Lankide eztabaida:Josugoni/2008 urtarrila-apirila

Wikipedia, Entziklopedia askea

Filmak[aldatu iturburu kodea]

Aupa! Mila esker aholkuarengatik, botako diot begirada bat eta ea asmatzen dudan behar bezala idazten.

Artikulu izen aldaketa[aldatu iturburu kodea]

Hola Josu: Eskerrik asko mezuarengatik. Aldatu artikulua mesedez. Hegibeltz 11:11, 5 Urtarrila 2008 (UTC)

Eskerrik asko. Hobe da higuin ezabatzea ze nik ez dakit nola definitu. Hegibeltz 11:35, 5 Urtarrila 2008 (UTC)

Europar Batasuneko historia[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Josu: Eskerrik asko EBren historia lantzeko horri berria sortzeagatik. Ideia ona izan da, nahiz eta oraindik nahiko "berde" dagoen.Horrela edukita sakontasun gehiagorekin lantzeko aukera izango dugu, guztia artikulu berean bilduta edukita baino. Hemendik aurrera ahaleginduko naiz historia hori osatzen (ea ingeleseko artikuluaren parera heltzen garen...). Ondo segi eta urte berri on! Xabier Nahi izanez gero, erantzun hemen

Europako vs. Europar[aldatu iturburu kodea]

Kaixo berriro ere. Egia esan ez dut argi ikusten zein den egokiagoa. Nik neuk joera handiagoa daukat "Europako" idazteko, baina beste hizkuntzetan (ingelesez, gaztelaniaz, frantsesez...) "Europar" aldaeraren antzekoak erabiltzen dira ("European", Europea"...). Beraz, ondo dagoela uste dut Europar Batasuna jarrita. Dena den, garrantzitsua da berzuzenketak jartzea, hau da, norbaitek Europako Batasuna idazten badu zuzenean artikulu horretara heltzea, beste ezeren beharrik gabe. Ondo segi. Xabier Erantzun hemen nahi baduzu.

Euskaltzaindiaren araua[aldatu iturburu kodea]

Euskaltzaindiaren webgunean begiratu dut eta, han agertzen denez, eztabaida hori izan zuten akademiaren barruan. Azkenean bozketa egin eta "Europar Batasuna" idatzi behar dela erabaki zuten, nahiz eta emaitza nahiko estua izan (10 "Europar"ren alde eta 7 "Europako"ren alde). -Ikus Euskera, 1999, 2 (1.125. or.)- Beraz, hemendik aurrera horrela idazten ahalegindu beharko naiz. Ondo segi. Xabier Erantzun hemen nahi baduzu.

tximu sudurrandi[aldatu iturburu kodea]

Bai, egia da, ez dago euskaraz horrelako hitzik, arazoia duzu.Bengoa ; Idatz ezazu emen! 12:36, 12 Urtarrila 2008 (UTC)

Zeledon[aldatu iturburu kodea]

Aupa, Josu! Ongi ikusten dut. Hobeto daude zeledon guztiak artikulu berean. Gehitu dudan kanpo loturan gauza bitxi bat aurkitu dut: hasierako panpina ez omen zen Zeledon, Pepito baizik. Egiaztatzen dudanean artikulura gehituko dut. Ah, eta nik ez nuke jaien artikuluarekin uztartuko, izaera nahikoa duelako artikulu ezberdina izateko. Hori bai, jaiei buruzko artikulua gehiago garatu beharra dago! Izan ontsa! --Unai Fdz. de Betoño 11:02, 19 Urtarrila 2008 (UTC)

Anna Wintour[aldatu iturburu kodea]

Eskerrikazko zure obekuntzen gatik. Sentitzen dut batzutan gaizki idaztea, obetzen zahiatuko naiz!! Ala ere eskerrikasko

Lanperna[aldatu iturburu kodea]

Ederto. ;) --Assar 22:12, 20 Urtarrila 2008 (UTC)

Gaztelanismo[aldatu iturburu kodea]

