Lankide:Txikillana/Sten

Wikipedia, Entziklopedia askea
Txikillana/Sten
Zerbitzua
Produkzioa
Zehaztasunak


STEN subfusila Bigarren Mundu Gerran Britainia Handian sortutako metraileta izan zen. Britainiar indar armatuek 1960ko hamarkadan erretiratu zuten, baina harrezkero munduko hainbat lekutako gatazka armatuetan erabili izan dira, Euskal Herrian barne.

Diseinua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Armagin kanadiarra STEN MK-II batekin, 1942 urtean.

STEN subfusila arma premia larri egoera batean diseinatu zen, Britainia Handia nazien inbasioaren mehatxupean zegoela. 1941ean, Enfield herriko Royal Small Arms Factory lantegiari iskilu merke eta ekoizterraz bat diseinatzeko enkargua egin zitzaion. Horrela sortu zen subfusila, STEN akronimoarekin izendatu zena: alde batetik diseinatzaileen izenengatik (Shepherd eta Turpin), eta bestetik ENfield herriarengatik.[1]

Diseinua oso oinarrizkoa zen, Alemaniako MP-28 metrailetaren ereduan oinarritua: kanoia bere mekanismoarekin, metalezko kulata eta kargadore horizontala. Iskilu txikia zen, eta behin desmuntatua erraz ezkutatzen zen; horrek Erresistentziako kideentzat oso praktiko bihurtu zuen. Gerrillariek STENak konpontzen eta egokitzen trebetasun handia garatu zuten. Armaren sinpletasun honek inolako lubrikaziorik gabe funtzionatzea ahalbidetzen zuen.[2]

Bigarren Mundu Gerran zehar etengabeko hobekuntzak egin zitzaizkion, eta aldaera asko egin ziren; modeloak Mark hitzarekin (MK) eta zenbaki erromatarrekin izendatu ziren.

Mekanika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

STEN MK-II ale bat.

Bere ekoizpenak eragiketa mekaniko sinpleak behar zituen (estanpazioa) eta soldadura gutxi. Operazio gehienak tailer txikietan egin zitezkeen, eta armak Enfield-en muntatzen ziren. Denborarekin gainera fabrikazioa erraztu zen: STEN MK-III oinarrizko eredua bost ordutan ekoizten zen. Bertsio merkeenek 47 zati bakarrik zituzten.

Mekanismoak tiroaren atzerakada baliatzen zuen hurrengo bala prestatzeko, ixtailu ireki sistema baten bidez.[3]

Kargadorean balak tolesteko forma MP-38 alemanari kopiatu zitzaion, arma honen munizioaz (9 x 19 Parabellum) jabetu ezkero hura baliatu ahal izateko.[2]

Abantailak eta desabantailak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

STEN subfusilak, batez ere MK-II bertsioak, gorazarre eta kritika kopuru beretsuak jaso zituen: iturginaren amesgaizto ezizenez ezagutu zen, fidagarritasun eta erresistentzia faltarengatik.[4]

Bere abantaila nagusia ugaritasuna eta eskura-erraztasuna zen.[4] Mekanika semiautomatikoak, berriz, STENa erabiltzen zuten soldaduei abantaila ematen zien, eskuz eragindako ixtailudun fusilen aldean (artean hauek ziren erabilienak). Ohiko fusilek asko jota minutuko 15 tiro egin zitzaketen, eta gainera hurbileko borrokarako desegokiak ziren, STENak ez bezala.[3]

Desabantaila nagusietako bat kargadorean balak tolesteko forma zen, ataskoak errazten zituena.[2] Reinhard Heydrich SS-etako Obergruppenführer-raren hilketa ospetsuan (1942), operazioak ia porrot egin zuen STEN baten kargadoreak huts egin zuelako.[5] Gainera, STENak ustekabean tiro egiteko erraztasuna zuen, lurrera erorita edo kolpea hartuta.[6] Eta, bistan da, prezisio falta: zaila zen 30 m baino gehiagotara zeuden ituei jotzea.[3]

Bigarren Mundu Gerra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

EEBB-etako soldadua eta STEN MK-II bat duen Erresistentziako kidea, Frantziako borroketan (1944).

Bigarren Mundu Gerran 4.500.000 ale inguru ekoitzi ziren (erdia baino gehiago MK-II modelokoak). Britainia Handian egindakoez gain, STEN subfusilaren kopiak leku askotan egin ziren, bai aliatuen aldetik (Polonia, Norvegia,[7] Danimarka, Belgika, Australia,[8] Kanada[9]...) baita ardatzekoen aldetik ere (Alemanian[8]).

