatua: 2019-02-06).
  4. J.),, Heather, P. J. (Peter. The restoration of Rome : Barbarian Popes and imperial pretenders. ISBN 9780230700154. PMC 830350022. (Noiz kontsultatua: 2019-02-06).
  5. «Samoset Biography - life, name, young, information, born, tall, house, time» www.notablebiographies.com (Noiz kontsultatua: 2019-02-07).
  6. William., Wilson,. (2011). Gobbledygook : a dictionary that's 2/3 accurate, 1/3 nonsense - and 100% up to you to decide. Adams Media ISBN 9781440529252. PMC 777950028. (Noiz kontsultatua: 2019-02-06).
  7. 1969-, Jackson, Andrew Grant,. (2012). Still the greatest : the essential songs of the Beatles' solo careers. Scarecrow Press ISBN 9780810882225. PMC 779265254. (Noiz kontsultatua: 2019-02-06).
  8. (Ingelesez) Fialkov, Harvey. «Panthers' Jaromir Jagr bringing back his famous mullet» Sun-Sentinel.com (Noiz kontsultatua: 2019-02-06).
  9. (Gaztelaniaz) Sordidez, por Vicisitud y. (2007-10-15). «Bigotón 3: Günther nos toca el tra-la-la» Vicisitud y Sordidez (Noiz kontsultatua: 2019-02-07).
  10. (Ingelesez) Bush, Thomas. (2016-03-13). «The Modern Mullet for Men» Haircut Inspiration (Noiz kontsultatua: 2019-02-08).
  11. (Ingelesez) «9 Ways Lesbians Have Given Straight Women A Fashion Edge» Henrietta Hudson 2015-02-10 (Noiz kontsultatua: 2019-02-06).
  12. «Jagr cuts his hair, ready to get down to business as Penguins open camp» old.post-gazette.com (Noiz kontsultatua: 2019-02-07).
  13. (Ingelesez) The Death of Superman. 2019-01-30 (Noiz kontsultatua: 2019-02-06).
  14. (Ingelesez) GQ, The Editors of. (2014-07-25). «The Nicolas Cage Superman Documentary Reminds Us Of the Man Of Steel's Bad Hair Days» GQ (Noiz kontsultatua: 2019-02-06).
  15. (Ingelesez) «Gundy: Mullet worth 'millions' in OSU marketing» ESPN.com 2017-07-18 (Noiz kontsultatua: 2019-02-06).
  16. (Ingelesez) «Steelers' James Conner embraces unique haircut, planning more styles» ESPN.com 2018-09-13 (Noiz kontsultatua: 2019-02-06).
  17. «The Vandals – I've Got An Ape Drape lyrics» www.allthelyrics.com (Noiz kontsultatua: 2019-02-06).
  18. «MUSIC REVIEW: Wesley Willis Live -- The Man Who Cut the Mullet Plays Middle East - The Tech» tech.mit.edu (Noiz kontsultatua: 2019-02-06).
  19. «American Mullet - Trailer - Cast - Showtimes - The New York Times» web.archive.org 2008-10-12 (Noiz kontsultatua: 2019-02-06).
  20. (Ingelesez) Dweck, Jessica. (2010-07-10). «The history of the mullet, Iran's forbidden haircut.» Slate Magazine (Noiz kontsultatua: 2019-02-06).
  21. «Netizens are afraid the mullet hairstyle is becoming a trend due to idols» allkpop (Noiz kontsultatua: 2019-02-06).
  22. (Ingelesez) fancafe, bts. (2018-04-16). [https://twitter.com/btsfancafes/status/985904800276430848 «TAEHYUNG 17.04.2018 {12:28AM KST} ✎ ARMYs~ My hair is like this because I want to do it~ Please cheer for me and support me. I love you and good night»] @btsfancafes (Noiz kontsultatua: 2019-02-06).
  23. (Ingelesez) Stark, Jill. (2015-12-19). «Bogan Bingo! Get your mullet and flannies ready, it's bogan time» The Age (Noiz kontsultatua: 2019-02-06).
  24. «'I haven't washed it in months': 180 compete for nation's best mullet» Mail Online 2018-02-24 (Noiz kontsultatua: 2019-02-06).
  25. «Arratiako mullet tradizionala» sustatu.eus (Noiz kontsultatua: 2019-02-07).
  26. «Mullet edo orrazkera abertzalearen arbuioa» sustatu.eus (Noiz kontsultatua: 2019-02-07).

[[Kategoria:Orrazkerak]]