Aupa! Egia esan, zalantzekin ibili naiz "castellanismo" hitza euskaratzerakoan. Nazionalismo gaztelaua edo gaztelarra jartzekotan ibili naiz, baina mugimendu horren baitan, jarrera nazionalistekin batera erregionalistak ere badaudenez, zuzenagoa iruditu zait "castellanismo" erabiltzea. Eta "castellanismo" euskaratzerakoan, ez daukat batere argi kastellanismo eta gaztelanismotik zein den egokiagoa. Biek ez nautenez konbentzitzen, beraz, kasu egingo dizut, euskararen aldetik agian egia baita gaztelanismo jatorragoa dela. Ondo segi! --Orereta (erantzunak) 21:33, 21 Urtarrila 2008 (UTC)

Herritarra[aldatu iturburu kodea]

Josugoni, no estoy seguro de una cosa: en el apartado "herritarra" de las plantillas de municipios ¿qué se debe poner? ¿el gentilicio? ¿Qué significa "herritarra"? Lo he buscado en el diccionario, y dice esto:

1 iz. eta izond. paisano/na, conciudadano/na

2 izlag. eta izond. popular

1 gizon jator eta herritarra: hombre castizo y popular

3 iz. eta izond. indígena, habitante de un territorio

4 iz. súbdito/ta

¡A saber!... Bueno, gracias de antemano por tu ayuda. Lamento no saber euskera. Granadar 15:41, 22 Urtarrila 2008 (UTC)

Muchas gracias por la información. No tengo intención de poner los gentilicios en euskera (porque sería "inventar"), pero haré una excepción con Almuñecar (sexitano > sexitar), Baza (bastetano > bastetar) y Guadix (accitano > accitar), ya que creo que es relevante incluirlo. Eskerrik asko! Azken agurra. Granadar 15:37, 23 Urtarrila 2008 (UTC)

Orinokoko lauak[aldatu iturburu kodea]

Beno, benetan ez nekien nola euskaratu Los Llanos hitza. Euskaltzaindiaren arauetan ez da ezer agertzen (edo behintzat ez dut ezer aurkitu), Berria egunkariaren hemerotekan eskualdeari buruz ez da ezer agertzen, eta azkenenean ez dakit Euskal Wikipedian erabil dezakedan arau orokorrik dagoen ala ez.

Egia esateko arazoa Los Llanos idatzi baino lehen sortu zitzaidan. Amerikako eskualde nagusi batzuk euskaratzen nenbilela, ikusi nuen beste hizkuntzatan batzutan jatorrizko izena erabiltzen zutela eta bestetan ez:

  • Kanadako artikoa - gaztelaniaz ez da existitzen baina ingelesez Nothern Canada da
  • Arro handiko eskualdea - gaztelaniaz Gran Cuenca da (nahiz eta wikipedian artikulua ingelesezko Great Basin izena erabili) eta ingelesez Great Basin. Gainera, eskualdea ez da guztiz yankeea, Mexikoraino ere hedatzen da.
  • Zabaldi handiak - Ikusi dut izena aldatu duzula. Horrela hobeto dago, lautada igual ez da hitz egokia. Gaztelaniaz Grandes Llanuras da eta ingelesez Great Plains da.
  • Amerikako Laku Handiak - Patxi lurrak sortu zuen eta ingelezko Great Lakes euskaratu zuen. Gaztelaniaz gauza bera egin zuten eta Grandes Lagos erabili zuten.
  • Orinokoko lauak - Izen guztiak euskaratzen nenbilela hau ere euskaratzea erabaki nuen. Gainera, txarto euskaratu ere. Gaztelaniazko llano Espainian ez da lautada baina agian Kolonbian edo Venezuelan bai, eta llano euskaraz laua denez, ba... Orinokoko lauak, gero ikusi nuen gaztelaniaz ez ezik beste hizkuntzetan ere jatorrizko izena erabiltzen zutela, eta neure buruari zergatik nik wikipediako politika aldatzen nenbilela galdetu nion (behin idatzita ikusita, prozesu korapilatsua ematen du baina di-da batean egin nuen izenaren hautaketa).
  • Amazonia - Gorka Alustizak egin zuen eta gero Kabrik aldatu zuen izena. Artikulua ibaiari buruzkoa da, ez eskualdeari buruzkoa.
  • Andeak - Elianak egin zuen, hemen behintzat badago Euskaltzaindiaren arau bat.
  • Andeetako goi-ordokia - artikulu honetan Los Llanosena bezalako buruhaustea izan nuen. Bai gaztelaniaz bai beste hizkuntzetaz Altiplano hitza erabili zuten. Gainera gaztelaniazko wikipedian altiplano ez zen bakarrik Andeetakoa baizik eta edonongoa eta beste artikulu bat zuten Andeetakoari buruzkoa. Baina izen guztiak euskaratzen nenbilela, tira... Andeetako goi-lautada. Euskaratze prozesuarekin aitzakia dut: 3000 Hiztegian gaztelaniazko altiplano euskarazko goi-lautada edo goi ordoki da eta nik lehendabizikoa hautatu.
  • Gran Chaco - artikulu honetan nire lehengo politika hautsi nuen. Chaco hitz ketxua da eta jatorrizko hitza erabiltzea erabaki nuen. Euskarazko "ehiza-lurralde handia" benetan arrotza zelako niretzat. Beste wikipedietan jatorrizko grafia errespetatu egin dute.
  • Patagonia - Patxi lurrak egin zuen jatorrizko izena errespetatuz, beste Wikipedietan bezala.

