Lankide eztabaida:Josugoni/2010 urtarrila-apirila

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Kaixo Josugoni , jolarer naiz. Wiki munduan berria. Ikusi dut zure proposamena. Uste dut Adrarrek ema dizula erantzuna. Ez dut uste kontra esana dagoenik. Eskerrak eta nahi duzun arte.

Salbaterra, Oloroe[aldatu iturburu kodea]

Aupa lagun! "Oloroe aldeko" ere proposatu dut. Tira, "Erreferentzia" batean aipatzen dut "behin-behineko" terminologia dela. Hori esanda "behin-behinekoak" lirateke bai "Salbaterra aldeko" bai "Salbaterrako". Ez da printzipio kontua, noski eta zalantzatan ibili naiz (esate baterako ea itzuli behar zen zehatz-mehatz Piémont Oloronais edo ea zuzenagoa litzatekeen "Salbaterraldea"); arrazoiak hauexek izan dira: barruti edota kantonamenduetarako ia-ia beti udalerri baten izena hartzen bada ere, Herri Elkargo deitu diren horietan joera nagusia da "eskualde" izenak ipintzea edo haiei era desberdinetan erreferentzia egitea, momentu honetan frantses estatuan "eskualde" kontzeptutik hurbilen geratzen den egitura Herri Elkargoa da; beste aldetik, euskaraz joera handia dago "-aldea" (edo "-erria") gehituta eskualdeak izendatzeko. Laburbilduz: Agoitz eta Agoitzaldea ez dira gauza bera, Tolosa eta Tolosaldea ere ez; gaztelaniaz (eta frantsesez antzean) esan daiteke "comarca de Aoiz" baina euskaraz ari garenez, zertzelada hori galduko litzateke -aldea ipini ezean. Konbentzitu al zaitut?--Lankide:Adrar (esan)

Esan bezala ondo irudituko litzaidake "Salbaterraldea" elkartuta. Gutxi daudela ejem: Ultzamaldea, Zangozaldea, Meatzaldea, Tafallaldea, Busturialdea, Leitzaldea, Irunberrialdea, Durangaldea, Lizarraldea, Vianaldea, Mungialdea, Bidasoaldea; Tuteraldea, Hazparnealdea, Aturrialdea, Urolaldea etab. ere sarritan erabiltzen dira. Eta Euskaltzaindiak ebatsi arte (abisatuta dago artikuluetan) horregatik hain zuzen ere aukera egoki eta zuzenagoa izan daiteke "-aldea" eranstea, joera hori hartu duelako akademiak: azken arauetako batean, 150.ean Arabarako zer proposatu eta...Gorbeialdea, Mendialdea, Aiaraldea. Adibidez ni lehen "Aiaran" bizi nintzen eta orain "Aiaraldean". Itzulpen "zuzena" baino "literalegia" eta auzoerdaretan gehiegi zentratuta egiten duzu kasu honetan neure aburuz: gaztelaniaz "comarca, tierra de x" ondo, frantsesez "communauté de...de x" (edo "Pays de x", oso arrunta; adibidez gauza bat da "Foix" eta bestea "Pays de Foix" eta desberdin itzuli behar) ondo. Euskaraz, ordea, zantzu guztien arabera, eskualdeak izendatzeko metodo arruntenetakoa -aldea (edo -erria) eranstea da! Beraz, zentzuzkoa deritzot elkartzeari ("Salbaterraldea", "Oloroealdea") baina beste argudioetan ez dut hobekuntzarik ikusten--Lankide:Adrar (esan)

donostia izena[aldatu iturburu kodea]

Arrazoi osoa daukazu. Sanctus Sebastianus da (gehituko dut erreferentzia) eta ofizialki ordez agiri batean jarriko dut. Fuero osoa daukat bistaurrean oraintxe. 12:44, 18 Urtarrila 2010 (UTC)Joxemai


Eskerrik asko[aldatu iturburu kodea]

Eskertzeizut azalpena. Berria naiz wikipediako kontu honetan ta nahiko galduta nabil. Kuriositate pare bat ditut halare, zenbat jende euskaldun gara wikipediako partaide? Ideia hona izango zen Unibertsitateen aldetik ikasleak gauzak wikipedian igotzera animatzera (behin zuzendu eta gero). Euskarazko informazioa areagotuko genuke horrela. Besterik ez, ez dakit leku onean idazten ari naizen, jeje. Aio! Sagarmiña

genichi taguchi[aldatu iturburu kodea]

Nola idatzi euskaraz? Zure erantzun seguru asko finaren zai. Milesker.11:43, 23 Urtarrila 2010 (UTC)Joxemai

industrialdea dela eta[aldatu iturburu kodea]

