Lizarraldea
Lizarraldea | ||
---|---|---|
Nafarroa, Euskal Herria | ||
| ||
Kokapena | ||
| ||
![]() | ||
Ezaugarriak | ||
Azalera | 1.105,09 km² | |
Biztanleria | 32.986 (2013) | |
Dentsitatea | 30 biztanle/km² | |
Udalerriak | 42 | |
Herririk handiena | Lizarra (32.986 biztanle) |
Lizarraldea ([lis̻aralðe.a]) Nafarroako mendebaldean dagoen eskualde edo azpizona bat da, Nafarroako eskualdeak antolatzen dituen Nafarroa 2000 zonifikazioaren arabera. Horrela, Vianaldeak edo Estellerri Mendebaldeak eta Lizarraldeak edo Estellerri Ekialdeak, Estellerria izeneko zona osatzen dute.
Lizarraldea azpizonak, zonifikazio plan berbereko Vianaldea eta Erribera Garaia azpizonek gehi Goñerri, Girgillao eta Artazu udalerriek, aurreko Lizarrako merindadearen lurralde bera hartzen dute.
Mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Eskualde mugakideei dagokienez, honako hauek ditu: iparraldean Sakana, ipar-ekialdean Iruñerria, erdi-ekialdean Garesaldea, hego-ekialdean Tafallaldea, hegoaldean Erribera Garaia, hego-mendebaldean Vianaldea eta ipar-mendebaldean Arabako Mendialdea.
Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarari buruzko Foru Legean xedatuaren arabera, eskualde honetako udalerriak eremu ez euskaldunean nahiz eremu mistoan daude kokatuta. Horrela, eremu bakoitzean dauden udalerriak hurrengoak dira:
Eremu mistoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Guztira 22 udalerri:
Abartzuza, Deierri, Gesalatz, Jaitz, Lezaun eta Lizarra, hasiera batetik.
Abaigar, Allin, Ameskoabarrena, Antzin, Aranaratxe, Arellano, Deikaztelu, Eulate, Larragoa, Metauten, Mirafuentes, Murieta, Oteitza, Villatuerta, Zirauki eta Zuñiga, 2017tik aurrera.
Eremu ez euskalduna[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Guztira 21 udalerri:
Aberin, Aiegi, Allo, Arroitz, Barbarin, Etaiu, Iguzkitza, Lana, Legaria, Los Arcos, Lukin, Mañeru, Mendaza, Morentin, Mues, Nazar, Oko, Olexoa, Piedramillera, Sorlada eta Villamayor de Monjardín, 1986tik hona.
Udalerriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Lizarraldeak dituen 43 udalerriak hauek dira, alfabetikoki ordenatuta eta 2011ko biztanleen kopurua agertzen delarik:
- Abaigar: 101 biztanle.
- Abartzuza: 548 biztanle.
- Aberin: 390 biztanle.
- Aiegi: 1.987 biztanle.
- Allin: 854 biztanle.
- Allo: 1.046 biztanle.
- Ameskoabarrena: 793 biztanle.
- Antzin: 379 biztanle.
- Aranaratxe: 88 biztanle.
- Arellano: 196 biztanle.
- Arroitz: 1.106 biztanle.
- Barbarin: 65 biztanle.
- Deierri: 1.516 biztanle.
- Deikaztelu: 689 biztanle.
- Etaiu: 81 biztanle.
- Eulate: 334 biztanle.
- Gesalatz: 456 biztanle.
- Iguzkitza: 332 biztanle.
- Jaitz: 117 biztanle.
- Lana: 195 biztanle.
- Larragoa: 111 biztanle.
- Legaria: 110 biztanle.
- Lezaun: 268 biztanle.
- Lizarra: 14.056 biztanle.
- Los Arcos: 1.213 biztanle.
- Lukin: 126 biztanle.
- Mañeru: 415 biztanle.
- Mendaza: 344 biztanle.
- Metauten: 288 biztanle.
- Mirafuentes: 50 biztanle.
- Morentin: 133 biztanle.
- Mues: 95 biztanle.
- Murieta: 337 biztanle.
- Nazar: 52 biztanle.
- Oko: 70 biztanle.
- Olexoa: 56 biztanle.
- Oteitza: 957 biztanle.
- Piedramillera: 47 biztanle.
- Sorlada: 66 biztanle.
- Villamayor de Monjardín: 136 biztanle.
- Villatuerta: 1.125 biztanle.
- Zirauki: 506 biztanle.
- Zuñiga: 97 biztanle.
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
|