Gainera Pampa eta Hego Konoa egitekotan nintzen (egunen batean) eta ez nengoen ziur jatorrizko gaztelaniazko Cono Sur hitza erabili ala beste hizkuntzetan bezala euskaratu. From lost to the river, Hego Konoa izan dadila.

Barkatu hain erantzun luzea baina hona hemen nire "arrazoiak". Artikuluetan aldatu duzuna eta aldatuko duzunarekin ados, alde batetik zure aldaketak nireak bezain onak direlako, bestetik hainbeste dago egiteko ze nahiago dudan beste artikulu berri bat sortu edizio-guda bat hasi baino (batez ere nik zalantza asko edukita) eta azkenean (lehen idatzi nuen bezala), zure opinioak errespetatzen dudalako. Nire nahaste borraste nola konpondu badakizu benetan eskertuko nizuke. Aio. Marklar2007 19:45, 22 Urtarrila 2008 (UTC)

Primeran. Ez nekien Lautadarena. Ah!! zerbait aldatzekotan, ez dago niri informatu beharrik. Eskerrik asko. Marklar2007 18:05, 24 Urtarrila 2008 (UTC)

Argazkia[aldatu iturburu kodea]

Aupa josugoni! Gregorio Ordoñezen artikuluan argazkia ipini duzula ikusi dut. Baina argazki horrek ez du zerikusirik artikuluarekin, ezta? Pentsatzera eraman dezake argazkian agertzen dena bera dela... --Orereta (erantzunak) 16:20, 23 Urtarrila 2008 (UTC)

OK. --Orereta (erantzunak) 16:26, 23 Urtarrila 2008 (UTC)

Beno, egia esan aldaketa ingelesezko wikipedian ikusi dudalako egin dut, gehiegi begiratu gabe... Kenduko dut. Ondo segi, --Orereta (erantzunak) 16:51, 23 Urtarrila 2008 (UTC)

Horrela oso ondo dago, nire ustez. --Orereta (erantzunak) 17:08, 23 Urtarrila 2008 (UTC)

Mikelats[aldatu iturburu kodea]

Lehenbizi izenburuaren izaerarengatik, bigarrena 1.700 urtean mendi batean jaio zen? Hau zer da mitologia edo errealitatea? --Kabri, (erantzunak hemen) Lauburu.svg 20:57, 23 Urtarrila 2008 (UTC)

Perretxiko izenak eta beste[aldatu iturburu kodea]

Bueltaka nenbilen buruan hori nola egin. Ederto, euskarazko izena daukaten espezieetan horixe hobetsiko dut, besteetan izen zientifikoaren azpian egingo dut artikulua. --Assar 15:26, 28 Urtarrila 2008 (UTC)