Ikusi dut aldatu duzula (poligono ordez industrialdea). Irudi bat badago poligono izenarekin. Idazten dizut irudian ere industrialde jarri dudala abisatzeko, baina cacheko kontuak direla eta denbora luze bat pasa arte (ez dakit zenbat) ez omen dela izen berriarekin agertuko (irudiaren bertsio zaharra azalduko dela alegia). Milesker zuzenketagatik.06:50, 28 Urtarrila 2010 (UTC)Joxemai

Erreferentzia, aipua behar eta erreferentzia falta[aldatu iturburu kodea]

Egunon Josu. Baditugu hiru txantiloi erreferentziekin lotuta: Erreferentzia, aipua behar eta erreferentzia falta. "Aipua behar" zuk sortu zenuenez mezu hau idazten dizut. Bakoitzak bere betebeharra du eta hirurek logika bat izan beharko lukete izenetan betebeharra ongi adieraziz. Mesedez, idatzi zure iritzia eztabaida orri honetan (hiruren artean ausaz aukeratuta). Oreretak "erreferentzia falta" sortu zuenez antzerako mezu bat idatzi diot berari. --Inorbez(erantzunak hemen) 13:00, 31 Urtarrila 2010 (UTC)

Epherre eta abar[aldatu iturburu kodea]

Aupa Josugoni, zeure mezua aprobetxatuko dut.

  • Ondo Epherre kontuarekin; zerrenda ezagutzen dut baina kasu honetan gehiegi fidatu nintzen Davant euskaltzainarekin (Peillenekin batera erreferentzia seguruak herrialde honetan), araua araua da eta beraz OK; bihar beste "Epherre" bat egin nahian nabil eta alferlanik egin/eginarazi nahi ez. Egindako beste artikulu batzuetan ere begiratuko dut; ez naiz zehatz-mehatz zerrenda ezartzen ausartu ikusten nuelako ez zela sistematikoa artikuluetan. Zeu beteranoagoa zarenez jakingo duzu ea inoiz adostu den deitura guztiak arau horren arabera idaztea. Hegoaldeko kasu pare bat (askoren artean) aipatzearren, Carlos de Urquijo (ez "Urkixo") edo Odón Elorza (ez "Elortza"). Jakiteko, irizpide bat badago denei ipini behar izango zaie; orduan honelako kasu gehiago ikusiz gero nik neuk zuzentzeko.
  • Alexis Etxekopar artikuluan gauzatxo bat aldatu duzu; txikikeria izanik ere horretan aurreko bertsiora bueltatzeko eskatuko nizuke, zuzentasunaren izenean; , Attuli ezizenez ere ezaguna, erabat zuzena da. Aposizioa da eta esaldiak, beraz, aditza du. Aditza duelako, ondorioz, txarto dago "baita x ere", "baita ere x" edo "x ere bai".
  • Erdi ahaztuta neukan baina beste eztabaidatxo hura ebastearren: orduan aldatu eta apur hobeto dagoelakoan "Salbaterraldeko" eta "Oloroealdeko" jarriko ditugu?

Ondo izan.--Lankide:Adrar (esan)15:59, 3 Otsaila 2010 (UTC)

Arratsaldeon, atzoko mezuko kontuak erantzun ez baina Zacarias Moussaoui artikuluan ere beste aldaketa batzuk egiten ibili zarela, komentarioa; aldaketetan denetarik dago, sailka ditzagun:
  • Akats "tipologikoak": "Bistaldi" "bisitaldi" bihurtzea. Txukuntze lan ona.
  • Hiztegigintza arauemailearen arabera hobetzekoa zirenak: "Erreportaia", "ingenieritza", "inmigrazio" aldatu eta "erreportajea", "ingeniaritza", "immigrazio". Txukuntze lan ona.
  • Hiztegigintza arauemailearen arabera hobetzekoak zirenak baina hobetu ez dituzunak: "seguraski" kendu eta "seguru aski" ipini duzu; Hiztegi Batua: "segur aski" (Ip.), "seguru asko" (Heg.); "kartzelaratu" kendu eta "kartzeleratu" ipini duzu; Hiztegi Batua: "kartzelatu". Azken formak idatziko ditut egingo dudan zuzenketan.
  • Interpretazio kontua: "bozkatatik" mugagabea, "bozketatik" mugagabe plurala. Nahi duzun bezala interpreta dezakezu baina ez zenuke aldatu behar izango.
  • Zalantzazkoa: "halamoduzko" idatzi nuen eta zeuk "hala-moduzko" aldatu. Ez dut topatzen Euskaltzaindiaren araurik (ez diot ez dagoela, ez dudala topatzen baino; zinez eskertuko nizuke arauren bat non dagoen esango bazenit). Euskaltzaindiak argitaratutako testuetan "halamoduzko", hala-moduzko" eta "hala moduzko" ageri dira. Berriaren Estilo Liburuak "hala moduzko" aholkatzen duenez, zeure partetik beste daturik eman ezean horrela zuzenduko dut.
  • Alexis Etxekopar artikuluan ez duzu burutu eskatutako aldaketa. Hori ez da zuzena, zentzu bikoitzean: zeure jarrera pertsonalean eta gramatikalean. Beraz, neuk zuzenduko dut.
  • Atzokoa errepikatzen dizut, garrantzia duelako: badago irizpiderik wikipedian deituren gainean? Ez badago, ez duzu/dugu ondo egiten zenbait artikuluren izenburuak aldatzen dituzunean/ditugunean. Neuk eginiko artikuluetan berrikuspena ematen ari nintzela, nituen zalantzak areagotu egin zaizkit: ez dakit zergatik proposatu behar dugun batzuen deituren "normalizazioa" Fermin Muguruza "Mugurutza" edo Julian (sic, ez Julián) Retegi "Erretegi" ez diren bitartean. Hori norbera lanean ari denean, besteek eginiko artikuluetan aldaketa hori irizpide finkoa baino ez badago ez zen egin beharko. Irizpidea badago, inportantea zait ezagutzea.
  • Zeure iritziaren zain nabil "Salbaterra..." kontuan. Ondo izan.--Lankide:Adrar (esan)16:28, 4 Otsaila 2010 (UTC)