STENak airetik paraxutatzen ziren erresistentzia guneetan, desmuntaturik, gerrillariek muntatu eta erabil zitzaten. Kainoiaren gehiegizko beroketa saihesteko, gerrillariek trapu zahar bustietan bilduta erabili ohi zituzten.[10]

Bigarren Mundu Gerra amaitu gabe zegoela, Bigarren Txina-Japonia Gerran (1937-1945) aliatuek 73.000 STEN MK-II bidali zizkieten txinatarrei.[9]

Bigarren Mundu Gerra ostean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Malaysiako polizia bat STEN MK-V batekin (1949)

Gerra osteko estuasun ekonomiko egoera zela eta, aliatuek STENak erabiltzen jarraitu zuten. Britainia Handiak Koreako gerran erabili zituen (1950-53), baita IRAren Mugako Kanpainaren errepresioan ere (1956-62), eta 1971ean India eta Pakistan arteko gerrako borroketan. George VI erregeak berak STEN bat eraman ohi zuen autoan (gaur egunean Imperial War Museum-ean ikusgai dago); Erresuma Batuan MK-V (1944ko bertsioa) 1960ko hamarkadara arte erabili zen. Ameriketako EEBB-ek, berriz, 1971ean isiltzailedun STEN modeloak erabili zituzten Vietnamgo Gerran.[11]

Hainbat herrialdek STENen kopiak ekoizten jarraitu zuten, hala nola Israelek (1948),[12] Argentinak (1949),[13] Txinak (40ko hamarkada),[9] Frantziak (50eko hamarkada)[14]...

Bigarren Mundu Gerrako STEN orijinalak leku askotan berrerabili ziren. Besteak beste:

Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1965ean, Euskadi Ta Askatasuna erakundeak borroka armatuari ekitea erabaki zuenean,[27] Bigarren Munduko Gerrako STEN partida bat eskuratu zuten maki frantziarreko kide ohien bitartez.[28] Lehen komandoa sei pertsonaz osatu zen, Xabier Zumalderen gidaritzapean, eta besteak beste iskilu hauek eman zitzaizkien.[29] ETA-ko Talde Autonomoek (Los Cabras) ere erabili zituzten 1969-1977 artean.[29]

Iskilu hauek oraindik erabilgarri zeuden 1980an, Zumaldek M-30 talde paramilitarra EAJ-ren enkarguz eratu zuenean; arma berriak erosteaz gain 30-40 STEN zahar berreskuratu zituen helburu horretarako.[29] ETA militarrak ere 80ko hamarkada erdira arte erabili zituen[30] (MK-II ale konkretu bat, 1979 inguruan, Gipuzkoan eta Nafarroan 8 ekintzatan erabili zela frogatu da).[31]