Frantziako Iraultza[aldatu iturburu kodea]

Aupa Josugoni, aspalditxo honetan Frantziako Iraultzaren artikulua hobetzen eta handitzen aritu naiz, baina hainbat ataletan (1791 eta 1793ko konstituzioak izenekoan batez ere), ez dakit zer egin. Gainerakoarekin lotura kaskarra dutela uste dut. Agian zehatzegia da ikuspegi zabaleko artikulu baterako. Ez dakit egokitzea, ezabatzea edo beste artikulu bat egitea komeni den. Mesedez, ahal izanez gero botaiozu bistadizo bat eta aldatu aldatu beharrekoa. Utergar 22:11, 28 Urtarrila 2008 (UTC)

Oso ongi geratu da. Mila esker. --Utergar 22:25, 29 Urtarrila 2008 (UTC)

Kandinski[aldatu iturburu kodea]

Eup! Kandinsky ala Kandinski ote? KAixo Josugoni, egin duzun aldaketa oso ondo arrazoituta dago eta hala izan behar! Edonola ere Euskaltzaindiari ohartxo bat bidali diot ea haien ustea zein ote den. Mila esker zure begiratze-lanagatik, harremanetan segituko dugu!--Txomin 20:11, 29 Urtarrila 2008 (UTC)

Lumilinna[aldatu iturburu kodea]

IEUP Josugoni!Neregatik ez dago arazorik. Horrela hobeto dagoela iruditzen zait gainera. Oso zaila egin zait finlandieratik itzultzera, han atzizkiak erabiltzen dituztelako edozertarako, eta ingelesetik hartzerakoan ere ez nekien zer jarri. jajaja. Horrela ondo dago. Milesker....X tzierto...eta Sampo ontzi izotz-hauslearena?? Elhuyarreko hiztegian begiratu det ea "rompehielos"-ek bazeukan itzulpena eta hori agertu zait. Ez dakit beste izen normaltxoagoren bat? ---kanutero 0:15, 2008 Urtarrila 31

Wilhelm Gustloff / Eskerrak zure zuzenketagatik[aldatu iturburu kodea]

Apa, Josugoni!

Eskerrak eman nahi dizkizut nire hankasartze guztiak berehala txukundu eta konpontzen dizkidazulako. Askoz ere zentzu gehiago dauka zuk jarri duzun honek nik hasi nuen hark baino.

Gauza bera pentsatu dut aurreko artikuluetan ere, baina gaur arte ez dut zuri esateko betarik hartu. Larga vida al rock^roll *ondo idatzi nahi nuen, baina ordenagailu honetan ikurrak mugituta daude eta orain ezin dut bila hasi!( Koro 09:10, 31 Urtarrila 2008 (UTC)

ARTIKULU LABURREGIAK

Ongi, egia da, spidermani buruz asko dago, baina batzuetan ikusi dut artikulu batzuetan jartzen duela artikulu laburregia da hau, benga, agur--Enzaiklopedia, wikilari arrunta 21:11, 3 Otsaila 2008 (UTC)

Berriro Kandinski ala Kandinsky?[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, akaso beraztertu beharko genuke ditxosozko izen horrena. Joxe Ramon Zubimendik (JAGONETen arduraduna) helarazi dit esteka hau non gomendatzen den Wassily Kandinsky (ikusi izen zerrenda). Zer deritzozu? (erantzun hemen) Txomin 13:02, 6 Otsaila 2008 (UTC)

Altzoko erraldoia/Altzoko Handia[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Josugoni! Ikusi dut Altzoko Altzotar ezagunak atalean izen hau aldatu duzula. Begira ezazu hemen, [1] nola Altzoko Erraldoia deitzen dioten. Non ikusi duzu Altzoko Handia? Lankide:Euskaltzale bat, erantzun hemen

Ados, nik beti "erraldoia" entzun izan dudalako esaten nuen baina arrazoi duzu. Ondo izan. Lankide:Euskaltzale bat, erantzun hemen

Errusiera[aldatu iturburu kodea]

Berriro ados nago. Gainera, Berriak transkripzioak horrela egiten baditu, ez naiz ni berritzaile izango. Ahh! Europako geografiarekin nabil, tamalez oraindik Errusiakoa egiteko kontinente batzuk falta zaizkit (Europako ibai nagusi asko errusiarrak baitira). Marklar2007 20:01, 15 Otsaila 2008 (UTC)

"Legionella" artikulua[aldatu iturburu kodea]

Aupa, Josugoni.