Eperraaak baditüzüüü...[aldatu iturburu kodea]

Arratsaldeon Josugoni, dena ondo bidean ikusten dut eta biok hizkuntzarekiko dugun kezkan aberasteko moduan. Egun berean (neu ere denboraz nabilen bezala nabil) mezua bidaltzea erabaki nuen aldaketa berriak ikusi nituelako, beste barik.

  • Aurreko mezuan ulertu nizun lehen irizpidetzat (erabat ados nago) Euskaltzaindiaren arauak hartzen zenituela. Xuxen tresna ederra da baina hain maila txikian normala da ika-mika batzuen iturri izatea. Bestela zeurekin bat nator zuzen aritzeko aholkularien eskalan: Euskaltzaindia (beti ados egotea ezinezkoa izanik ere; adibidez gutxi entzuna den "kartzelatu" proposatzea...) eta gero Berriaren Estilo liburua, akademiak berak neurri batean aitortzen dion moduan. Kasu partikularrak azalduta daude eta "bion" ekimenek dute zentzua, horrela hartuta. Eta zí zeñó, "boz" edo "boto" izan behar; kasu honetan deklinabidekoa aipatu eta bestea kontsultatu barik utzi nuen.
  • Attuliz: aditza ikusi egin duzu baina beste esaldi batean dagela pentsatuko zenuen; aditza, noski, "zen" da, horregatik aipatzen nizun "aposizio" kontzeptua. Esaldi bakartzat jotzen da multzoa; sarritan ere-ren erabilera oso txarra ematen da eta laburbilduz aholku nagusia (testu ez hain arrunt batzuetan izan ezik) litzateke azpimarratu nahi denaren atzean jartzea: "x ere". Gero, inkonpatibilitate batek jokatzen du: aditza badago sobran daude "baita..." edo "bai" (txarto dago "baita zu etorri zara ere", "baita ere zu etorri zara", "zu ere bai etorri zara") eta aldrebes, aditzik ez badago bietako bat ipini behar da eta txarto dago hain arrunta den "Ni heldu naiz. Zu ere.". Aposizio eta abarren erreferentzia orokorra da, edozein gramatika osok jasotzen du; kasu honetan Euskaltzaindiaren EGLU (Euskal Gramatika Lehen Urratsak) sortan baina esan bezala azalpen oso antzekoa ematen dute askok. Hau da, ondo legoke "Zuberotar hori Etxekopar abizenez ezaguna da. Baita Attuli ezizenez ere.", bi esaldi daudelako.
  • "Salbaterra..." kontuaz lehengo "sesioan" azaldutakoa errepikatu barik, zintzotasunez diotsut irtenbide orekatua (ez dut bat ere "jatortze artifiziala" bilatzeko asmorik) iruditzen zitzaidala baina zure iritzia ere ulertzen dut; -aldea (elkarturik) Euskaltzaindiak onetsita ageri da, -erri-rekin batera (ikus 143. araua; horren arabera ematen du hobetsiko lukeela "Durangerri" wpko "Durangaldea" baino) eta gero (arautik kanpo, bistan da) irakurri eta entzundako testuetatik ondorioztatzen nuen Euskal Herritik kanpoko erreferentzietan oso ohikoa dela adibidez "Tarazona aldean istripu bat egon da" bezalakoak, Tarazonan bertan baino bere inguruko eskualdean gertatu dela adierateko. "Londres Handia" bezalakoekin ez dut bat ere arazorik baina ez zait soluzio txarra (beste hainbat kasutan behintzat) Londresaldea/Londres aldea-ren parekoak. Arrunt samarra da erabilera; ikus dezagun testu honen amaieran ageri den "Bordele aldea". Neuretzat kontzeptu horixe islatu nahi du. Gero beste faktore batzuk kontuan hartu behar dira: "Grand" horiek nahiko berrikeriak dira, "Grand Bordeaux" ere prentsan-eta oso arrunta da; baina ez da egitura administratibo bat, egitura "CUB" da (Communauté Urbaine..."); "Greater London" administratiboki existitzen da baina "Grand Paris" ez. Eta beste batzuetan "le Bordelais" esaten da, "betiko eskualdearen" izena, okzitanieratik datorrena "lo Bordalés", hizkuntza honek joera handia du "-és" atzizkia ipiniz eskualde-izenak egiteko. Horregatik, multzoa hartuta, zaila da batez ere euskaraz idazteko beharrik txikiena ere sortzen ez den kasuetan eta seguru asko gu biok eta beste zororen bat egongo da interesatuta gai honetan baina burua astintzea ez dago inoiz sobran.
