Vianaldea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Picto infobox map.png
Vianaldea
Nafarroa, Euskal Herria

Bargota.C2.Navarra.Spanien.jpg

Bargota inguruak.
Kokapena
Navarra - Mapa municipal Zonificacion 2000 Tierra de Estella Occidental.svg
Ezaugarriak
Azalera 301,19 km²
Biztanleria 5.990 (2013)
Dentsitatea 20 biztanle/km²
Udalerriak Aguilar Kodes, Aras, Armañantzas, Azuelo, Bargota, Cabredo, Desoio, El Busto, Elizagorria, Esprontzeda, Genevilla, Lapoblacion, Marañon, Santsol, Torralba del Río, Torres del Río eta Viana
Herririk handiena Viana (4.062 biztanle)

Vianaldea Nafarroako mendebaldean dagoen eskualde edo azpizona bat da, Nafarroako eskualdeak antolatzen dituen Nafarroa 2000 zonifikazioaren arabera. Horrela, Vianaldeak edo Estellerri Mendebaldeak eta Lizarraldeak edo Estellerri Ekialdeak, Estellerria izeneko zona osatzen dute.

Viana da udalerrik jendetsuena. Eremu honetan, orobat, beste barruti txikiago batzuk ere badaude: Kodesaldea, Viana, Mendebaldeko Kodesaldea eta Elizagorria.

Vianaldea azpizonak, zonifikazio plan berbereko Lizarraldea eta Erribera Garaia azpizonek gehi Goñerri, Girgillao eta Artazu udalerriek, aurreko Lizarrako merindadearen lurralde bera hartzen dute.

Mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskualde mugakideei dagokienez, honako hauek ditu: ipar-ekialdean Lizarraldea, hego-ekialdean Erribera Garaia, hegoaldean, Ebro ibaia eta Errioxa ditu muga, hego-menbaldean Arabako Errioxa eta ipar-mendebaldean Arabako Mendialdea.

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarari buruzko Foru Legean xedatuaren arabera, eskualde honetako udalerri guztiak eremu ez euskaldunean zeuden kokaturik 2017. urtera arte. Urte horretan Bargota eta Cabredo eremu mistora pasa ziren. Hori dela eta, aurreko bi udalerri horietan izan ezik, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. Vianan, halere, Erentzun ikastola sortu zen 1977an. Hurrengo urtean abian hasi zen 17 ikasle zituela. Ordutik, aldaketa eta hobekuntzei aurre egiteko, 1992 eta 2007an Nafarroa Oinez jaia antolatu izan du ikastetxeak. Gaur egun, 116 ikasle eta 13 irakasle ditu zentroak.

Vianan, 2001eko erroldaren arabera, herritarren %5,02k zekien euskaraz hitzegiten.

Udalerriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Vianaldeak dituen 17 udalerriak hauek dira, alfabetikoki ordenatuta eta 2011ko biztanleen kopurua agertzen delarik:

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]