Josu naiz, azken boladan Mikrobiologiako artikulu askoren egilea.

Duela gutxi, "Legionella" izeneko artikulu bat idatzi nuen, eta bertan zuk aportazio bat egin zenuen, kategoria sartzen. Eskerrik asko.

Ohartu naiz "Legionella" artikulua ez dela agertzen beste hizkuntzetan. Frantses artikulua hartu, adibidez, eta ez da euskararen bertsioa agertzen.

Badakizu zergatik izango ote den?

Zerbait aldatu beharko da nire artikuluan?

Esaidazu zerbait, mesedez. Mila esker.

Josu 20:39, 18 Otsaila 2008 (UTC)

Eskerrak[aldatu iturburu kodea]

Mila esker, lagun.

Josu 20:58, 18 Otsaila 2008 (UTC)

Eskerrik asko![aldatu iturburu kodea]

Eskerrik asko! Bai, gaur joan naiz nota begiratzera eta gainditua! Beraz orain Lizenziado Theklan naiz... -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta   ButtonGreen.png  21:29, 18 Otsaila 2008 (UTC)

Hizkuntzak gogoko txantiloia[aldatu iturburu kodea]

Aupa Josugoni! Orain txantiloi batzuk sortzen edo "Erabiltzaile txantiloiak" atalean jartzen ari naiz. "Hizkuntzak gogoko" dioen zurea ikusi dut, eta gustatzeaz aparte, atal horretan jartzea bururatu zait. Zer iruditzen zaizu hemen jartzen badut hizkuntza zale izenarekin? --Orereta (erantzunak) 11:14, 19 Otsaila 2008 (UTC)

Yes check.svg Egina --Orereta (erantzunak) 11:30, 19 Otsaila 2008 (UTC)

Adina txantiloia[aldatu iturburu kodea]

Gauza da, gailegokotik kopiatu dudala, eta honela etortzen da seriez, baita gazteleraz. Begiratu dut baina ez zait ongi irten. Saiatuko naiz berriro. Kabri, (erantzunak hemen) Lauburu.svg 16:46, 19 Otsaila 2008 (UTC) Yes check.svg EginaKabri, (erantzunak hemen) Lauburu.svg 16:54, 19 Otsaila 2008 (UTC)

Zenbait termino itzultzeko laguntza.[aldatu iturburu kodea]

Agintari bizantziarrei buruz itzultzen eta moldatzen nabilen artikuluak zuzentzen zabiltzala ikusi dut eta zenbait kezka argitzeko laguntza eskean idazten dizut, hor doaz:

  • Nola itzuli Vera Cruz? Egiazko Gurutze, Benetako Gurutze, Vera Cruz?
  • Nola itzuli Iglesia del Santo Sepulkro? _______ Sainduaren Eliza?

Toponimiaren grafiari buruzko kezka bat ere badut, ba al da inongo kriteriorik? V,C eta horrelakoak bere hortan utzi behar dira?

Eskerrik asko aldez aurretik Eren

Eskerrikasko laguntzarengatik, linkak oso erabilgarriak izango zaizkit aintzinako hiriekin akatsak ez burutzeko!