  • Deituren normalizazioarekin berdin, kasu guztietan koherente izatea zaila da; baina nik eskatu dizkizut irizpideak, ez dut esan zeure praktikaren kontrakoa naizela, are gehiago ikusiko duzu egin dudan apurrean antzeko irizpide-sorta ezartzen saiatu naizela. Neuk adibidez, azkenean aipatzen didazun minibozketa honetan zeure jarrera defendituko nuke. Ondorio gisa ateratzen dut ez dagoela irizpide erabat finkaturik eta saiakera koherenteak egin behar direla. Irizpide eskaeraren zio nagusia trataera desberdinak ahalik eta gehien ekiditea da, adibideak:
    • Akademiak EODA ateratzen du, aholku batzuk gehitu, geu ezartzen saiatu eta gero euskaltzain batek "Xarles Videgain" izendatzen du bere burua. Aldatu(ko) ez dudan "Epherre" kasuan EUSKALTZAIN batek EUSKALTZAINDIAk 2008an (ez 1978an) argitaratutako liburu batek "Eppherre" zekarren ("Jaureguiberry" ere bai; ez "Jauréguiberry" ez "Jauregiberri").
    • Arau-gomendio sorta horri neuk gehitu ohi diot dokumentazioa: euskaraz idatzita ageri bazait euskararako proposa daiteke beldur barik (gaur, adibidez, Allande Agergarai zabaldu dut; sarritan hala idatzi da; "Allande Oihenart" ere, pastoral baten titulua barne, idatzi izan da baina wpn badugu Arnaud Oihenart...).
    • Double standards arrisku handiena "famosillo intentsitatearekin" lotzen da; "Jean d'Iriart" bezalakoak "Iriart" (ez du zertan "Iriarte" izan, Euskaltzaindiak jakingo du zergatik) ipintzeko aholkatzen da baina "pittin bat eboluzionatuago" besterik ez dagoen Anje Duhalde ez dugu zertan "Uhalde" bihurtu. Julian Retegi idazteko usadioa dagoenez hala mantendu behar baina lehengo egunean hementxe Laudion entzun nion "Julen Reketa" mendizalearen arrebari (biak euskaltzale) kexu, udalak babestutako hitzaldi baten kartelean "Erreketa" jarri ziolako...Felix MUGURUTZA (ez da broma, txiripa da; Fermin eta abarren familia izan barik Felixek abizena aldatu zuen; Euskaltzaindiaren Toponomastika Batzordeko aholkularia da) euskara teknikariak. Julen mendigoizalea, beraz, "famosilloa" da baina ez nahikoa eta beraz ez da bere hautu pertsonala errespetatzen, ez da Julian (edo izenkide duen Julen Retegi) bezain "famosilloa".
  • Noski, azken adibideen (edo aurretik ipinitakoen) arduraduna ez zara zu eta jasotako azalpenekin ideia hobea dut orain arteko wpko praktikaz; horixe, kasuistika korapilotsua izango dugu aurrean. Barkatu txapagatik, ondo izan.--Adrar; bai esan? 16:35, 5 Otsaila 2010 (UTC)

E-mail bidezko komunikazioa[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Josugoni! Ziurrenik dakizunez WM:CATekoak gurekin harremanetan jarri dira eta orain e-mailez jarraitu nahi dute eztabaida. Nahi baduzu bidalidazu email bat (Berezi:LankideEmaila/Theklan) eta sartuko zaitut berbidalketen zerrendan. -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 12:14, 7 Otsaila 2010 (UTC)

Capsicum frutescens eta pipermina[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Josugini. Helbide honetan:http://www.delikatuz.com/delikatuz/Jarduerak/Espeziak%20liburuxka%20PDF%20Euskera.pdf. Capsicum annum eta Capsicum frutescens bi espezie dira.--Bitor 22:16, 7 Otsaila 2010 (UTC)

Kaixo Josugoni, esker mila zure ekarpenengaitik. Atzo Gernika inguruak izeneko beste atal bat sortu nuen baina eta gaur, lehenengo orduetan bai azaldu da eta orain ez. Zer gertatu da? Nola berreskuratu dezaket informazio hori??