2004an, Xabier Zumaldek Arteagako museoan zulo bat irudikatzen zuen gunea prestatu zuen; polemika handia sortu zuen, besteak beste bertan STEN bat erakusten zelako; erakusketa handik egun gutxira itxi zen.[32]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «Carbine, Machine, Sten, 9mm Mk 1» Imperial War Museums (Noiz kontsultatua: 2019-06-06).
  2. a b c Dunlap, Roy F., 1914-1997.. ([1948]). Ordnance went up front; some observations and experiences of a sergeant of Ordnance, who served throughout World War II with the United States Army in Egypt, the Philippines and Japan, including way stations.. Small-Arms Technical Pub. Co PMC 6081851. (Noiz kontsultatua: 2019-06-05).
  3. a b c Hastings, Max.. Das Reich : the march of the 2nd SS Panzer division through France, June 1944. ISBN 9780760344910. PMC 816026702. (Noiz kontsultatua: 2019-06-05).
  4. a b Weeks, John.. (1979). World War II small arms. Galahad Books ISBN 0883654032. PMC 4870437. (Noiz kontsultatua: 2019-06-05).
  5. Willbanks, James H., 1947-. (2004). Machine guns : an illustrated history of their impact. ABC-CLIO ISBN 1851094857. PMC 57406373. (Noiz kontsultatua: 2019-06-05).
  6. «STEN 9mm Mk II, General Instructions, (February 1942)» http://ferret-afv.org/ (Noiz kontsultatua: 2019ko ekainaren 5a).
  7. Manus, Max, 1914-1996.. (2008). Det vil helst gå godt ; Det blir alvor. Familieforl ISBN 9788282140430. PMC 1028492327. (Noiz kontsultatua: 2019-06-05).
  8. a b c Smith, W. H. B. (Walter Harold Black), 1901-1959, author.. Small arms of the world : the basic manual of military small arms : American, British, Russian, German, Italian, Japanese, and all other important nations. ISBN 9781258915773. PMC 936456573. (Noiz kontsultatua: 2019-06-05).
  9. a b c d e f (Ingelesez) admin. «Stens of the World: Part I» Small Arms Defense Journal (Noiz kontsultatua: 2019-06-05).
  10. Dear, Ian, author.. (2016). Sabotage and subversion : the SOE and OSS at war. The History Press ISBN 9780750980784. PMC 968727414. (Noiz kontsultatua: 2019-06-05).
  11. «The Vietnam Experience LRRP 1966-1972» 25thaviation.org (Noiz kontsultatua: 2019-06-05).
  12. (Ingelesez) «Sten submachine gun copies and other improvised weapons - Tel Aviv -» The Firearm Blog 2013-12-17 (Noiz kontsultatua: 2019-06-05).
  13. (Ingelesez) «Argentina’s STEN clones -» The Firearm Blog 2017-06-02 (Noiz kontsultatua: 2019-06-05).
  14. «Oddities» web.archive.org 2004-07-16 (Noiz kontsultatua: 2019-06-05).
  15. Morris, Benny, 1948-. (2008). 1948 : a history of the first Arab-Israeli war. Yale University Press ISBN 9780300126969. PMC 152580991. (Noiz kontsultatua: 2019-06-05).
  16. «The Dragon in the Land of the Snows: A History of Modern Tibet since 1947» The SHAFR Guide Online (Noiz kontsultatua: 2019-06-05).
  17. Fitzsimmons, Scott, 1980-. (2013). Mercenaries in asymmetric conflicts. Cambridge University Press ISBN 9781107026919. PMC 774213712. (Noiz kontsultatua: 2019-06-05).
  18. Russell, Lee.. (1985). Israeli Defence Forces, 1948 to the present. Arms and Armour Press ISBN 0853687552. PMC 20523744. (Noiz kontsultatua: 2019-06-05).
  19. «Close Up Films | Finding Fidel: The Journey of Erik Durschmied» closeupfilms.ca (Noiz kontsultatua: 2019-06-05).
  20. Palokangas, Markku.. (©1991-). Sotilaskäsiaseet Suomessa 1918-1988 : Suomen maanpuolustuksen ja sotien kevyt kiväärikaliiperinen aseistus itsenäisyyden 70 vuoden aikana. Suomen asehistoriallinen seura ISBN 9512505177. PMC 65428493. (Noiz kontsultatua: 2019-06-05).
  21. a b c Bourne, Mike. (2007). «The Foundations and Construction of Global SALW Trade» Arming Conflict (Palgrave Macmillan UK): 55–87. ISBN 9781349285563. (Noiz kontsultatua: 2019-06-05).
  22. Berman, Eric G.. (2008). The Central African Republic and small arms a regional tinderbox. ISBN 2828801039. PMC 770709119. (Noiz kontsultatua: 2019-06-05).
  23. (Gaztelaniaz) «El subfusil de ETA que fabricó Israel» ELMUNDO 2014-11-23 (Noiz kontsultatua: 2019-06-06).
  24. Dobson, Christopher, 1927-. (1982). The terrorists : their weapons, leaders, and tactics. (Rev. ed. argitaraldia) Facts on File ISBN 0871966697. PMC 8171688. (Noiz kontsultatua: 2019-06-05).
  25. «Indira Gandhi • es.knowledger.de» es.knowledger.de (Noiz kontsultatua: 2019-06-06).
  26. «Rome News-Tribune - Google News Archive Search» news.google.com (Noiz kontsultatua: 2019-06-05).
  27. Gorosabel, Oier. «Alfa» Eibar.ORG | Eibarko peoria (Noiz kontsultatua: 2019-06-06).
  28. «Armas y Explosivos - Página 5 - Foro de Inteligencia, Espionaje y Servicios Secretos» www.intelpage.info (Noiz kontsultatua: 2019-06-06).
  29. a b c «- EL MUNDO | Suplemento Crónica 445 - Es un peligro por lo que sabe y calla» www.elmundo.es (Noiz kontsultatua: 2019-06-06).
  30. «El zulo de Artxanda tenía un subfusil no utilizado por ETA desde principios de los ochenta. El Correo» www.elcorreo.com (Noiz kontsultatua: 2019-06-06).
  31. (Gaztelaniaz) «La pistola de ETA de los 18 tiros en la nuca» ELMUNDO 2017-04-04 (Noiz kontsultatua: 2019-06-06).
  32. (Gaztelaniaz) «Un zulo con restos arqueológicos de ETA» El Correo 2011-05-10 (Noiz kontsultatua: 2019-06-06).

[[Kategoria:Subfusilak]]

[[Kategoria:ETA]]