EHko mendien infotaula[aldatu iturburu kodea]

Eskerrik asko abisatzagatik. Txantiloia sortu zuen Theklan-i esan diot, zuk esandako artikuluez gain txantiloia erabiltzen duten beste guztiak ere gaizki dabilela. Ni ez dakit zergatik izan daiteken, ea berak konpontzen duen. Izan ongi Kabri, (erantzunak hemen) Lauburu.svg 15:34, 27 Otsaila 2008 (UTC)

ARKITEKTURA AURRE-ERROMANIKOA[aldatu iturburu kodea]

Kaixo. Arkitekturari buruzko wikiproiektuan lagundu nahi dut eta aurre erromanikoa azaldu nahi nuen. Baina arazotxo bat izan dut, eztakit nola hasi. Kontutan harturik aurre erromanikoak herrialde asko hartzen dituela nire proprsamena da, arte prerromanikoari buruzko sarrera bat egitea eta handik herrialde bakoitzak ( bisigodo, otoniano, karolingiar ...) duen artea azaltzen hasi. hortan ahsi behar nuen, baina zure eritzia jakin nahiko nuke. Eskerrik asko. lankide: Agur

Heliozentrismo[aldatu iturburu kodea]

Irakurri al duzu jartzen duena? --Unai (esaidank) 17:02, 7 Martxoa 2008 (UTC)

Behor-Zaldi[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Josugoni!! Laguntza behar dut... Behor izenarekin artikulurik etzegoela ikusita, eta zaldiaren artikuluan aipamenik ere etzeukala ikusita, beste animalien artikuluak ikusten hasi naiz... eta behiarena gustatu zait. Bertan behia eta zezena agertzen dira, eta bilatzailean Zezen idatziz gero, behiaren artikulura berbideraketa gertatzen da. Gauza bera egin nahi nuen behorrarekin, zaldiaren artikulura berbideratu, baina ezta nik uste nuen bezain erraza!! Artikulua hutsik utzi dut... Nola konpon dezaket? Ejem, hemendik aurrera gauza xinpleagoekin saiatuko naiz... Laida 00:47, 9 Martxoa 2008 (UTC)

Kaixo berriz, uste dut lortu dudala!! Laida 01:08, 9 Martxoa 2008 (UTC)

"Clostridium" izeneko artikulua[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, Josugoni.

Zure laguntza behar dut berriz, "Clostridium" izeneko artikulua idatzi baitut eta azken "ukituak" eman behar zaizkio.

Hitzen loturak ez dira agertzen, eta ezta beste hizkuntzekin loturak. Hasieran uste nuen prozesu automatiko batek gai horiek zuzenduko zituela, baina ez da hori gertatu.

Lagunduko, mesedez?

Mila esker.

Josu 19:30, 10 Martxoa 2008 (UTC)

San fruktuoso eliza[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, arazotxo bat daukat. Fitxategi bat igo dut edo hori egin nahian nabil (ez bait dakit egindakoa ongi dagoen). Euskerazko azalean fitxategia igo ondoren, commons-en igo behar dudala esan dit. Commons-era igo dut (ustez), bueno, hor dago sanfruktuoso_oinplanta.jpg da. Kategoriatan ere sartu dut ustez. Baina eztakit ongi igo dudan. Begiratuko al diozu mesedez? Eskerrik asko. Agur.

Aleksevitx[aldatu iturburu kodea]

Ongi arrazoia dozu. Nik pentzatzen nuen ch-rekin jarri behar zela, horrela ere ondo zegoelako pentzatu nuelako. Ala ere euskaraz ez da eziztitzen (aizu nola ezaten da ondo eziztitzen? Nik euskaraz 4. nibela naiz, ez da nire ama hizkuntza eta batzuk ez dakizkit); ez da eziztitzen ch, baina ere ez da eziztitzen v eta or dago. Ondo pasa!--EnzaiklopediaNire eztabaida 12:53, 27 Martxoa 2008 (UTC)

Ongi eskerrik asko!--Enzaiklopedia

Euskal Herriko erakundeak[aldatu iturburu kodea]

Gau on Josugoni.

Zuk proposatzen duzuna Euskal Herria artikuluari buruz, EHren erakundeak bi multzotan zatitzea da.

  • Alde batean erakunde "handiak" ezarriko zenituzke : autonomia erkidegoen erakundea (hegoaldean) eta Frantziako eskualdearen erakundea Ipar Euskal Herrian.
  • Beste alde batera, erakunde "txikiagoak" : foru aldundien erakundea (EAEn), deus ez Nafarroan eta Frantziako departamenduaren erakundea.