Eskerrikasko, Papamanila

Ederto, ulertzen dut eta eskertzen dizut azalpena. Nire helburua Gernikari buruz Wikipedian dagoen informazioa ahalik eta hoberen egotea da. Hasiberria naiz eta akatsak ditut. Beraz, Gernikako orrian Gernikari buruzko informazioa jarriko dut eta ez beste leku batzuetakoa. Gainera jarri ditut Urdaibairako loturak. Gernikari buruzko informazio osatua egotea nahi dut eta Bilbori buruz dagoena hartu dut kontuan, horregaitik orain Jaiak, ohiturak izeneko ataltxoa egin nahi dut. Hori bada informazio egokia ezta? Gero Gernikako gizon emakume esanguratsuak atala ere osatuko dut. Beno, wikipediaren kontu hau izugarrizko abentura da. Benetan aberasgarria.

Eskerrik asko,

papamanila, otsailaren 16an

Makilgoxoa edo Erregaliza...[aldatu iturburu kodea]

Zergatik bigarren izena maiuskulaz? Uste nuen soilik lehen hitzak joan behar zuela maiuskulaz. Lehen letra bakarrik joango da letra larriz (edo baita behar denean ere; izen propioak...) eta gainontzekoak xehez. Bizitza eta lanak da egokia, ez Bizitza eta Lanak. Hemen--Assar; (erantzun hemen) 12:54, 17 Otsaila 2010 (UTC)

Gregorio Ordoñez[aldatu iturburu kodea]

Argazkia Miguel Angel Blancorena zelako kendu dut argazkia. Hau da, artikulu horretan ez zetorren bat. -Theklan · Eztabaida · E-maila 12:45, 22 Otsaila 2010 (UTC)

Lekeitioko Jasokundea?[aldatu iturburu kodea]

Tocayo, galdera bat gureneke egin: Zergait euskeraz izena aldatzea? Gaur arte, Lekeitioko Andra Mariaren Zeruratzea izan da eta gainera basilika eta zure lanean Jasokundea? Nekatuta nago nuere lanari denak aldatetak egitea ( erderaz), ez naz lagun besteko lanean musturrak zartzeagas, baina bai galdetzea lan orren ondorean. .--Lumentzaspi

Zeure "zuzenketak" okertu egin du[aldatu iturburu kodea]

Arratsaldeon. Begiratu ea Euskaltzaindiaren 38. arauak zer dioen Tay/dj/dzh/j/ikistanez. Gero zoaz "zuzendu" duzun Julen Reketa artikulura eta ondo zegoena ipini zegoen bezala. Gero, nahi baduzu, zeure denbora inberti dezakezu "Tadjikistan" artikulua zuzentzen; ez zuzendu, noski, "Tajikerazko Wikipedia" artikulua. Zuri erantzun hau bidaltzen denbora gastatzen ari naiz eta ez da lehen aldia; zeuk eskubide osoa duzu zeure denbora nahi duzun bezala pasatzeko baina ez zara nor besteei denbora alferrik galarazteko. Mesedez tentu handiagoz jokatu eta ez bazaude oso seguru ez aldatu besteek ondo idatzi duguna, are gutxiago txarto ipintzeko.--Adrar (esan) 15:44, 24 Otsaila 2010 (UTC)

Aurrekoan sailkatu nuen bezala "zientzaialaria" bezalako eta beste hainbeste aldaketarekin perfekto-korrekto eta ez dizut hori aldatzeko eskatu, hori zuzentzea da. Informazio gisa jakin ezazu artikulua berrikustekoa zela eta Berbalagun talde baten aurrean antolatutako saioan egiten ibili ginela, interesekoa gerta dakizuke. Jende gehiago "engantxatzea" nuen helburu; ikusiko zenuen lotura batzuk ez daudela fin, adibidez. "Oroigarri excusatio non petita" hori ez dut uste neure ekintzetatik atera duzunik, ez baitut ezbaian jartzen artikuluaren jabegoa. Baina Denok aldatu dezakegula bertako edukia egia da hitz bat gehituta: onerako; alda daiteke artikulu bat txarrerako? Ez, horixe jakinarazi dizut. Eta neure ustez behin baino gehiagotan (suposatzen dut sarritan egingo duzula beste batzuekin) "zuzentzea" deitu ezin den ekimen mota batean ikusten zaitut: kasuan "Tadjikistan" da txarto dagoena baina ondo egon balitz ere, ez da "zuzentzea" ondo dagoen "Tajikistan" (gogoratu artikuluan zekarrena, "Tadjikistan edo Tajikistan", beraz horren arabera ere "Tajikistan" euskara zuzena zen) "Tadjikistanez" ordezkatzea, ez duzu hobekuntzarik ekarri. Pentsa ezazu zer gertatuko litzatekeen dedikatuko bagina sinonimoak aldatzera, hau da ondo dauden hitzak iritzi pertsonalengatik aldatzera. Horrek ez du zerikusirik zuzentzearekin. Xuxenena aurrekoan ere agertu zen, gogoan izan tresna onak direla zuzentzaile automatikoak baina bere mugen jakitun zarelakoan nago. Bortizkeriaz erantzun dudala ezin dut onartu baina ez noa luzatzen, eskatu nahi baduzu iritzi neutralen bat, neurea zein zeurea subjektibizatuta daude baina neu zentzu horretan lasai nago, testua (hementxe bertan duzu) berrirakurri dut eta adibidez titulua oso objektiboa iruditzen zait, "Tadjikistan" proposatzeak zuzendu barik okertu egiten zuen testua, sentitzen dut. Gabon.--Adrar (esan) 21:47, 24 Otsaila 2010 (UTC)

Kaixo. Badakit itz sinonimoak direla, baina lekeitioko elizaren izena da: Lekeitioko Andra Mariaren Zeruratzea, begitu Bilboko elizbarrutiko web´an. Beste aldetik ustedot ez dela bardin (zure itzak ibilita) Jasokundearen Andra Maria eta Andra Mariaren Jasokundea, edo bai? Wikipedian agertzen da bakoitzak guredabena, baina atzetik datos jakintzu asko eta aldaketak. Ez naiz eztabaidan laguna, komponketa biar baleki , ezan idazlariari. Oso ongi ezan da zurea ezda baina bai zuk egindako lana. Erderazkoas azinetzen eta ikusita ondoren baita nagitu. Zuk aurrera,--Lumentzaspi 00:19, 25 Otsaila 2010 (UTC)

Bata edo bestea[aldatu iturburu kodea]

Zer moduz tocayo! Ni ez naiz inor ezer aldatzeko. Baita bai ezateko, zuk Lekeitio obetoago ezautu bearra dezula,leku ederra, "concha" txikia, ondo jan eta edan, arkitektura bitziak basilikatik azita eta orretarako datorren Aste santuak bikainak [izateko] zakutu zu?.

EHAA izendapenak ondo eginda dagos? edo aldatubarik. Aitzutendot zure ikuspena, baina enago akorduan, sigur nago wiki´ko Jasokunde Andra Mariaren izentazunak (batzuk) ez dagozela ondo. Lekeitiokoa, Andra Mariaren Zeruratzea da, ez bestera. Jasokunde itzak ez dauko erantzunik, "jaso" nora?. Teologiko aldetik zeruratzeak dauko erantzuna, eta uztedot elizbarrutiak alan ulertzenduela eta baita Bizkaiko Buru Aldundiak. Zeu zera wiki´ko jakintzua, inoren aholkua eskatu bear bada zeure eskuetan dago. Eta ez ahaztu basilika´ori campo ta barrutik bisitatzen joatera. Besarkada bat, eta eskerrik asko --Lumentzaspi 06:05, 27 Otsaila 2010 (UTC)

Aupa Josu,

Fragata artikuluan argazkiak jarri dituzu, eta eskertzen dizut. Kontatuko didazu (edo esteka bat bidali) labur-labur nola egin duzun? Hurrengo artikulua txukunago uzteko diot. Inaki.a001 07:17, 2 Martxoa 2010 (UTC)

Iñaki

Egunon, Josu. Galdetu nahi dizut ea edizio-gatazka baten kasuan euskarazko wikipedian protokolo bat edo daukagun. Kontuan da artikulu baten inguruan deadostasunak ditudala bai idazketa, formato eta eduki aldetik eta zuzentzeko proposamen arrazoitua egin dudala, baina inongo erantzunik gabe. Neronek egitea pentsatzen ari naiz, baina seguru nago gatazka sortuko dela horrela. Zure erantzunen zai, --Joxemai; (erantzunak) 12:06, 2 Martxoa 2010 (UTC)

Milesker erantzuteagatik, josu. Halaxe egin dut (beste wikipedietan bregiratu eta zuk esan bezala esaten zuten). Eta datorren astean edo, erantzunik jaso ezean, hasiko naiz nire proposamenak gauzatzen. Ea nire aurreikuspenak ez diren betetzen.--Joxemai; (erantzunak) 06:40, 4 Martxoa 2010 (UTC)