Zergaitik ez. Baina ikusten ahal den bezala gauzak ez dira sinpleak eta garatu beharko liratezke. Erakunde "handiak" multzo berdinean ezarriak baldin badira, estatuen mailan ezartzen gira : EAE, Nafarroako Gobernua, eta Akitaniako kontseilua. Ordea, Euskal Herriko erakundeak aipatzen ditugu hemen eta iduritzen zait, Pauek Bordele baino gaitasun gehiago dituela Ipar Euskal Herriarekiko (Frantziako eskualdeen gaitasunak aski murriztuak baitira).

Ondorioz, erakundeak multzotan banatzea ez da idei txarra, baina multzoen eraikuntza esplikatu behar lirateke. Euskal Herriko zatiketa instituzionala dela eta, hego eta iparreko erakundeak desberdintzea ere pentsatzen dut ongi litzatekeela. Podere desberdinak baitituzte, gaitasun desberdinak, hauteskunde sistema desberdina,...

Adibidez :

  • EAEn : Eusko Jaurlaritza eta probintzi bakoitzarentzat Arabako Foru Aldundia, Bizkaiko Foru Aldundia, Gipuzkoako Foru Aldundia.
  • Nafarroako Foru Erkidegoan : Nafoarroko gobernua
  • Ipar Euskal Herriak ez du erakunde propiorik, baina departamenduaren mailan, Biarno eskualdearekin Pirinio Atlantikoetako Kontseilu orokorrean ordezkatua da baita Akitaniako kontseiluan.

Zer diozu ? Patxi


Fuerista[aldatu iturburu kodea]

Ez, ez nago bat ere ziur. 3000 Hiztegiak erderazko fuerismo foruzaletasuna dela esaten du, baina ideologia bat izanik... (sozialismo, nazionalismo...). Nik behintzat beste -ismotzat dut fuerismoa. -tasuna hori zaletasunetarako erabiltzen dut eta. Alda ezazu bestela, agian zure proposamena Euskaltzaindiarekin bat dator. -- Marklar2007 18:50, 1 Apirila 2008 (UTC)

Agur[aldatu iturburu kodea]

Epa! ea arkitektoa naizen galdetu zenidan, ez naiz hala. Arte ederrak egin nituen (zaharberritze espezializazioan) eta gero artearen historia. Han lanik ez aurkitzen eta orain Inglaterran nago hizkuntza ikasten eta aldi berean hemen nire euskera eta ikasitakoak ez ahazteko ahalegina eginez. Gaur Letrango san juan eta ortodoxoen bataitegiak jarri ditut, eztakit sobra fin ibili naizen, ea zer iruditzen zaizun. Agur bero bat. Agur.

Zergaitik "Julian de Ajuriagerra" artikuluan "de" kendu diozu ?[aldatu iturburu kodea]

Zergatik "Julian de Ajuriagerra" artikuluan "de" kendu diozu ? Hemen kentzen badiozu zergatik ez diozu kentzen hemen ere :

Eta gizona Euskal Herritarra zelako kendu behar zitzaion "de"-a esaten badidazu, zergatik ez zenituzke kenduko Euskal herritarren izen guzti horiei :


Zuk euskaldundu nahi zenituzke izenak, baina izenek euskara eta erdara nahasi dituzte belaunaldiak igarota. Eskatuko nizuke beraz esplikapen bat ukaitea horri buruz eta "Juan de Ajuriagerra" artikulua lehen bezala eman bazenun (edo ez bazara ados, Liburu gida batean atxeman zure legea aplikatzekotan, beste izenak aldatzen bazenituen). Milesker aitzinetik

NB : Ez daukat konturik, zure erantzuna hemen azpian idazten ahal bazenu, eskertuko nizuke. Laster arte 62.35.12.241 10:37, 7 Apirila 2008 (UTC)

Ezezagun hori: hemen duzu erantzuna. Hala ere, izena ematen baduzu, luze eta sakon eztabaida dezakegu kontua... Eta barkatu hain berandu erantzun izana. --josugoni (erantzun hemen) 17:30, 9 Apirila 2008 (UTC)