Aolkua eskatu bear dogu?[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Josu, ¡Bai ariña!. Egunotan erantzuna egonas itzaragoten nire proposamenari,pentzaurik aldatu egindozula. Bizkaian 20´tik gora dira (Zeruratzea) elizak; Araba, Gipuzkoa eta Nafarroa´koak lortu berar dotes. Nai badezu kendu egingodot nirea, (you are the first), baina ondo egoteko elizaren izenak, aldatu eginbearkodira jasokundearen izen buruak (idatzita dagozenak orain), berriak jakindian. Parkatu buru gogorra izatias. Lazai eta eskerrik asko. --Lumentzaspi 23:01, 3 Martxoa 2010 (UTC)

Sarria eta Sarría[aldatu iturburu kodea]

Arratsaldeon, Josugoni. Galdera egiteko beste modu bat litzateke Zergatik aldatu du Josugonik letra hori Jolarer lankideak luzatu duen proposamenean, gainera ikusita artikuluak "lanean" ikurra ipinita duela? Lankide honi azalpen bat zor diozu neuri azalpen bat eskatzen badidazu. Baina zeurea erantzuten noa. Orain garrantzia eman nahi badiozu pertsonaren hautuari (sinaduran agertzen denari hain zuzen), defendatu beharko zenuke "Vicente de Sarria" artikuluaren izena izatea, ez infotaulako bazter-datua; hau da, Carlos de Urquijori onartzen zaion gisan. Hori egin beharko zenuke baina uste dut ez zarela (eta ez naiz) iritzi horren defendatzailea eta deituren euskaratzearen aldekoa zarela, dokumentazioak edo erabilerak hori errazten badute bederen, horretaz gainera ez dugu eztabaidatuko, ados gaude. Beraz, artikuluak daraman izenburuarekin euskarazko ikusgarritasuna bermatzen da eta webgunean zein Etxebarrin abian den ikastola bat eraikitzeko proiektuaren izenarekin argi geratzen denez "Bizente Sarria" euskarazko forma erreferentzialtzat har daiteke ezbairik gabe, ez dago "Bizente Frantzisko Sarria" (bide batez esanda, zero emaitza google-n) proposatu beharrik eta uste dut ondo dakizula "izena" eta "izen osoa" kontzeptuak ez direla berdinak. Honelako egoerak gertatzen direnean (aspaldian hildako pertsonak) ideia ona da infotaulako "izen osoa" atalera grafia espainoldu-frantsestuko izena sartzea; erreparatuko zenion honekin batera laupabost "redirect" proposatu ditudala, inor ez galtzeko. Sinaduran (nahi baduzu azter daiteke zelan idazten diren izenak sinaduretan, denetarik topatuko ditugu) eta beste dokumentu batzuetan gaztelaniaz-edo ingelesez- Sarria aurki badaiteke ere, ugariagoak dira Sarría proposatzen dutenak, ingelesezko bertsioan ere ikusi duzu eta koherenteagoa da: tira, absurdoa dena defenda dezakezu eta hemen bezala idatz dezakegu baina txarto dagoena txarto dago: erreparatu Pedro Pérez de Mezquia, José Antonio Murguia Lasuen eta enparauei: gaztelaniaz Murguía edo Mezquía behar du eta Auñamendin txarto idatzi izanak ez gaitu bultzatu behar txarto idaztera. Beraz, hobe genuke gure hautua hau bezalako dokumentazio fidagarriagoan oinarritzea; hau da, nik ez dut "gaztelaniazkoa normalizatu", lan hori eginda zegoen.--Adrar (esan) 16:22, 4 Martxoa 2010 (UTC)

Badakit ondo ezagutzen duzula desberdintasuna. Artikuluaren "izenaz" ez dago ezbairik, "Bizente Sarria" izan behar da, euskaraz horrela dago sarritan dokumentatuta. Esan nahi zenuena baldin bazen "izen osoa" euskaraz ere sartu nahi zenuela artikuluan, egin dut, ez dut arazorik eta hala egin ohi da ("Francisco Javier López Álvarez" eta abar ipintzen dugunean; desberdintasun batekin: ez duzu topatuko erreferentzia bat ere ez "Bizente Frantzisko Sarriarako" baina tira, "normaliza dezagun" osoa ere). Azaltzen nizuna zen artikuluaren izenean euskarari erreferentzialtasuna ematen bazitzaion (neu erabat aldekoa naizena), infotaulan orduan "berak erabilitako izena" jasotzea ideia ona da; horrela informaziorik ez da galtzen. Neure usterako zeuk batzuetan erdarazko izenak izkutatzera jotzen duzu baina ez kasu guztietan; Carlos de Urquijori bere hautua errespetatzen zaio eta ez dago ohar bat bera ere (animatzen zaitut egiten) non esango lukeen bere hautua da; Euskaltzaindiak "Urkixo" proposatzen du, hor erdarazkoa dago eta kitto; baina adibidez Sandrine Jauregiberriri (zeuk bai ez diozula inori azalpenik ematen) kendu zenion berak erabiltzen duen izen bakarra, guri gustatu ala ez "Jauréguiberry" da bere hautua eta horretan Urquijorekiko (edo Kaligularekiko) bigarren klasekotzat jotzen duzu errugbilari baionesa. Neuk abizena euskaratu nuen baina bere hautua bestelakoa zenez inportantea iruditzen zitzaidan hori argi islatzea; azkenean ohar batean islatu dut. Zure datuen arabera "de Sarria" dela??? Zein datu dituzu? Aurrekoan aipatu nizkizun unibertsitateetako artxiboak (bertan topatu dira idazkiak) eta abar, berriro denbora galduz kopiatuko dizut 2009an Sarriaz argitaratuta dagoen liburu bakar eta potolotik bere bataio-agiria: hijo legítimo de don Tomás de Sarría...Abuelos paternos don Pedro de Sarría...sus padrinos don Francisco de Sarría...Ez ikutu "de Sarría", ez dago erreferentzia serioagorik ezta hurrik eman ere. Amaitzeko, aldaketa handia egin nuen, bai, baita gehiago ere: ikus Simon Bernardo Zamakola; Jolarer-ekin kontaktatu dudan jakiteko galdeiozu berari, auzo-lotsa pasatzen ari naiz zurekin. Zeuk berari ez baina berak zuri bai idatzi dizu, ezta?--Adrar (esan) 21:55, 9 Martxoa 2010 (UTC)