Gau on Josugoni, Berrian erabili arauak irakurri ditut zuk idatzi duzun orrialdean. Informazio horrentzat esker onak helarazten dizkizut, baina horrek, ondo ulertu badut esan nahiko luke ondoko pertsonen abizenak aldatu beharko liratezkeela :
Agian, beste abizen batzuk arazoa sortzen dute ere, baina ez daukat denborarik orain. Zuk edo nik aldatuko ditu pertsona horien abizenak? Zure erantzuna itxoiten dut. 62.35.12.241 20:05, 9 Apirila 2008 (UTC)

e-Posta[aldatu iturburu kodea]

Iepa Josugoni!

Zurekin gai bat komentatu behar dudala-eta, wikipediako edukiekin zerikusirik ez duena, e-postaz kontaktatu nahi nuke zurekin. Bidaliko al zenidake e-posta bat hemendik zure e-posta helbidea jarriz? Eskerrik asko aldez aurretik. --Janfri; bai esan? Aum calligraphy.svg 16:01, 10 Apirila 2008 (UTC)

Mmmmm ba ez dakit zergatik den... Beno, berdin da, bidali orduan e-posta zuzenean nire helbidera: mik.iturbe(abildua)gmail.com eta esango dizut zertaz doan kontua. Ondo izan!--Janfri; bai esan? Aum calligraphy.svg 06:21, 11 Apirila 2008 (UTC)
Erantzunda.;-) --Janfri; bai esan? Aum calligraphy.svg 07:22, 11 Apirila 2008 (UTC)

Kategoriak[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Josugoni!! Beteranoetakoa zarenez eta online zaudela ikusita, galdera bat... ba al dago erarik kategoria baten azpitik dauden kategoriak eta hauen azpikategoriak eta abar denak batera zuhaitz baten moduan ikusteko edo? Kategoriekin nahaste borraste haundia dagoela iruditzen zait eta denak batera ikusteak txukuntzea erraztuko luke... adibidez biologia - biokimika - kimika organiko eta antzeko kategoriak daudenez, bada karbono hidratoen kategoria bat biokimikaren barruan eta beste bat karbohidratoena kimika organikoan. Hori txukundu nezake, baina auskalo zenbat horrelako ditugun, ez? —Laida(Esaidank!!) 20:42, 14 Apirila 2008 (UTC)

Beno eskerrik asko halere!!—Laida(Esaidank!!) 20:52, 14 Apirila 2008 (UTC)

Elkarrizketa[aldatu iturburu kodea]

Pila bat gustatu zait elkarrizketa, txukuna argia eta zuzena, zorionak! Bide batez esatea argazkian agertzen den poster berdin-berdina daukadala nire logelan ;-). Ondo segi!--Janfri; bai esan? Aum calligraphy.svg 07:54, 17 Apirila 2008 (UTC)

Kategoria berria bakterioan[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, Josugoni.

Ea laguntzen didazun zalantza batekin...

"Bakterioak" kategorian bi azpi-kategoria daude :"Enterobakterioak" eta "Firmicutes". Nik hirugarren azpi-kategoria bat sartu nahi dut, "Estreptokokoak" (hiru artikulu egin eta sailkatu ditut "Estreptokokoak" izenarekin).

Ez dakit nola egiten den hirugarren azpi-kategoria hori sartzeko "Bakterioak" kategorian.

Lagunduko al didazu?

Mila esker.

Josu 22:22, 17 Apirila 2008 (UTC)

Estreptokokoak[aldatu iturburu kodea]

Mila esker, Josugoni, zuzen egin duzu eta bidebatez irakatsi didazu nola egiten den, hurrengorako...

Agurrak,

Josu 09:15, 18 Apirila 2008 (UTC)

Sexenio Revolucionario[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Josugoni, eskerrik azko zure hobespenengatik, Alfontso XII.a orrialdean. Baina, izen batzuk daude, ez dakizkidala nola itzuli. Adibidez, sexenio revolucionario. Ideiaren bat?

Mila esker, baina Alfontso XIIgarrenaren orrialderantzat zen, hala ere, Mila esker--Lankide:Zubiria