Jasokundea ¿zelan erabili?[aldatu iturburu kodea]

Eskerrak Josu zure proposamenagas. Nire datuak.-

  • Eusko Jaularitzak monumentuko rotuluetan ipinita:

Euskera:Jasokundeko Ama Birjinaren eliza. Erdera: Iglesia de Nuestra Señora de la Asunción.

  • Bizkaiko Foru aldundiak idatzita publikapenak elizatarako:

Euskera: Bizkaiko Ondare Historikoa Andra Mariaren Zeruratzea eliza. Erdera: Patrimonio Historico de Bizkaia Iglesia de la Asunción de Nuestra Señora.

  • Elizbarrutiak elizaren gidaliburuan:

Euskera: Andra Mariaren Zeruratzea. Erdera: La Asunción de Nuestra Señora.

  • Euskaltzaindiak:

Laster, Urruti Jauna ikustendotenean galdetukotzat. Ezer argitzubadot ni pozik, ezer aldatzea zure eskuetan itzikodot, baina ezan bearko nazu nire Andra Mariaren Zeruratzea eliza-basilika zelan desagertu. Gorantziak. --Lumentzaspi 13:34, 13 Martxoa 2010 (UTC)

Hi! I'm a Hungarian wiki-editor, my name is Norbert. I would like to request something from you. There is a Hungarian painter, István Sándorfi, we have now about 20 translations, could you make for us a Euskara version? Here is the Spanish article: es:István Sándorfi. Thank you! hu:User:Eino81

Lehoi Erregea[aldatu iturburu kodea]

Can you please add this to it? The movie is about a young lion prince who learns about his place on the throne of Pride Rock and his role in the circle of life. The movie was also made into an award-winning stage musical. The stage show first opened on November 13, 1997 in New York City, and was a big success. A version opened later in London, England. Many other shows of The Lion King have been shown across the world. A musical film, The Lion King garnered two Academy Awards for its achievement in music and the Golden Globe Award for Best Motion Picture - Musical or Comedy. Songs were written by composer Elton John and lyricist Tim Rice, with an original score by Hans Zimmer. Disney later produced two related movies: a sequel, The Lion King II: Simba's Pride; and a part prequel-part parallel, The Lion King 1½.

I also want The film is loosely based on the Daniel P. Mannix novel of the same name. At the time of release, it was the most expensive animated film produced, costing $12 million. It was the last "Walt Disney Animated Classics" movie to have no end credits, and the last Disney film in which Don Bluth was involved in its production. A midquel film, The Fox and the Hound 2, was released to DVD on December 12, 2006.

99.56.72.50 22:04, 15 Martxoa 2010 (UTC)

Egun on, Danba taldekoa aldatu dogu; saiatuko gara berriz horrelakorik ez egiten.

Ohar metatxantiloia[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Josugoni, zentratzearena oso erraza da eta ez da ezer aldatu beharrik. estiloa parametroa jarrita tauletako style (adibidez, style="background:yellow; text-align:right;") horren berdina da. Behean adibide bat jartzen dizut ikusteko:

{{Ohar metatxantiloia
| mota = edukia 
| estiloa = text-align:center; color:green;
| testua = Testua zentratuta dago.
}}

Ondo izan! --An13sa 09:00, 7 Apirila 2010 (UTC)

EZ, ez dago zentratuta. -Theklan · Eztabaida · E-maila 09:50, 8 Apirila 2010 (UTC)